Antton Ibarguren: "Produkzio egiturak hobetzeko neurriak hartu behar dira"


2021eko uztailaren 23an
Euskal nekazaria eta legeria
Antton Ibarguren: "Produkzio egiturak hobetzeko neurriak hartu behar dira"
Egunotan komunikabide guzitan haizeratu da Euskal Herriko baserritarren arazoa. Gure aldizkarian ere aipatu izan dugu haragiaren arazoa zertan den. Oraindik ere amaitu ez bada, eta baserritarrek gogor aritu beharko badute ere beren eskakizunetan, hona hemen euskal nekazaria eta legediari buraz aritu zaigun Antton Ibarguren abogatuarekin egindako elkarrizketa.
ARGIA.–Aurtengo Udako Euskal Unibertsitatean, beste zenbait gairen artean, arlo berri bat jorratuko da: Nekazaritza, euskal nekazaritzaren azterketa ikuspuntu ezberdinetatik.
Bestesk beste, alde juridikoa landuko duen Antton Ibarguren-engana jo dugu solasalditxo bat egitera.
Ea ba, Antton: aurten nekazariak Unibertsitatea ikusi beharrean al gara?
ANTTON.–Ez dakit zenbat baserritar joan ahal izango den ekitaldi hauetara, gure baserrietan garai lanpetuena denez, baina bai, egia da nekazarien arazoa Unibertsitatean bizi bizian aztertzen saiatuko garela. Edozein modutan, nahi lukeen askok joaterik ez badu ere, han aurkeztuko diren azterketa eta ikerketak nekazariengana zabaltzeko ahaleginak egingo dira.
A.–Ez al dugu hau gai berri eta bitxia Unibertsitatean?
AN.–Bai, hala da. Nik dakidala ez da antzekorik antolatu gure inguruan. Gizarte honetako beste batzu bezala sektore hau ahaztua eta baztertua egon da, nahiz bere garrantzia ukaezina izan, ez baita ahaztu behar Euskal Herriko langilegoaren %7.6a osatzen dutela nekazariek.
A.–Arira jota, sektore hau zein ikuspuntutatik aztertzeko asmoa duzu?
AN.–Nekazal munduari egungo legeria nola egokitzen zaion alor ezberdinetan tratatu nahi nuke. Ez hainbeste giza-harremanen ikuspegitik publiko aldetik baino.
A.–Publiko hitzarekin zer adierazi nahi duzu?
AN.–Lur antolaketa, plangintza, hirigintza, ekologia, neurri ekonomiko eta fiskalak eta antzeko gaiak sartu nahi nituzke hitz horren atzean.
A.–Hitz horiek ez al dira potzolo samar?
AN.– Potzolo eta gordinak esango nuke nik, egungo egoerak eskatzen duenetik oso urrun eta heldu gabe bai daude. Labur esanda, legeria guztiz desegoki baten aurrean gaudela azpimarratuko nuke.
A.–Beraz Legeria hori aztertzea da zure helburua?
AN.–Neurri batetan bai, baina desegokitasuna salatzetik bakarrik hobekuntza handirik ez dela etorriko uste dudanez, nire asmoa urrutirago doa, nahiz eta zenbat eta gehiago murgildu, hainbat eta zailagoa dela jabetu.
Egungo egoera tamalgarri eta etorkizun ilun horretatik irtetzeko, zertan den eta zein hildotik jo beharko lukeen legeria berri horren urratzea litzateke nere akaso gehiegizko asmoa.
A.– Oso ezkor ikusten zaitugu ba...
AN.–Bai, eta ez da gutxiagorako, ze sektore hau, eduki ditzakeen gaitz guztiek kolpatzen dute: Nekazal biztanlegoaren zahartzea (%50 55 urtetik gorakoa eta %5 besterik ez 35 urtez azpikoak). Lur gutxi eta guztiz beharrekoak, gehiegi eta gaizki zatituak, asko desegoki erabiliak, jabetasunari eta baloraketari buruzko zentzu okerra... Eziketa eta ikerketa gutxi. Produktibitate eskasa. Laguntza ekonomiko eta fiskal murritzak. Eta gainera hemen lantzen diren produktu garrantzitsuenak soberan dauzka Elkarte Ekonomikoak. Ez da zaila ondorioa asmatzen.
A.–Halako geitzen konpontzeko zein sendagai proposatzen dituzu
AN.–Ezin aipa hitz bitan. Horixe da nire ikerketaren mamia. Baina besteak beste, langabezia hain arazo makurra den une eta gizarte honetan ezin ahaztu 65.000 langilek dihardutela egun Hego Euskal Herrian nekazaritzan.
Bestalde, gizakiok egunero eta ahal dela ongi jan nahi izaten dugu, eta janari gehienak nekazariak sortzen ditu.
A.–Guzti hau ondo da, baina ez diozu galderari erantzun.
AN.–Bai, arrazoi duzu. Bainan kontutan hartu behar duzu egoera zailak konponbide zailak izan ohi ditnela normalean. Eta okerrago dena, gaurdaino egiten ari dena hutsa dela esan beharra dago. Partxe ustel batzu jarrri baino ez da egiten. Plangintza orokor baten premia larria dago. Produkzio egiturak hobetzeko neurriak hartu beharra daude. Horretarako lur esplotakuntzen tamaina egokitu beharra dago. Lurraren jabego pribatuaren zentsu sakratua gailendu. Nekazal lurren eremua mugatu eta balioa egokitu. Beharrak aztertu eta produkzioa antolatu. Komerzializatze eta industrializatzearen etekinak nekazalgoarengana bideratu. Gizartearen ingurugiroa guztiz kontutan hartu eta interes desberdinen arteko kontraesanak gallendu, e.a. e.a.
A.–Baina...
AN.–Bai, «baina» luzea dakar guzti honek. Ez dago gauetik goizera egiterik. Lege aldaketa izugarria eskatzen du eta diru laguntza ez ttikiagoa. Ordea, txarrena da Administralgo edo Gobernu aldetik ez dela tankera honetako inongo neurririk hartzeko borondaterik ikusten. Ez diote aginik sartu nahi, axaletik miaztu baizik. Horrela, lehen genion bezala, etorkizuna beltz.
A.–Zuk proposatzen dituzun zenbait neurrik ez al dute nekazari eremua gainditzen?
AN.–Bai, dudarik ez, eta hala behar gainera. Aldaketa ezin daiteke nekazal arlora mugatu. Nekazaritza hiritar eta industrial gizarte batetan murgilduta dago eta testuinguru horretan integratu beharra ezinbestekoa da. Gizarte baten bizi baldintzak, besteren artean, lurrak, urak, giroak, zuhaitzak, jakiak, e.a.ek mugatuak daude. Guzti hauek gizakion zerbitzutan egon behar dute, baina zerbitzu honen ordaina guztion artean jasan beharko genuke, eta ez bakar batzueri dena eskatu ezer gutxiren truk.
Gai mamitsu eta zabala benetan gaingiroki ikuitu duguna. Badakigu aipatu diren zenbait gaik elkarrizketa oso batetarako adina eman diezaigukeela; baina gaurkoan aurkeztea besterik izan ez bada ere, urrengoan punturen bat sakonkiago tratatuko dugu.
J.M.
20-21

GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
PertsonaiazIBARGUREN1

Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude