Tolosako Udal Antzerki Lantegia martxan


2021eko uztailaren 23an
Ekintza eta ideiez beterik
Tolosako Udal Antzerki Lantegia martxan
Instituzioen laguntzaz, lanean dihardu dagoeneko, lau lagunek osatutako talde honek. Horietako Marta Karlosekin egin dugu solas.
Orain urte bete lau lagun hauek, Maite Agirre, Patxi Lasa, Marta Karlos eta J. Carlos Yerobi, Tolosara jo zuten bertan lan egiteko asmoz, Diputazioak ikastaroak eragiteko eskainitako diru laguntzaz. Urte honetan, zenbait ikastaroz gain "Woyzeck" prestatu zuten, estrenatu eta bertongoekin lan egin. Horrek, nola ez, harremanak sortu dizkie bai herkideekin eta baita Udaletxeko Santi Erasorekin. Harreman horeik, Gobernuak lantegientzat emandako diruaz, Udal antzerki lantegi batean gauzatu dira.
ARGIA.–Pauso handia eman duzue urte batetik bestera, nola antolatu duzue lana apostuari eusteko?
MARTA KARLOS.– Esan dezakegu lana hiru arlotan banatu dugula zortzi edo bederatzi hilabeteren zehar. Batetik, iazko taldeaz bi montaia prestatu nahi ditugu; bat orain hasi prestatzen eta bestea udan estrenatzeko moduan. Beste talde bat osatuko genuke hasi berriekin, eta gu lauon dinamika propio bat ere izan nahi genuke.
Ikasgaiak ohizkoak izango dira: ahotsa, gorputza edo mugimendua, interpretazioa e.a. Bestetik, harremanetan gaude beste Udal lantegiekin ikastaro monografikoak antolatu ahal izateko, guk menderatzen ditugun gaiez: kale antzerkia, eskenografia e.a.
A.– Lan handia beraz. Horrek infraegitura bat eskatzen dizue, zer moduz alde hori?
M.K.–Gure apostua hori zen: ea kapaz ginen batez ere infraegitura aldetik hori guztia antolatzen. Zuk, klaseak eman behar dituzu baina ez dira klaseak bakarrik, hor dituzu parteak, aktak, eta telefonoa eta berriz telefonoa. Horretarako lana banatu egin dugu, bakoitzak bere zeregina du, momentuz agobiatuta, baina tira.
A.– Zertan dira muntaiak zehazki?
M.K.–Bueno, lehenengoa euskaraz bakarrik izango da, ez du bi bertsiorik izango, eta orain hasiko gara lanean. Hor esperimentazio bat egingo dugu. Historia urbanoa da, gazte giro batean sartuta, estiloari guk hiperrealismo deitzen diogu. Euskal folklorearen ideia nagusiak hartu eta gure egunetara bihurtu. Nik uste dut banatuta daudela bi ideiak. Biak batu ea zer gertatzen den, oraingoak proiektoak ez du izenik. Subtituloa "Zonbiena eta zonbientzat" izango da. Ahal bada hemengo instrumentoak erabili nahi ditugu, bateria eta ahotsaz lan eginez ere.
A.– Zeintzuk hartuko dute parte?
M.K.–Hasiera batean gure lanetan denak daude, berez sei neska eta bi mutil dira pertsonaiak, baina ikusiko dugu. Gero, baterijole bat, Andoni Aleman txalapartaz, testoaren egile Yakue, era berean perkusionista dena, eta neuk zuzenduko dut. Ahala badut beste jende bat ere sartu nahi dut, baina ikusiko dugu.
A.– Eta beste proiektoa?
M.K.–Hori ez dago hain argi, eta ez dugu gehiegi hitzegin nahi. Guztiz aldatuko da orain artekoaren alboan. Oso fuertea izango da. Testu irlandar bat da, eta bertsioa behar duela uste dugu. Mikel Antzarekin hitzegin dugu oraingoz, baina ezin da askorik montatu.
A.–Eta zertan geratzen da saltsa honetan "Woyzeck"?
M.K.– Guretzat "Woyceck"ek oraindik bi urte ditu, eta prestatu genuenean hori zegoen gure asmotan. Apostu handia izan zen, baina urrutira begira. Gure asmoa kanpora joatea da, Jaialdietara eto horrela, eta ari gara prestatzen, kontakto onak lortu ditugu, eta entsaiotan ere ari gara.
A.– Orain arte Udal Lantegi bakarra Hernanikoa izan da. Aurten, Tolosan, Trintxerpen, Oreretan eta abarretan ari dira sortzen berriak. Nola aztertzen duzue joera hau?
M.K.– Bueno, gure aldetik Tolosara joatea aukera garbi bat izan zen. Guk ez genuen inongo interesik Donostian bereziki lan egiteko. Arrazoiak mila dira. Herri batean zaudenean diferentea da, zu herrikoa zara, nolabait herri mobida horietan parte hartzen duzu. Errazagoa da jendearekiko kontaktoa, bai fotografoak, bai idazleak. Bestaldetik, guk ideia horrekin jarraitzen dugu, herri batean lan egin nahi dugu, eta oso ondo iruditzen zaigu hende gehiagok horretara jotzea. Horrela egin behar dela uste dut. Hiri batean gehiegi gara eta norbaitek alde egin behar du.
E. OLASAGASTI
43

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakTOLOSAKO UD
EgileezOLASAGASTI2Kultura

Azkenak
2024-12-13 | Julene Flamarique
Espainiako enpresarik handienetan, zuzendari exekutiboen soldata batez bestekoa baino 118 aldiz handiagoa da

Ia 24 milioi euroko ordainsaria jaso zuen Jesús María Herrerak, CIE Automotiveko zuzendari exekutiboak, 2023an. 2022an 20 milioi euroko aparteko prima jaso, eta sei bider handitu zuen urteko soldata. Iberdrolak ere lekua hartu du podiumean, eta 2023an, energia... [+]


Emakume zientzialariek esperientzia okerragoa dute komunikabideetan eta sare sozialetan

Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen... [+]


Autonomia, urrats berria

EHBaik Autonomia estatutu baterako proposamena prestatu du, gure nazioaren burujabetza osorako bidean etapa gisa.


2024-12-13 | Euskal Irratiak
Ardien mihi urdinaren eritasunaren ondorioei elkartasunez ihardetsi nahi die ELBk

ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]


Analisia
Katxondeoa gizonena da

Oso gertu daude, praktikan, “gaur egun ezin da ezer esan” dioen koinatua eta “aske naiz nahi dudana egiteko” esaten duen ustezko progrea. Ustezko askatasuna. Ustezko ustezkoa. Demokraziak parekatu behar zituen gizakiak, eta sare sozialek, komunikazioak... [+]


Foru Parlamentuko atean izandako istiluetan parte hartu zuten hemeretzi nekazari zigortu dituzte

Osoko bilkura egiten ari zelarik ganbera barrura indarrez sartzen saiatu ziren nekazariak. Akordioa lortu dute fiskaltzarekin instituzioen kontrako eraso delitua saihesteko.


2024-12-12 | Nicolas Goñi
Plastiko kutsadurari buruzko gailurraren porrotak kudeaezin bihurtu dezake

Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]


2024-12-12 | Leire Ibar
Osakidetzako oposizioen filtrazioen ikerketa errudunik gabe itxi du epaileak

Blanca Ester Díaz Pulido epaileak Osakidetzako 2018ko oposizioen filtrazioen inguruko ikerketari amaiera eman dio, sei urte eta erdi igaro ondoren. Akusatu guztiak absolbitu dituzte, 22 guztira, nahiz eta bi kasu behin-behingoz artxibatu dituzten.


Kalitatezko hezkuntzaren aldeko eserialdia egin dute Iruñeko Hezkuntza Departamentuaren sarreran

Arratsaldeko lehen orduetan, 14:30ak aldera, Nafarroako ikastetxe publikoetako 30en bat langile sartu dira Iruñeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eta sarreran eserialdia egin dute. Lehen ekintza gisa planteatu dute eta, adierazi dutenez, honen bidez... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
“Kanal bat, hizkuntza bat” logika gainditzeko eskatu diote ETBri

Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]


Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


Europako datu zentro handienetakoa Araban: zein dago proiektuaren atzean?

Ribabellosan 300 megawatioko gaitasuna duen eskala handiko datu zentroa eraikitzen ari da Merlin Propertiers enpresa madrildarra. Milaka milioi euro ari da gastatzen Iberiar Penintsula osoan, ustez puntako teknologia “jasangarria” duten baina elektro-intentsiboak... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua duten haur eskolak ipintzeko eskatu diote udalari

Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.


Etorkizun bizigarriei buruzko literatura lehiaketaren sari banaketa eginen du ostiralean Sukar Horiak

Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.


Eguneraketa berriak daude