"Hiruak Bat" Antzerkitaldeak "Apetitu On" Obra Eman Du


2021eko uztailaren 23an
Gillaume Hirigoyenekin Solasean: "Antzerkiak Behar Du Izan Bizia, Antzerki Bizia Ere"
"Hiruak Bat" Antzerkitaldeak "Apetitu On" Obra Eman Du
Garaziko Lakarraraino luzatu ginitixin gure urratsak, igande arratsez, eta han jende guziak xuka entzuten gintixin.
Harrigarria xuxun. Bere moduan ere, antzerkiak baxixun halako distira bat. "Apetitu On" lanak ez xitxin bazter utzi gaurko mendeko janizaren eta gobernuek manipulatzen zituzten berriketarien kritikatzea, omore askorekin, noiztenga zinismo ziztak sartuz. Aipatzekoa du kexu, ministroa jolasten zuenaren fleite izigarria. Bukaerako Band Aid for Ethiopia kutsuko morala ez zitzaigun horrenbeste gustatu, baina bale, orohar bi ordu inguru gozo eta sakon iragan ginitixin, Lakarran...
ARGIA.–Guillaume Hirigoyen, "Hiruak bat" taldeak egunero jaten du?
GILLAUME HIRIGOYEN.– Ba...ba... zeren eta ez da antzerkiaz bizi, beraz beste gisan maniobratzen du jateko, eta hortako duke jaten segurrenik ere...
A.–"Hiruak bat" taldea aurkezten diguzu amini bat?
G.– Gogotik..."Hiruak bat"ek badu historia bat, ez hain berezia baina... Duela hogei bat urte hasirik edo beharbada goizago, memento batez izan zen parropietako antzerkia, apezek muntatzen zituzten antzerkilariak, herriko gazteak, eta hola egiten zen antzerkia. Orduan, Larzabalen obrak ziren oroz gainetik ematen, gero emeki emeki Daniel Landart ere sartu zen, eta baziren beste batzu, nola Bidegain, antzerki bat edo beste moldatzen zituztenak, noiztenka. "Hiruak bat" holaxe sortu zen, hiru herrietako apez batek, hemen Lakarra, Ainiza eta Gamarteko erretorak, Peyroutet apezak muntatu zuen antzerki talde bat, duela orain hogei bat urte apepres. Antzerki talde horrek zazpi urtez lan egin zuen, eta garai batean, abertzale kontzientzia sartu zenean, antzerkiak ere hori ekartzen baitu, zonbaitzuk deliberatu zuten abertzale gaiak gehiago aztertzea. Bestalde jokolariak adinean hara zihoatzin eta horrela gelditu zen. Orduan, antzerkia baitzen gaztarako sukar bat. Beste molde batzutan, zonbeit antzerkilarik segitu zuten, segurrik... Duela orain lau urte beraz, Ainiztar gazte batek antzerki bat idatzi zuen...
A.–Zeinek?
C.– Pentsa zazu zuhaurrek...
A.–Preseski, zu antzerkilari zira eta antzerki idazle, ze aberastasun ekartzen dizu horrelako egoerak?
G.–Uste dut, gertatu zaut horrelako galdera batzuren ukaitea, baina nik ez dut soberarik kasu egiten. Nik maite dut jokoan artzea, maite dut ere situazio komiko edo, batzuren plantatzea taula gainean, eta hori dut egiten. Baina ez dut pentsatzen noiz naizen antzerkilari, edo noiz naizen antzerki idazle, dena batera daramat... Oraingoan ez dut galdera hori barnatu.
A.– Beraz, zer da "Hiruak bat" new look hori?
C.– Lehenik, pentsatzen dut "Hiruak bat"ek hartu zuela lehenagoko looketik, eta berrira ere lerratu dela orain, baina beti lotura batzu, oinarri batzu atxikiz herriarekin. Duela lau urte, I. Telesforo Monzon antzerki saria ardietsi zuen "Zortzi ehun ahari" lana aurkeztu ginuen, doi bat molde xaharrean. Ondotik, "Eskalanpoinak" antzerkia zen, eta gaur "Apetitu on". Emeki emeki, halaike, antzerki taldean gehiago antzerkilari batzu dira, ezinez eta herriko gazteak, nahiz eta diren herriko gazteak antzerkilari direnak. Uste dut hori ez dela batere kontradiktorio...
A.–"Apetitu on" toniko eta dinamiko honek, gaurko mendeko gai samin bat aipatzen du: hau da gosetea...
G.– Bai, hori da orokorki... Bai eta ere hastean, ideia zen gehiago aipatzea jana, janaren inguruan diren gauza batzuk arras interesatzen ninduten; jatea, ba, plazer bat da, baina baditu halako alderdi, ez dakit, doi bat herioarekin lotuak, alderdi sensual batzu ere... Gure meskeriak dira, baina, doi bat indar gehiago eginez alderdi bati, sendimendu berezi butzu ere sortzen dira. Horrek interesatzen ninduen.
Bai eta gosetearen aipatzeak. Uste dut antzerkiak behar duela ukan oraiko Euskal Herriko eta munduko bizian oinarri bat. Zeren hartzen bazira antzerki egiten, antzerkia egiteko baizik, ez dut uste, manera guziz horrek ere zerbait frogatzen du, hainbat balio duenik. Inportanta da, iduri zait, gure momentoa, gure bizi moldea aipatzea, gure harat-honaratak. Antzerkiak beñar du izan bizia, antzerki bizia ere...
A.– Eta, antzerki hortan, euskara ere bizi nahi horri adaptatu duzue?
G.– Bai... Egia da, lehen doi bat antzerki garaztarra zela, eta emeki emeki joanez gehiago... ez dut erranen euskara batura lerratu naizela arrunt, ez batere, hori da nere euskara, eta nik hartzen ditut euskaran beharrezkoak ditudan tresnak. Hitz joko batzuren egiteko egokiak baldin badira denak baliatzen ditut. Uste dut hori dela egin behar. Iduritzen zait ere, beste antzerkiei begira, antzerki idazleek balia tzen dutela momentu hori, euskalki berezi batzuren, edo etxeko euskararen sakatzeko. Lekuan berean, publikoarekin lotura bat ukaiteko, inporta du horrek ere. Gero egia da, beste norapait joaten baldin bazira diferenta da. ez du halako indarrik. Baina betire paperrean dira, eta ez dira galtzen.
A.– Zenbat garren aldia da antzerki hau emaiten duzuela, eta nolako arrakasta du?
G.– Oraiko hau, Lakarran, laugarrena zen, eta pentsatzen dut xaz bezala hamar bat aldiz emanen dugula. Batzuk erranen dukete: hain gutxi! baina guretzat ez da batere gaizki hori... Eta eztugu gehiago ere egin nahi, gure helburua baita urtero antzerki berri baten estrenatzea, gure antzerkilariak ere, horietaz mintzatu behar dugu, batzu lanean ari dira, beste batzu ikasten eta ororen buru arras gazteak gira, ez gira arras finkatuak oraindik... Zer arrakasta ukan duen? Ona. Publikoan, beti segurrik, ehun bat presuna bildu ditugu. Ezta batere gaizki ikusiz ze egoeretan den euskara eta euskal mugimendua. Bestalde gu ohartzen gira, gure ganat heldu direla presuna batzu, ez zirenak antzerkiari ohartuak, eta ez hain interesatuak orai artio. Erran behar da momentu batez, beti ixtorio xaharretara heldu gira, antzerkiak bazuela "abertzale" kutsu bat eta "enbata" bezala zela... Hori iduriz kanbiatzen ari da, nahitez, jendea jiten da, jokolari batzurengatik, edo entzunik, hara "Apetitu on", zerbait bada horren gibelean. Ezta uste izan behar, antzerkia noiztenka zinikoa eta irringarria izanik ere, jendea azalean gelditzen dela. Beti zerbait sakontzen du. Guhauren ustez ez gira soberarik tronpatzen...
A.– Iparraldean, zenbait emanaldi proposatzen dizkiguzue, eta hegoaldera joateko asmorik badaukazue?
G.–Ez dugu oraino galderik ukan...
Itxaro BORDA
40-41

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakHIRURAK BAT
GaiezKulturaAntzerkiaAktoreak
PertsonaiazHIRIGOYEN1
EgileezBORDA1Kultura

Azkenak
2024-09-06 | ARGIA
Udaltzain guztiek euskaraz jakitea eskatu du Kontseiluak, EAEko Auzitegi Nagusiaren sententziari erantzunez

2021ean EAEko udaltzain laguntzaileentzako lan-poltsa bateratua osatu zuten. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du orduan ezarritako hizkuntza eskakizuna, B2 maila, alegia. Hizkuntza eskakizuna “neurrigabea” dela argudiatu du. Kontseiluak adierazi du EAEko udaltzain... [+]


2024-09-06 | ARGIA
Nafarroako IX. Azoka Ekologikoa egingo da Noainen irailaren 13tik 15era

Hitzordua Noaingo Zentzumenen Parkean izango da. Herritarrak eta ekoizleak elikagai ekologikoen inguruan biltzeko Nafarroako topagune handiena da azoka. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa eta laugarren urtez jarraian Noaingo Zentzumenen Parkean egingo da.


2024-09-06 | ARGIA
84 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, bere emaztea hiltzen saiatzeagatik

76 urteko emazteak zauri larriak ditu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, ostiral goizaldean egin dio eraso eta Ertzaintzak senarra atxilotu du emaztea hiltzen saiatzeagatik.


PiztuPower Nafarroako afrikar jatorriko emakume gazteak aktibismoan trebatzeko proiektua

Munduko Medikuak PiztuPower proiektu "eraldatzailea" abiarazi du, Nafarroako emakume afro-ondorengo gazteei laguntzeko eta aktibismoan trebatzeko etengabeko formakuntzaren bitartez.


Partaideek balorazio ona egin dute Osakidetzako mahaiaren lehen bilkuraz

Imanol Pradales lehendakariak eta Alberto Martínez sailburuak gidatuta ostegun honetan bildu zen Bilbon osasun publikoari buruzko mahaia. Bertan izan ziren, halaber, osasunaren sektoreko eta euskal gizarteko eragile ugari.


2024-09-06 | dantzan.eus
Irailaren 8an dantzan: Otsagabian, Eltziegon eta non gehiago?

Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.


2024-09-06 | Ahotsa.info
Jose Mari Esparza, herrigintzari eskainitako bizi oso bat

Hamaika TBk estreinatutako Esker Onez saioa dedikatu diote Tafallako editore eta Ezker Abertzaleko militante historikoari.


Joana Jutsikoa, sorginkeriagatik erre zuten lehenengoa?

Sorgin ehizari buruzko historia ezagunenak XVI. eta XVII. mendekoak dira Euskal Herrian: Erronkarin, Zugarramurdin eta Lapurdin, inkisidore eta torturatzaileen amorrua jasan zuten herritar ugarik. Hain justu 1525ean, duela ia 500 urte Pirinioetan lehen prozesu orokorra hasi... [+]


2024-09-05 | ARGIA
Macronek Michel Barnier kontserbadorea izendatu du lehen ministro

Michel Barnier kontserbadorea ministro ohia da, Europako Batasuneko komisario ohia ere bai eta Brexiteko negoziatzailea izan zen.


2024-09-05 | Estitxu Eizagirre
Trekutz eguna egingo dute irailaren 7an Antzuolan

Meaka-Irimo herri plataformak antolatu du egun hau, Capital Energy multinazionalaren Trekutz proiektuaren aurka mobilizatzeko. Ekitaldiaren ondoren toka txapelketa, herri bazkaria, bertso saioa eta erromeria gozatuko dute Irimo eta Trekutzera igotzen direnek.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Eguneraketa berriak daude