Carlos Ruiz De Ocenda: "Berriztatzea ez da zaila, denbora behar da"


2021eko uztailaren 23an
Arte-berriztaile batekin izan gara
Carlos Ruiz De Ocenda: "Berriztatzea ez da zaila, denbora behar da"
Carlos Ruiz de Ocendaren lanbidean ez dago jendetza ugaririk, biziki urriak bait dira arte-berritzaile ofiziora dedikatzen direnak
Carlosek berak, eta bere lankidea den José Egiak makinatxo bat lan egin dute Araba eta baita ere kanpoko imajinak, kuadroak eta erretaulak berriztatzen.
Carlosekin kontaktoan jarri eta bere etxeraino hurbiltzeko esan dit. Elkarrizketa aipatu diodanean, farre egiten hasi da. Etxea, txikia baina atsegina du. Itxura lasaia, bai Carlosek, bai etxeak. Ileurdina, betazpi handiak eta esku finak ditu. Eseri eta elkarrizketa hasten da.
ARGIA.– Lehenik, zer da berriztatzea eta nola egiten da?
CARLOS.–Bueno berriztatzea zera da: imajina den mendeko itxuraz ustea. Objetua nola dagoen arabera izango da berrizitatze hau. Kuadroaren garbiketa bakarrik izan daiteke, ez bait du beste lorrinik gehitu egin zaiona baino. Hortik aurrera eta imajinetan batez ere, gertatzen da ez birkonpontzea, baina bai sitsak janda egotea eta orduan elementu gogortzaile batez tratatu behar izatea.
A.–Askotan argazkiak ateratzen dituzu. Nola erabiltzen dituzu hauek gero?
C.– Begira, prozesua ez da berdina kasu guztietan. Gauzak normalean zikinak eta hondaturik daude, bestela berriztatzeak ez luke zentzurik izango. Eta gauza garrantzitsu bat zikizik egatea da. Orduan, aurpegi, esku eta soinekoaren zati batzuk garbitzen ditut. Garbitzea bakarrik bada, garbi utzi aurretik argazki bat ateratzen diot, eta garbitu ondoren beste bat, ezberdintasuria argi ikus dadin.
A.–Hau artxibo bezala erabiltzen al duzu?
C.- Artxibo bezala ere. Hau, gauza guztiekin egin beharko litzateke, baina ez dago astirik. Baina azterlana ona denean katalogaturik egoten da. Eta bueno, askotan imajina bat garbitu jabeari eman eta zera esaten dizu: "Bai... ez dago txarto. Nola ez dagoela txarto? .Zuk ez zenuen ezagutzen".
Norbaitek atsegin duen zerbait bada eta ondo aztertu badu, nabaritu egiten du ezberdintasuna eta esan egiten dizu: "Ene! Bai aldatu dela. Beste bat da! Nahiz eta fakioak berdinak izan beste bat da!". Baina jakina, norbaitek ez badu ondo aztertu: "Bai, banuen kuadro bat eta bai, hondaturik zegoen...". Eta jakina, berriztatuta ematen diozunean ez du ezer handirik nabaritzen.
A.–Baina duela mende batzutako obra bat berriztatu arren ez da inoiz , egindako garaian zegoen bezala geldituko.
C.– Jakina ezetz! XVII. mendeko kuadro bat adibidez, inoiz ezin da gelditu margo berria balitz bezala. Beti geldituko zaio "patina" izeneko zikinkeria. Hau denboran zehar hartzen duen zikinkeria da. Margotu zenean, lehortzen ari zenean, horrelako zikinkeria sartu zitzaion. Oso gutxi bai, baina ken ezina izaten da. Oleo batek 50 urte behar omen duela ondo lehortzeko diote. Zikinkeri hori kentzeko era bakarra pintura kentzea litzateke, baina horrela kuadro gabe geldituko zinateke.
A.–Beraz, berriztatzerakoan zer da kentzen duzuna?
C.–Azken lorrina eta batez ere eman zaizkion azken barnizak. Hauek, denboran zehar beltzitu egiten dira. Gainera, kuadroetan ez horrenbeste, baina imajinetan baia, pintura kapa bat baino gehiago aurki dezakegu.
A.–Eta orijinala aurkitu arte pintura kapak kentzen jarraitzen al duzu?
C.–Bai, lehenengo lorrina kendu eta, agertzen den pintura orijinala ez dela ikusten da askotan. Orduan, asko ikusten ez den leku batetan, badaezpada, pizka bat kentzen zaio eta ohartzen zara beste pintura bat dagoela. Berri hau kendu eta normalean, beste pintura bat ere agertzen da. Leku batzutan lau ere agertu zaizkigu. Beraz, ez da garbi edo zikin zegoen ikustea bakarrik, baizik eta imajin konkretu batek zer zuen ikustea. Eta norbaitek ikasketa bat egin nahi balu, fitxekin obrak azter lezake.
A.– Andra Mari Zuria berriztatu zenuten duela 8 bat urte, eta 1982an bota egin zuten. Zailtasun berezirik topatu al zenuten imajina honekin?
C.– Zailtasun berezirik ez. Zuk esan bezala, duela 8 bat urte berriztatu genuen. Orduan, pinturak eta barnizak bakarrik kendu genizkion. Harri gris bat zirudien, aurpegia ezik. Garbiketa hartan, barniz sendo, zikin eta lehor kapa asko kendu genion, eta gero, pintura zegoen, nahiko berria gainera. Horren azpian beste bat aurkitu genuen ,orain ikus daitekeena, XVI. Mendekoa, nahiko ederra gainera. Horren azpian beste pintura batzuk aurkitu genituen, baina oso leku gutxitan, haizeak eta eguzkiak jotzen duten lekuetan desagertu egiten bait da urteak igaro ondoren, eta tolesturetan mantentzen da bakarrik.
Leku batzuetan, 14 pintura aurkitu genituen, bai, 14. Honek zera esan nahi du: denboran zehar askotan margotu izan dutela. Orain ikusten den XVI. mendeko polikromia hori ondo zegoen eta gainera egokia zen. Imajina hau XIV. mendekoa denez, ezin da egon beste pintura osorik azpian, eta kata batzuk baieztatu ziguten hau.
A.–Hainbeste gauzarekin zaila izango da berriztatze lana.
C.–Ez, ez da zaila, jakinez gero. Arazo bat nola konpondu dakizunean, ez dago zailtasunik. Denbora gehiago edo gutxiago beharko duzu, lana kontzientziatsuagoa izango da, baina denbora arazoa da, ez zailtasuna.
A.– Lana errezteko produkturik erabiltzen al duzu?
C.–Bai, bueno, momento batzutan produkto kimiko batzuk erabiltzen dira lagungarri moduan, baina kontu handia izan behar da eta azken finean, bisturi antzeko tresnatxo batekin egiten duzu lana, harrazkatuz eta harrazkatuz pazientzia handiz. Oso motela da. Pintura biguntzen duten produktu kimikoak erabiltzen ditugu, baina kontuz ibili behar denean, eskuak eta bisturia izaten dira pintura kentzen joaten direnak.
A.–Zenbat denbora daramazu lan honetan?
C.– Nik belgiar batekin ikasi nuen. Hemen aritu zen bera lanean. Gero, José Egia eta biok Lovainan egon ginen. Hau, 1973an izan zen. Gu ere berriztetzeko gai ginela ikusi genuenean, gure kontuz hasi ginen lanean.
A.– Zein izan da egin duzun lanik politena?
C.–Biasteriko Andra Mariaren ataldea, dudarik gabe.
A.–Uste dut ez dagoela berriztatzaile asko Euskadin gaur egun.
C.–Egia esan, ez. Badakit, Bilbon berriztatzaile eskola bat dagoela Arte Ederren eskolan, baina ez dakit zenbat diren. Gipuzkoan ere badago bat, baina ez dut ezagutzen, eta Iruñean Azkarate izeneko bat dago, nahiko ondo berriztatzen dituena kuadroak.
A.–Zeintzuk dira kuadro bat eta imajina baten arteko ezberdintasunak berriztatzerakoan?
C.–Begira, imajina bat hiru neurrikoa da eta euskarria gehienetan egurrezkoa izaten da. Kuadroa berriz, lienzoaren euskarria izaten da, batzutan ohola izan arren. Kuadroan, pintura besterik ez da berriztatzen. Imajina batzuk berriz, ez dute pinturarik. Agian, egurrezkoa bakarrik izango da eta orduan, sitsen kontrako tratamendu bat eman behar zaio.
A.– Lehen komentatu didazu, ez dela berdina museo batentzat edo eliza batentzat berriztatzea. Non agertzen dira ezberdintasun nagusienak?
C.–Museo batetara joango den imajina bat, atxekidura guztia kendu eta den bezala uzten da. Eliza batetarako bada, berriztatzen hasi, eta gorputza eta burua garai ezberdinekoak direla ohartzen zara, adibidez. Eta jendearen aurrean ezin duzu kultoa buru gabe ipini. Polikromiarekin gauza bera gertatzen da. Orduan imajina ederra uzteko, beraiek esaten duten bezala, orijinalaren kopia bat egin behar duzu.
A.– Beraz, berriztatze gela ezberdina da.
C.– Bai, bat kulturarentzat da eta bestea, benetako berriztatzea litzatekeena.
A.– Gipuzkoan gauza asko berriztatu duzu, zeintzuk izan dira garrantzitsuenak?
C.–Ba egon ginen Elgoibar, Zarautz eta Andoainen, eta hau izan da egin dugun lanik handiena, ia 3 urte igaro genituen; gero Ezkiogan erretaula txiki bat, Urretxun beste erretaula bat, ez, hiru izan ziren eta imajina asko, konponketa bat Azpeitiako parrokian eta Oikinan ere beste konponketa bat.
A.– Nolako lana izan zenuten Andoainen hainbeste denbora igarotzeko?
C.–Bueno, erretaula oso handia zen eta gainean, laranja laurden bat bezalako oskol antzeko bat. Baina oskol hau gerokoa zen eta ezin izan genuen kendu, oso ondo josirik eta enkolaturik bait zegoen. Beraz, erretaula kendu eta oskola utzi genuen. Baina obra handiegia zenez, arkitektu batengana jo behar izan genuen.
Oskolak 2.000 kilo ditu eta ipini genituen euskarriak, 40 edo 50 tonelada jasatzeko gai dira. Berriztatzeak bukatu ondoren, atzetik igotzeko eskailera bat eta ohol batzukin eginiko bideska bat ipini genuen, posible izateko noizbait gora igotzea arazorik balego.
A,–Lan hau atsegin duzula dirudi, baina beste bategatik aldatuko al zenuke?
C.–Ba begira, nik margolaritzatik bizitzea ahalko banu, aldatuko nuke, baina margolaritzagaitik bakarrik. Gaztaroan utzi banindute, agian musikalaria izango nintzatekeen. Baina bai, margolaritzagaitik aldatuko nuke.
A.–Baina orain ere zure lanean asko margotzen duzu.
C.–Bai, baina oso ezberdina da zerbait margotu duen norbaiten kanona jarraitzea, edo zuk nahi duzuna egitea. Dena den, hau oso lan polita da, eta zuk esan duzun bezala asko margotzen da.
Barkamena eskatuz, presa handia duela esan digu. Hurrengoan ere beste elkarrizketa bat egiteko prest dago.
J. IRIONDO
42-43

GaiezKulturaArteaBeste arte
PertsonaiazRUIZ DE2

Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


Ainubean

Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]


Elon Musk gaiXtoa eta egiaren zaintzaileak

Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]


Mazango auzia
20 urteko kartzela zigorra jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti eta fiskalak eskaturikoa baino zigor apalagoak beste 50 bortxatzaileei

Bortxaketen kasuentzako bideratu daitekeen kartzela zigorrik gorena jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti; eta beste 50 bortxatzaileei dagokionez, guztiak dituzte erruduntzat jo, baina fiskalak galdetzen zuena baino apalagoak dira zigorrak. Hiru hilabetez iraun du Mazango... [+]


2024-12-19 | iametza
Iametzak programatzailea behar du

ARGIAren taldeko kide den Iametza teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresa da.


Hezkuntzako ratioak jaisteko eskaera Nafarroako Legebiltzarrera eramango dute gurasoen plataformek

Sortzen eta Ratioak Jaitsi 0-18 elkarteek Legegintzako Herri Ekimen bitartez egin dute eskakizuna eta alderdi guztiek agerraldia onartu dute. Europar Batasunak Foru Gobernuari ratioak murrizteko egindako gomendioan du oinarria nafar gurasoen aldarrikapenak.


Gasteizko SDA Factoryk ere lantegia itxi eta 55 lagun kaleratuko ditu

B&B Trends lantegiaren jabeak iragarri du hartzekodunen konkurtsoan jarri duela lantegia, "ondare desegonkortasuna" argudiatuta.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Eguneraketa berriak daude