"Bakoitzak bere era pertsonala finkatzea duk garrantzitsua"


2021eko uztailaren 16an
Andoni Egaña, etengabeko eboluzioan ari den bertsolaria
"Bakoitzak bere era pertsonala finkatzea duk garrantzitsua"
Batzuren iritziz laburrean oso gora iritsiko den Andoni Egaña jeiki-erazi egin genuen siestatik. Ez zen alperrikakoa izan baina.
Trolebusetan hamaika gauza egin daitezke: kuluxka bat goizean, herri-bazterrean ezarri berri daten kanpineko neska estranjeroei begira geratu edo irtendako azken Makoki-a irakurri.
Andonik beste gauza egiten zuen; bertsoak bere artean. Pixkanaka bere bertsokera propioa tajutuz joan zen, Anoetako Belodromoraino.
Geroztik ikasten ari da plazarik plaza, bertsotarako azala eginez. Bat baino gehiagori aditu diogu mutil hau gora iritsiko dela.
ARGIA.- Duela hilehete batzu, entrebista batean esaten huen hiretzat txapelketaren semifinaletara heltzea ametsa zela. Ustekabean famaren puntan aurkitu haiz, horrek ez al du halako mozkortze bat edo ekartzen bertsolaria eta pertsonarentzat?
ANDONI EGAÑA.- Famagatik mozkortu ez haiz egiten, baina gertatzen zaik hor segitu nahi duala eta orduan hire buruari errespontsabilitate batzu jarri behar dizkiok. Gu gazte iritsi gaituk eta tokatu zaiguk plazetan berehala ibili beharra eta saio asko egitea. Normalean finalaren ondorengo urtea izaten duk gogorrena, Txapelketan ongi ibiltzeak gero plaza askotan ibiliko haizela esan nahi dik. Hori oso inportantea duk, bertsotarako azal pixka bat egiten duk eta ikasi ere galanki. Plaza bakoitzean asmatu egin behar nola eta zer kantatu, eta horretan gazteak ez gaudek oraindik ikasita zaharrak bezala. Gero ere maila eman behar eta, gaizki irtenez gero ernegatu eta...
A.- Eta txapelketa ez al zen tragu txarragoa izan?
A.E.- Nik txapelketa nahiko lasai egin nian, baina luzea egin zitzaidaan, bost hilabetez txapelketa baten dinamikan egotea, hori bai dela gogorra. Kalean hoa eta konturatu gabe bertsotan heure buruarekin, obsesioa ia. Loa kontrolatzen jakin beharra gainera, eskerrak ni lotia naizen. Dena den nik txapelketan akats bat eduki nuela uste diat, finalaren aurreko astean asko errelajatu bainintzen, eta hori ere ez duk ona izaten. Oso errelajatuta, uste nuelako ez nuela zer eginik, baina gero demostratu huen denok zer egina bageneukala.
A.- Zer da bertsoaren barrenen gehien kezkatzen hauena?
A.E.- Azken txapelketan bukaera soilik ez uztea huen gehien kezkatzen ninduena, gramatikalki ere lotzea intentatzen nian. Kontzesibatan egia esan abusatu egin nian, "egin arren" eta halakoak, baina propio eginda, gaurko bertsolariek askotan ideak suelto samar uzten dituzte ta. Dena den gramatikalki ongi lotzen baduk, azkenengo arrazoi horrek ez dik halako sorpresarik ematen, aurretik ikusten duk zer datorren, aldiz, bukaera huts hutsean uzten baduk, igual ez duk bertsoa hain egokia, baina sorpresa ematen duk.
A.- Errimarekin eta, nola jokatzea nahiago izaten duk?
A.E.- Nik lehen oso errima estua nerabilean, Lasarte gogoko izan diat beti horretan, baina txapelketetan arrazoiekin eta jokatu beharra zegok, eta errimak goxatu egin dizkiat, horretan puntuazioak agintzen dik. Baina bazeukaat gogoa errima berriz ere lantzen hasteko. Aho hizkera tradizionala ere saiatzen nauk zaintzen ahal den moduan, herriren batera noanean belarria erne, amonak hau edo hura nola dioen e.a. Erdarakada euskaldunduak e.a. euskara dituk niretzat.
A.- Bertsotan binaka teman aritzea zer moduz doakizu?
A.E.- Horretan asko zeukat ikasteko, berandu hasi bait naiz binakako saioetan. Hor badago oso errekurtso ederra, eta da bestea bertsoa bukatu zain egotea eta bestearen bukaera heure bukaerarekin erantzutea, baina oso zaila duk, arrisku handia daukak, hori txapelketan ez da egiten. Arrisku gutxiagoko bide bat bestearen bukaera heure hasierarekin erantzutea eta hori erdibideko zera duk, errazagoa. Nik egin nian hori Azkoitian eta ez zitzaidaan ongi atera, askotan erantzuteak hitzjoku hutsera harama, besteak teman arrazoi eskasa ematen badik ez dakik zer erantzun. Txapelketan gainera, arrazoi zorrotzaz gain errimak, neurriak eta halakoek ere puntuatzen ditek. Tabladoaren gainean aurrena bukaera pentsatuta betelana egiten hasitakoan, segituan konturatzen haiz egun ona ala txarra daukaan.
A.- Hi kaletarra haiz erabat, nola moldatzen haiz herri txikiagoetako inguruan?
A.E.- Bueno, horri ere bere neurria hartzen diok. Dena den bertsoa baserritarren filosofiaren inguruan ikusten diat, beren erantzun zorrotz eta kolpekoak, zehaztasun gehiegirik gabekoak e.a. Bertsotan ezin hasiko haiz esplikatzen, hau horrela da, baina hala ere izan liteke, baina beste era bat ere badago... ezin haiz horrela hasi, idea linealak dituk eta hitz gutxitan bota behar azkenean topiko bat botako baduk ere.
A.- Nola ikusten dituk topikoak, tranpak eta betelanarena gazte eta zaharren artean?
A.E.- Ez zekiat alde handirik dagoen, ez diat eskoletako jendea gehiegi ezagutzen. Dena den nik uste diat betelanari dagokionez oraingoek pixka bat lotuago daramagula bertsoa, baina lehengoek bukaeran guk baino ezten handiagoa dutela. Gaiaren tratamenduan ere aldea dago lehengoaren aldean, orain txapelketetan behintzat jendea bertso bakarrean kristoren gauza pila joaten duk, eta lehen hori beharbada hiru bertsotan esaten huen. Dena den plazetan ikusten den bezala gai bat hartu eta kristoren bertso pila botatzea oso zail gertatzen zeidak neri, begira Lazkano bati adibidez, horiek maisu dituk horretan, bost minutu gai bakar batekin bertsotan etengabe.
A.- Plazetan betiko gaien inguruan ibiltzea ez ote da kaltegarri? Euskara, Euskal Herria...
A. E.- Bai, baina entzulegoak gustokoak dizkik gai horiek, hori nabaritu egiten duk herritan. Dena den iruditzen zeidak ibil gintezkeela gai tradizionalekin baina enfoke itxiagoa eta konkretuagoa emanez, bestela erantzunak oso antzekoak dituk. Esaterako, euskara eta Euskal Herriaz abstraktoan mintza beharrean, zerbait konkretuagora eraman, lehengo batean aditu nuen bezala, Celak euskaragatik esan zituenen gainean bertsoa jartzea edo. Zaharragoek arestian aipatu ditugun topiko horiek maiz zerabiltzatek, baina oso ongi erantzuten ditek gaia aldatuta ere, kristoren intuizioa ditek, azkar asko erantzungo ditek gaia oso ongi ezagutu gabe ere.
A.- Datorren oldarra kontutan izanik, hobetzen jarraitu beharko duzue zuek eta lehenagokoek ez?
A.E.- Bai, dudarik gabe, bestela behera joango gara eta, baina neri garrantzitsua iruditzen zeidak norberak bere bertsotarako era finkatzea eta horri eustea, eta oraingoz nahiko zailtasun badiagu bakoitzak bere terrenoa bilatzeko gazteak garenok behintzat. Zaharrek ere landu egin beharko ditek. Orain arte Amuriza eta Lopategi urruti ikusten nizkian, baina orain gutxienez alkarrekin lehian jar gaitezkeela iruditzen zeidak, beharko ditek berek ere landu bai.
A.- Hik bota huen doinu berri bat semifinalean, hori eta bertso mota berriak sortzearen prolema nola ikusten duk?
A.E.- Bueno nik uste diat bertsolari bakoitzak baduela bere arnasa errima eta ideiekin. Bederatzikoak beldurra ematen zidaan zortziko nahiz hamarrekoekin ongi konpontzen nintzen arren, eta horregatik hartu nian Imanolen musika berri hori, nire arnasa kontsideratzen dudanarekin ongi zihoalako, puntuak irabazteko ere bai, jakina. Gainera banekien Imanol Urbietaren doinuek normalean arrakasta izaten dutela.
Iñaki CAMINO. Josu LANDA
40-41

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaEGAÑA1
PertsonaiazEGAÑA1
EgileezCAMINO1Kultura
EgileezLANDA2Kultura

Azkenak
2024-09-06 | ARGIA
Udaltzain guztiek euskaraz jakitea eskatu du Kontseiluak, EAEko Auzitegi Nagusiaren sententziari erantzunez

2021ean EAEko udaltzain laguntzaileentzako lan-poltsa bateratua osatu zuten. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du orduan ezarritako hizkuntza eskakizuna, B2 maila, alegia. Hizkuntza eskakizuna “neurrigabea” dela argudiatu du. Kontseiluak adierazi du EAEko udaltzain... [+]


2024-09-06 | ARGIA
Nafarroako IX. Azoka Ekologikoa egingo da Noainen irailaren 13tik 15era

Hitzordua Noaingo Zentzumenen Parkean izango da. Herritarrak eta ekoizleak elikagai ekologikoen inguruan biltzeko Nafarroako topagune handiena da azoka. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa eta laugarren urtez jarraian Noaingo Zentzumenen Parkean egingo da.


2024-09-06 | ARGIA
84 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, bere emaztea hiltzen saiatzeagatik

76 urteko emazteak zauri larriak ditu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, ostiral goizaldean egin dio eraso eta Ertzaintzak senarra atxilotu du emaztea hiltzen saiatzeagatik.


PiztuPower Nafarroako afrikar jatorriko emakume gazteak aktibismoan trebatzeko proiektua

Munduko Medikuak PiztuPower proiektu "eraldatzailea" abiarazi du, Nafarroako emakume afro-ondorengo gazteei laguntzeko eta aktibismoan trebatzeko etengabeko formakuntzaren bitartez.


Partaideek balorazio ona egin dute Osakidetzako mahaiaren lehen bilkuraz

Imanol Pradales lehendakariak eta Alberto Martínez sailburuak gidatuta ostegun honetan bildu zen Bilbon osasun publikoari buruzko mahaia. Bertan izan ziren, halaber, osasunaren sektoreko eta euskal gizarteko eragile ugari.


2024-09-06 | dantzan.eus
Irailaren 8an dantzan: Otsagabian, Eltziegon eta non gehiago?

Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.


2024-09-06 | Ahotsa.info
Jose Mari Esparza, herrigintzari eskainitako bizi oso bat

Hamaika TBk estreinatutako Esker Onez saioa dedikatu diote Tafallako editore eta Ezker Abertzaleko militante historikoari.


Joana Jutsikoa, sorginkeriagatik erre zuten lehenengoa?

Sorgin ehizari buruzko historia ezagunenak XVI. eta XVII. mendekoak dira Euskal Herrian: Erronkarin, Zugarramurdin eta Lapurdin, inkisidore eta torturatzaileen amorrua jasan zuten herritar ugarik. Hain justu 1525ean, duela ia 500 urte Pirinioetan lehen prozesu orokorra hasi... [+]


2024-09-05 | ARGIA
Macronek Michel Barnier kontserbadorea izendatu du lehen ministro

Michel Barnier kontserbadorea ministro ohia da, Europako Batasuneko komisario ohia ere bai eta Brexiteko negoziatzailea izan zen.


2024-09-05 | Estitxu Eizagirre
Trekutz eguna egingo dute irailaren 7an Antzuolan

Meaka-Irimo herri plataformak antolatu du egun hau, Capital Energy multinazionalaren Trekutz proiektuaren aurka mobilizatzeko. Ekitaldiaren ondoren toka txapelketa, herri bazkaria, bertso saioa eta erromeria gozatuko dute Irimo eta Trekutzera igotzen direnek.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Eguneraketa berriak daude