Kanpezun Lehen Euskal Astea


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Arrakasta Berezita Jaso Dute Oraingoan
Kanpezun Lehen Euskal Astea
Duela sei bat hilabete hasi zela AEK euskarazko klaseak ematen Kanpezuko eskualde horretan eta hasi dira ondorioak agertzen.
Martxoko 7tik 15era baratu dute lehen euskal astea. Guzti honen berri ematera etorri zaigu han lanean darabilkigun irakasle bat. AEK-ko irakaslea hain zuzen.
ARGIA.–Ezer baino lehen galdetu nahi dizut, ea non dagoen Kanpezo.
IRAKASLEA.–Hau gutxi gorabehera Arabako mendiak edo Montaña Alavesa izeneko ingurumari horretan dago. Badakizu Araba zazpi kuadrilletan banatuta dagoela, Kanpezu dugu hauetako bat.
A.– Nola burutu ahal izan da lehen euskal aste hau?
I.–Historia oso bitxia da. Beno AEK duela urte bat edo hona etorri zela. Ordurarte euskarazko klaseak apaizak ematen zituzten.
Baina astean hiru bat orduedo. Orduan iazko Korrika hemendik pasatu behar zuen, eta antolatu zutenak halako "baldintza" bat ipini zuten. Hau da beraiek Korrika antolatuko zuten baldin eta hemen AEK montatzen bazen. Jakingo duzu eskualde hauek Errioxa eta Kanpezu defizitarioak direla. Baina AEK beti saiatu da toki guztietara iristen eta beno hemen gaude.
A.–Zer nolako harrera izan dute euskerazko klaseak?
I.–Oso ona. Jende dexente daukagu, berrogeitamalau ikasle hiru herrietan banatuta, Kanpezu, Bernedo eta Maeztu. Kontutan hartu behar da oso herri txikiak direla, ez daukate industriarik, zerrategi eta textil kooperatiba bat ezik nekazaritzatik bizi dira gehienak.
A.–Beraz Gasteiz batekin gonbara ez gero zeharo desberdina da ezta?
I.–Bai noski. Jende gutxi dagoelako baina ez jende gutxi euskara ikasten dabilelako. Adibidez Angotinan hiru gazte bakarrik dira eta hirurak euskara ikasten ari dira. Zihuraski proporzionalki hemen askoz ere jende gehiago daukagu euskara ikasten, hirietan baino.
A.– Nola dago jarrita AEK?
I.–Hiru irakasle gaude, bi hara joandakoak eta bestea Kontrastakoa eta hiruren artean zerbitzu guztiak betetzen ditugu. Kanpezun eta Maeztun batez ere bertako jendea daukagu. Bernedon ordea ingurukoak dira batik bat Navarrete, Angostina Lagran... Adibidez azken hauek egunero hamalau kilometro egiten dituzte euskarazko klaseak jaso ahal izateko. Hor ere ikusten da zer gogoarekin dabiltzen.
A.–Eta zer moduz aste honen antolaketan?
I.– Hasieran AEK-k aste kultural hau zela eta dei ireki bat egin zion bailara osoari. Bertako apaizak, eskola eta ikastolarekin zerikusia duten jendeak, gure ikasleak elkartu ginen. Hasera haseratik bertako jendearekin egiteko asmoa geneukan, ikusi erazi nahi genien bere kultura ere euskalduna dela. Beti eduki dute halako mito bat bakarrik Bizkaitarrak eta Giputzak ginela euskaldunak eta apur bat bada, hau hausteko ezta?
A.–Eta zer moduz irten da lehen aste kultural hau?
I.–Ongi, oso ongi. Nere ustez ekintza garrantzitsuenak bi izan dira. Bata eskualde horretako haur guztiekin jai bat egitea, larehun bat inguru bildu ziren. Aurretik eskolatan euskal herriari buruzko gaiak landu ziren eta eskulan batzu prestatu zituzten. Gero egun horretan azoka bat egin genuen gezurrezko diruarekin eta beraiek egindako eskulanak erosten zituzten baina beti euskaraz, oso polita izan zen.
A.–Eta bestea?
I.–Bestea erakusketa etnologikoa bat izan zen, bertako lanabes, altzari eta tresneriez osatuta. Aipagarria da jendearen horrenganako jarrera, izugarria benetan, beren etxera eramanez eta ea zenbait gauza balio zezakeen galdetuz eta abar.
A.– Orduan jarrera ezin hobea?
I.–Bai, beno guk horixe nahi genuen, beraiek hor parte hartzea ,eta jendea konturatzea hor erakutsitakoa euskal kulturaren partel dela sustrai euskaldunak dituztela, uiertzen? Gainera artisauak ere han aritu ziren. Villaverdeseko ezpel goilaragile bat, Ulibarriko uztargile bat, Navarreteko erratzgile bat eta saregile bat ere erretelak eta horrelakoa egiten dituena, bertako gaztegileak ere han izan genituen.
A.– Horretaz gein badakigu Tasio filma bota zenutela.
I.–Bai hori ere esan nahi nuen eta oso ongi irten zen gainera. Badakizu Tasio eskualde horretakoa dela, Zuñigakoa hain zuzen eta filma bera ere inguru horretan egin zuten. Orduan adin bateko jendeak, denak ezagutzen dute Tasio eta hara eraman genuen bai Tasio eta baita Patxi Biskert ere, pixka bat filma horren aurkezpena egiteko, izugarrizko arrakasta izan zuten, jende asko, egundoko giroa sortu zen.
A.–Balantze ona lehena izateko, ezta?
I.– Bai, batez ere lehen esandako jendearen parte hartze horregatik eta guk nahi genuena lortu dugulako, hau da euskararekiko giroketa bat eman delako eta hiru herri horiek batera jokatu dutelako, ze orain arte hemen zenbat jende euskararen alde zegoena bada bakoitzak bere aldetik zebilen eta elkartzea lortu dugulako elkartasun sentimendu bat sortu delako alegia.
A.–Ekintza paraleloak egin dituzue?
I.–Bai bertako pintatzaileek herri bakoitzean mural bat egiten ari dira. Dagoeneko Kanpezokoa eta Maeztukoa egin dute eta orain Bernedokoan dihardute.
A.–Aurrera begira orduan ateak irekita utzi dituzue?
I.–Bai horrela espero dugu, behintzat, jendearen jarrera ikusita datorren urtean ere beste hainbeste egiteko asmoa dugu, jadanik lehen pausoa eman dugu.
MIKELE
40

GaiezHizkuntzaEuskaraEkitaldiakKanpezuko E
EgileezMIKELE1Hizkuntza

Azkenak
Munstrok izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude