Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara,
jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jose Antonio Lekue, AEKko kideari elkarrizketa
Jose Antonio Lekue: "Jende ugari dago euskara ikasten, baina herrian egunero euskara guttiago entzuten da"
Euskara ikasi eta gero zer? Zenbaiti pozik asko lana bilatzeko balio izan zaie, beste batzu euskal mundura jaio berri dira, ez dira falta ere ederto ikasi ondoren giro falta dela eta gure hizkuntza ahastu dutenak. Gai honetaz, euskararen egoeraz, eta arazo hauei ikusten dizkien irtenbideetaz berba egiteko Jose Antonio Lekuerengana jo dugu, eta hona hemen AEKko kide honek solasaldi lasaian kondatu diguna.
ARGIA.- Sarritan aipatzen da euskara ikastea ez dela hizkuntza soila ikastea. Euskaldun berriak euskara mamitzerakoan beste zeozer hartzen du ezta?
JOSE ANTONIO LEKUE.- Hizkuntza bat ikasterakoan argitu behar da zein hizkuntza eta non ikasten den. Ez da berdin ingelesa ikastea Euskal Herrian, edo euskara ez dakien batek euskarari ekitea.
Bigarren hizkuntza ikasten denean satisfazio pertsonala edo lanerako behar duzula eta, egiten da... Komunikazio behar hori ez da izaten gizarte konkretu bati egokitua, Euskal Herrian, alderantziz, euskara ikasten duen jente askok nahi duelako egiten du. Integrazio bide on bat da bertoko hizkuntza ikastea. Eta gehiago esango nuke, guzti hau herri baten proiektu barruan dagoela. Euskal Herriaren kasuan adibidez.
A.- Sarritan esaten da bitartekoak helburua baldintzatzen duela. Hori dela eta AEKk aspaldi bultzatzen du sistima komunikatiboa irakaskintzan. Horrek ba al du zerikusirik gaurko gai honekin?
J.A.L.- Metodo komunikatiboa ez da AEKk asmatu duen gauza bat, beste herri batzutan ere erabiltzen den sistima da. Metodoarenhelburua irakaskuntza estrukturaletik urrundu eta ikasleen artean benetako komunikazioa lortzea, zientifikoko demostratuta bait dago horrela hobeto ikasten dela. Metodo komunikatiboan eskatzen da- fikzioz baino ez bada ere- inguran dauden elementu eta giroak klasera ekartzea. Bizitza normalean erabili behar diren hitzak, estrukturak eta abar ikasten dira.
"Taldeko komunikazioak ez du gehiegi aportatzen euskarak bizi duen egoeraren aurrean".
A.- Azken aldian hainbat aldiz aipatu izan den joera antodiglosiko delako horrek ezer berririk aportatuko al du euskaldunberriak euskal gizartean hobekiago integratzeko orduan?
J.A.L.- Metodologia komunikatiboa inportantea den arren, ikusi dugu taldeko komunikazioak ez duela gehiegi aportatzen gaur egun euskarak bizi duen egoeraren aurrean. Hau da, jende ugari dago euskara ikasten baina herrian egunero egunero euskara guttiago entzuten da. Hau ez da helduen euskalduntzearen arazoa, globalitate baten barruan sartuta euskarak duen arazoa baizik.
AEKk Lizarrako mintegian egin zuen planteiamendua izan zen ikustea ze aportazio egin daitekeen irakaskuntzatik egoera hori aldatzeko. Lehen esan dugu sistima komunikatiboaren bitartez klasean giro ona lortzen dela modu logiko batetan eguneroko bizitzan egin behar diren gauzak eginda. Oraingoan, hori gaindituz, klase barruan fikzioz egiten diren ekintza horiek kalera eramatea.
A.–Nola gauzatzen da hau praktikan?
J.A.L.–Honetarako lehendabizi norberaren inguruko errealitatea ezagutu behar da. Ikasleek taldean errealitate hori ikasten duten bitartean hizkuntza ikasten dute, eta ikasitakoak kalean inzidentzia etiteko balio izatea nahi dugu. Gain gainetik esanda hau izango litzateke orain deitzen dugun planteiamendu antidiglosikoa.
Euskara terrenoa galtzen doa, eta guk uste dugu irakaskuntzatik aportazio bat egin behar diogula maila horretan, euskararen presentazia egunero egunero gehituz joanez.
A.–Azken boladan AEKk sarritan aipatu du komunikabideen garrantzia, eta saio batzu egin ditu aldizkariak ateratzen, muralak atxekitzen, irrati libreetan programak eginez eta abar. Zer nolako papera betetzen dute komunikabideek prozesu honetan?
J.A L. Komunikabideek garrantzi handia daukate. Guk uste dugu AEKk bakarrik ezin duela euskara salbatu, eta AEK eta komunikabideek bakarrik ere ez. Horregatik eskatzen dugu euskararen plangintza orokorra egitea, eta hor sartuko lirateke komunikabideak, helduen euskalduntze-alfabetatzea, umeena eta abar.
Gizartea flashen bidez manejatzen da, denok gaude flash batzuen inguruan. eta ia ia titularretatik soilik gidatzen gara asko eta asko.
Prozesu hau euskaraz ala erderaz emateak inportantzia handia dauka, bai euskara ikasten daudenentzat. bai euskaldun direnentzat ere.
AEKn badaude esperientzia batzu. zenbait eskualdek ateratzen dituzte aldizkariak, irrati libreetan programak egiten ditugu eta abar. Bide horretatik sakondu nahi dugu. taldetxo bat bildu eta berriak euskaraz ematea. Herri eta auzo guztietan egitea lortuko balitz. horrek eragin handia edukiko luke.
Irrati mailan gauza bera izango litzateke. Bai Hego zein Ipar Euskal Herrian badaude irrati libreak, jende asko biltzen dutenak, eta horietan egon beharra daukagu euskara atera dadin.
"Zalantza daukat euskararen prestigioa gorantza doan al estankatuta lotu den".
A.– Ez duzu uste komunikabideek erabiliko dutela euskara hliajina lortzeko eta kasil gehienetan polito gera dakien?
J.A.L.– Beste arazo bat izango litzateke euskararen prestigioa, eta neuk pertsonalki zalantza daukat gorantza doan ala estankatuta lotu den.
Pubiizitatea hera iLusten baduzu. ez da euskaraz egiten, ia dena erderaz da. Euskal medioetan ere batzutan erderaz egiten da. Orduan, euskarak zertarako balio du? Ba ganza konkretu batzuetarako bai. baina merLatuan sartzen bagara sarritan ez da erabiliz izaten, eta hori funtse/ko arazoa da. Merkatuan sartzeko. euskarak prestigioa behar du.
A.–Nola lor lezake euskarak prestigio hori?
J.A.L.–Sarritan presio baten bidez lortuko da. Hau da, momentu konkretu batetan euskararen presentzia gehitu egin zen egoera orokorrak horrela bultzatu zuelako. Jendeak esperantza gehiegi ipini du arlo horretan; badago Euskal Telebista–oso inportantea izan dena– eta pentsatzen du oraintxe ja euskara salbatuta dagoela. Geroago estankamentu bat egon da, batzutan frenoa ipini zaioiako. Herrian atera diren iniziatibak ez direlako behar beste bultzatu, AEK bera esate baterako. Gauza ez da jendea ikastera bultzatzea bakarrik, horretarako medioak ipini behar dira.
A.–Orain dela gutti agertu da egunkarian erreportaia bat, datu harrigarria ematen zuena: Bilbon euskara ikasten baino ingelesa ikasten bi aldiz jende gehiago dago. Zer deritzozu honetaz?
J.A.L.– Beharbada; gaurko egoeran normala izan daiteke. Euskara ikastera datozenak integrazio beharra ikusten dute, nahi eta ahal dutenak etortzen dira. baina badago beste jende bat merkatua ikusita ingelesa ikasten duena. Badago egon euskararen kontzientzia, baina ezin dugu esan beste interes batzu ez daudenik.
"Denok ikusi behar dugu euskararen salbazioa ez dagoela sektore konkretu baten eskuetan".
A.–Lehen aipatu duzu plangintzaren beharra, eta sektore guztiak biltzearen premia... Badago proiektu edo errealitate txiki bat EKB Izenekoa. Ze funtzio ikusten diozu EKBri?
J.A.L.– Momentu honetan hasten gaude. EKBren egin beharra herri bakoitzean dauden sail, sektore eta elkarte kultural desberdinak biltzca da. Sektore bakoitzak arazo handiak danzka' eta mundu desberdina da. Orduan maiz mugatzen gara norberak bere arazoei irtenbidea ematen, eta nik uste dut hor dagoela gakoa. Denok ikusi behar dugu euskararen salbazioa ez dagoela sektore konkretu baten eskuetan. Denon arteko lana ez badugu bidezko ikusten. euskarak ez dauka zereginik.
EKBk denbora behar du, eta Bizkaian behintzat mugimendua dago hori aurrera ateratzeko. Dena den denborak esango du aurrera doan ala ez. EKB aurrera ateratzeko beharrezkoa da herri bakoitzean taldeak sortzea, EKB ez bait da sekula goitik behera eratuko. Baina hemen berriro ere medioen problema tokatzen dugu, medioak behar dira eta gaur egun ez dauzkagu.
Iñaki GOITIOLTZA
"Gizartea flashen bidez manejatzen da, denok gaude flash batzuen inguruan, eta ia ia titularretatik soilik gidatzen gara asko eta asko".
33-35
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzErabilera
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
PertsonaiazLEKUE1
EgileezGOITIOLTZA1Hizkuntza