Miren: "Lan ona egin, zertara goazen jakinik"


2021eko uztailaren 23an
Miren trikitilariari elkarrizketa
Miren: "Lan ona egin, zertara goazen jakinik"
Hernaniarra da Miren, eta gaur telebistako aurkezlea den Bingen Zupiriarekin argitaratuako zintaz eman zen ezagutzera. Joan den urteko txapelketan berak irabazi zuen Iturbiderekin.
ARGIA.–Norekin ikasia zaitugu?
Miren.–Hasieran Martinekin; gero Sakabirekin. Orain, berriz, jende askorekin mugitzen naiz. Epelde eta Iturbiderengandik asko jasotzen ari naiz. Baina oso zaila da nola edo norengandik ikasten duzun esatea. Zaharrengana joan behar da. Asko daukagu beraiengandik ikasteko. Tradizioa eskuratzea nahi eta ezkoa da. Bat izan liteke teknika guztiaren jabe eta horretarako ez da behar bada maisurik behar; baina trikitilariek "sentidoa" deitzen dioten hori, grazia hori, hartzeko, haiengandik hartu behar dugu. Trikitixaren funtsa grazia horretan datza.
A.–Beraz, zaharren "sekretoen'' bila zoaz.
M.– Bai. Zaharrak dira oraingoz nere maisuak, eta urte askotan hala izango dira.
A.–Zertan oinarritzen da lehen aipatu duzen "grazia" hori?
M.–Ezin definitua da. Gauza bat da teknika eta bestea trikitixa jendea animatzeko edo mugitzeko doala kontutan hartuta, grazi edo sentido hori. Teknika, hori lortzeko erabiltzen den bitarteko bat da, baina ez helburna. Eta hori musika guztian gertatzen da. Partitura batean, adibidez, informazio bat daukazu jasotzeko, baina gero hori interpretatzen jakin behar duzu. Esanahi edo bizi bat eman behar diozu. Eskolak teknika bat eskura ematen dizu, baina gero bakoitzak bere nortasuna bilatu behar du.
A.–Zuk, soinu txikiaz aparte, pianoa eta akordeoia jotzen dituzu. Zer harreman dago tresna horien artean?
M.– Desberdinak dira. Bakoitza bere gauzatarako da. Soinu txikia bere graziarekin jo behar da. Eta pianoa beste klasizismo batekin. Pianoa fandangoa bezala jota, jendeak parra egingo lizuke. Eta alderantziz. Errikidikuloa da, jende askok egiten duen bezala, trikitixa gauza klasiko bat bezala jotzea, mila nota sartzen saiatuz, trikitixaren helburua zein den ahaztuz. Hori konplejo baten ondorioa da. Neretzako, lan on bat egin beharra dago, baina trikitixaren funtzioa errespetatuz. Zertara goazen jakinik, zaharren tradizioaz ondo jabetu eta hortik aldakuntza bat emanez.
A.–Iruditzen al zaizu ohizkoak ez diren doinuak jo daitezkeela?
M.–Bai. Baina, festa helburu hori ahaztu gabe. Ezin daiteke gauza mediokre bat egin. Chopin-en sonata bat jo daiteke, baina gauza ahul bat izango da. Erdipurdikoa iruditzen zait era berean "konjunto"» txiki baten antzeko zerbait egitea, ez delako ez trikitixa eta ez konjunto. Beste tresnak sartu daitezke, baina beti ere bere girokoak autoktono horretakoak izanik. Gauza "autentiko" bat egin. Dultzaina, alboka... adibidez, helburuak ez du izan behar mejikanak jotzeko talde bat egitea; gero erromerian horrelakoak ere joko dituzun arren..
A.– Ikusten duzu etorkizunik irrati-telebistan jartzen eta jan erazten diguten musika horren aurrean?
M.–Bai. Ez inola ere, ordea, musika egiteko era horrengana hurbiltzen saiatuz, erdibideko gauza bat besterik ez dugu egingo-eta. Trikitixak izango du lekua baina bakarrik bera den bezala segitzen badu bere bidea, eta lan eginez badu irtenbidea. Haiek ateratzen dute aurrera berea, baina guk ere aterako dugu gurea. Dena dela, ikusten dut informazio behar handia dagoela. Akaso lortuko dugu baserritarren musika izatetik herriko musikatako bat izatera pasatzea, baina beti ere lanaren poderioz.
A.–Zergatik zoaz txapelketara?
M.–Lehenengo, iaz txapeldun geratu eta obligazio morala dudalako. Bigarrenik, trikitixa zer den pentsatzen duguna publikoki demostratzeko. Alegia, azken urte hauetan teknikari bakarrik egin zaiola jaramon eta humorea ahaztu dela. Horrekin konforme ez gaudela demostratzeko. Onartuz bakoitzak bere habilidadea erakutsi behar duela. Demostratu nahi hori izango ez banu, ez nintzateke aurkeztuko.
A.– Irabazteko esperantzarik baduzu?
M.–Publikoa irabazteko esperantza dut.
A.–Kontrakorik handiena?
M.–Publikoa.
A.–Ez duzu txapela galtzeko beldurrik?
M.– Inportanteena ez da irabaztea, bakoitzak bere buruarekin lasai gelditzea baizik.
A.–Irabazteak ez du mesederik ekartzen?
M.– Festetarako-eta dei gehiago jasoko dituzu... Baina horrez aparte ezer gutxi.
A.–Baduzu trikitixa lan bezala hartzeko asmorik?
M.–Hori ikusteko dago. Oraindik gaztea nauzu. Oraingoz, oso ondo pasatzen dut trikitixarekin; ahal dudan profesionalitate gehiena ematen diot. Gero zertara dedikatuko naizen, batek daki!
37

GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTxapelketak
GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariMIREN1
PertsonaiazMIREN1

Azkenak
Mediterraneoko espezie gehienak desagerrarazi zituen fenomeno geologiko batek duela 5,5 milioi urte

Orain dela 5,5 milioi urte inguru, mugimendu teknokikoek Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa banatu zituzten. Horrekin batera, gatz-biltegi erraldoi bat sortu zen Mediterraneoaren azpian.


Ulertu nahi nuke…

Jakin nahi nuke nola bozkatu duten ene herriko bizilagunek azken hauteskundeetan. Jakin nahi nuke norekin hartzen dudan goizeko kafea herriko ostatuetan. Ulertu nahi nuke zergatik izan diren emaitza horiek Iparraldean.


Sei mediku txanda daude betetzeke Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan irailerako

Astelehen arratsalde eta gauean ez zen medikurik egon Laudioko Etengabeko Arreta Gunean. Irailean ere ez da bermatuta egongo mediku baten presentzia egunero Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan, gabezia aurreko hilabeteetan bezain nabarmena izango ez den arren.


Erromatar kartzela Korinton

Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu  aztarnategietan.

Berriki, ordea,  Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]


Noiz hasi ginen kantatzen?

Geissenkloesterle (Alemania), dela 42.000 urte. Danubio ibaiaren arroko kobazuloan bizi zirenek txirula bat egin zuten hegazti hezurrak eta mamut bolia erabiliz. Garai bertsuan, Esloveniako Divje Babe kobazuloko biztanleek ere txirula bat egin zuten hartz baten femurra baliatuz... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


“Orain arte alarde baztertzaileak okupatuak zituen espazioak partekatzen hasi beharko dira”

Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]


Harrera bizkorreko gelak etorri berrientzat

Eroriko askoren artean badira lorpenak ere. 35 urte inguruko ama gazte batek galdetzen zidan aurreko batean nola arraio lortzen zuten beraien eskolan etxean euskara jaso ez zuten ikaskideek etxetik euskaldunak ziren neska-mutikoek bezain ongi ikastea eta hitz egitea euskaraz... [+]


Medailez gain, bideozaintza eta gentrifikazioa ere utzi dizkiete paristarrei olinpiar jokoek

Olinpiar Jokoek eta Paralinpiarrek dakarten "festa" gutxietsi gabe, kostu sozial, ekologiko eta ekonomiko izugarria eragin dutela dioten ahotsak ere badira, entzun nahi izanez gero. Horretan dabiltza Frantziako Legebiltzarretik, LFI Frantzia Intsumisoa alderdiko... [+]


2024-09-04 | Mati Iturralde
Uda baten kronika

Udaldian, erretiratuok ez ohi dugu opor goserik, eta patxadaz aztertu ahal ditugu gure inguruko gorabeherak. Hori dela-eta, gai batzuek harriduraz harrapatu naute, eta honako hauek dira.

Espainia. Eurokopak eta Olinpiar Jokoek uda osoa bete dute. Aldez aurretik, esan behar... [+]


Ibaiak

Mugak Zabalduz karabanarekin, Bosnia Herzegovinako Bihac hirian, Nihad Suljic aktibistak Drina ibaia Balkanetako hilobi handiena dela azaldu zigun. Ahantzi ez daitezen, topatzen diren hilotzak identifikatzeaz eta ehorzketa emateaz arduratzen da, merezi duten duintasuna aitortu... [+]


Zaharrak berri

Dagoeneko ez dakit bero olatuek burmuina kolpatuta gauden, betiko hipokrisia den edo logika sistemiko hutsa den, baina dakigunaren, esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko arrakalak, kezkaz haratago, harridura ere sortzen dit, batez ere uda giroan. Albisteak, ikerketak,... [+]


Eguneraketa berriak daude