"Surfean esperientziak agintzen du"


2021eko uztailaren 23an
Nikc Lavery, Europako txapeldunari elkarrizketa

Nick Lavery, Europako surf txapeldun gaztea
"Surfean esperientziak agintzen du"
Mundakako lagun bati esker jakin dut Europako surf txapelduna egunero egunero gure artean bizi den gazte bat dela. Elkarrizketa egitea eskeini nionean ez zidan ordua eta eguna ipintzeko besterik eskatu. Aurretiz erabakitako egunean, ordu bete beranduago, Nick ahaztu egin da eta, atseginez hasi gara berbetan. Gauza bik harritu naute gazt honengan. Bestea, handiuste barik, atsegina eta apala dela beraren hizkeran.
Euskaraz dakien galdetu ondoren, pixkat erantzun dit, bere buruaren aurkezpen laburra egiteko eskatuta hara esan diguna:
Nire aita hemen surfarekin hasi zen lehenetarikoa da. Ez dakizut nongoa naizen esaten. Ingalaterran jaioa naizen arren, ene bizialdi ia osoa berton eman dut, hamasei urte alegia.
Hamasei urte dituelarik Europako txapelduna izateak harritu egiten gaituela-eta, txapelketari buruz galdetzen diot. Nire informazioa ez da zehatzegia izan, ikusten denez.
Egia Europaho txapelduna naiz, ene mailan baina. Maila bi dira, senior eta junior. Bigarren horretan naiz txapelduna, baina,, apaltasuna erakutsiz diost hurrengoa, oso onak diren bizpahiru ez ziren txapelketara aurkeztu. Orain dela hilabete egin da txapelketa. Beno, frantziarrek heurek ere ez zuten oso ona den Tabitiar bat, oso ona dena bera, ekarri. Badakizu, Frantziak koloniak dituenez eta guzti hori, bertatik ekartzen dituzte polito dabiltzan beltzak eta dena ondo heurentzat.
Surfatzeak laguntzen du
Badakizue, kirol honi buruz ezer gutxi dakigunok halako galdera ganorabakoak egin behar. Galdetu egin diot, esate baterako, hain gaztetandik txapelduna izateko jaiotzetiko ezaugarri berezirik behar den ala gertaraztea ote denentz segeretua.
Bietatik zer edo zer. Esperientziak du pisurik handiena, urte askotan surfatu aditz berriren bat asmatu ote dugu, ene! eta surfatu egin behar da. Bestalde, norberaren ezaugarri fisikoek ere zeribasia dute; malgutasuna eta balantzea dira behinenak. Ez dago zertan tipo super sendoa izan behar, badira surfegile baxuagoak ere. Profesionalen artean diot.
Hainbat urtetan nire herrian surfegileak beti uhinen inguruko gara beheretan ikusita, eskeintzen zaidan aukera aprobetxatu dut, surfa ez ote den monomania edo droga antzekoa betiko galderaren erantzuna jakiteko.
Bestelakoa da. Nik neuk horrexegatik egiten dut. Atsegina da. Kirol askotan grogatu dut, futbolean, eskiatu ere egiten dut; baina ez dago surfa bezalako beste ezer, ze aldi berean funtzionatu behar duten zenbait elementu dituzu: norbera, uhinak eta, bion artean, ohola.
Ohol ezberdinak uhin ezberdinentzat
Ohola dela eta, guretzat hurbilena, diotsot, txirrindularia eta bizikleta dateke. Kanpotik ikusita ez dirudi materialeak halako garrantzirik duenik.
Egoera ezberdinetaraho bestelako oholak dituzu. Uhin handiraho ohol handia, txikirako txikia, e.a. Eragin handia dauka oholak. Ohol onarekin hobeto ibiliko zara, jakina. %80 zu zeu zara eta gainerako hogeia ohola da.
Txirrindulariak erlojuaren kontrakoan bizikleta berezia erabilizeraino senti dezake tresnaren eragina eta, agian, surfean antzeko zerbait gertatzen da, surfegileak senhtu egiten du oholaren berezitasana oinpetan.
Bai, urteren baruan nabaritu egin daiteke diozana Ikasiz zoaz urteekin. Ohol gainean jarritakoan dakizu ona ala eskasa den. Baina, tira, begiratuta beste barik, badakizu ohol jakin batean ondo ala txarto ibiliko zaren.
Oso zaila profesionalizatzea
klonomania aipatu dugunez, harira itzulita, surf eginez bizitzerik ote dagoen jakin gura dugu.
Profesional legez? Oso jende gutxi heltzen da horretara, ez bait da eskia edo beste batzuren mailara heldu den kirola. Surfa gaitza da, ezin da -eta erakutsi, eski monitoreek egiten duten bezala. Munduko goi postuetan beti beti ibiltzen direnak, lehena, bigarrena, hirugarrena, surfatik bizi dira. Dena den jende horrek ez du lazaroan irauten hor goian. Badira bizpairu aldizkari monografiko, surfaren inguruko gora beheretaz. hoietan jantzien publizidadea eta egiten da.
Ez dakit, baina beste kirol batzutan gimnasioan egiten direnetan adibidez lan eta kirola tartekatu egin daitezke. Surfean, aldiz, uhinak noiz izaten diren, orduantxe egin behar. Hortik lana eta kirola ezkondu ezina etor daitekenentz zalantza daukat.
Normalaki surfegile guztiek tartekatu egiten dute kirola eta ikasketek edo kirola eta lana. Bikainenak denbora osoan surf egin eta dirua hortixek ateratzen saitzen dira. Etorkizuna begira nire bizitza surferen inguruan ikusten dudanez, etorkizuna begira kirol horrekin zerikusirik duen karrera bat hartuko dut, ozeonagrafoa beharbada. Hawai edo leku esotikoagoren batetara, barre egiten du, alde egiteko. Egun ere, diskotera joan lagunekin ala uretan sartu, aukera emanez gero bigarrena aukeratzen dut, herriko jaietan ezik, jakina.
Ez da hain garestia
Kuadernoan bilatzen dut hurrengo galdera. Bildur naiz esateko. Hala ere bota egiten dut. Surf mundu horretan badirudi marilore asko dabilena. Niri behintzat aberatsen kirola ematen dit. Garestia da.
Ez dut uste: Bigarren eskuko ohola ez dabil hogei milatik gora Ez duzu besterik behar, ez baldin bada neguan ere ibili nahi duzula. Kasu horretan jantzi berezia berezia behar duzu, gomazkoa. Baina oso seriotan hartzen baduzu baino ez. Diozan irudi dendek sorrarazi dute, hoietan sartzen denaren gehiengoak jantzi oso garestiak harrapatzen ditu-eta, gero hor zehar erakusteko. Guzti horretaz passo egiten dut.
Hasieran aipatu ditugun hiru baldintzetatik,–surfegilea, ohola eta tokia– bi jorratu ditugu. Egin dagigun berba hirugarrenari buruz, zelako baldintzak bete behar dituzte surftokiek.
Kostaldean, ziur, barre egiten du, Beroa izan behar da, jantzia itogarria da eta. Horrez gain, uhin ugari eta itsaso ona. Australia dateke toki ona, jendetza dagoela salbatzen badugu. Kontseilatu egingo ez nizukeen lekua Ingalaterra da, urte osoan jantzi eta guzti ibili beharra daukazu eta. Euskal Herrian hemen, bestelakoa da asuntoa. Heman uhinak uhin dira. Europako txokorik hoberena da berau, niretzako. Bestalde nire aitak badaki honi baraz eta berak egokia erizten dio Mundakari Uhinak harrapatzen dira eta jendea oso jatorra da. Gainera aitarentzako lanetik hurbilago dago.
Surflarien arteko istiluak
Uretan direlarik ez ote den heuren artean istilurik sortzen, denek uhin bera hartu gura dutelako edo. Egun batzutan lagun asko biltzen da uhin beraren oinean eta denentzako lekurik ez.
Mundaban jende asko ibiltzen hasi da, bai Sarritan erronkak izaten dira. Ze leku oso denez kanpotiko lagun etortzen da eta Bilbotarrek ez dute kanpotarrik atsegin. Uhin gainean igotzear garelarik, une horretan zelan ihardun, esan bako arauak dira, kristo guztia jarraitzen zaienak, zeren eta ez balitzaie arauoi jarraituko ez litzateke-eta ezer egiterik. Ez dira paperean idatzita inori ere ematen zaizkion arauak, baina mundu guztiak ezagutzen ditu arauok..'' Lehena zera da, uhinean zutik dagoen lehenarena dela uhina. Bigarrena, nor gorago egon uhin gainean, berarena da uhin hori. Tokian tokikoak dauka lehentasuna, non dabilen norbera urte barruan berori da norberaren tokia. Nik ez dut surfaren izena zikindu nahi, baina batzutan istiluok kaleraino luzatzen dira. Baina hobe isiltzea. Hemen gutxiago izaten dira, inoiz gurpil zulaketak eta halakoak gertatu diren arren.
Elikadura berezirik ez
Elkarrizketa amaitzera doalarik, txirrindularien adibidearekin segitzen du gu. Batzutan lau bost ordutan uretan egonda, pajararik ematen denentz eta elikadura ditugu hurrengo gaiak.
Ez dut elikadura berezirik. Zernahi eta noiz nahi jaten dut. Ez dut janari elikabide berezirik. Behin izan dut makalaldia uretan nagoela. Bestalde nekagarriegia ere ez da, lepoa eta eta besoak, ez duzu besterik erabiltzen. Egon daitezken istripuak gilak sorrarazitakoak dira, gero eta zorrotzagoak egiten dira eta. Inoiz baten bat ito ere egin da, ez Mundaban, beste leku batzutan baino. Oro har, henengo uhinek errespetua sartzen dute.
Azkenean berak beste ezer esatekorik duenentz galdetu eta suff federakundeari buraz zerbait esateko eskatu dit. Eskatu bezala idazten dut.
Suff federakundea behar dugu. Urte batzutan bai, beste batzutan ez, horrelaxe gabiltza. Ez du inork ere ardura hori hartu nahi, ez bait du bulegoan sartuta egotea atsegin. Hala ere beha rrezkoa da.
E. JIMENEZ
Nick Lavery, Europako surf txapelduna da junior mailan. Hamasei urte besterik ez ditu.
Ingalaterran jaioa izan arren Mundakan bizi izan da ia beti.
32-33

GaiezKirolaBesteak
PertsonaiazLAVERY1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude