"Hizkuntza informatibo soila sortzeko dago euskaraz"


2007ko otsailaren 21an
Joxean Agirre, "Hemen" egunkari-gaiaren koordinatzailea
"Hizkuntza informatibo soila sortzeko dago euskaraz"
Dagoeneko "Hemen" astean behineko egunkariaren lehen zenbakia kalean dago, eta zenbaki horixe eskutan zenbait eritzi jasotzeko garaia heldu da.
Irailaren 25a zen, gaueko hamaikak aldera. Orduantxe zen "Egin"eko errotatiba "Hemen" berria argitaratzearren martxan ipini beharreko ordua. Hala eta guztiz ere, orrialde batzu falta ziren eta agur bat atzeratu behar izan zen. Ostiralaren goizaldeko ordubitan irten zen lehenengo "Hemen", Eusko Jaurlaritzak astean behineko egunkariak kaleratzearren egindako deiari "Egin"ek onartu duen apostua. Horretaz lasai hitzegiteko, Joxean Agirre bertako koordinatzailearekin zita egin genuen.
ARGIA.- Dagoeneko bai zuek eta bai guk badugu "Hemen" eskutan. Zein balorazio egiten duk?
JOXEAN AGIRRE.- Oso distortsionatua ikusten duk orain. Nolabait esateko, buruan daukaan pantailan oso garbi ikusten duk guztia atera baino lehen, baina gero irudi ideal horrek bere aldaketak izaten dizkik ondoren. Guk, "Hemen"en kasuan argiena diseinua genian, bagenizkian aurremaketa batzuk, eta gero lehenengo orrialdeak ateratzen ikusi genituenean argi eta garbi ikusi genian hark ez zuela erlazio haundirik guk aurretik pentsatzen genuenarekin. Hik orrialde osoko diseinua egina daukak, eta kasu honetan behintzat publizitateak guzti hori hankaz gora jarri ziguk.
Bestaldetik, kontutan hartu behar duk ez dela benetako talde lanik egon. Parterik haundiena norberak bere kasa egindakoa duk. Presa haundiarekin ibili gaituk hain goiz kalean jartzeko. Pentsa Gobernuak noiz eman zian baietza eta denbora-tarte honetan ezin huen ere marabilarik espero. Jendeak "Hemen" izango denaren ideia jenerala hartu dik, eta nahikoa duk. Bestea iritsiko duk.
A.- Pozik jendearen lanarekin?
J.A.- Egia esateko sorpresa haundia hartu diagu jendearen nibelarekin. Azterketara bertara eliteko jendea aurkeztu huen, eta onenetako batzu kanpoan gelditu dituk kontratazio prolemengatik, baina sartu direnek ere sorpresa haundia eman zigutek nibelari dagokionez. Nibel periodistikoari buruz ari nauk noski.
A.- Lehen zenbaki honi begira, helburua bete egin dela esan liteke, beraz?
J.A.- Beno, jendearen erantzunaren aldetik zaila izaten duk jakiten. Bistan da, gure helbururik idealena zera izango huke: jendeak "Hemen" irakurtzen duenean, egunkari normal bat irakurtzen ari dela sentsazioa edukitzea, osorik euskaraz idatzia dagoela ere ez ohartzea. Baina hori oso zaila duk. horretatik, Jon Elezgaraik diseinoan eta nik neuk gainerakoan, dinamika izugarri baina berri eta polit batean sarturik ibili gara. Azken aldian hortik zehar sortu diren egunkarien lerrotik jo dugu, eta zerbait modernoa eta atsegina egin nahi genuke. Baina hori oso zaila duk eta oraingoz urruti dagoela aitortu behar. Orain, piska bat atrebituagoa egin nahi genuke, sentsazionalismoan erori gabe baina hortxe, mugetan.
A.- Erabilitako hizkuntzaz, eta hizkera periodistikoaz, zer gehiago esan?
J.A.- Euskaraz hizkuntza informatibo soila sortzeko zegok oraingoz, ez zegok horretan tradiziorik, eta horixe duk neurri batetan behintzat gure apostua. Garai batetan, euskal prentsa eritziak betetzen zuen, beste ezeren gainetik. Orain lortu da erreportaiak eta elkarrizketak ere hizkuntza normala izatea euskal kazetaritzan, baina berri soilak eskaintzeko hizkuntza periodistikoa oso gutxi landu da orain arte, eta tradizio falta horren ordezkoa sortzen hasi nahi genikek geure saio honetatik.
J.L.
41

Gaiez\Komunikabid\Prentsa\Egunkariak\Hemen
Gaiez\Komunikabid\Kazetariak
Pertsonaiaz\AGIRRE7

Azkenak
Indusen ibaibideak

Muturreko lehorteak eta euriteak dira beroketa globalak Pakistanen duen inpaktuaren alde agerikoena. Ez dira hain ezagunak, ordea, hondamendiek piztu eta bizkortzen dituzten gaitz sozialak, eta zenbat eta nola oztopatzen duten azken horiek Asiako herrialdearen garapen oso eta... [+]


2024-07-30 | Xabier Iaben
Aragoiko Asabón errekan barna bizikletaz
Pardina eta makien arrastoan

Aragoiko Asabón errekak zeharkatzen duen lurraldeak hainbat ustekabe eder gordetzen ditu. Ez naiz historialaria, eta, hortaz, ez dut halako kronika historiko bat eginen. Bereziki mendizale gisa mintzatuko naiz, aspaldi honetan nire gogoak –nire senak– halako... [+]


2024-07-30 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


2024-07-30 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


2024-07-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2024-07-30 | ARGIA
Ikus-entzutea merezi duten sei lan

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.


2024-07-30 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


“Musikak erroreari zor dio ondo emandako notari bezainbat”

Aspaldidanik Saran bizi den arren, goiza Bidasoaren ibarrean pasa behar zuenez gero, Hondarribiko parte zaharrean zitatu gaitu Ruper Ordorikak (Oñati, 1958). Goiz eguzkitsuan, puntual eta irribarretsu agertu da maldan gora, konsistorioaren parera, turista gazte kuadrilla... [+]


Gurasobakarrak hautuz
“Txarra eta ona, dena intentsitate handiagoz bizi dugu”

Familiaz, azalpenak eman beharraz, topikoez, askatasunaz, kontziliazioaz, sareaz eta komunitateaz, erru sentimenduaz, ekonomiaz, traba legal eta administratiboez, haurraren eskubide urraketez... solastatu gara, hautuz gurasobakar diren Argider, Junkal, Koldo eta Maitanerekin... [+]


Eguneraketa berriak daude