«Hordago» taldea Gasteizko antzerki gaztea


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Haurrentzat txotxongiloa eta antzerki musikala helduentzat
«Hordago» taldea Gasteizko antzerki gaztea
Antzerkiaren eremuan, rockandrolla, dantza eta clowna batzen daiatzen dira gasteiztar "Hordago" taldekoak. Esperientzia interesgarri honen berri ematen digute.
Arabako antzerki giroan talde ugari eta arazo ugari ere daude. Hordago talde horietako bat dugu. Haiek diotenez antzerki gaztea egiten dute, gazteek egina eta gazteentzat. Beraiek textu propioak sortzen dituzte daukaten adierazpen beharrei erantzuteko, hemengo antzerkiak herri honetan eragin soziala izan dezan.
ARGIA.– Noiz hasi zineten antzerki lan honetan?
HORDAGO.– Hordago kooperatiba 1983ko Irailan osatu genuen. Txotxongilo ikuskizun bat sortu genuen. "Sagulinobitx" emankizun pilo bat eginez (eskoleetako kanpainak. Bilboko txotxongilo jaialdian...) eta gure lehen esperientzia txotxongiloekin eta umeekin han izan genuen.
Gero ikuskizun musikala egin genuen."Alajainkoa" zuen izena, eta musika Josu Zabalak egina (Hertzainakoa ). Baina ez genuen denbora asko iraundu barne arazoengatik. Taldeetan beti gertatzen denez arazo batzu izan genuen, batzu joan ziren eta beste batzu geratu ginen.
A.– Zenbat lagun osatzen duzue taldea?
H.– Orain zazpi gara, eta taldea finkatuago dago, denbora gehiago daramagu elkarrekin lanean eta gure norabidea garbiago daukagu. Lan arloak mugatuago daude.
A.– Zeintzu dira lan arlo horiek?
H.–Alde batetik txotxongiloak lantzen ditugu umeentzat, eta beste aldetik musikari ekiten diogu, beno, musika antzerkiaren barruan. Gure ikuskuzunetan plastika, rock an rolla, dantza eta clowna batzen saiatzen gara. Horregatik guk sortutako kantak, eta textu propio eta gaurkoak elkartzen duten produktoak egiten ditugu.
A. - "Sagulinobitx" eta "Alajainkoa" aipatu duzue. Zenbat obra gehiago egin duzue orain arte?
H.– Horiek aparte igaz "Moco", beste txotxongilo lan bat, egin genuen. Honekin ere Bilboko jaialdian egon ginen eta Tarrasako txotxongilo jaialdira joan ginen, eta pozik, gu eta haiek ere, gustokoa izan omen zen.
Eta orain beste obra musikala egin dugu, "Starguais". Kreatze lan kolektiboa da, textua, istorioa, eta dana geuk asmatu dugu. Rock talde bateko neskeen historian oinarritzen da. Institutoetako jendearen adina daukate eta sortzen zaien egoera guztiak agertzen dira, institutoan, etxean, kalean, mutilekin... oso dibertigarria.
Ikuskizuna historio bakar batek osatzen du, sketchak oso erritmo azkar azkarrekin, eta komikiaren estrukturarekin. Gaurko gazteriaren arazoak planteatzen dira, joera bizizalekin eta rock erritmoan.
A.–Beraz Starguais jende gazteari zuzenduta dago.
H.– Bai, batez ere publiko hori lantzen saiatzen ari gara, institutuko publikoa, haiei zuzenduta bait dago. Orain arte Hernanin eta Amurrion antzeztu dugu, institutuetan eta FPko zentruetan batez ere. Oso pozik gaude nahiz eta oraindik gauza batzu berregin behar, lehen funtzioetan beti huts daude eta.
A.– Nola sartzen duzue musika zuen ikuskizunetan?
H.- Lehen ikuskizunean musika grabatuta zegoen, play-back egiten genuen. Oraingoan, berriz, musikatresnak jotzen ikasteari ekin diogu, eta hemen gaituzue gitarra, baxua eta bateria. Obraren barruan musika aldikatuta doa. Ez da kontzertu bat, neska horiek ez dute publikoarentzat kantatzen, istorioaren barruan baizik.
A.– Nola egiten duzue obra bat sortzeko? Zein da zuen lan prozesua?
H.- Orain arte. Hordago berritu zenetik, egin ditugun bi obrak kreatze lan kolektiboak izan dira. Egoerak bilatzen dugu eta gero textu jartzen diegu. Batzutan zerbait aurretikpentsatua izan daiteke, eta besteetan inprobisaziotik sor daiteke. Dena geuk egina da azpiegiturarik ez daukagu eta denbora asko fokoak, kamioneta, eta abar lortzeko. Gainera jende gutxi gara, gutxi lan egiteko baina asko jateko, honetaz bizi saiatzen gara, malbizi gara, eta egun osoa hemen, lan egiten iraun hehar dugu, lan xurkagarria da.
A.–Eta euskara?
H.– Momentu honetan bakarrik txotxongiloak egiten ditugu euskaraz grabatu daitekelako. Taldeko guztiak ez dakigu, baina batzuk menperatzen dugunez eta gustatzen zaigunez textuen itzulpenak-itzulpen moldaketak egiten dugu. Momentuz ezin diogu denbora asko eman, gustatuko litzaiguke baina hainbat gauzak egin nahi dugu... Txotxongiloen arloan ez dago hainbeste lan euskaraz egina. Araban, une honetan, egiten duen talde bakarra geu gara. Arazo gehiago aurkitzen duzu ikastoletan, bakarrik kurtso goienekoak dakite, eta giro erdaldun batean daudela nabaritzen da.
A.– Esan duzuenez antzerkiaz bizi zarete, zein da taldearen egoera ekonomikoa?
H. Hondagarria. Joan den udan Eusko Gobernuak miloi bat eman zigun Starguais projektuarentzat, baina hiru funtzio estreinatuak eskatzen dute eta heltzen zaiguenerako lagunekin zorpetu gara. Hasieran bakarrik 25 ematen dute, beraz diru guztia aurretik gastatu behar duzu, gehien kostatzen zaizuna ikuskizun produzitzea da eta. Starguais ezagutu arte miseria hutsan gaude. Zirkuitu batean sartuko gaituztela espero dugu.
A.– Zirkuitu kontuan eta beste gaietan, nola daramazue instituzioekin harremanak?
H. Ez dute ezer ere gure alde egiten. Araban txotxongiloak euskaraz egiten duen talde bakarra gara eta Diputazioa ezta Udaletxetik ere laguntzen digu. Ikastolekin zuzenki negoziatu behar dugu, baina interesaturik egon arren ez daukate dirurik, eta lan egin behar dugu tarifa irrigarriengatik, eta hori ikastola pribilegiatuetan. Egia esan, antzerkiko jende gosez hiltzen gara.
Oso haserre gaude Diputaziorekin, ez gaitu zirkuituan sartu. Badirudi ia gauza pertsonala dela. Udaletxearekin liskartuak gaude. Gasteizko sei taldeek boikot egiten iraun dugu gure prezioak onartu nahi ez zituztelako, eta azkenean prezio horiekin kontratatzea onetsi dute. Antzerki profesionariaren astea geneukan eta, negoziaketa pila bat ondoren, ez zuten onartu publizitaterako eta giroa sortzeko ekintzetarako aurrekontua. Beraz ezetz esan dugu
Bestalde. taldeek dossier bat aurkeztu genuen Abenduan, hiriari bizia eman nahian (antzerki auzoetan, antzerki eskola, udal antzokia, etab.) eta komisio bat eskatu genuen, udaletxea eta taldeak harremanetan jartzeko behintzat. Oraindik ez digute erantzun.
A– Diotenez ez dago publikorik eskaera guzti horiek mantentzeko.
H.- Baina jendea mainatu behar da antzerkira etorrerazteko. Publikoa teatrora ez badoa programazioa ez zaiolako interesatzen omen da. Antzerki berri batean pentsatu behar da, jendea interesatzen zaiona. Adibidez "Starguais" funtzionatzen duen ikuskizuna da, kriston "martxa" dauka.
A.– Zerbait berririk prestatzen ari zarete?
H.- "Moco" laguntzeko ordu erdiko clown ikuskizun bat prestatzen ari gara, aktoreekin, baina umeentzat ere. Eta gerorako zerbait errazagoa, textu gehiagorekin eta ume txikiagoentzat. Baina aurrera jarraitzeko mezenas bat behar dugu, eta azkar.
PABLO
42-43

GaiezKulturaAntzerkiaTxotxongilo
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakHORDAGO

Azkenak
Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Eguneraketa berriak daude