"Oraingoa, krisia baino, gure barnean sortu den kistea da"


2021eko uztailaren 23an
Jesus Insausti "Uzturre" hauteskundeen aurrean
"Oraingoa, krisia baino, gure barnean sortu den kistea da"
Familia nazionalistaren kideak oraindik zein alderditan geratuko diren erabakitzen ari diren unean, hauteskundeen mamua hurbilduz doa. Jokaerak eta programak argitzea inposatzen da. EAJko buruek krisia amaitu dela esaten dute. Alderdiak bizirik, eta indartsu dirauela, eta "joan direnak" ahazteko momentua heldu dela. Orain etxeari begira egin behar dela lana. Termino hauetan mintzatu zaigu Jesus Insausti, "Uzturre", Bilboko EAJko egoitzan duen bulegoan.
ARGIA.–Hainbat hilabetetan luzatutako krisiak, azkenik alderdi berria erdibitu du. Eta zuek krisia amaitutzat ematen duzue.
Jesus Insausti.– Nere ustez gaur egunean alderdiaren barnean izan dugun krisia itxita dago. Egun tristeak pasatu ditugu, eszisioak inoiz ez dira atseginak izaten, min latza ematen dute, baina nik esan dezaket partiduaren barnean lasaitasuna sartu dela. Orain bakoitzak ba dakigu non gauden, joan direnak ez dira erreferentzi, gure erreferentzia gu geu izango gara, eta esan daiteke, guri dagokigunez krisia amaitu dela.
A.– Batek baino gehiagok esan du azken finean bi alderien artean diferentziarik ez dagoela. Zer uste duzu zuk?
J.I.–Nik zera uste dut, sakon ezazu arazoa, hartu itzazu gauzak batetik eta bestetik, eta nik ez dut sumatzen diterentzia ideologikorik. Agian talante desberdinak izango dira. Esaterako herria nolakoa izan behar duen, zentralizatua edo federal antzekoa, baina ez dira ideologi problemak. Ikustea baino ez dago alderdi berriaren lebenengo dokumentua. Hor ez da sumatzen diferentzia ideologikorik dagoenik. Bereizteko noski, hau eta hau eta bestea esan behar da. Baina sakonduz gero ez dago diferentziarik.
A.–Diferentziak ez bedira ideologikoak, zein motatakoak dira?
J.I.–Gauza horietan ez dago objetitoa izaterik. Subjetiboa da beti. Nere eritziz hori izan da urtetan, bi edo hiru urtetan ihardun direla batzu alderdi barrenean alderdiaz jabetu nahian. Eskutara hartu nahi izan dute. Eta horretan oinarritu da. Baina badaude bideak, bideak daude bai. Esaterako Gipuzkoako Buru Batzarra kanalak zeudelako bereganatu zuten, eta kanalak irekita zeudelako. Bizkaian ez zuten lortu, Araban ez zuten lortu, eta nere ustez, pausu txar bat eman dute.
Partidu guztietan ikusten delako badaudela maioriak eta minoriak. Horrek ez du esan nahi maioriak minoria zapaldu behar duenik, baina ez du esan nahi ere minoriak beraren bidea hartu behar duenik. Minoriak egin dezakeena da bere lana egin alderdiaren barnean egun batez maioria izateko. Eta horren ordez, joan egin dira. Eta penagarria dena da bi urte t'erdi horietan eman dugun espektakulua, elkarrekin borroka bizian, elkarri gaizkiesaka.
A.– Eta orain, krisia amaitutzat ematen duzuela, perspektiba "historiko" batekin, posible da krisiaren sustraiak aztertzea?
J.I.–Garbi esan dut, sustraiak ikusi ditut. Agian batzu ez dira konforme egongo partidu honen estrukturaz, baina estrukturak, direnak dira. Nik esango dudana da partiduan egon direla bideak estrukturak aldatzeko. Esate baterako, ia lau urte iraun du partiduaren estatutuak aldatzearenak. Eta kuriosoa da prozesu dena itxi denean beste zenbait arazo planteatzea, eta batean eta bestean aldarrikatzea partiduan ez dagoela demokraziarik, partiduan tribunalak bakarrik jokatzen dutela, eta hori ez da egia. Bide guztiak irekita zeuzkaten. Ez badute nahi izan bide guztiak behar bezala aprobetxatu... baina guzti hori orain guretzat itxita dago, eta zenbait zauri berriztea txarra da... Nire aldetik behinik behin nahi nukeena da orain arteraino elkarri ireki dizkiogun zauriak ixtea.
A.– Orain, hauteskundeen aurrean, bi partidutan aurkeztea jelkideentzat guztiz desegokia dela ematen du, batez ere indarrak galtzearen kontuagatik. Ez al daude partidu biak berriro elkartzera kondenatuta?
J.I.–Bueno, indarrak banatuta daude. Berriro batzera kondenatuta gauden, ezdakit nik. Geroak esango du. Baina egun hauetan apurtu, eta berehala berriro hasi bagina elkarren bila, herriak txoriburutaz hartuko ginduke. Horrek ez du zentzurik. Dena dela, geroak esango du. Orain hauteskundeak daude, eta gu hara, leku guztietara bezala, irabaztera joango gara. Koalizioaz eta abarrez ez dugu hitzik egin. Ez dugu egin nahi. Gaur egunean ez, eta bihar Jainkoak esango du. Gu irabazlearen talantearekin goaz.
A.– Espekuiazioek esaten dutenez, ez da posible izango inork ere gehiengoa lortzea. Nola jokatuko zenuke koalizioak egin beharreko kasuan?
J.I.–Espekulazioena periodisten lana da, espekulazioak eta galderak egitea. Nik esan dezaket orain arte EAJ hauteskunde guztietara bakarrik joan dela, eta hauteskunde guztietan izan dira honelako galderak. Eta orain areago oraindik. Baina guk ez dugu hori pentsatu nahi. Gure beharkizuna orain hauteskundeak irabaztea da.
A.–Zuk uste duzu Sozialistek alderdiaren krisian zerikusirik eduki dutela?
J.I.–Ez dut uste, ez dut uste. Hori izan da, baita ere, espekulazioa. Hau izan da gure barnean sortu den kiste bat... Kanpokoek ez dute zerikusirik izan. Batzutan telebistan eta, batzuen aurpegiak besteenak baino gehiago atera dituzte, eta izango zituzten beraien helburuak, baina ez dut uste esan daitekeenik sozialistak ibili direnik bazterrak sutzen.
A.–Hala ere, alderdiaren krisiak oztopo baino, aldekoa suertatu zaie haiei.
J.I.–Sozilalisten alde? Bai, seguraski, heurek gehiago aterako dute, edo ateratzeko asmoa dute. Baina nik uste dut herri honek zentzu ona duela, eta badakiela zer pasa daitekeen hemen sozialistak garaile aterako balira. Herri honek ez ditu sozialistak Jaurlaritzara eramango. Eta joatekotan ere ez lukete erraza izango.
A.– Eta azken galdera, oraingo krisi hau gerra aurrean "Comunion" eta "Aberria" taldeen arteko krisiarekin gonbara liteke?
J.I.–Nik orduan hamasei edo hamazazpi urte nituen, eta ni "aberrianoa" nintzen. Bertan egon gabe ere, elkartzeko egon nintzen. Badago oinarrizko diferentzia, diferentzia inportantea, aberritarren eta besteen artean. Aberritarrak herrikoiagoak ziren. Ez dut esango objetiboa naizenik. Nire kuttunak aberritarrak ziren. Batzuk uste zuten Madrilera joan behar zela, eta beste batzuk lana bertan egin behar zela, eta Madril bost axola zitzaigula. Hori zen batez ere "Comunion" eta "Aberri"ren arteko diferentzia.
Baina gaur egun ez da hori. Diferentzia handienak izan dira herri honi eman beharreko estrukturaz. Bai joan direnak eta bai guk, uste izan dugu denbora batean gure helburuetara instituzioen bidez iritsi behar zela. Eta beste jarrera ETAkoek eta, hartu izan duten bidea zen.. Guk uste izan dugu mendi puntara heltzeko zuzenean eta beti gora joanda zaila dela iristea. Gure bidea izan da mendiaren inguruan, jiraka eta jiraka aritzea. Egun batetan izan daiteke bide erdian aurkitzea, eta zuzenean ari direnak porrot egitea. Baina guk segitu egin dugu, gora iritsi arte.
Oraingo krisia aldiz, ez da horretara ere iristen. Orain hamar urte bai gu eta bai joan direnak bide horretatik abiatu ginen, eta denak uste genuen bide ona zela.
Laura MINTEGI
Uzturrek ere krisia bukatu dela eta hemendik aurrera zauriak isten saiatu behar dela uste du.
"Hamasei-hamazazpi urte nituenean ni ere Aberrianoa izan nintzen", aitortzen du Uzturrek.
16-17

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazINSAUSTI1
EgileezMINTEGI1Politika

Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Eguneraketa berriak daude