Arantzazu Loidi: Bertsolari Gazte Bat; Gazte Bat Bertsolari


2021eko uztailaren 23an
Arantzazu Loidi: Bertsolari Gazte Bat; Gazte Bat Bertsolari
Arantzazuk ez du txapeldun trazarik. Hizketaldi naturalean, masail gozozko irribarreak erruz, begirada garbia, tajuzko erantzunak, eta labur. Ezin gustorago.
Arantzazu Loidi 19 urteko bertsolari atxabaletarra dugu, iaz eskolartean txapela jantzi zuena. Berarekin egon nahi genuen. Leioako larre batean patxadan jarrita, bertsoaren mundura nola iritsi zen galdetu genion.
ARANTZAZU LOIDI.– Txiki txikitatik gure etxean bazen bertso-giroa, gurasoak bertsozaleak dira. Ikastolan EGB mailan bertsoa lantzeko ekintza batzu antolatu ziren, eta probatzearren edo, talde bat sartu ginen. 13 urtetatik bertsoaren munduan nago, bertso zaharrak ikasten, bertsolaria zer den ezagutzen.
ARGIA.–Ez al zara ultrajatua sentitzen zaharrek zuten zirirako joera eta gatz hartatik gazteek kasik ezar ez duzuela entzuten duzunean?
A.L.–Bai nik uste dut hori egia dela ta aitortu beharra dago. Lehengoak biziagoak ziren, oraingo denak ez dira halakoak, baina gaur egun askotan automatikoegia bihurtzen da bertsoa, graziarik gabea. Gaia ere aldatu denez, ez da lehengo erasoa eta zafrada hainbeste sumatzen, lehen ohituago zeuden gairik gabe kantatzen.
A.–Zer nolako diferentziak daude egungo eta garai bateko bertsolaritzaren artean?
A.L.–Gai aldetik, batetik, lehen ez zen gairik jartzen, orain dena gaia da. Oraingoa teknikoegia ote den nago. Ikusten dudan beste bat entzulegoari dagokio, lehen jende zaharra zen gehien bat, baserri girokoa edo herri txikietakoa, eta orain txapelketa eta edozein saiotan gero ta gazte jende gehiago dago, mota ezberdinetako jendea.
A.– Aspertzen al zara herriz herri hainbeste ibilita?
A.L.– Batzutan bai, gehien bat, beste zerbait egiteko edukita joan beharrean gertatzen naizenean, lagunekin beste plan bat eduki ta ezin.
A.–Zure giroan, gazte jendearen artean, herrian, eskolan e.a. ez al duzu sekula lotsa edo antzekorik pasa bertsolari izateagatik?
A.L.–Ba lagun artean ez, lagunak ohiturik daude, txiki txikitatik horrela ikusi naute ta orduan nere izatea eta bertsolaritza identifikatu egiten dituzte, baina beste zenbait girotan beharbada bai, ze jende gazte askok identifikatzen du bertsoa ba "karroza" antzeko zerbaitekin ez? baserritarren gauza balitz bezala. Dena den, orain bada beste fenomeno bat eta alderantzizkoa gainera, jende askorentzat modan dago eta bertsolari izatea suerte handia izatea da eta, azkenaldiko gauza denez, bertsolari zarela enteratzen direnean "ze guai" esaten dizute.
A.– Zure euskalkia (Aretxabaletako bizkaiera), jendaurrean erabili beharreko hizkera, eta batuaren artean sumatu al duzu txokerik?
A.L.–Nik uste dut ezetz. Inoiz esan didate oso euskara arraroa dudala, baina bertsoak egiterakoan ez, uste baitut bertsoak egiteko hizkuntza espezial bat dagoela, ez da ez batua eta ez euskalkia, nahasketa bat da, eta hori erraza da gainditzeko, ta mundu guztiak ulertzen du, ta alde horretatik ez dut oztoporik izan.
A.– Gai preferentzirik edo madarikaturik?
A.L.– Madarikaturik ez dut uste, madarikatua izan daiteke errepikatzen bada, leku guztietan gai bera jartzen badizute adibidez. Nahiko nazkatu naiz emakumearen gaiarekin, noan leku guztietan gai hori jartzen baitidate, ez da batere atsegina. Egunaren araberakoa da ere, batzuetan gai batekin gustora ari zara, bestean beste batekin.
A.–Noraino zoazte plazara lezioa jakinda, errima sailak landuta?
A.L.–Bai, zuk baduzu zure errimen zerrenda eta beharrezkoa da gainera, baina askotan mugatuegia, eta beti horietan ibiltzen baldin bazara mundu guztia konturatzen da hortaz, eta arriskua dakar, pobrezia dakar, begira Laxarteri, horrek sekulako aberastasuna du horretan, eta gaur egungo bertsolari askotan ez da hori gertatzen, betiko errimak errepikatzen dira.
A.– Errespontsabilitaterik?
A.L.– Bai, askotan zuk eman dezakezuna baino gehiago eskatzen dizutelako, txapelketa edo edozein lekutan, eta konturatzen zara ez daukazula gaitasunik, momentu horretan behintzat, eta hori errespontsabilitate bat da, jendea defraudatu egiten duzu. Plazetara joan beharra ere konpromezua izaten da batzutan.
A.–Momentu txarrik?
A.L.–Bai askotan, gehien bat nerbioengatik, txapelketa eta abarretan. Batzutan jendearen hoztasuna, adibidez saio batzutan konturatu izan naiz neska naizenez ez didatela beste bati adina eskatzen, total neska batengandik zer espero daiteke, halako hoztasunik nabaritu dut bai, baina baita berotasun gehiegi ere txapelketaren batean, .,ea neska zer egiten duzun!, neska izateak aldezle asko bait dakar.
Iñaki CAMINO
"Jende gazte askok identifikatzen du bertsoa baserritarren gauza balitz bezala; dena den, orain alderantzizko fenomenoa ere badago".
41


GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaLOIDI1
PertsonaiazLOIDI1
EgileezCAMINO1Kultura

Azkenak
2025-02-24 | ARGIA
Gobernantza krisia Eusko Ikaskuntzan

Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


Gerraren eta militarismoaren aurka, manifestazioak egingo dituzte gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


2025-02-24 | Jakoba Errekondo
Abarkak astintzen zituen

Ibon galdezka etorri zait Bizibaratzea.eus webguneko kontsultategira. Uda aurre horretan artoa (Zea mays) eta baba gorria (Phaseolus vulgaris) erein nahi ditu. “Arto” hitza grekotik dator eta oinarrizko jakia esan nahi du, artoa = ogia; arto edo panizo edo mileka... [+]


2025-02-24 | Iñaki Sanz-Azkue
Apo pikart europarra
Gaueko kantari bakartia

Nekazal eremu lehor baten erdian ageri da putzua. Txikia da tamainaz, eta ez oso sakona. Egunak dira euririk egiten ez duela, baina oasi txiki honek oraindik ere aurretik bildutako urari eusten dio. Gauak eremua irentsi du eta isiltasunaren erdian kantu bakarti bat entzun da... [+]


Udaberrian loratzen ausartzen naiz

Zuhaitza esnatzear dago, kimuak ageri dira adarretan. Gutxi falta da loraldirako, laster aro berria hasiko du, indarberrituta.


Eguneraketa berriak daude