"Nagusirik gabeko lan antolaketa frogatu nahi dugu"


2021eko uztailaren 23an
Kolektibo autogestionario batekin Alemanian
"Nagusirik gabeko lan antolaketa frogatu nahi dugu"
Alemaniara joanez gero ez da zaila izaten fabrika zahar batean edo bestelako lekutan diharduten kolektiboak topatzea. Nik, Stuffgart ondoko herri txiki batean funtzionatzen ari den zurgindegi autogestionatu bat topatzeko aukera izan dudanez, partaideei elkarrizketa bat egin diet ilunabarrean beren etxeko terrazan.
Bea, Kelly, Gassi, Andreas eta Andy dira kolektiboaren bost partaideak. Joan den martxoan ireki zuten tailerra nahiz eta asmoa eta ideia askozaz lehenagokoa izan. BIIRA-BOOM izena eman zioten. Horrek "udareondo" esan nahi du haien lurreko dialektoan. Arbola honen egurrarekin asko lan egiten dutelako aukeratu zuten izen hori.
Autogestionatua izateaz gain badu kolektibo honek beste bereizgarri bat: zura biologikoki tratatzen dute, inolako gehigarri kimikorik gabe.
A.– Zein helburuk bultzatu zaituzte kolektiboa eratzera?
K.–Lantegi arrunt batean lan egiten den era desberdin batean lan egin nahiak. Hierarkiarik gabe, nagusirik gabe, inoren azpian egon gabe eta guztiak eskubide berdinekin lan egin dezakegula frogatu nahiak.
A.–Beti izan al zarete zurgin ala aurretik beste ogibide desberdinetan jardundakoak zarete?
K.–Gutatik hiru zurgin bezala jardundakoak eta zurgin-ikasketak egindakoak gara eta beste biak beste lanbide batzutatik etorritakoak dira, bata elektronikaria eta bestea okina izandakoak, alegia.
A.– Zeintzu dira kolektiboaren eraketaren azpiko ideiak edo arrazoiak?
K.– Esperientzia pertsonalek, giza esperientziek eta baita ere lanarekiko gure ikuspuntuak, hau da, zapalkuntza ikusteak, lanean ari zarela zuk inoiz ezer erabaki ahal ez izateak, zure pertsonalitatea suntsierazten duen era batean lan egiteak, bultzatu gaitu bide honetatik.
Zailtasuna ekonomikoak
A.–Nola funtzionatzen du kolektiboak ekonomi aldetik?
K.–Ekonomi aldetik zaila gertatzen zaigu egoki funtzionatzea ez bait dugu aurretik inoiz produkzio-arloan kolektiboki lan egin. Zaila gertatzen zaigu eritzietan eta erabakietan akordioetara iristea. Gaur arte bakoitzak lanaren funtzionamenduari buruzko esperientzia desberdinak bildu ditu eta bakoitzak beti orain arte ohituta egon den bezala, aurreko lantegietan egin ohi zuen bezala, egiten ditu gauzak. Horregatik batzutan hasarrealditxoak izaten ditugu beste modu batetara funtzionatu behar genukeelako. Enkargu bat nola hartu, nola burutu eta entregatu behar den finkatzea, hori guztien artean egin eta bilakatu beharreko zerbait da.
A.–Zein dira zurgindegi batekin dituzuen desberdintasunak? Pertsonalki aldaketarik suposatu al du zuentzat?
K.–Aurreko lantegietan askozaz lan gehiago egiten genuen, lana produkziora zuzenduta zegoelako eta ez elkarren artean eztabaidatzeko eta gauzak argitzeko. Hemen bestela gertatzen da, asko eztabaidatzen dugu baina hala ere arazoak ditugu oraindik gauzak argi eta behar bezala adierazteko, besteei buruz pentsatzen ditugun gauzak esatera batzutan ausartzen ez garelako. Hori lortu ahal izateko oraindik denbora behar dugu.
Lanera ez joateko aitzakirik behar ez
Beste garrantzizko puntu bat zera da, nik lantegi arrunt batean lan egiteko gogorik ez badut aitzakiak bilatu behar izaten ditut, gezurra esan behar dut, gaixorik nagoela eta medikuarengana joan behar dudala edo. Orain, berriz, nere neskalagunarekin arazoak ditudala edo gaizki aurkitzen naizela esan dezaket eta onartu egiten da. Guretzat garrantzizkoa da gizaki pribatuaren eta gizaki langilearen arteko etendura erradikal hori haustea, lanean ari garenean gu geu izan ahal izatea eta ez paper bat jokatuz aritu behar izatea.
Beste zerbait ere aldatu da honela lanean ari garenetik: orain lanerako denbora asko behar dugula eta aisiarako denbora libre gutxi. Baina hau hasierako arazoa dela uste dugu. Organizazio hobe batekin eta gure arteko esperientzia areagotuz arazo hori gaindituko dugula uste dugu. Beste kolektiboen esperientzia horixe bera izan da, aurreneko bi urtetan ez duzu lortzen egunean 7-8 ordu lan eginez gauzak burutzea. Bainan gerora bai, eta ez hori bakarrik, gure asmoa da gutxiago lan eginez bizitzea, 35 ordu astean lan eginez alegia.
A.– Zuen ustez, modu honetan organizaturik, geinean dagoen inork ez zaitzakete hustiatu, baina, orduko irabazten duzuena gremio berberan diharduen edozein alokatuk irabazten duenaren azpitik dagoela goguan hartuz, ez al duzue uste behar bada zeuen baruak hustiatzen dituzuenik?
K.– Ez da erantzuten erraza. Guk denbora eta energia asko erabiltzen dugu lanean eta oso diru gutxi irabazten dugu. Zurgindegi arrunt batean lan egingo bagenu, berriz, hilabetearen buruan diru gehiago irabaziko genuke, egia, baina handik alde eginez gero eskuhutsik geratuko ginateke, produkziobideak ez zirelako geureak izango, makinak, materiala, guztia, nagusiarenak izango ziratekeelako. Horregatik geure lana ez da bakarrik dirutan neurtu behar. Geure kasuan, hemendik 5 urtetara produkziobideak geureak izango dira, hori da behinik behin gure helburua eta horri begiratu behar zaio, hain zuzen ere. Gainera, geure buruak hustiatzen ote ditugun ez da galdera zuzena, autoesplotazioa ez da horretarako hitz egokia. Fabrika normal batean lan egiten duzunean autoesplotazio kontzeptua erabiltzen duzu produkziobideak nagusiarenak edo gaineko organizazio batenak direlako.
Finantziabide alternatiboak
A.–Ba al zenuten hasiera batean zurgindegia irekitzeko ekonomi baliabide aski, eta hala ez bazen nola konpondu zineten dirua lortzeko?
K.– Ez genuen nahiko dirurik eta horregatik bi posibilitate genituen, konbentzionala bata, bankura jotzea, alegia, eta bide berri bat bilatzea bestea. Bigarrenari ekin genion eta dirua soberan zuen jendearekin hitzegin genuen. Jendeak ohizki dirua bankuan gordetzen du eta guk esan genien hori ona ez dela, bankuek diru horrekin espekulatzen dutelako, gerra finantziatzen dutelako, eta hirugarren munduan hustiaketa laguntzen dutelako.
Honela, dirua oso baldintza onetan utzi ziguten batzuk aurkitu genituen.
Diruaren beste zati bat "Netzwerk" izeneko erakundeak lortu zigun. Erakunde horrek bankuei bere dirua eman nahi ez dion jendearen eta kolektiboen arteko tartekari gisa jokatzen du. Bere bidez emakume batek 5.000 marko utzi zizkigun, berriro behar dituen arte.
Honetaz gain, finantziabide berezi bat aukeratu genuen. Oso garrantzizkoa zen guretzat kolektiboan lan egiten duen inor enpresario bilakatu ahal ez izatea. Eta horregatik enpresa berri bat sortu genuen, "Leasing GMBH" delakoa, hau da, Enpresa Autogestionatnentzako Leasing Sozietate kolektiboa. Enpresa honek lagundu nahi gaituen jendearen dirua jasotzen du eta horrekin zurgindegirako makinak erosten ditu. Zurgindegiak lokatu egiten ditu makina horiek.
Leasing sistema arrazoi ideologikoengatik hautatu dugu. Kontratu-modu oso berezi bat da eta bertan enpresaren funtzionamenduak nola izan behar duen zehazki adierazten da, kontsentsu-printzipioa oinarrizko puntu bezala dagoelarik. Leasing sistema gure ideien arabera eraldatu dugun modu kapitalista bat da. Formulazio berezi batzuren bidez geure helburuetarako profitatu dugu. Horregatik enpresa hori erregistratzerakoan arazoak izan genituen administrazioarekin, "kolektibo" edo "autogestio" bezalako formulazioak onartu nahi ez zizkigutelako, hain zuzen. Bagenuen beste arrazoi bat gehiago Leasing enpresa sortzeko: beste kolektibo batzuren beharra. Ezin dezakegu bakarrik funtzionatu, finantzialki bai, beharbada, baina ez ordea, ideologikoki.
Eta horregatik inguruko beste zenbait kolektibo-okindegi bat, inprimategi bat, etabar ere barnean har zitzakeen enpresa mota bat aukeratu genuen. Garrantzizkoa da guretzat guztien arteko konexio politiko bat egotea, eta ekintza politikoak elkarrekin burutu ahal izatea. Adibidez, antolatuak ditugu jadanik beste kolektibo horiekin batera Nikaraguaren aldeko zenbait ekintza.
Kolektibo mordoa Alemanian
A.–Zenbat kolektibo dago Alemanian?
K.–Asko. 200.000 bat lanpostu guztira. Ez dira guztiak produkzioari zuzendutakoak. Badira bestelakoak, abokatuenak, kontsumoaren arlokoak eta baita kulturalak ere. Azken hauek musika–eta antzerki–emanaldiak antolatzen saiatzen dira.
Lehengoetarikoak inprimategiak izan ziren, komunikaziorako beharrezkoak bait ziren. Garai batetik aurrera, presio politikoengatik, inprimategi konbentzionalek ez zuten panfleto edo literatura politiko gehiago inprimatzen. Eta horregatik zen hain beharrezkoa inprimategi alternatiboak sortzea.
A.–Ba al dago kolektiboen arteko koordinaketarik?
K.–Bai, bi mailatan gainera. Bata gremio desberdinen artekoa eta gremio barnekoak, bestea. Batzuk estatu mailakoak izaten dira eta zona mailakoak besteak. Horretaz gain badago estatu mailako aldizkari bat kolektibo autogestionatuak koordinatzen dituena. Bertan eztabaida teorikoak egiten dira Ekobankoa delakoari buruz, esaterako.
Ekobankoa datorren urtetik aurrera funtzionatzen jarri nahi den projektu bat da eta kolektibo autogestionatuen zerbitzuan egongo da. Zera lortu nahi da honekin, beste bankuetatik dirua erretiratzea eta diru hori ekonomi zirkulu bakar batean mantentzea.
Iraultza langileen esku
A.–Gisa honeteko esperientziekin gizarte hau alda dezakezula uste al duzue?
K.– Ez, gizarte hau iraultza baten ondoren baizik ez da aldatuko. Aldaketa ez dugu uste honelako bide batetik etor daitekeenik. Langileak dira iraultza egin behar dutenak eta gu, iraultza egin nahi duen zati txikitxo bat besterik ez gara. Bainan gure bidea ez da iraultzailea, ez da inola ere posible sistema kapitalista batean enpresa iraultzaile bat sortzea, enpresa autogestionatu hauek sistemari egokituta daudelako, sistema kapitalistan integraturik dauden alor tixikietan lan egiten dutelako.
Enpresa-modu horrekin ez dugu sistema kapitalista gogaitzen, nagusiki tailerrak direlako eta ez industria handiak. Gainera, ez dago gaurregun industri mailako lan kolektiboari buruzko ia batere esperientziarik. Hori askozaz zailagoa da, askozaz jende gehiago ari delako han lanean. Hor beste bide bat aurkitu beharko litzateke eta hori enpresa horietako langileei dagokie, haiek aurkitu behar dute kapitalistari dirua kentzeko bidea. Bitartean ez da iraultzarik izango.
Maider ETXAIDE
"Guretzat garrantzizkoa da gizaki pribatuaren eta gizaki langilearen arteko etendura erradikal hori haustea".
"Fabrika normal batean autoesplotazio kontzeptua erabiltzen duzu produkzio bideak nagusiarenak edo gaineko organizazio batenak direlako".
"Ez da inola ere posible sistema kapitalista batean enpresa iraultzaile bat sortzea, enpresa autogestionatu hauek sistemari egokituta daudelako".
24-26

GaiezGizarteaHerri mugimBesteak
EgileezETXAIDE4Gizartea

Azkenak
2024-12-12 | Irutxuloko Hitza
Nola egin aurre arrazakeriari kazetaritzatik?

Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Greba abiatu dute Uberreko langileek Bizkaian, gutxieneko soldata baino gehiago kobratzeko

Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


2024-12-11 | Julene Flamarique
Lezoko eraso matxista salatu eta ekintza zuzena aldarrikatu du mugimendu feministak

Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.


Ardi moztaileak

Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako dosierra eta bertan egindako defentsa bikainaren ondorioz... [+]


2024-12-11 | Itxaro Borda
Opari

Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


Behar direlako tituluak

Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]


Ez kontzeptuak

Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]


2024-12-11
Guhaur

Frantziako eta Espainiako konstituzioek eta legediak euskaldunon eskubideak baztertzen dituzte. Kulturak folklorizatu eta turismo eta kontsumorako apaingarri bilakatzen ditu neoliberalismoak. Indarrean ditugun askotariko hezkuntza sistemek ez dute ikasleak osotasunez... [+]


Teknologia
Esaten dena...

Beharbada gizakion ahultasunetariko bat gehiengoari entzuteko eta kasu egiteko dugun joera da. Ziur gure espeziearen garapenaren ezaugarri garrantzitsua izan dela, eta beharrezkoa biziraupenerako. Baina digitalizazioarekin, dugun ezaugarri horrek zaurgarriagoak bilakatu... [+]


Eguneraketa berriak daude