PSOEk eta PNVk kalean utzi nahi "Langile"ko haurrak


2021eko uztailaren 20an
Hernaniko HB alkatea galtzeko arriskuan
PSOEk eta PNVk kalean utzi nahi "Langile"ko haurrak
Eskola arazo bat herri osoko arazoa bihurtu da Hernanin, PNV eta PSOEk zentsura mozio bat aurkeztu eta irabaziz gero HBko alkatea kolokan geldituko litzatekelarik. Arazoa piztu duena "Langile" ikastolako eskolaurreko haurrek daukaten egoitza falta izan da. Udalaren etxe zahar bat okupatu eta konpondu dute haurrak han egoki egon daitezkelakoan. PNVek eta PSOEk ordea gogor egin dute haurrak etxe horretatik botatzeko.
Parador San Antonio izeneko etxera ailegatu eta, arbol artean, eskaileretako zakarrez eta sasiz garbitzen ikusi ditugu irakasle pare bat. Patioan haurrak. Jolasean, beraiek direla medio sortutako istiluen berririk gabe. Farrez. Pozik. Lanean ikusten dituzte beren guraso eta irakasleak. Andamiotan igota batzuk. Pintatzen besteak...
Batzuren eta besteen ikastolak
Hernanin bi ikastola daude gaur egun. "Urumea" izenekoa bata, bi hitzetan esanda Hernaniko PNVko jendearekin identifikatua, eta "Langile" izenekoa bestea, ezker abertzaleko gurasoen haurren ikastola.
1972 urtean sortu zen bata eta eta bestearen arteko bereizketa.
"Eskolaurre bat zegoen orduan "Urumea"n eta itxi nahi zuten. Horrekin batera guraso multzo handi bat ez zetorren bat "Urumea"ren linearekin; Pedagogia aldetik, gestioaren aldetik... diferentziak zeuden ikastolak zeraman linea eta beste guraso talde horrek nahi zuenaren artean. Beste ikuspegi bateko ikastola bat sortzeko unea iritsia zela pentsatu zuen talde horrek".
Hor eman zitzaion hasiera gerora "Langile" ikastola izango zen horri. "Urumea"tik ateratako bi irakasle, talde txiki bat, eta auzo batetako lokal bat izan ziren "Langile"ren lehenengo urratsak.
Une honetan 715 bat haur ari dira "Langile" ikastolan, "Urumea"n 900 bat izango direlarik.
"Langile", etxerik gabeko ikastola
"Langile" ikastola aspaldidanik izan da sona handikoa Euskal Herri osoan. Guztion belarrietara iritsi dira pedagogia aldetik eta han erabili izan dituzten metodo aurrerakoiak eta gestiorako izan duten zabaltasuna.
"Langile" ikastolaren helburueteko bat beti izan da Euskal Eskola Publikoruntz joautea. Guk ez dugu pribatuak izan nahi, nahiz eta historia konkretuagatik "pribatu" izatera kondenaturik egon" diosku ikastolako irakasle batek.
"Pribatu"tasun horrek esan nahi du gurasoen bizkar dagoela beren haurren heziketa eta ikastolako gastuak ordaintzea.
"Edifizioari dagokionez "Langile"k ez du izan inoiz etxe bat bere propietatean. Beti, eta etxe bat eraikitzea gurasoen bizkar jartzea gehiegizkoa litzatekeelako herrian zeuden edifizio ofizialak okupatzeko joera izan dugu."
Honela, garage bat, baju komertzial bat, jubilatuek utzitako etxe zaharra... egoitzarik berezienak ezagutu dituzte "Langile"ko haurrek.
Bitartean ordea beti izan dira administrazioa presionatzen behar bezalako ikastola bat eraiki zezan. "Kilometroak 82"an ateratako dirua Hernaniko Udalari eman zitzaion terrenua eros zezan eta Hezkuntza Kontseilaritzak ikastola eraiki zezan.
"Hori lortu dugu. Baina edifizio berriak ez ditu gure behar guztiak betetzen. Hernani kaskoan dauzkagun haurrak besterik ezin ditugu hor sartu. Eskolaurre guztia kanpoan geratzen zaigu eta bigarren etapako beste hiru gela ere ez dira hor kabitzen".
Une honetan sakabanatuta daude "Langile" ikastolako haurrak eta bukatzen ari den etxe berria ez da gauza izango beren behar guztiak betetzeko.
"Probisional sartu gara paradorean"
Eskolaurreari dagokionez, Hezkuntza Departamenduak, Udalak jarritako terrenotan, edifizio berri bat egin zuen azkenenean "Urumea" ikastolarentzat suertatu zena. Bitartean proiektu bat egon zen herrian "Gay Mur" eskola transferitua eta "Langile" ikastolaren artean eskolaurre bakar bat egiteko. Bi urte pasa dituzte elkarrekin proiektua lantzen eta egokia ikusten zuten ikastola eta eskola transferituaren artean lan bateratu bat egitea, Hernani euskalduntzeari begira beti ere.
Bitartean ordea, Siadeco-k egindako lan batek erakutsi du gaur egun Hernanin dauden eskola edifizioak erdi-hutsik geratuko direla hemendik urte batzutara (gero eta haur gutxiago egiten delako, bistan da).
"Hori ikustekoan Departamenduak esan zigun ez zeukala dirurik eta ezin zuela inbertitu gero hutsik geratuko diren edifizio botzuetan. Eskolaurrean dauzkagun haurrak garage batetan dauzkagu ordea, eta ezin gara zain egon gaur egungo eskolak hustu arte gure haurrak hor sartzeko. Orduan proposamen bat egin genuen: herrian dagoen etxe bat, garai batean paradore izandakoa, eta gaur egun Udalarena dena, eskolaurreko haurrentzat erabiltzea. Ez genuen etxe berri bat eraibitzea eskatu, baizik eta Udalarena den etxe bat, eta hutsik eta zaharturik dagoena, gure beharretarako erabiltzea. Momentuko aterabide bezala bakarrik eskatu genuen "paradorea". Eskola edifizioak libre geratzerakoan "paradore"tik ateratzeko asmoz".
Udal plenoa: haurrak kalera!
Udalari eskaera hori egindakoan "Langile" ikastolako datuak eskatu zituzten PNV eta PSOEko zinegotziek. Datuak aurkeztu, eskolaurrea bisitatzeko esan zinegotziei... azkenean, ekainean ospatutako pleno batetan Udalak atzera bota zuen PNV eta PSOEren botoz "Langile" ikastolaren eskakizuna hau da, Parador San Antonio delako etxearen erabilera eskolaurre bezala.
PNVk erabilitako argudioa izan da edifizio hori beste behar batzutarako dela eta hemendik urte batzutara Hernaniko eskolatan nahiko leku izango dela ume guztientzat. PSOEk berriz ikastola ente pribatu bat dela esan du eta Udalak ezin diola bere patrimonio bat elkarte pribatu bati eman.
"Egoera honetan ezin genuela jarraitu ikusita, eta ikasturte berrian garagean denak ez ginela kabitzen ikusita, jubilatuen egoitza zaharra erortzeko arrisku betean dagoelarik erabaki genuen paradorea okupatzea".
Hortik aurrera bi arlotan ihardun dira: alde batetik Hezkuntza Departamendukoekin elkarrizketak mantentzen, eta bestetik Paradorea okupatzen.
Delegazioaren jokoa
"Uztailaren ll an Xabier Agirre delegatuarekin bilera bat izan genuen eta konpromezu batetara ailegatu ginen. Beraiek ez zuten gaizki ikusten eskolak hustu bitartean gu paradorean egotea. Guk lana egingo genuela agindu genien eta beraiek material gastuak subentzionatzekotan geratu ziren. Horrezaz gain, eta Hernaniko Udalak hartutako erababia zela medio, paper bat eskatu genion justifika zezan etxe hori, paradorea, behar dugula. Baiezkoa esan zigun eta horretan geratu ginen".
Gauzak horrela "Langile"ra ez zen inolako paperik iritsi eta "Langile"ko guraso eta irakasleek okupatu egin zuten paradorea bertan obrak hasiaz. Udalean itsusituz joan dira gauzak bitartean.
"Gaur eman digu Xabier Agirrek paper bat San Antonion ondo egon gaitezkela esanaz. Ez du esaten ordea etxe hori behar beharrezkoa dugunik".
Hernaniko PNVk gogor egin du Herri Batasunako alkateak plenoak hartutako erabakia bete dezan.
"Gu paradoretik botatzera behartu dute".
Guzi hau dela eta Hernaniko kaleetan dabil arazoa. Zurrumurrnak batetik bestera. "Moción de censura sartuko ziotek alkateari" dio batek. Duda egiten du besteak... Baina Udal Hauteskundeak ere badatozelarik inor ez litzateke harrituko halako zerbait gertatuko balitz. Oso karamelu polita da PNV eta PSOE, legislatura paktoan bezala, Hernanin ere bat etortzea "Langile" ikastolakoak paradoretik botatzeko eta Herri Batasunari alkatea kentzeko.
Bitartean, batzuk eta besteak zer egin pentsatzen ari diren bitartean, eta ikasturte berria hasi berria delarik, Parador San Antonio delakoa txukuntzen eta konpontzen dihardute haurren guraso eta irakasleek.
Joxe MOLLARRI
Garai batean paradore izandako etxe hau ari dira konpontzen "Langile"ko irakasle eta gurasoak, PNVk eta PSOE hortik bota nahi dituzte beste tokirik ez duten haurrak.
20-21


GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
EgileezMOLLARRI1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude