"KASek Negoziaketaz Dituen Asmoak Argitu Ditzala"


2021eko uztailaren 23an
Pako Letamendiari elkarrizketa

Pako Letamendia "Ortzi"rekin Berbatan
"KASek Negoziaketaz Dituen Asmoak Argitu Ditzala"
Euskal politikan protagonismo handi bat edukitzetik erabat desagertzera pasa da Pako Letamendia «Ortzi». Duela gutxi jakin genuen berriro Hego Euskal Herrira iritsia zela, ia lau urtez Estatu Frantsesean bizi ondoren, Pariseko unibertsitatean eskolak eman eta bide batez doktoradutza tesia eginaz, gobernuak errefuxiatu paperak ukatu zizkiolarik. Tesia sei hilabetetan burutuko duela diosku, politikagintza utzi eta ikerlanetara dedikatzeko asmo finkoa azalduz.
ARGIA.–Irakurri ditugu "Navarra Hoy" egunkarian argitaratu dituzun artikuluak, terrorismo gaietako espertoei buruzkoak. Zerk eraman zaitu gai horretan sartzera?
Pako Letamendiat«Ortzi».–Doktoradutza tesia egiten ari naiz, "Nacionalismos de Estado y nacionalismos antiestatales, nacionalismo y violencia" izenburua eramango duena, eta hor Estatuaren biolentzia aztertzera behartua nago.
Bortxa edo biolentziaren inguruan dauden pentsamendu bide nagusiak aztertu ditut. Bata «Frankfurt-eko Eskola»koena eta Wilhem Reichena da, Fromm, Adorno eta Marcuserena; bortxak dituen sustrai psikologikoak aztertzen dituzte, eta sustrai horiez estatuek egiten duten erabilpena.
Jean Paul Sartre-rena litzateke beste bide ba, Franz Fanon-ek «Munduko kondenatuak» liburuan zehazten duena. Eta hirugarrena, ezkerreko interpretazioa litzateke. Nieztsche-ren interpretazio marxista bat; hau litzateke Henry Lefebvre, Deleuze eta Guattari-ren bidea ere.
Guzti hori maila teorikoan. eta praktikari dagokionez aztertu behar izan dut Mendebaldeko agintarieck erabiltzen duten "terrorismo" kontzeptu estereotipikoa. Estereotipo horiek antolatzen dituzten pertsonek, beti ezkutatu egiten dute Estatuak erabiltzen duen terrorea; eta terrore hori izan daiteke Estatuak bere kontsentsutik kanpora geratu diren minorien kontra erabilizen duena, eta baita Estatuak berak egindako terrore itsua ere.
Esan behar da Estatuaren zerbitzuan daudela ikertzaile horiek, aldi berean, OTANekin eta multinazionalekin kolaboratuz.
A.–Multinazionalekiko kolaborazioaren afera hori gehixeago argitzea interesgarria litzateke.
P.L. Kapitalismoaren garapena, multinazionalen gidaritzapean. intormatika eta etektronika sailetako industria aurreratuen bidetik ari da planteiatzen. Hauen merkatua, Estatu Batuek mantentzen zituzten gerra lokalek absorbitzen zuten (Vietnamekoak eta abar). Baina 70.eko hamarkadako deskolonizazio bolada burutzen denean, Mendebaldean interes handia dago industria elektroniko eta informatikoak garatu eta Estatuak polizial biburtzeko. Ez da kasualitatea 1975etik ugaltzea "terrorismoa"ren garrantziaz populua komentzitu nahi duten ikertzaileak.
Estatu polizial eta antiterrorista batzuk lortzeko herritarren oneritzia nahi da. Honek batetik autoritarismoa sendotzen du, baina bestetik multinazionalei ere merkatu eder bat eskuratzen die.
Hola agertzen zaizkigu terrorismoaren estereotipoa zabaltzen duten teoriko eta dibulgatzaileak. Eta Pariseko "Bibliotheque Nationale" delakoan, nere lanetarako liburuak aztertzen ari nintzela, orain dela urtebete Gasteizko Gobernuak ekarri dituen esperto horietako batzuen izen eta lanekin egin dut topo.
A.–Gauzak planteiatzen dituzun bezala, behar bada pentsatu beharko genuke "terrorismo" batzuk multinazionalek edo Estatuek berek sortuak izan litezkeela.
P.L. - Bi zatitan erantzungo dizut. Maila internazionalean, "terrorismo" deitzen den fenomenoaren aurrean bi ikuspesgi daude ONUn bertan ere. Estatu sozialistentzat eta koloniak izandakoentzako, fenomeno horien kausak behar dira aztertu, miseria bezala nazio zapalkuntza, ez dela terrorismoa autodeterminazioaren aldeko borrokekin nahastu behar.
Estatu Batuek eta Europako Ekonomi Elkartekoek osatzen duten beste jarrera: hauen ustez terrorismoak ez du kausarik sekula. Baina, terrarismoak edonola ere efektoak dituenez gero, bere sustraian egon behar du edo konspirazio internazional handi hatek edo irrazionalitate kriminal bat. Bata zein bestea izan, mekanikoki konpondu beharko da.
Estatuek terrorismoa sortu dezaketen? Biolentzia egon dadin sustraiak mantentzen dituzten bitartean bai: eta hori da 1973an ONUk. estatu sozialisten eta Afrika eta Asiakoen bultzafaz definitu zuena. Orain, Estatua urrutirago ere joan daiteke "terrorismoa" menderatzeko. Hasiera batean Jaurlaritzak deitutako bost espertoen artean zegoela pentsatzen zuen batek. Brian Jenkins-ek, esate baterako, Estatuak terrorismotik nola defenditu behar duen proposatzen duenean, batetik nazioarteko kolaborazioa proposatzen du, baina baita beste ekintza batzuk ere. Estatuaren aldetik benetako jarrera terrorista bat suposatuko luketenak.
A.–Zure doktoradutza tesiaren haritik, beraz, bost esperto hauetaraino iritsi zara. Ze inpresio eman dizute?.
P.L. Esperto horietako batzuen liburu eta artikuluak aurkitu ditut, ez guztienak. Franco Ferracuiti cta Jacqes Lenuté-ren obrak ezagutu ditut. Beste batzuen erreferentziak prentsatik, ARGIAk publikatu zuenetik, eta abar, beste batzuen berriak ere baditut. NATOren inguruan egiten duten lana eta beste. Garbi ikusten da horiek satruta daudela 1975etik aurrera "terrorismo"aren irudi estereotipatu bat egitea bilatzen duen bidean.
Beti ez dago homogeneitate handi bat beren artean. Leauté-k, adibidez. kriminalitatea ikertzeko batzordeetan hartu du parte, eta eritzi bitxiak botatzen ditu: kriminalitateak kutsadurarekin eta burrundekin zerikusirik baduela, eta abar. Ferracuti, aldiz, zehatzago agertzen da, Europako Kontseiluak estradizio komenio bat onartu zuen 1976an, eta horren jarraipena egiteko dagoen batzordeko partaidea da.
Euskaldununtzako oso inportantea da hori, zeren eta aurretik Europan ontzat ematen zen legedian edozein estradiziotatik motibazio politikoak kanpora geratzen baziren, komenio horrek salbuespena kentzen du. Estatu Frantsesak ez zuen hori sinatu, baina hiru euskaldunak estraditatzerakoan bere babesa izan zuen..
A.– Horchem utzi dugu zehaztu gabe, eta badirudi bera dela bostetatik gehien mugitzen denetakoa.
P.L. Ez dut Horchemen beraren ezer aurkitu, baina aldiz erreferentzia ugari bai. Terrorismoaren estereotipoak egiteko bidean garbienik lerratzen denetako bat Claire Sterling kazetari iparramerikarra da, eta berak idatzia da, 1980an, "Terrorearen sarea" izeneko liburu bat.
Euskadiri kapitulu bat eskaintzen dio, eta esan dezaket egiten duen analisia erabat eroa del: ilboko kaleetatik paseatuz ez omen zuela espainiar izan nahi ez zuen inor aurkitu, euskara hogeitik batek bakarrik mintzatzen duel... ETA lehen momentutik terrorsmo internazionalean nahastua agertzen da, eta bere sorrera berriz 1964ean zenbait pertsonak. La Habanara egindako bidai batean. Harrez geroztik ETA marioneta bat da nazioarteko terrorismo sarean.
Ikuspegi horretan behin eta berriro aipatzen du Sterlingek Horchem, euskal aktualiatearen berriemaite bezala. Arazo hauetan gehien dakitenentako bat kontsideratzen du kazetari horrek Horchem, hortik kontuak atera.
Horrez gain, jakina da Horchem Alemaniako "Konstituzioaren Defentsarako Zerbitzu" batean dagoela; baina esan behar da hori zerbitzu antiterrorista bat dela.
A.– Oraintsu esana du Gasteizko Gobernuaren bozeramaileak bost esperto horien informea ez dela publiko egingo. Informe horrek nondik joko duenik susmatzen al duzu?
P.L.– Iruditzen zaidana zera da, gizon horien informeak ez duela ezer berririk ekarriko gure arazoak konpontze bidean. Esperto horiek "terrorismo" deituaren estereotipo internazionala finkatzearekin konprometituak dauden neurrian, ezin dute ezer esan hemen gertatzen denaz.
"Terrorismoa", edo konspirazio internazinal baten edo irrazionalitate kriminal baten ondorio izatea ez da egia. Hori Ipar Irlandan bezala Hego Euskadin begien bixtakoa da, eta borroka armatuaren alde nahiz kontra dauden guztiek badakite horrek hemen kausa batzuk dituela.
Baina beste aldetik, "terrorismoa" borrokatzeko hartu den bide gogorrarekin bai Europan eta bai Estatu Batuetan konprometiturik dauden intektualen harikoak dira bost horiek. Ez dute konponbiderik ekarriko, aitzitik, Euskal Herriko arazoa irtenbiderik gabeko zuloan sartzen duten pertsonen errotara ur gehiago eramanen dute.
A.–Orain arte "terrorismoaren" azterketa bide bat aipatu duzu. Ez al dago biolentzia politikoaren aurrean beste interpretazio bide edo linea teoriko bat Europan zehar?
P.L.–Europa mailan norbait baldin badago biolentzia politiko herrikoiarekin ados. Intelektualki, isildu egiten da. Baina Estatu Espainolari dagokionez, badira intelektualak "terrorismoa" eta bere agerpenak aztertu eta razionaltzen saiatzen direnak. Ibañez bezelak! soziOlogoak, Sadaba bezalako filosofoak, Sastre bezalako idazleak...euskaldunak izan gabe arazoa konpontzeko bide egokian kokatzen dira.
Baina neri dagokidanez, nahastu egiten ditut ikasi ditudanak eta nik. Pako Letamendia. Ezker Abertzalekoa. Hego Euskadin bizi naizena, ateratzen dudana. Garbi ikusten dut "terrorismo" deitzen den hori ez dena desagertuko Estatu Espainolaren nolabait beren estatu bezala ETA kontsideratzen duten jendeak integratzen ez diren bitartean, ETArekin negoziatu beharra dago, Hego Euskadiren kontzeptu berri batean sektore hori integratu ahal izateko.
A.–Zerori etorri zara Euskal Herriko aktualitatera,. Politikatik aparte zaudela abisatu didazu elkarrizketa hasi aurretik, baina negoziaketaren gaia segituko duzu, edo prentsa irakurriko duzu behintzat...
P.L.- Prentsa irakurtzen dut, eta arazo hori tesian ikutzen dut. Negoziaketak oztopo batzuk ere badira, maila teoriko batekoak. Euskal Herritik gehiago argumentatu beharko genituzkeenak. Explikatzen dizut. PSOEk erabiltzen duen eskemak ezkerrekoa ere badirudi.: Estatu Espainolean Konstituzioarekin eta hemen Estatutoarekin erakutsi du bere borondatea populuaren gehiengoak, beraz, edozein negoziaketak herritarren borondateak sortutako erakunde demokratiko horietatik pasa behar omen du.
Bide horretatik jotzen du hemen Euskadiko Ezkerrak ere. Herri Batasunak, eta "Egin"en jarrera ere hotik doa, hanka sartzen du guztia traizio batera mugatzen duenean. Egin behar dena da argumentu horiek logika bat dutela onartu, baina logika bat dutela onartu, baina logika horrek ez duela kointziditzen Euskadiko logikarekin. Eta eztabaida arrazoizko bat ireki behar da; aipatu ditugun argumehntuak Estatu Espainolean gehiengoak ontzat ematen ditu eta, eta Hego Euskadiko zati eder batek ere bai.
Esan behar dena da demokraziak anbito bat, gune bat, duela. Eta gunea da gizarte zibiletik gizarte politiko bat sortzen duten pertsonen lurraldea. Estatu Espainolean Konstituzioarekin sortu zen gizarte politikoak Hego Euskadiren zati handi bat kanpora utzi zuen; eta Estatutoarekin sortu zenak berriz Euskadiren zati bat utzi zuen kanpora.
Zati hori ez da neurtu behar gizabanako batzuen multzo bat bezala soilik; zati hori oso koesionatua dago, komunitate eta politik lotura oso sendoekin. Ezker Abertzaleak osatzen duen komunitatean Estatu baten antzekoa osatzen da: ETAk egiten du Estatu militar baten papera, gizarte politikoa KASeko erakundeek egingo luketu, eta Herri Batasuna da gizarte zibila. Gehiengoaren legea hutsean aplikatuz gertatzen da ezin dela konpondu biolentzia berriro ere agertzea.
Konponketa baterako, beraz, negoziaketa batera iritsi behar da: batetik Estatu Espainoleko gehiengoa, bestetik Hego Euskadin Autonomi Estatutoa onartu duen zatia, eta hirugarrenik bere Estatu lejitimotzat ETA onartzen duena. Azken zati hau integratzeko, Estatuto berri bat beharko litzateke eta Konstituzioa behar diren puntuetan aldatzea.
A.– Negoziatu beharra mundu guztiak aitortzen du, E'TAk berak beti aipatu du.
P.L.–Negoziaketaz ari naizenean esan beharra daukat ez nagoela ados KASek oraindik argitu ez dituen planteamenduekin. KAS kritikatzen dudanean. horretaraoo eskubidezl sentitzen naiz. Herri Batasunako gizon bat, independentista eta sozialista naizelako, HB batasun herrikoi bat baldin bada gauzok eztabaidatzeko posibilitatea eman beharko luke.
Ez nago konforme KASen zenbait planteamendurekin. Horien arauera, ETA izango litzateke abangoardia iraultzaile bat; eta hori, Afrikan, Hegoameriketan eta abar gertatu den bezala, lehen fase batera iritsiko litzateke, KAS alternatiba lortzera, eta gero jarraituko luke abangoardia armatu legez Euskadin iraultza sozialista lortu arte.
Hirugarren Munduan gertatu diren esperientzia batzuetarako oso baliagarri izan den eskema hori ez da baliagarri Mendebal Europarako. Hemen independentziara iristeko bide bakarra gizarte zibilaren sendotzean datza. Hori ezin da eman. Ezker Abertzalea integratzen ez bada. Bidea ez da, beraz, errepresioa, GAL eta abar, negoziaketa baino.
Orain, ETAk orain arte ez du argitu horretaz zer pentsatzen duen, ea KAS alternatiba negoziatu ondoren ETA bveste talde zibil batean bihurtuko litzatekeen, gizarte zibila sendotu eta aberasteko, gizarte politikoa ondorioz heldutasun batera iritsirik independentzia lortzeko. Hori ere argitu beharra dago.
Batzuek uste dute eztabaida hori kaltegarria litzatekeela, baina neri aldiz iruditzen zait oso mesedegarria litzatekeela, baita negozia posibie hat errezteko ere. Baina negoziaketari asko lagunduko lioke Ezker Abertzaleak argitzea ondorenerako zein jarrera duen, eta neooziaketa ez dela tranpa bat izango gero ETAk bere ekintza armatua beste maila batera igo dezan.
A.–ETA oso ahuldua omen dago.
P.L.- E TA barrutik nola dagoen ez da inponrtateegia Euskadiko aktualitatea ulertzeko. Ikuspegi militar bat badago uste duena ETA indartsu dagoela ekintza asko egiten badu eta ahul dagoela gutxi egiten baditu. Hori ez da hola. ETAren indarra populazioaren zati handi batek lejitimatzean datza. Herriaren sektore hori da inportantea, eta hori berdin gertatuko litzateki bei ekintza asko egiten badu edo bai militarki ia desmantelatua badago.
A.–Hori teorian izango da...
P.L. Teorian eta praktikan.
A.–Beraz, eta lehenera itzuliz, ongi ulertu badugu, zuk proposatuko duzuna zera da, negoziketaren ondoren ETAk ez bakarrik "alto el fuego" onartu baina armak utzi ditzala.
P.L.–Hori ezin dut proposatu, berdin dialako, ez bait da hala gertatuko. Baina nere eritzia aurreratu dezaket. KAS alternatiba negoziatutakoan. Autodeterminazio eskubidea lortuta, gizarte zibil eta politikoaren batasuna lortuta, orduan independentzia eta sozialismorako bidea batasun politiko eta zibiletik pasatzen da. Eta hor Etstatu baten gisa juntzionatzen duen erakunde bat dagoen bitartean, batasun zibil eta politiko hori ez litzateke posible. Nere ikertzaile lanetik egiten dut proposamena, momentu honetan kargu politikorik ez dut eta.
A.–Iruditzen zait, eta barkatu kazetariak bere eritzia ematea, aipatzen dituzun hauek ez direla oztoporik handienak negoziaketa baten aurrean.
P.L. Bai, dudarik gabe oztopo nagusia Estatu Espainolean datza, hori garbi jarri ezazu.
A. - Galdetu nñahi dizudana zera da, ea negoziaketa baten posibilitatea hain gerturako ikusten duzun. Iñaki Esnaolak, adibidez, hurdrengo hauteskundeak pasata lasterrerako seinalatzen zuen horren posibilitatea.
P.L.– Asko gustatuko litzaidake Iñaki Esnaolak asmatzea. Baina ikertzaile bezala, asko kostatzen zait sinestea denbora gutxian Estatu Espainoleko zein Hego Euskadiko indar politikoek halako aldaketarik emando gutenik. Estatu Espainolak nahi duen negoziaketa Barrionuevok proposatu duena da, ETAk armak utzi ditzala ia ezer lortu gabe, bakarrik presoak atera, seguruenik HB legeztatu, eta abar. Baina Estatuto berri bat gabe, Konstituzioa aldatu gabe, lehenean jarraitzen dugu. Iñaki Esnaolak asmatzea nahi nuke nik ere, baina kostatzen zai sinestea arrazoin elektoralengatik jarrera hori aldatuko denik.
Iñaki ZUBIONDO
KAS alternatiba negoziatutakoan ETAk zer egingo duen argitzeak asko lagunduko lioke negoziaketa bat, Letamendiaren ustez.
Mendebaldeko estatuen eromen antiterrorista Letamendiak multinazionalen planekin lotzen du.
Hemendik urtebeterako agindu digu "Ortzi"k bere doktoradutza tesia.
14-17

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatETABesteak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakKAS
PertsonaiazLETAMENDIA2
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude