Eskaileraren bi aldeetan Amaia Iturbiderekin


2021eko uztailaren 23an
Amaia Iturbide idazleari elkarrizketa
Bilbotik Euskal Herriari lehen liburua olerkari gazteak
Eskaileraren bi aldeetan Amaia Iturbiderekin
Amaia Iturbide bilbotarra da eta duela gutxi "Eskilararen bi aldeetan" izenarekin poema libarua kaleratu du "Erein"en.
Amaia Iturbide "Ttu-ttuá" aldizkarian argitaratutako poema batzuren bidez ezagutu nuen. Beraren izena azkenengoz Jakin aldizkariaren "Galizia" izeneko zenbakian ikusi dut, Hörderlin germaniar poetari buruzko saio baten egile. Berak kontatu didanez, orain Mishimari buruz zerbait egitekotan dabil, liluratuta bait dago, herri honetan beste asko bezala, idazle japoinarrarekin. Beroni buruz hitz egiten amaitu dugu ordu t'erditako solasaldia. Hasieratik hastearren, liburua zelan sortu den galderarekin abiatzen gara.
Eraginak
"Nik Euskal Filologia egin dut–diost–, Lehen mailan nagoela Jon Kortzar dut irakasle eta orduan barruan pospolua pizten zait. Zergatik ez idatzi? Eta idazten hasten naiz. Hirugarren mailan Joni erakutsi nizkion poema batzu eta bera kritiko ona bezala portatu zen, argi eta garbi esan bait zidan zeintzu ziren onak eta zeintzu txarrak. Beraz, esprimitu eta esprimitu egin ondoren, azkenean bost poema geratu ziren".
Ez da hain normala izaten zer nori zor zaion argiro esatea. Amaiak konplesu barik azpimarratzen dit Kortazarren laguntza eta baita Atxagaren eragina ere.
"Atxagari kristona zor diot, nire ustez "Etiopia" da-eta euskal libururik hoberana, edo, beno, niri gehien gustatu zaidana behintzat. Eragin hori ez da liburuan errez ikusten kritiko fina ez baldin bada norbera. Senarrarekin ere zordun nago, bera literaturan ari da eta bera da nire kritikoa. Beste eragin batzu sarreran aipatzen diren idazleenak dira".
Ezer galdetu gabe azaldu dit Amaiak tituloa, egitura eta sarrerako poetan arteko zerikusia. Benetan lagundu egin dit esandakoak liburua hobeto ulertzen. Hara laburtuta azalpen hori.
Liburuaren tituloa giltzarri
"Ni Bilbon bizi nintzen etxean eskailerak mutur bi zituen. Eskailerapean, behekaldean edo, trabena dago; goikaldean, aldiz, neu bizi naiz, neure ama eta amomarekin. Mundu bi dira, eskaileraren alde bi, tabrena eta bestea. Kezka, berriz, zera da, alde biok lotzea. Lehen aldea liburuaren lehen zatiari dagokio eta bigarrena bigarrenari. Erdian badago poema luzetxoagoa, zubi lana egiten duena, alde biak lotuz, hogeitamargarren orrialdekoa alegia. Atarian aipatzen diren poetak, Aresti eta Eliot, tabrenako mundua dira, mingarria, eskeptikoa, ene izebarena; Hörderlin eta Lauaxeta beste mundua dira, amamarena, leunagoa, erromantikoagoa, mina tenueagoa den mundua alegia".
Nahiko argi geratu dela liburuaren egitura, interagarria eritzi diot apur bat oharren zergatia azaltzeari, ez da-eta arrunta poesi liburuek orrilade oinak oharrez horniturik izatea.
"Liburuaren historia kontatuko dizut. Hasieran Pamielara bidali nuen. Bederatzi hilbatetan beraiek izan ondoren poema batzu argitaratu zizkidaten gehigarri batetan, pentsa! Gero Ereinera bidali nien. Hor baietz esan zidaten, argitaratuko zidatela baina hobe zela oharrak ipintzea, bestela poema batzu ilunegiak zirela eta. Horrelaxe sortu zen hori".
Gaiak berak eramaten gaitu poemon ezagugarri bi komentatzera. Batetik, iluntasunaren; bestetik, hain laburrak izatearena. Zalantza adierazten diot, ez ote zaion inpotentziari zor poemak sarritan hain laburrak izatea, ala, bestela, estetika arazo hutsa ote den.
Poema laburrak?
"Iluna izateaz, beharbada bai. Kontua da zenbat irakurketa egin behar diren edo non dauden klabeak. ARGIAn adibidez, egin zidaten aipamenean "zain" hitzaren erabilera okerretara ulertuta agertzen da. Poema laburrak egitearena? Nik lehen pintatu egiten nuenez, detilez osatzen ditut gauzak, luma pintzelaren ordez hartu dudala esan daiteke, beraz, buelta asko eman ondoren poema laburrak ateratzen dira. Badago horretarako beste pare bat arrazoi, bat, Jonek berak esan zidan hobe zela hasieran poema laburrak egitea, eta, bi, "Haikuak" direlako poema japoniarrak oso maite ditudala. Gainera ni hasieran nago".
Azkenean agur esateko ordua heldu da. Joan baino ea zertan dabilen galdetzen diot, ea zer sentitu duen liburua argitaratuta berrirakurri eta berrirakurri egitean, ea ez ote duen aldatzeko asmorik edo. Berak eskaileraren alde bietan jarraitzeko asmoa duela erantzun dit, mundu bi hoiek lotzen lortzeko ahaleginetan, –ez ei dena bat ere zeregin erreza– saiatuko delarik. Nik nire aldetik bide horretan benetan asma dezala gura nuke.
E.JIMENEZ
41


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakITURBIDE1
PertsonaiazITURBIDE1
EgileezJIMENEZ3Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude