MOCen Bigarren Kongresua, Desobedientziaren Bidetik


2021eko uztailaren 23an
Kontzientzia Eragozpena, Mugimendu Politiko Bezala
MOCen Bigarren Kongresua, Desobedientziaren Bidetik
Maiatzaren 1, 2, 3 eta 4an KEM-MOC (Kontzientzi Eragozpen Mugimendua-Movimiento de Objeción de Conciencia) bere bigarren kongresua burutu du Madrilen. Bertan, estatu osoko 200 partaide inguru izan dira, aurreko kongresutik (1979) izandako bidea eta aldaketak aztertzeko, eta gaurko egoerari buruzko azterketa egiteko Objezioaren ikuspegitik.
Guztira bederatzi izan dira aztertutako gaiak (gaurko egoeraren azterketa, emakumea eta militarismoa, beste taldeekiko harremanak...).
Bere Adierazpen Ideolojikoan honela definitzen du bere burua MOC-ek: "Kontzientzia Eragozpen Mugimendua mugimendu politiko, Erradikala eta alternatiboa da, lan antimilitaristetan diharduena, eta beste borroka iraultzaileen garapenean lagunkidea izanik".
Aurrerago militarismo eta antimilitarismoaren azterketa egin ondoren Estatua eta honek dakarren menpekotasunaren kontrako borroka zehazten du.
Hartutako erabakietaz eta mugimenduaren lanaz jakiteko, Bilboko Talde Antimilitaristarengana jo dugu.
ARGIA.– Zeintzu izan dira aldaketa nabarmenenak lehenengo kongresutik?
MOC.–Denboran atzera joanda garai ezberdinak ikusten ditugu. Lehenengoz errepresio hutsa izan zen, beste mugimendu politikoekin bezala. Gero "permisibitatea" edo, eta gaur legeztapena.
Orduan, 1979, estatu mailan lanean zebiltzan obejtoreak batu egin ziren mugimenduaren definizio eta ezaugarriak ezartzeko. Era honetan egonkortasun eta loturarako oinarria jarri zen.
Garai hartan, jadanik, mugimendua antimilitarista definitu zen, hots, ez zela soldadutzaren kontrako mugimendu hotsa, bere lana eta eragite eremua aski zabalagoa zela baizik. Horren ondoren, mugimendua indartzen eta handitzen joan da orain arte.
Jarrerak ere, argitzen eta erradikalizatzen joan dira. Hasieran, talde batzuk "zerbitzu zibil autogestionarioak" antolatu zituzten, eta errekonozituak izan zitezela eskatzen zen alternatiba bezala. Egun, MOC-eko taldeek ez dute bide hau bultzatzen. Estatuari ez diogu inolako zerbitzurik (ez soziala, ez militarra) ezartzeko ahalmenik errekonozitzen; eta alor honetan ez diogu alternatibarik eskaini behar ere.
A.– Denbora honetan Parlamentuak Objezio Legea onartu du. Zuek honen aurrean Objezio Kolektiboa planteatu duzue. Zein izan da jasotako erantzuna, eta daukazuen perspektiba?
MOC.– Objezio kolektiboa gure erantzuna da legearen aurrean. Hitz gutxitan esanda, hauxe da: objetoretzat hartua izateko legeak tribunal bat ezartzen du, eta bertan objetoreak bere motiboak arrazoitu behar ditu, orduan tribunalak onartuko du ala ez. Guk, honen aurrean, aitorpen bakar bat bidali diogu zera esanez: alde batetik zibilak garela eta ez militarrak. Eta bestetik, inork ez duela ahalmenik gure arrazoiak epaitzeko, eta beraz, ez dugula tribunala errekonozitzen eta ez dugula ez zerbitzu militarra ez zibila egingo.
Erantzuna ezin hobea izan da, Testigos de Jehova direnetaz aparte, hauek bere pasibitatean ez dutela legea onartzen ere, objetoreen artean ia 4.000 izan dira aitorpen hau egin dutenak. Honek legea aplikaezina bihurtzen du.
Orain arte aitorpen guztiak onartuak izan dira. Lojikoena ez onartuak izatea litzateke agian, baina honek inplikazio politikoak dakartza, eta Gobernuak uneko egoera dela eta (OTANi buruzko erreferenduma, hauteskundeak...) ez ditu iskanbilak sortu nahi izan gure kontra sartuz.
Hala ere, guk uste dugu lege hau aurrera aterako dutela, agian apur bat aldatuta, baina funtsean ez, eta egin dezaketena amnistia edo legearen bidezko irtenbide bat ematea da zaharrak eta borrokalarienak erditik kentzeko. Modu honetan jende gutxi eta esperientzia gabekoekin geratuko lirateke, errazagoa izanik legea onartaraztea edo zigortzea.
A.– Posibilitate honen aurrean MOC-ek badu estrategia edo planteamenduren bat?
MOC.–Honen aurrean guk ikusten dugun bidea objezio kolektiboa zabaltzearena da. Jende gehiago dinamika honetan sartu, objetore kolektiboen kopurua gehitu eta problematika ezagutaraztea. Saiatuko gara ere soldadutzan dagoen jendearen objezioa errekonozitua izan dadin, posibilitate hau lehen bai bait zegoen eta orain kendu egin bait dute lege honekin.
A.–OTANi buruzko erreferendunean Euskadin ezetza nagusitu da, baina estatuan baietzak irabazi du. Honek ez du Mugimendu Pazifistaren baretzea ekarriko?
MOC.– OTANen kontra eta mobilizazio pazifistetan jende asko bildu da; eta egun beherakada gertatuko da dudarik gabe. Baina jendea ere kontzientziatua dago arlo honetan, eta orain da beste planteamendu eta borroka erradikalagoak bultzatzeko garaia.
A.–MOC-en 11. kongresuan mugimendu politikoa, erradikala eta alternatiboa definitu duzue. Zein da hitz hauei ematen diezuen esannahia?
MOC.–Guk aspaldian esan dugu gure borroka politikoa dela. Objezioa ez da arazo pertsonal bat, politikoa baizik. Gure borroka ez da talde marjinal batena. Objezio hitzak ez du agian ondo definitzen, eta zehatzagoa litzateke desobedientzia edo ez kolaboratzea.
Politika hitza zentzu zabalean ulertu behar da, ez zentzu instituzionala edo alderdiena. Gizartean inziditu nahi dugu.
Erradukala eta alternatiboa. Gure borroka ez doa azalezko gauzetara sustraietara baino. Militarismoaren kontra goaz, eta honek ezartzen dituen gizamoldeak alhatzera, bere estruktura ideologikoa eta ekonomikoa.
A.– Orain kanpaina berri bati ekin diozue, Fiskal Objezioa. Zertan da kanpaina hau?
MOC.– Hau lotuta doa lehen esan dugunarekin, hau da, objezioa zentzu politiko eta zabalean ulertutakoa. Urtero jendeak bere Errentaren Gaineko Aitorpena egin behar du. Ordaintzen duenetik ehuneko handia (iaz %10.12) militar presupostuetara doa. Jarrera honekin gure ez.adostasuna erakutsi nahi dugu. Guk ez dugu kolaboratu nahi.
Egun sektore sozial ugari miseria gorrian, analfabetismo edo deselikapenean bizi da, eta bitartean, urri diren errekurtso ekonomikoak armagintzan gastatzen dituzte.
Koerenteena objezioa egitea da. Ordaindu behar dugunagatik gastu militarrera doana kendu eta beste gastu sozialetan sartu.
Hau orain dela hiru urte edo hasi zen egiten, eta aurten, aterako den diruarekin bi projektu bultzatu nahi ditugu, bere balioa eta efektibotasuna erakusteko, alternatiba bat eskainiz bide batez. Bata eskola bat eraikitzea da Managua ondoan, eta bestea kooperatiba bat Marinaledan (Sevilla).
Erantzun ona izango dela uste dugu, alde batetik gure ukapena adierazteko, eta bestetik, gure diruaren kontrola eta gestioa guk geuk egiten dugulako.
JOSU
32-33

GaiezGizarteaSoldaduzkaItsumisioaTaldeakKEM

Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude