Errezitalak udarako, "Susa"ren zenbaki berria aurkeztearren


2021eko uztailaren 28an
Susari elkarrizketa

Donostian, UEUn eta Baionan, oraingoz
Errezitalak udarako, "Susa"ren zenbaki berria aurkeztearren
Larunbat honetan (hilaren 19an) beren uda jirako lehen errezitala. Bere izena: "Susa Negro, negro zu-za(ra)"
Errezital hau baino lehenago, beste hiru bat desberdin eginak omen daude "Susa"koak. Beste hiruek bere historia egin ziaten, nahiz eta akaso jende gehiegik ikusi izan ez. Hirugarrena, ale erotikoarekin prepatutakoa, gehien eszenaratu zena izan zen. –hirutan besterik ez–. Oraingo honetan, hiru fetxa eta leku badituzte dagoeneko preparatuak: Donstian, uztailaren 19an, larunbata, Los Angeles ikastetxean, gaueko 8'00etan; Iruñean, UEUn, 23an, asteazkena, gaueko 10'etan; eta Baionan, 26ean, larunbata. Beste edozein tokitan egiteko prest omen daude, aurretik telefonatuz gero.
ARGIA.–Beste Susa bat plazaratu berri duzue oraintsu. Hemezortzigarrena da honez gero, eta jakin dugunez berezitasunik badakarkizue; ez da ala?
SUSA.–Bai motell, behin Susa Erotikoa egin izandu zen gisa berean, edota itzulpengintzari eskainitako dossier txiki bat atera genuen bezala, oraingoan Susa Beltza aleari ekin zioagu. Negroei buruz, alegia.
A.– Baina gai-inguru horren atzean zer ezkutatzen duzue, beltzen literatur hurrerapen bat edo?
S.–Bueno, baziok bai, nolabaiteko hurrerapen bat, negro literaturari buruz eta afrikar antzerkiaz. Baina ipuinek hartzen ditek lekurik zabalena, ze behinola gure artean komentatu huen euskaldunen eta beltzen artean badagoela parekotasun toke bat, hain ezkutukoa askotan. Horixe azaleratzea pentsatu genian, gure errai beltzek paperetako larrua ere zikin zezatela, lokatzetan bezala.
A.–Beraz, jendeak propio idatzi dik ale negrarako.
S.–Bai, bai. Eta proposatutako gaiak arrakasta galanta izan zian gure kolaboradore frankotiratzaileen artean. Hasieran pentsatu baino orrialde gehiago eskaini zizkioagu. Polita aterako duk, zenbaitek sorpresarik jasoko duelarik...
A.– Kanpora ematen duzuen irudia ez al zaizue prolema bilakatu?
S.–Begira, gure prolema betikoa duk, ez gaituztela oso seriotan sekula hartzen. Zimurrak nabarmentzen hasi zaizkigula esaten ditek batzuk, baina oraindikan ere gaztetxotzat jotzen gaituzte, beraien ispiluetakoa sinestu nahi ezean. Eta ez duk hori kontua. Ze, ez didak esango, seriotasuna hau bezalako elkarrizketetan neurtzen denik, ez? Hogeita hamalau liburu kaleratu ditugunean, bazegok bistagordarena egiten segitzen duenik. Argitaratzean estrenatu direnen artean denetik zegok, gustoak gustu. Hala ere ahalegina kontutan hartzekoa duk, eta hori bai, inork egin ez duena. Ez gaituk poesiarena eta beste guztia errepikatzen hasiko!
A.–Beti ere jende berria harbiltzen ari duk, eta azkenengo aleetan izen berriak agertzen dituk.
S.–Susan beti azaldu duk jende berria. Batzuk besteak baino kolaboratzaile fidelago, irakurleak legez. Kolaboratzeko bi era desberdin izaten dituk: batzuk ezagutu ere ez dizkiagu egiten, beste askorekin harreman zuzen samarrakin ligatzen gaituk. A, jontxo, eta kurrante pringatuak ezin ahaztu. Liburuak, aldizkaria, The Susa News, errezitalak, txanpon eskakizunetan usteltzen direnak... rugbyko ekipo bat osatzeko moduko alineaziora iritsiko ote gara! Baja fortzatu gehiago suertatzen ez bazaiguk behintzat!
A.–Errezitalok aldizkariaren aitzakiaz ailegatu al dira?
S.– Bai, bai; bai eta ez. Esan dugun bezala gogoak zirikatzen gintuen. Eta negroaren aukeraz profitatu gaituk. Putamadrekoa duk musiko eta lagun teatreroekin elkartu eta dibertitzea. Gure «artixtonto» sena ez duk boligrafora bakarrikan mugatuko; literatura idatzia fosilizatu egiten bait duk tonto-tontoan. UEUn hirurehun bat lagunek ikusiko dik igual, eta horrek gure irakurlegoaren herena egiten dik ia. Pentsa, hiru aldiz egin eta kasik publikatu beharrik ere ez. Atera itzak kontuak!
A.– Detalle batzuk aurreratu itzazue...
S.–Hori duk hori puinalada traperua! Gutxi esango diat eta hor konpon marianton. Honetan karpak hiru pista izango dizkik: batean Kosta de Martileko kantalari bulartsuak, bestetik Brasilgo sanbero finalistak, eta muslari angoleñoak izkina batean. To enbidoa!
A.–Non, noiz eta zenbatean.
S.–Leku gutxi behar diagu. Bizilagunik gabe, bazpare. Noiz? Iluntzean hobe. Eta zenbatean... gu merkeak gaituk, baina ez gaituk edozeinekin oheratzen. Eman dezagun, diez-de-los-grandes (grandes-grandes!).
Dabid ZUAZALDE
39

GaiezKulturaLiteraturaTaldeakSusa
EgileezUAZALDE1Kultura

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude