Balendin Enbeita, bizitzari errepasoa eginez


2021eko uztailaren 16an
"Bizitzaren joanak" liburu autobiografikoa argitara eman berri du
Balendin Enbeita, bizitzari errepasoa eginez
"Elkar" argitaletxearen bitartez, Muxikako Areatzan bizi den Balendin Enbeita bertsolari mundial eta maitatuak liburu berri bat kaleratu du.
Bere larogei urte bizkarrean daramatzala, Balendinek "Bizitzaren joanak" izeneko liburua eman du argitara. Bertan, batez ere bere bizitzako pasarteak kontatzen ditu, gazi-geza. Tartean ere, bertso eta erretrato ugariak ez dira falta.
Oraingo liburu honen historia kondatzeko Balendin Enbeitak bere aurreko liburuaren oroitzapena ekarri digu lehenik, "Nere apurrak", hain zuzen ere Donostian omenaldia egin zitzaionean argitaratu zena.
"Orduan Adolfo Arejitak eta Aita Zavalak lehenengo liburua argitaratzera bultzatu ninduten. Geroago, Aita Zavalak esan zidan neure bizitzaz zerbait idatzi behar nuela. Eta hasi nintzen, baina gero geldi! Bost urte da hasi ginela. Eta geldirik nengoen, ahaztuta lez, baina halako batean gogoratu nintzen".
Ezponda abade idazleak, bost libururen egilea omen denak eman zion liburua idazteko ideia: denbora guztiz berarekin koadernoa eta boligrafoa eramatea. Horrela, edozein tokitara doala, zerbait gogoratu orduko, mementuan idatzi.
"bestela gero ahaztu egiten dira!".
Horrek urtetan asko lagundu omen zuen Balendin orain argitaratu den liburua osatuz joateko.
Arrakasta luzeko liburua
Laguntzaile taldea izan du Enbeitak bere inguruan liburu hau burutzeko orduan. Makinaz pasatzeko, ortografia eta gainerako akatsak zuzentzeko, argitalpen froga eta detailetaz arduratzeko... denen artean bost izan dira.
"Arrakasta haundia izan du hemen, aurkezpenaren egunean, Areatzako elizan bertan 130en bat saldu bait ziren. "Elkar"ekin konpromisoa hartu genuen 300 geuk saltzeko eta ia ia salduta ditugu".
Oso pozik ageri da Balendin liburu berriarekin, gerora bera ere zati batzu irakurtzen hasia bait da.
"Pentsa, dela bost urtetako kontuak ia ahaztuta nituen, eta puska batzu oso jakingarriak gertatzen dira, batez be gartzelako kontuak, eta aitaren garaikoak".
Nola ez, Balendin Enbeitaz berba egitea, Enbeitatarren bertsolari-andanaz berba egitea da.
"Nire aitona bertsolaria zen, eta haren aita be bertsolaria zen, beraz ehunda urtetatik honantz dator bertsozaletasuna gure familian. Aita bertsolari oso ona zen, tenor itzela eta osaba be ona zen bertsotan, baina ez zeukan ahots oso onik. Lehen ez zegoen altabozik eta ahots oso ona behar izaten zen".
Gauza horiei buruzko argibide eta jazoera ugari ageri dira "Bizitzaren joanak" liburu berri honetan.
Gartzelako tragu txarra
Liburuan ageri diren bizitza-pasadizo guztietatik beretzat gogorrena zein izan zen galdegin diogu eta ez du batera dudarik agertu:
"gerra gogorra izan zen baina gartzela gogorragoa".
Balendinek gerra txofer lez pasa zuen eta Santoñan jauzi zen. Handik Duesora eroan zuten, inoiz bizitu duen bizimodurik gogorrena bertan ezagutu zuelarik: egunero afusilaketak, gosea, hotza, tratu txarrak nonahi....
"Gauero hamarretan goardiak etorri hiru edo lau izen esan, haiekin aldegin eta ez bueltau... hori egunero".
Urtebete Duesoko gartzelan pasa zuen eta beste hiru urte Puerto de Santa Maria.
"Puertoko gartzela oso lasaia zen, 6. 500 presotatik euskaldunak hiru mila ginen eta gartzelako mando gaztiak ere (ekonomatoa, pekulioa, ofizinak) euskaldunak ziren. Bertakoek ere konfidantza haundia zuten euskaldunongan. Hori bai, gaisotasunekin eta, egunero lau bost bat hiltzen ziren bertan, baina kasik gaztiak andaluzak eta horrela, janari txarrengatik edo".
Euskaldunek berek eraiki omen zituzten bakar-gelak, dutxak, piszinak... Euskaraz ere ikasten zen.
"Galerazita zegoen euskaraz egitea be, baina geu patioan jezartzen ginen eta koadernoaren azalean "alema"n ipintzen genuen. Tranpa horrekin, hiru urtetan askok ikasi zuten euskaraz. Goardia Zibil andaluz batek ere euskara ikasi zuen gurekin Puerton".
Gartzelatik bueltan herrira
Gartzelatik urten eta gero, beti beldurrez ibili beharra ezagutu zuen Balendinek.
"Etxean berton be birritan ezagatu ditugu errejistroak, seme zaharrena Madrilera gartzelara eroan hamalau hilabetean, beste semeak eta ni neu Gernikako komisariatik pasatu beharra...".
Bertso-giroa berdin, ezertarako ere libertaterik ez zegoen, 1958.an Bizkaiko Bertsolari Txapelketak hasi ziren arte.
Inguru hartako bertsolari bakarra Balendin bera zen. Aita 1942.an hil zen. Balendin bera ere hogeitamar urtetan bertsorik bota gabe egon zen, eta lehen aldiz Zarautzen Basarrik bat botatzea eskatu zionean, amaitu ezinean gelditu zen. Orduan hasi zen jo eta ke.
"Gerora bertsolari eskola sortu genuen hemen. Euskal Herriko lehen bertsolari eskola hemen sortu genuen, 1959.an. Sardi anaiak, Lopategi, Jon Enbeita, Iturri anaiak... txapelketak amaitu eta urte bitan inguru ibili ginen, ez zeguen girorik. Guk Lopategi bertsolari urtengo zenik ez genuen inondik be sinesten, ez zeukan belarririk, motela zen, baina begira orain non dagoen. Bertsolaria jaio egiten dela konforme, baina egin be egiten da. Eta gure txikia Jon berdin".
Lehengo bertsoak, herrikoiago
Balendinen txiki denborako bertso egitea eta oraingoa alderatuz gero, Balendinek oraingoa askoz landuagoa ikusten du, alde haundia dagoela,
"baina horregatik ez genuke esango lehengo bertsolariak txarrak zirenik, lehen bertsaak onak izan ziren baina herrikoiagoak. Orain bertsoa konpondu egiten dute, lore artean ibiltzen dute, eta buelta eta buelta. Horrek bertsoa asko aberastu du, baina herrikoitasunetik kanpora atera be bai, nik uste dut".
Balendinen ustetan, eskoletan dabiltzan emakume bertsolariak plazara ateratzea onuragarria izango litzateke.
"Elementuak izango lirateke emakumeak plazan!".
Elkarrizketa amaitutzat emanda genuenean, Balendinek ea bertso bat gura genuen galdetu zigun, eta guk -nola ez- pozik asko jaso genuen gure magnefotoian:

Egiten danak goiz edo belu
berea du ekarriko,
ni ere geldi egon banintza
hau ez gendun ikusiko,
bakoitzak dauka bere historia
nahi badu idatziteko,
bakoitza bere mailan artistak
guztiok garai halako,
zerbait eginda utzi dagigun,
ondorengoarentzako.

Josu LANDA. Edorta JIMENEZ
Balendinek harro erakusten digu bere liburu berriaren ale bat.
Balendin Enbeita, 18 urterekin, ziklista profesionalekin batera lehiatuz ibili zen lasterketetan, baina aitari ez zitzaion gustatu eta hurrengo urterako utzi behar izan zuen.
80 urteek ez diote buruan argitasunik kendu Enbeita zaharrari.
38-39

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakENBEITA1
PertsonaiazENBEITA1
EgileezLANDA2Kultura
EgileezJIMENEZ2Kultura

Azkenak
2024-09-06 | ARGIA
Udaltzain guztiek euskaraz jakitea eskatu du Kontseiluak, EAEko Auzitegi Nagusiaren sententziari erantzunez

2021ean EAEko udaltzain laguntzaileentzako lan-poltsa bateratua osatu zuten. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du orduan ezarritako hizkuntza eskakizuna, B2 maila, alegia. Hizkuntza eskakizuna “neurrigabea” dela argudiatu du. Kontseiluak adierazi du EAEko udaltzain... [+]


2024-09-06 | ARGIA
Nafarroako IX. Azoka Ekologikoa egingo da Noainen irailaren 13tik 15era

Hitzordua Noaingo Zentzumenen Parkean izango da. Herritarrak eta ekoizleak elikagai ekologikoen inguruan biltzeko Nafarroako topagune handiena da azoka. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa eta laugarren urtez jarraian Noaingo Zentzumenen Parkean egingo da.


2024-09-06 | ARGIA
84 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, bere emaztea hiltzen saiatzeagatik

76 urteko emazteak zauri larriak ditu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, ostiral goizaldean egin dio eraso eta Ertzaintzak senarra atxilotu du emaztea hiltzen saiatzeagatik.


PiztuPower Nafarroako afrikar jatorriko emakume gazteak aktibismoan trebatzeko proiektua

Munduko Medikuak PiztuPower proiektu "eraldatzailea" abiarazi du, Nafarroako emakume afro-ondorengo gazteei laguntzeko eta aktibismoan trebatzeko etengabeko formakuntzaren bitartez.


Partaideek balorazio ona egin dute Osakidetzako mahaiaren lehen bilkuraz

Imanol Pradales lehendakariak eta Alberto Martínez sailburuak gidatuta ostegun honetan bildu zen Bilbon osasun publikoari buruzko mahaia. Bertan izan ziren, halaber, osasunaren sektoreko eta euskal gizarteko eragile ugari.


2024-09-06 | dantzan.eus
Irailaren 8an dantzan: Otsagabian, Eltziegon eta non gehiago?

Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.


2024-09-06 | Ahotsa.info
Jose Mari Esparza, herrigintzari eskainitako bizi oso bat

Hamaika TBk estreinatutako Esker Onez saioa dedikatu diote Tafallako editore eta Ezker Abertzaleko militante historikoari.


Joana Jutsikoa, sorginkeriagatik erre zuten lehenengoa?

Sorgin ehizari buruzko historia ezagunenak XVI. eta XVII. mendekoak dira Euskal Herrian: Erronkarin, Zugarramurdin eta Lapurdin, inkisidore eta torturatzaileen amorrua jasan zuten herritar ugarik. Hain justu 1525ean, duela ia 500 urte Pirinioetan lehen prozesu orokorra hasi... [+]


2024-09-05 | ARGIA
Macronek Michel Barnier kontserbadorea izendatu du lehen ministro

Michel Barnier kontserbadorea ministro ohia da, Europako Batasuneko komisario ohia ere bai eta Brexiteko negoziatzailea izan zen.


2024-09-05 | Estitxu Eizagirre
Trekutz eguna egingo dute irailaren 7an Antzuolan

Meaka-Irimo herri plataformak antolatu du egun hau, Capital Energy multinazionalaren Trekutz proiektuaren aurka mobilizatzeko. Ekitaldiaren ondoren toka txapelketa, herri bazkaria, bertso saioa eta erromeria gozatuko dute Irimo eta Trekutzera igotzen direnek.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Eguneraketa berriak daude