"Fisika Orokorra II" Aurrerapausu Fisikoa


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
UEUko Lantalde Baten Emaitza Bikaina
"Fisika Orokorra II" Aurrerapausu Fisikoa
"Fisika Orokorra II" liburuak zientziak euskaraz ematearen alorrean beste aurrerapausua ekarri duelakoan, J.R. Etxeberriarekin berbaldi labur hau eduki dugu.
Joserra Etxebarria ezaguna da gure irakurleentzat ezezik euskalgintzaren munduan margilduta bizi den edonorentzat. Berak ekarri digu bulegora "Fisika Orokorra 11" atera berria den liburu bikain bezain trinkoa. Itxura ona hartzen diogu liburuari, koloretan dakar itxura sendoa duen azala (halaxe behar bait du egunero eskuartean erabiltzea helburutzat daukan edozein liburuk).
ARGIA.–Liburu hau "Fisika Orokorra II" da; zertarako eginda dago, non erabiltzeko?
J.R. ETXEBARRIA.– Asmo nagusia da fakultateetan eta, lehenengo mailako fisika orokorrerato kontsulta liburu moduan erabiltzea. Horixe da, batez ere, helburua, zientzia fakultateetan eta ingieneritza eta perito eskoletan erabiltzea. Material asko eskeintzen du eta zer esanik ez baliagarria izan daiteke beheragoko mailetan behintzat irakasleentzat. Instituto guztietan gutxienez bibliotekan egon behar luke, zeren honen maila BBB eta UBI mailak baino altotxuagoa bada ere kontsultarako egokia bait da.
A.– Zein da liburu honen ekarpena?
J.R.E.–Edukiaren aldetik dakar "Fisika Orokorra" izenarekin batzen diren gauza gehienak, ez denak, ze oraindik bestelako tomo bat egin beharko genuke. Esate baterako, kimika nuklearreko problematika eta halako gauzarik ez dago, beharbada bestelako maila batetako kontuak direlako. Baina oro har izen horrekin normalean ikastaroetan ematen den guztia eta gehiago dago.
A.–Ze aurrerapen egin da arloari dagokionez euskeraren aldetik?
J.R.E.– Euskararen mailan nik esango nuke 1979.ean UZEIk bere "Fisika Hiztegia" atera zuenetik han prosatzen ziren hitzak eta beste gauza ia normaltasun osoz erabiltzen direla fakullateetan eta. Beraz, alde horretatik, egonkortu egin da hizkuntza mota horren erabilera. Gero, egunetik egunera, hitz berriak agertzen dira, hain zuzen ere arlo berri baten sartzen bazara hitz berriak asmatu behar dituzulako; baina hitzak prestatzeko edo egokitzeko bidea nahikoa estandarizatuta dago. Horretan UZEIren lana eta "euskara zientifíkoa" asignatura ematen dutenen lana aipatu beharko lirateke.
A.– Batzuren kritika, UZEIren hiztegiei buruz ari naiz, gurdia behien aurretik ipintzea zela izan. Urteak igarota eta halako lanak burututa direlarik balantzea egin daiteke.
J.R.E.– Euskara guztiz eginda dago arlo honetan. Zer esanik ez, kritika praktikoa egin zaio hiztegiari. Nik zera esango nuke, hiztegiok baliagarri gertatu direla ehuneko haundi batetan. Laurogeita hamar edo laurogeita hamabostean.
A.– Zelan dabil gaur egun UEUko fisika taldea? Lankide gehiagorekin edo?
J.R. E.– Handituz doa astiro astiro, hain zuzen ere liburu hau egiteko zortzi irakaslek parte hartu izan dugu. Fisika lehen liburua egin nuenean neuk bakarrik egin nuen, gogoratzen naizenez. Orain taldea dago, bentaja guztiekin, batetik hobeto egiten delarik lana eta bestetik badagoela garantia pertsona hoiek irakasleak izanda gero materiale hau gero erabili egingo dutela. Beraz indar biderkatzailea modukoa da.
A.– Elhuyar-ekin harremanik izan duzue lana burutzean?
J.R.E.–Elhuyar-en erreferentzia beti izan dugu gogoan eta heurek geureak ere eta azken batez egiteko modu berbera da. Harreman handiak dauzkagu heurekin.
A.– Liburu honek esparru autonomoa eskeintzen dio erabiliko duenari, bertatik irten barik edozer jakiteko?
J.R.E.– Lehen mailako irakasleek eta ikasleek maila horretarako behar dutena badute bertan. Zer esanik ez beti jo behar izaten da bibliografiara.
A.–Zein izango da honen jarraipena?
I.R.E.– Momentuz ez daukagu ezer egiteko bestelako lan batzu dauzkagulako eskuartean. Badauzkagu programaturik bestelako mailetarako bizpiru liburu, in mente, buruan. Oraindik, tesis dotorala dela eta, aparkaturik dauzkagu, ez ahaztuta gero! Nik nire aldetik kontretuki badaukat asmoa lehen prestatu nuen material bat, "Mekanika Analitikoa", liburu moduan egiteko eta irakasleen artean badira bestelako asmoak ere.
A.– Liburu ederra eta mardula da; ze laguntza izan duzue?
J.R.E.– Laguntza? Geure lana lehenengo eta behin: Gero garanti izena dugu UEUren aldetik argitaratu egingo zela liburua; eta hirugarren euki dugu baila laguntza ekonomikoa EJtik. EJk badauka halako plangintza bat, EIMA deitzen dena irakas materiala eta prestatzeko eta hor onartu digute laguntza inprentako lanean parte bat estaltzeko. Horretara liburuaren salneurria erosgarria egiteko. Esan behar, azkenik, bostehun ale atera dilugula.
JIMENEZ
40

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
PertsonaiazETXEBERRIA2

Azkenak
Munstrok izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude