Imanol Lazkano: "Txapelketen Arteko Tartea Beste Zerbaitekin Bete NahiGenuke"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskal Herriko bertsolari txapelketari buruzko elkarrizketa
Imanol Lazkano: "Txapelketen Arteko Tartea Beste Zerbaitekin Bete Nahi Genuke"
Arratsaldeko saioa bukaturik eta irabazlea ezagututa, antolatzaileetako zen Imanol Lazkano bertsolariarekin egon ginen.
ARGIA.– Antolatzaileetako bat zara. Jendeak iritzi onak zituen antolaketari buruz.
I.L.– Antolaketan, isilik geratzen da bertsolariez gain, badela Euskal Herrian barrena gai jartzen nahiz beste lan askotan aritua den lagun sail handia. Horiei zor zaie antolaketa horren meritu guztia. Bertsolari elkartea ere fin aritu da.
A.– Gaurko egunaz, txapelaz.
I.L.–Bueno, nik uste goizeko saioa oso ona izan dela, eta nik pentsatu dut Xebastianek bakarkako gaia kantatu duenean trena galdu duela, nahiko gai astraktoa zen, hor egin behar zen gaia bilatu eta gainera bertsoa egin. Lan handia zen eta Sebastianek ilusio gehiegi gabe kantatu du gai, horretan eta nik pentsatu dut trena galdu ote duen, baina Sebastian bezalaxe besteak ere berdin berdin erori dira, gaia nahiko zaila zen luzitzeko, ta lehen ere ondo luzituta zegoen, eta neretzat, irabazita gelditu da txapeldun.
A.–Juradoaz eta...
I.L.– Bueno juradoak nik uste dut lehenago ere esan dugula lehengo juraduak, gaurkoak eta gerokoak bere akatsak izan eta izango dituela, badakigu intentzio onenez egin dituela gauzak, eta gainera kontutan hartu behar da bertsolarien aldetik errespeto izugarria diegula, beren borondatearen kontra, ia behartuta ekarri baititugu lan horretara eta orduan akats horiek nahi ta nahi ez barkatu beharra dago jende horri.
A.– Zuek elkarte bezala jarraitzeko asmoa al duzue?
I.L.–Bai, bai, iritsi zaizkidan berrien arabera nik uste dut diru mordoska bat geldituko dela eta diru horri nolabait eman behar zaio irtenbide bat eta, antolaketako batzorde hau bildu bertsolari elkarte honen inguruan etai ondorengo urteetarako plan batzu egingo dira. Antolaketa hau ez dago uzterik txapelketa bat egin eta bertan besterik gabe, nik uste dut orain arteko txapelketetan izan den frakasurik handiena dela hiru urtetik behin txapelketa bat egin eta gero hiru urte osotan karpetak armarioan geratzen zirela, eta hori ez genuke nahi. Ez dakit zenbat ahalegin egingo dugun, baina nahi genuke bi urtetik edo hirutik egiten baldin bada ere txapelketa, tarte hori beste zerbaitekin bete nahi genuke, oraindik gauza asko dago ikusi eta hitz egiteko, baina uste dut ametsak horrela direla.
Iñaki CAMINO. Josu LANDA
38-40

GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakEHko Bertso
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaLAZKANO1
PertsonaiazLAZKANO1

Azkenak
Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Eguneraketa berriak daude