Ugazabak Maizterra Bota Nahi


2021eko uztailaren 23an
Larrabetzuko baserri bateko familiari elkarrizketa
Larrabetzuko "Ametza" Baserrian Ez Da Amets Egiteko Lekurik
Ugazabak Maizterra Bota Nahi
Azken aroak latzak datoz Larrabetzuko Ametza baserriko laborarientzat. Bertan lau belaunaldi bizi ondoren kale gorria besterik ez diete utzi nahi mende luze horretako lanaren truke.
Herriko jendeak lagun hauek ezin dituztela kaleratu eta babes ematera joan dira kaleratze aginduak eta goardia zibilak iritsi zaizkienean. Herri oso batek dio Ametzan bizi behar dutela, eta lurra laborarientzat kontsigna zaharra berritu egin zaigu Bizkaiko herri honetan. Bertara jo eta han Bittori etxekoandrearekin, eta berorren seme alaba diren Marivi, Pitxi eta Jaionerekin egon gara hizketan.
ARGIA.– Kontatuko zenigukete arazoa nondik datorren eta zelan joan den orain arte?
MAIZTERRAK.– Bueno, ba hemen l12 urte inguru bizitzen gabiltza, eta nigaz hau da laugarren generazioa. Nire aita ezkondu zen baserri honetara amagaz, ama bertako alaba zela. Lehen ugazaba izan zenak semea eta alaba bat zuen. Alaba kanpotar, santandertar bategaz ezkondu eta hori hasi zen beti arazoakaz, aitari beti- lioa topatzen. Beti hola ibiltzen zirenez, aitak esan zien basoa izaniko lur zati bat lantzen uzten bazioten berak ordea haien propietateetan pinua sartuko ziela. Horretan geratu ziren berbaz, baina udazkenean pake epaileak deitu zuen aita auzitegira joateko, eta bertan paper bat firmatzeko, aitak ez zuenez firmatu Bilbotik deitu zuten notari batengana.
Bertara heldu eta berbotan ailegatu ziren akordioa sinatzeko zela esan zioten. Gerra ondoan egoten zen asesoramendu txarra, ignorantzia eta bildurra zela eta ba firmatu egin zuen. Tranpa bat prestatu zieten 16-17 urtetarako kontratua bait zen. Orain sei urte deia eduki genuen juzgadurako, eta abokatua topatu behar genuela esanez.
A.–Orduan epaiketetan sartu zineten, ezta? Nola atera zen gauza?
M.–Juizioa egon zen eta epaileak hartu zuen oinarritzat kontratu firmatu bat zegoela, eta juizioa galdu egin genuen. Horren odoren epaileak ipini zuen desauziorako eguna, eta guk ordea esan genuen ez ginela irtengo inongo akordura ailegatu orduko. Baina jabearen abokatuak ez zuen inolako akordurik gura, desauzioa aurrera atera gura zuen eta kitto.
Guk esan genien lege mailan eskubide guztiak galduta ditugula baina tranpa bat izan zela, eta horren ostean badagoela gauza soziala eta morala gure alde. Juzgadutik etorri ziren gu ateratzeko, jendetza handia batu zen etxe ondoan, ehunetik gora. Juzgadukoakaz berba batzu egin genituen ondo eta ez zuten aurrera eroan desauzioa, eta hola geratu zen. Handik sei hilabetegarrenean beste desauzio notifikazio bat etorri zitzaigun. Orduan kanpaina bat egin zen heure abokatuegaz egoteko, bai udaletxea, bai EHNE baserritarren sindikatua, baina ez zuen segitu berba egiten. Guk berriz be aipatu genuen negoziaketa batetara heltzeko asmotan ez badaude ba gu ez ginela kanpora joango. Egin zen kanpaina, etorri zen jendea eta juzgadukoak be, eta hor lotu zen agindua bete barik.
Handik sei hilabetetara, ostera be beste notifikazio bat heldu zen, hirugarrena, eta abenduak 11an laugarrena. Egun horretan goizeko 11ak ordu txarra izan arren nahiko jende batu zen. Bederatzi t'erdietan agertu zen inguru guzti hau goardia zibilaz beterik, hamabi kotxe, 45 numero, kriston montajea... Hor ikusten da Euskadin goardia zibilak sobera dagozela eta ez daukatenez beharrik herriko gauzetan ibili behar direla. Denok dakigu orain arte erakunde zapaltzailea izan direra, eta orain ikusi dugu horretaz gain baserrietatik jendea ateratzera dedikatzen direla.
Orduan ba ez gintuzten atera. Mendiola alkatea bera ere negoziaketa batzuren alde posizionatu egin zen, eta azkenean andre horrek -Leonor Oleaga, abokatuak–esan zuen abenduak 15eraino ematen zuela epea negoziaketa batzuetara ailegatzeko. Azkenean gure abokatua geratu zen batzar bat egiteko zuzenean etxeko jabeagaz eta ez heuren abokatuagaz.
A.– Zertarako gura du propietarioak etxe hau? Etorriko da bizitzera edo...?
M. Argumentu asko eman dute, baina faltsuak dira. Alderdi bat Galdakaokoa dela eta horko semea langabezian daukatela, egoera ekonomiko txarra pasatzen daudela, eta hau behar dutela bizimodua aurrera ateratzeko. Hamabostean aterako gintuztela pentsatuz behar bada pozik egongo zen, baina kasualidadez Lutxana itsontzian, Asturiasen hondatu zen horretan hil egin zen, eta hor ikusten da erabili dituzten argumentuak faltsuak direla. Gizon hori 8 urtetan zegoen lanean makinista modura, soldata be ez da obreruarenaren modukoa izango, eta situazio ekonomikotik txarto pasatzen daudela gezurra da. Beste batzutan alaba atzeratu batentzat dela, txaleta egiteko dela...
Horiek orain 10-15 urteko baserrien espekulazioagaz egiten dute amets, saldu milonada hartu... Txateta egin eta beste baserri guztia sasiz bete. Orain baserria esplotazioan dago, eta errentadorea kanpora bidaliz gero esplotazioa amaitu egingo da.
A.–Orain arte be arazoak eduki dituzue, ezta? Teilatua txarto dago, eta jabeak ez du uzten konpontzen ez ezer, ezta? Beti oztopoak ipintzen...
M.–Bai beti. Baserriko ormak lur eta harriz eginak dira eta teilatua behera datorrenean harek hormak behera doaz humedade edo euriegaz. Gainera ez dira baserri honetara etorriko, bata jubilatuta dago, eta besteari be gutti f'altatuko zaio egiteko, heuren bizimodua daukate, ez dute baserria behar bizimodua ateratzeko.
A.–Zer proposamen egingo diezue zeuen aldetik? Baserria erosi, errentadore modura segitu edo...
M.–Guk lehenengotan erostea eskaini genien, eta heurek hasiera batetan itandu zuten ea zegan. Guk diru piloa eman bagenie hartu egingo zuten, baina esan genien arau batzu daudela salerosketarako; erantzun ziguten ez dagoela zer eginik.
A.- Baserritar askok aitortzen du behin eta berriz ez dagoela modurik baserritik bizitza ateratzeko. Zer pentsatzen dozue honetaz?
M.–Hori segun nork dinoen. Baserria familia mailan hartuz, ba ez dago zereginik. Egin behar dena da lurrak batu eta montaje handian sartu, baserria industrializatu. Baserrian ezin da bizi lau behi, hiru koneju eta bendeja apur bategaz, ez. Gauza batetara bakarrik dedikatu behar da. Baserria txikia bada, negutegiak; esnetara dedikatzeko bezalakoa bada eta nahiko behi edukiz esnetan konpetitiboa izan ahal bada ba esnetara.
A.–Antza denez hego Euskal Herria Europan sartu denetik hau eta beste hemengo ganadu gehiena okelarako izango da, diotenagatik esnea ez da batere errentagarria izango...
M.–Esnetara ez da egongo zer eginik ez badaukazu montaje handia. Okela izan beharko luke txalak hazi, eta ekonomiari errentabilitatea ateratzeko abereen janaria pentsuz izan beharrean lurretan artoa ereinda. Pentsutan gastatuko duzun hori norberaren solotik atera.
Uste dut negutegiak maila handian ipiniz gero irteera hobeagoa edukiko lukeela Europan okela eta esneak baino.
A.–Eta zuk ama Bittorik zer pentsatzen duzu guzti honetaz? Zu beti bizi izan zara baserri honetan eta...
M.–Nire aitita hogei urteoaz etorri zen hona eta 87 urtegaz hil zen. Gero nire aita hemen jaio zen, nire nebarrebak be bai, eta ni be hemen egon naiz. Nire lau umeak be hemen hazi ditut.
Orain kanpora bota gura gaituzte txakurrak izango bagina legez, gure egia heuren gezurrekaz tapatu zuten. Nire gizonak ikusi zuenean ez zegoela inor berari hori argitzeko gaixotu egin zen, eta horren gorabeheragaz hil zen orain urte bete. Joan zen gizona ni baino zati sanoagoz eta beharrerako fakultate gehiagoz.
Gehien sentitu dudana izan da lutuan egin dudan urtea be ez errespetatzea. Urte bete pasatu orduko etorri ziren berriro be zitazioneagaz esaten zelan datozen hemendik ateratzen. Hori izan da gehien sentitu dudana, eta Jaungoikoak ondo daki. Heurak edukiko dute heuren gezurra eta guk geure egia, baina nik ondo dakit gorabehera horiek eroan dutela nire gizona.
Iñaki GOITIOLTZA
Larrabetzuko baserri ezin dotoreago honetan urak ez dabiltza bare.
22-23

GaiezGizarteaBesteak
EgileezGOITIOLTZA1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude