Gizaeuropa: Udagoieneko bakardadea gainditzeko pattarra


2021eko uztailaren 28an
Joseba Urizar Eta Omar Navarrorekin patxadaz berbetan
Gizaeuropa: Udagoieneko bakardadea gainditzeko pattarra
Udako Igalia bailitz Joseba Urizar eta Omar Navarroren sormen ardaskak fruitu txiki gazi-gozoa eman digu: Gizaeuropa.
Susa editoriala berriro be –eta hau mania!– idazle oparo eta ezezagun (tabernatik kanpo) batzuren poesia liburua ekarri digu. Poesia ez dela saltzen ba! Berdin, idazleok horixe gura dute, eta azkenean be horri ekin. Beno, ekin eta ekinda azkenean emaitza ikusgarria eta batez ere irakurgarria dakarkigute. Dena den mamia nondik nora doan ez badaukazu argi, hemen piztuko zaizu kriseilu ñirñirkaria bide artezena antzeman dezazan.
ARGIA: Gizeuropa, zer da Gizaeuropa?
JOSEBA: Gizaeuropa liburu bat da, liburu baten izenburua.
OMAR: Begira, guk liburu hau orain hilabete batzu idatzi dugu, eta bada garaia lehen edizioa amaitu eta bigarrena ateratzeko. Gurea da antzina herrira etortzen ziren komediante zaharrena bezalakoa. Loteria sarta ederrak ateratzen zituzten eta saldu eta saldu ibiltzen ziren bere prezioan, eta azkean inork ez zienean erosten "y como son las últimas 50 que me quedan les voy a dar 25 por el precio de cinco: una, dos, tres, cuatro y cinco, y encima les regalo otras diez, y otras diez, y otras diez, y miren, no les voy a cobrar al precio de cinco, les voy a cobrar como cuatro, que digo como cuatro como tres, tenga" eta atera eta atera.
JOSEBA: Nik nahiago nuke ikustea bigarren edizioa tapa gogorrekin, "Círculo de lectores" eta horiek egiten duten moduan tapa bigunak eta tapa gogorrak, ba horrela.
OMAR: Ez dugu ulertzen zergaitik ez gaituzten deitzen batzokietatik, hain europarrak izan eta Europa ikusita izenburuan, ba ez dakit... Gainera Ardanzak aurreko bariku edo zapatuan esan zuen "hemos salido a Europa por primera vez desde que llego la democracia", hori heurak ni beste batzutan ere joan naiz eta.
A: Eta zer berri dakar Gizeuropa horrek?
O: Lexiko mailan egin dugun azterketa, formen lanketa eta ez dakit zenbat beste keta, eta argazkien moldaketa... azkenean uste dut produktoa gauza patxadatsua dela. Argi daukadana da liburu hau ikusita eta azken bolaran argitaratu direnak ikusita gureak baduela kalitatea.
Gure liburuan badaude balore batzu. Gaien aldetik badago originaltasuna, poesia moeta hori egin gabe zegoen euskaraz, eta lehenengoa izan arren ez du halabeharrean ona izan bahar. Gaien aldetik berritasuna dauka, eta hizkera aldetik ere. Hizkera arruntean edo hizkera zientifikoan erabiltzen diren koletilla batzu poesian sartzeko ahalegina dago, hori beste literatura batzutan ere egin da, baina euskaraz ez horrenbeste. Formen aldetik be badago salamen bat euskararen korse batzu apurtzeko, errimarena , enkabalgadurarena... Ez gara sartuko roilo teknikoetan baina begi bistan dago.
J: Bai, eta grafia eta gramatika alorrean ere.
O: Hori da, euskara estutzen duten lege batzu hausteko. Guzti hori hor dago, eta gainera ironiaz tratatua dago.
A: Liburuak originaltasunaz gain karga korrosiboa eta pesimismo kutsu bat ere badaukala esango nuke. Pesimismo hori zuei egosten zaizue, edo pertsoanaia horiei karga hori ikusten diezue?
J: Nik argi daukat pesimismoz egindakoa dela. Hor ageri da nolatan ikusi duzun zuk pertsonaia, nola bizi izan duzun, eta nola kokatu duzun zuk historian zehar, eta azken batetan zelako sentiberatasuana daukan zuretzako.
Liburuan dauden pertsonaia gehinak guk galtzailetzat jo ditugu, eta galtzaile gisa ageri dira. Heuren bizien pasarte bat ageri da zeinetan ez den ospea eta garaipena saltzen, txanponaren beste aldea baizik. Dena den nik egin ditudan poematan ez da planteiatu pertsonaia tratatzea pesimismoz aurretik beti optimismoz tratatu delako. Tipoaren aurpegi ona eta txarra ezin dira banatu eta batzutan ez dira bi, bi mila baizik.
O: Nik ikusten dut korrosibo izate hori, baina bestalde badute maitasunerako estaldura.
J: Zuk erabiltzen baduzu sarkasmoa ironia baino gehiago gai bat ikutzeko, edota tipo baten bizitzako pasarte bat edo bere bizi integralki kontsideratuta, honela egiten baduzu hainbat eta hainbat gauza sugerituko dizu...
O: Liburu hau berriro egingo banu are sakonago egingo nuke ze Europako Elkarte Ekonomikoan sartu gaituztenetik ematen du halako irudi bat... Ematen du europarra izateko behar dela ez dakit zenbat kilo, ez dakit zelako tripontzia izan behar, zelako betaurrekoak erabili, eta halako gorbata... Eta Europako historiarik berriena desagertu egin dela.
J: Ni ez nago ados horrekin. Nik erabat banatzen ditut liburuaren gizartea eta momentuko ostia hau. Poemen bilakaerak ez du zerikusirik gauza puntual eta sinesgaitz horrekin. Liburuan hainbat poematan agertu dena horixe izan da: zein puntutaraino gezurrezkoa izan den pertsona, herri edo egoera batzutaz eman zaigun informazioa, eta nola hezi gaituzten gezur horretan.
A: Azken poeman, Europa izenekoan zenbait gauza harrigarri irakur daiteke: "Europa puta larru zaharra,/ nork eragiten ote zartailuari/ nork eraiki ote urkamendi bat/ muino bakoitzean/ nork ekarri ote izurria/ etxola horretara...". Poema horrek zuek Europarekiko daukazuen bisioaren sintesia da?
O: Irabazleek idatzi dute beti historia, baina Josebak lehen aipatu duen bezala galtzaileen historia ere badago. Europan galtzaile geratu dena ormara, urkamendira edo sutera eraman dute, eta ezin daiteke ahaztu horrela izan denik, eta horrela dirau izaten. Irudi horretan ikusten dut Europa, puta baten larruan, mundu guztiak erabili eta jipoitu egiten duen puta baten larruan. Larru kolonizatua, larru zigortua, larru zatitua... eta guzti hori.
Poema honetan badago gaiaren aldetik liburuaren izpiritua, baina formaren aldetik poema hau nahiko Brechtiarra da, beste poema batzu lortuagoak dira forma eta hizkeraren aldetik.
A: Zerk eraman zintuzten pertsonaia hauek aukeratzera: Einstein, Marx, Lenin, Niezteche...? Eta zer dela eta tratatzen dituzue horren hurbiletik, izenetik?
J: "Historia de la filosofia" ikasten duzunean BBB eta UBI–n unibertsoaren konpendioaren materia bakoitza liburu batetan doa, eta hainbat hesparrutan liburu hori urtez urte sailkatua dago. "Historia de la filosofia", "historia del arte", "historia de la historia". Denbora espazio batetan grabatu, klasifikatu, fitxatu egin daitekeen gauza bat da. Pertsonak espazio eta denboraren esklabu moduan erreproduzitzen dira historian zehar, bata bestearen pentsamoldea hobetzera edo apurtzera dedikatu delarik. Hori da ematen diguten historiaren kontzeptua.
Nik egin dudana izan da kaiola horretatik pertsonaia batzu atera eta denak batera bizi arazi, beste espazio batetan –liburuan– bizitzan ipini, ingenieritza genetikoko esperimentu bat izango balitz bezela. Einstein, Nieztsche, Russel eta Lenin denak kaiola berean, denbora berean gauza askotaz pentsatzen eta hitz egiten. Joko honetan barneratuz nik pilo bat gozatu nuen. Einsteinegaz egiten nuen berba, eta bapatean Nieztschegaz, eta gero Lenin dator kondatzen zelan atxilotu zuten...
O: Nik baneukan asmoa pertsoania batzuen inguruan poema batzu egiteko, eta lasai uzteko, gero Josebagaz elkartu nintzen eta hortik sortu zen liburua. Ez dakit zergaitik sortu zitzaidan pertsonaia historikoak tratatzeko gogoa. Nik uste dut ardoak uzten duen hondar moduakoa uzten duela irakurketak ere, eta nire buruan hondar hori poesigai bihurtzen da, eta horrekin poesiak egiten dira, eta gogoeta filosifikoak...
J: Ez zaizu inoiz bururatu Gabriel Garcia Marquez ezagutzea gustatuko litzaizukeela, edota Fidel Castro? Eta ez zaizu otu zu eta beste ez dakit nork adiskidetasuna sortzeko gauza izango zinateketeela? Baina jente hori oso urrun geratzen zaizu, eta ezin duzu ezagutu, baina hori posible da obraren bitartez... eta horretarako berdin digu tipoa hilda dagoen ala ez.
Nik hainbat pertsoaniarekin egin dudana izan da dialektika bat zabaltzea, eta dialektika horren emaitza poemak lirateke. Poemak ez dira neureak bakarrik, badira ere Einstein edo Nieztscherenak ere.
A: Zenbait poematan nabaritu dut erdi etsipena, agresibitatea. Bilbo bortitz eta miserable honek badu zerikusirik honetan ala kasualitate hutsa izan da?
J: Nik ez dut uste Bilbo Durango baino agresiboagoa denik, etxe gehiago badago, baina ez dut uste biolentoagoa denik. Etsipenak aukera guttiago izaten du herri txikiago batetan, nire Elorrio maitean adibidez. Etsipenak gogor jotzen du, eguneroko gauza da, eta horretarako ez dut uste Bilbo aipatu berhar denik. Justo de la Cuevak esaten zuen bezala "Pais–ciudad" batetan bizi gara, eta Bilbon, Elorrion edo Mundakan bizitzea 40 minututako zerbait da. Nik uste dut mito horrekin apurtu beharra dagoela.
O: Niretzako Bilbo da paisaje bat 11 urte neukanean deskubritu nuena, eta beti izan naiz paisaje honetan engantxatuta, maitasunez eta gorrotoz. Dena den ni ados nago Josebarekin, etsipena handiago izan daitekeela herrian. Bilbok niretzako poesiarako kriston ahalmena dauka, sortu arazten dit, barnean daukadana ateratzen dit.
J: Nik askoz ere lasaitasun handiagoa topatzen dut Bilbon Elorrion baino. Agian idazle batek bere burua klandestino sentitzeko beharra dauka, eta klandestino sentitzeko Bilbon Elorrion baino askoz errezagoa da.
O: Bilbok dauka mila eta mila taberna, giro, bazter, txoko eta leku. Bilbo museo bat da. Paisaje horrek kriston eragina dauka nigan, eta eman ditugun gauak zer esanik ez.
Iñaki GOITIOLTZA
40-41

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakURIZAR1
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakNAVARRO1
PertsonaiazNAVARRO1
PertsonaiazURIZAR1
EgileezGOITIOLTZA1Kultura

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude