Amatiño: "‘Eguna’k alaia izatea du helburu"


2021eko uztailaren 23an
Luis Alberto Aranberri Eguna egunkariaz mintzo
Amatiño: "'Eguna'k alaia izatea du helburu"
"Hemen"en ondoren, "Eguna" dugu Eusko Jaurlaritzaren deiari erantzunez kaleratu den bigarren asteroko egunharia.
Behin eta berriz saiatu gara "Eguna"ko alma mater den L.A. Aranberri "Amatiño"rekin elkarrizketa egiten, baita telefonoz deituko zigula agindua jaso ere. Hala ere, ez genuen hartaka horrelakorik lortu, eta informazio-hutsane hau bete gabe utzi nahi ez genuenez, ,"Euzkadi" aldizkaritik ondoko galdera erantzunak hartu ditugu. "Eguna"ren helburua argitzen hasiko zaigu, beraz, Amatiño.
AMATIÑO.– Helburua oso sinplea da: euskal publikoa interesatuko duen euskarazko astekari bat egitea. Hau, edozein egoera normaletan oinarrizko printzipioa da. Euskaraz, ordea, sekulako apustua.
GALDERA.–Nola sortu zen ideia?
A.– Ideia aspaldikoa da. 1 979an "Deia"ko zuzendaritzari luzatu nion txostenean zera esaten nuen: euskarak ez zuela luzera ganorazko eta duintasunezko etorkizunik erdarazko egunkarietan. Eta, hain zuzen, euskarazko aldizkaritxo bat egin, edota "Deia" egunkariaren barruan joango zen zortzi orrialdetako gehigarria. Zazpi urte behar izan dira proiektu bi hauek kalean ikusteko, "El Diario Vasco"ren "Zabalik" eta "Eguna" eta "Hemen" proiektuak lekuko. Honek ez du esan nahi, jakina, gauzak gertatu direnik nik 1979an horrelakorik esan nuelako, prozedura guztiek heltzeko denbora behar dutelako baizik.
G.–Azken bolada honetan eta subentzio horiei esker euskal prentsa gehiagotu egin da. Honek konpetentzia ekar dezake, ezta?
A.– Bai, gure izatearen malura da hori. Ezeretik gehiegitxora pasatu ohi gara euskaldunok. Denetik beti bi, aspalditxo idatzi nuen bezala, bi ETA, bi ELA, bi akademia, orain berriz, bi eusko alderdi... eta orain, ezin bestean, bi euskarazko astean behingo egunkari, euskal irakurlego aberatsaren adierazgarri.
G.– Hitzegin dezagun orain egunkari-astekeriak izango dituen ezaugarriez.
A.–Astean behingo egunkari honek tabloide formatoa izango du, hau da teknologiaz beste edozein egunkari bezala egina izango da. 32 orrialde izango ditu gutxienez, hamar mila aletako argitalpen batez. Lehen azken eta erdiko bi orrialdeak kolorez izango dira, eta besteak beste bi helburu lortu beharko lituzke: bata alaia eta ez 'kabreagarria' izatea. Bestea, giza funtzio bat bete ahal izatea.
Hau da, nik uste dut dirua ez dela garrantzitsuena merezi duten gauzak egiteko orduan. Baina era berean, garbi egon behar du ere merezi duten gauzek ez luketela testimonislismo hutsez iraun behar. Hau da, euskarak laguntza berezi behar du, baina euskaraz diren gauza guztiek ez dute euskaraz direlako iraun beharrik.
G.– Euskal egunkarietan edo astekarietan goi-mailako euskara erabiltzen dela gauza nabaria da. Zer diozu horretaz?
A.– Nik uste eritzi hori matizatu beharra dago. Askorentzat, goi-maila lortzen da testuak zailak, korapilotsuak eta uler gaitzak diren neurrian eta ondorioz jende arruntarentzat euskara eta zailtasuna beti ere elkarrekin agertzen den binomioa da. Nik uste dut badela merkatua 'goi-mailatzat' eskeintzen den euskera, benetan, txarra eta aski sinplea den goi-mailako euskara erraz eta jatorra.
Bestetik ezin uka euskal irakurlegoa oso konplejoa dela, lurralde batekoa zein bestekoa izan, euskalki batekoa ala bestekoa, euskalduna ala euskaldun-berria, eskolatu ala ez, zale ala ez, eta abar eta abar. Publiko guzti horri aldizkari batez erantzutea ez da, gero, gauerdiko ahuntzaren eztula. Dena dela, gauzak diren bezelaxe dira, errealitate ukatzerik ez dago eta publiko zabal horren konplejitatearen aurrean gure alternatibatxoa eskaintzen ahaleginduko gara. Hau da, ahalik eta adizkaririk alaiena, interesgarriena, ulerkorrena eta profesionalena egiten. Gu, gure aldetik saiatuko gara, baina irakurlegoak ere bere ahalegintxoa egin beharko du. Bi lagunek ez dute elkarrekin hitzegiten batek nahi ez baldin badu.
G.–Zein lan-talde arduratzen da astez aste "Eguna" egin behar horretaz?
A.–Sei lagun gara, espezialitate haundirik gabe, denetik egin beharko dugunok, dagoeneko nork bere lan-barrutia adierazi xamarra baldin badu ere. Izenak aipatuko ditut, alfabeta ordenaz, Mikel Atxaga, Nerea Azurmendi, Txemi Galarraga, Imanol Unzurrunzaga, Antton Zubikarai eta ni neu.
G.–Zenbait komunikabideetan aipatu izan da zuen artean hasi aurretik konponduezinak daudela.
A.–Nekez egon daiteke, gaur egun behintzat, munduan zehar beste redakziorik gurea bezain ondo konpontzen denik. Gertatzen dena zera da: Euskalherrian jendea pronto dagoela beti zerbait egiten duenaren kontra kritika zorrotzak esateko. Gure herri honetan omisiozko pekatuak ez dira inoiz aipatu ere egiten. Ondo egindako lan serioak, berriz, sekulako azpijokoak jasan behar izaten ditu. Hemen, etsaia, arerioa, konpetentzia, ez da alperra eta ganorabakoa, langilea eta ekimendua baizik. Kritika txarra jasotzeko lan on bat egin behar baldin bada, guk meritoaka egiteko prest gaude.
F. ANDONEGI
36

GaiezKomunikabidPrentsaEgunkariakEguna
PertsonaiazARANBERRI1
EgileezANDONEGI1Komunikabid

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude