Santi Iparragirre: "Bertsolaritzak Bere Garaiarekin Batera Aurreratu Behar Du"


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Santi Iparragirre bertsolariari elkarrizketa

Bertsolari Gazteenen Aitapontekoa, Eskolen Mugimenduko Aintzindaria
Santi Iparragirre: "Bertsolaritzak Bere Garaiarekin Batera Aurreratu Behar Du"
Ezaguna dugu bertsoaren mundua Santi Iparragirreren izena. Patxi Goikolearekin batera Eskoriatzan bertsolari eskola sortu zutenetik hona hamaika fruitu eman du gizon honen lanak, eta apirilaren 13an lan horrekiko esker ona izan nahi zuen omenaldia jaso zuen Urrañan. Jatorriz Errenterikoa bada ere (51 urte ditu), ezkondu zenean Eskoriatzara joan zen bizitzera eta bertan sortu zuen lehen bertsolari eskola (oraindik ere martxon dagoena), Almen ikastetxean eta Goikolearekin batera. 1974 urte hartatik hona gauza asko aldatu dira Santiren bizitzan eta duela bost urtetatik hona Iparraldean bizi da, errefuxiaturik. Almen-eko eskolako garai haietaho mutikoak gaur egun plazatan ari dira kantatzen, eta batere tronpatzeko beldurrik gabe esan genezake Santi Iparragirre bertsolari eskolen aintzindari izateaz gain bertsolari belaunaldi gazteenaren aitapontekoa ere badela.
GALDERA: Apirilaren 13an, omenaldia egin zizuten Urruñan. Zer esanahi izan zuen egun horrek zuretzat?
ERANTZUNA: Niretzat esanahi haundia izan zuen, batez ere bestela ez dugulako elkartzeko modu haundirik izaten. Alde batetatik, beraz, elkartzeko gogo hanndia zegoen, haiek eta nik ere, jakina, eta orduan omenaldia elkartzeko posibilitate ona bazen, aitzakia. Haiek egin nahi izan zuten eta oso egun ederra izan zen. Oso ondo atera zen eta benetan hunkigarria izan zen. Almeneko Bertsolari Eskolatik garai batetan pasatakoak han ziren, eta bost urteotan ikusi gabeko jende asko eta asko ere bai, gehienak etorri ziren, hirurehun bat lagun baziren horretara etorri zirenak.
GALDERA: Nola sortu zenuten Eskoriatzan lehen bertsolari eskola hura?
ERANTZUNA: Almen eskolaren barruan hasi zen ideia mamitzen. Badira hamabi urte martxan hasi zela. Eskolak berak denbora librerako hainbat aktibitate antolatzeko asmotan hasi zen, gurasoek eta haurrek batera egin zitzaketenak, eta beste askoren artean guk bertsolaritza erakustearena presentatu genuen, Patxi Goikoleak eta biok.
Noski, bertsolaritza erakustea erabaki genuen baina zer egin ez genekiela. Gurea baino lehenago ez zegoen inolako esperientziarik, eta ez genekien nola hasi. Ez zegoen aurretik inongo paperik baina guk zerbait egin nahi.genuen, Goikolea eta biok bakarrik geunden baina elkarri burua berotzen hasi ginen eta aurrera jo.
GALDERA: Nolakoak izan ziren hasiera haiek? Zein modutan erakusten zenuten bertsotan?
ERANTZUNA:Ez dakit, baina nik uste dut pasa zirela bi urte funtsezko ezer egin gabe. Jakina, ez genekien zer egin eta nola hasi, eta hori nabaritu egin zen. Halere, piskanaka haurrek erakutsi ziguten zer egin behar genuen, eta tira aurrera.
GALDERA: Zuk, noski, bertsotan ikas daitekeela pentsatzen duten horietakoa izanen zara.
ERANTZUNA: Dudarik gabe, bertsotan ikasi egin daiteke, hori beste edozein gauza ikastea bezala da. Teknika bat hartu behar eta hori ikasi egin ahal duzu. Gero, plazatan ere kantatu behar da, eta horretarako ere badago beste maila bat, norbera plazarako egin eta horretarako ohitura hartzea. Horretarako, oso ona da txikitatik hastea, zenbat eta txikiagotatik hartu eta ibiltzea oso inportan tea da. Txapelketan ere argi ikusi da gazteak lasaiago egon izan direla beste batzu baino.
Horrek esan nahi horretarako gehiago egin direla.
GALDERA: Etorriak ere bere pisua izango du, bistan da.
ERANTZUNA: Bai, teknika bat baldin badu zu eta jendearen aurrean egoten baldin ba dakizu ere, gero bertsoa bapatean osatzen jakin beharra dago, eta hor ere diferentzia haundiak sortzen dira. Zuk gaurko bertsolariak hartzen dituzu (Enbeita bat esate batera) eta horiek bertsoa egin egiten dute, ez zaie mementua bapatean etortzen Mattin zenari etortzen zitzaion bezala. Orain teknika bat badute bertsoa egiteko eta denboraldi labur horretan egin egiten dute, eraiki. Puntua emanda berehala ikusten da nori etorri egiten zaion, berehala, tximista bezala, baina beste batzuk bere denbora behar dute.
Etorriaren Xalbador zenak ere bertsoa egin egiten garrantzia zuen, bertso onak egiten zituen baina erraztasun haundirik gabe, beti begiak itxi egiten zituen, eta puntuz puntu bertsoa osatu. Mattinek ahoa zabaltzea aski zeukan eta beti ateratzen zitzaion zerbati, ona edo dena delakoa. Honekin esan nahi dut erraztasunik ez daukanak egin egin dezakeela, gehiago kostata, baina egin.
GALDERA: Duela bost urte, gutxi gorabehera, Iparraldean errefuxiatu behar izan zenuen. Nola ekin zenion hemen Eskoriatzan utzitako lanari?
ERANTZUNA: Lehenengo urte osoan ez nuen ezer egiteko posibilitaterik eduki. Gero, bigarren urtean banuen gogoa ere, posibilitatea banuen, batzu deika hasi zitzaizkidan eta animatu egin nintzen. Nik ere banuen haurrekin ibiltzeko ohitura hartua eta niretzat lparraldean ere komenigarria zen lanean hastea, bizitza lasaitzeko edo piska bat hustutzeko. Ez nuen lortu hala ere, zeren hemengo Bertsolarien Lagunak elkartearekin hasi nintzen baina urtebete alperrik galdu nuen. Ez dakit, jende horrek ez zuen argi ikusten, edo ez zuen sinesten, eta beste urtebete galdu nuen berriz ere ezer egin gabe. Hirugarren urtean iadanik nire kontura hasi nintzen, poliki-poliki ikastoletan sartzen eta azkenean zabaldu ere bai.
GALDERA: Nola ikusten duzu Iparraldeko giroa bertsolaritzaren alorrean?
ERANTZUNA: Prolema haundi bat dago. Esate batera, niretzat bertsolari eskolen mugimendua ez da bertsolariak ateratzeko bakarrik. Nik oso inportantea ikusten dut eskolen inguruan sortzen den giro guzti hori, eta Iparraldean horren falta nabaritzen da. Hemen bertsolari faltarik ez dago. Hemen falta dena jarraitzaileak dira, bertso entzuleak. Iparraldean ez dago entzulerik, eta gazteekin hasten ez bagara, eta gazte batzurekin hasita haiekin batera inguruan ez badira beste batzu mugitzen, ez dago zer eginik. Bestela, nola esplikatu Belodromoko jendetzarena? Gaz
GALDERA: Gaur egun plazatan kantatzen dutenetatik zeintzu dira garai haietan zuekin ibilitakoak?
ERANTZUNA: Badira mordoa. Lehenengo momentu hartan hasitakoak, Sarasua hiru anaiak, Iñurrategi, Isazelaia, Arantxa Loidi, Daniel Goikolea... geroztik ere etorri dira, jakina, baina horiek oraindik atzean dira. Koadrila honekin gertatu zen piska bat aurreratu genuenean besteekin aspertu egiten zirela, gauza sinpleegiak ikasi beharra edo, eta bereizi egin genituen. Nagusiekin "Apotza" soziedadera eta besteekin eskolan. Bai batzurekin eta bai besteekin astean behin egiten genituen eskolak.
GALDERA: Orduan ba al zen teoria aski landurik eskola batetan erakutsi ahal izateko?
ERANTZUNA: Ahal zena egiten genuen. Bertso zaharretatik hasi, eta haurrei zer gustatzen zitzaien ikusita, aurrera segitzen genuen. Geroago, salto haundia plazan kantatzea izaten zen beti, eskolan ikusitakoaren ondoren plazan kantatzera pasatzea tarte haundia izatea zen askorentzat. Oso diferentea izaten da batetik bestera, baina Jon Sarasua, esate batera, hotzenetako bat zen horretarako, gogo gutxienetakoa zuena, toki batera edo bestera eraman ezinik ibiltzen ginen beti. Gero badakizu, hauei gertatzen zaie denetan artistak direla, eta beste hainbat gauzatan ibiltzen direla. Eta nahiz eta bertsotan aritzea gustatu, beste gauzatan aritzea ere gustokoa izaten da... Gaur egun ere, Sarasua ez da beste asko bezala ibiltzen bertsotara guztiz entregatua, oso bere gisara ibiltzen da.
teak zerbaitekin mugitzen badira, gazteen inguruan beste jende berri mordoa mugitzen hasiko da, gurasoak direla edo lagunak direla. Hemen, Iparraldean, argi ikusten da betikoak direla alde batetatik bestera mugitzen direnak, alde guztietan pertsona berak. Pertsona berak eta oso gutxi gainera. Zaharrek, gainera, gero eta ulermen prolema haundiagoa dute.
GALDERA: Gai interesantea da azken hori eta merezi du agian piska bat sakontzeak. Ez al da prolema larri bat zahar jendeak eta, gaurko bertso asko eta asko ezin ulertzea?
ERANTZUNA: Beno, hori errealitate bat da, entzule zaharrek gaurko bertsoaren sakontasun hau ez dute hartzen ahal. Gainera, hemen Iparraldean bederen, badute ohitura bat bertsoa entzun eta barre egitekoa, eta kasu egiten diote bakarrik bertsoaren bukaerak zer esan duenari. Eta argi dago gaur egungo linean doazen bertsoak ez dituztela oso ondo hartzen. Bertsolariaren kultura maila gora eta gora joan da, eta entzule horiena, berriz, ez. Bestaldean, agian hemen baino bertso gehiago entzuten du jendeak, eta bertso asko eta asko entzunda jendeak hori segituko du baina hemen ez da halakorik gertatzen. Dena dela, nire ustez hori normala da, ez da kaltegarria. Kontutan hartu bertsolaria etengabe lanean ari dela, hitzak eta doinu berriak sortzen etengabe, bertso baten barruan.
GALDERA: Santi, zeuri pertsonalki nondik datorkizu bertsoarekiko grina?
ERANTZUNA: Bertsoa beti izan dut gogozkoa nik. Bestalde, guk ez dugu inoiz eskolarik ibili, eta irakurtzen ikasteko ere, bada, gure etxean bazen bertso liburu bat eta handik ikasi nuen. Bertsoak erdi entzun eta Autodidakta erdi ikasi egin, eta gero liburutegietatik eta horrela. Horrela ikasi nuen irakurtzen eta idazten ere soldadu joaterakoan hasi nintzen. Guztia horrela, guk ez dugu eskolan hankarik sartu. Txirritaren asteroko bertso-paperak irakurtzen eta, azkenerako denak buruan banituen. Liburu haundi hartatik merezi zutenak ere denak buruz ikasi nituen. Lehen ez zegoen gaur bezala bertso saiorik, eta zaila zen. Orduan ahal zen guztia bertso paperen bidez izaten zen. Ni bertsolari bezala, bestela, oso gutxi ibili naiz. Behin hartu nuen parte Txapelketa batetan, Ordizian bigarren mailakoentzat antolatu zeneko batetan, eta orduantxe agertu ziren plazara lehendabizikoz Lazkao-Txiki eta Lazkano... baina hura aldi bakarra izan zen niretzat.
GALDERA: Garai haietatik hona dezente aldatu da, beraz, giroa eta giroarekin batera bertsotan aritzeko modua?
ERANTZUNA: Hor mailak egon dira. Basarrirekin bertsoak hartu zuen maila oso inportantea izan zen, saltoa eman zuen. Gero Saltoen ere beste salto batzu eman ditu, Amurizarekin beharrakin eman dena esate batera, baina salto horiek ez dira mirakuluak, berez etortzen dira. Gainerako gauzak ere aurrera etortzen dira. eta bertsolaritzak ezin du atzean geratu, bere garaiarekin batera eboluzionatu behar du. Zuloan galduta geratu nahi ez badu, beste kulturaren ekintzen pare egon behar du bertsolaritzak. Lehen esan bezala, eboluzio horretan preparatuak ez dauden batzu atzean geldituko dira, baina zer egingo diogu, aztetik datozen gazteek behintzat aukera izan dezatela bertsoarekin kultur emaitza bezala konektatzeko.
Josu LANDA
Omenaldi egunean "Bertsolarien Lagunak" batasunak oparitutako txapelaz harro ageri da Santi:"Urratu ildotik jarrai".
Eskolen mugimendua ez da bertsolariak ateratzeko bakarrik, entzulegoa sortzea oso inportantea da. Iparraldean bertsolari faltarik ez dago; hemen bertso entzuleak falta dira".
Une honetan inportanteena bertsolaritzaren prozesu horretan gazteak atzean ez gelditzea da, bertsolariekin batera entzulego berri guzti hori batera eboluzionatzea".
Omenaldiaren egunean, bere ikasleak izandako batzurekin; Daniel Goikolea, Iñurritegi, Isazelaia, Arantxa Loidi, Kepa Sarasua eta azken honen anaia, Jon.
27-30

GaiezKulturaBertsolaritBertso esko
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaIPARRAGIRR2
PertsonaiazIPARRAGIRR2
EgileezLANDA2Kultura

Azkenak
Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | ARGIA
“Kateekin ateak hautsi” goiburupean ospatuko da Nafarroaren Eguna apirilaren 27an

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


Hezkuntza sistema propioa aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Ikamak deitutako ikasle greban

Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.


Euskal Pilotan euskal selekzioa aitortzearen alde kokatu da Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiko lehendakaria

Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren eta Espainiako Federazioaren arteko gatazkak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Jose Manuel Rodriguez Uribesek euskal selekzioaren aldeko adierazpenak egin ditu. Desadostasunak direla eta, Nazioarteko Pilota Federazioaren eta... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


2025-03-20 | Sustatu
‘Eta erasotzailea ni banaiz?’ ziberjazarpena ikuspegi berri batetik

Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik... [+]


BSHko lantokiko sarbidea itxi dute langileek euren etorkizuna negoziatu nahi dutela aldarrikatzeko

Kamioiak ez sartu ez atera. Horrela eman dute goiza BSHko Eskirozko lantokian. Parez-pare langileak aurkitu dituzte protestan. Hilkutxa batekin, elkarretaratze formatuan lehenbizi eta Foruzaingoak esku hartu behar zuela jakin dutenean eserialdia egin dute erresistentzia pasiboa... [+]


Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua

Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.


2025-03-20 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirikek manifestazioa deitu du larunbaterako ‘Euskal Herria ez dago salgai!’ lelopean

Sareak nabarmendu du Euskal Herri osoko eragileak daudela bertan eta deialdiak 140tik gora atxikimendu jaso dituela: "Horrek islatzen du zein den gaur egungo errealitatearen urgentzia, lurraren defentsaren beharra eta auziarekiko dagoen konpromezua".


2025-03-20 | ARGIA
Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek dimititu egin dute, Solariaren proiektuarekin “eskuak lotuta” dituztelako

Koalizio abertzaleko hiru ordezkariek ohar baten bidez euren "frustrazioa" adierazi dute proiektu fotovoltaikoa ezin gelditzeagatik: "Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen". Proiektu honi ez! plataformak salatu du EH Bilduren... [+]


2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


2025-03-20 | Euskal Irratiak
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean

Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]


Eguneraketa berriak daude