Joxe Mari Iriondori elkarrizketa ETBri buruz
"ETB Euskal Ikuslegoaren Telebista Izatea Nahi Genuke"
Joxemari Iriondoren ustez "ETB ez da norbaitek larretan montatu duten etxe polit bat. Euskal Herriko egocea guztiaren ispilu da Gure burruka zaila baldin bada, zaila da Euskal Herriaren burruka zaila delako". Iurretako etxea? aurkitu genuen hain zuzen ere. Presaka zebilen. "Bilera bat zeukat Gasteizen". Bulegoan berriz, lasai egoteko aukera geneukan denbora gutxi hori ahalik eta hobekien aprobetxatzera. Azkenean Joxemarik "Hau ez duk bizimodua". E TBren zuzendari berriak badauka eraginik etxe horren gidaritzan. Are eta gehiago, hurrengo egunean jakin bezala, Futbol Federacioak, beste hainbatek bezala, euskal medio bati jarritako oztopoak ere tartean direnean.
GALDERA: Duela hilabete batzuk etxe hau desastre bat zela esaten huen. Nola ikusten duk gaur egun, hilabete hauetako balantzetxo bat eginez?
ERANTZUNA: Hitabete gutxi pasa dituk oraindik huelga luze baten ondoren gauzak berriro bere harira edo arrastora eramateko. Batez ere huelga batek ondorio oso luzeak uzten dituelako. Harremanen aldetik, langileen arteko harremanen aldetik, nagusi eta langileen arteko harremanen aldetik... horrek arrasto luze bat uzten du eta ez dago dena sendatuta. Hiru hilabete hauetan komenioan egin da aurrera. Komenioa behingoz eztabaidatu, aztertu, hitzegin eta firmatzerako doan bidea. Dudarik gabe hauxe izan da positiboena. Eta bazirudik beste hilabete barru firmatzeko moduan izango dela. Ia egunero egiten dituk bilerak enpresako komitea, zuzendaritza eta etxeko azterketa egiten den ICSAren ordezkarien artean. Behin hori firmatzen den momentutik gauzak bere normaltasunera etorriko direla uste diat. Noski, gauza guztiak ez dituk konponduko baina komenioa firmatzeak normaltasun batera iristeko modua emango dik.
Bestaldetik, huelgaren ondorena duk entzulegoak euskal telebistarengan zuen sinismena galdu egin zuela. Eta atzera sinismen hori, edo galtzen ari zen entzulego hori, erakartzen ahaleginak egin dituk, eta ahalegin horien ondotik bazirudik entzulegoa berriro ere lehengo maila horretara igo dela. Goraxeago ere bai... Puzte horrek badu arrisku bat. Eta duk puzte hori momentukoa izan daitekeela eta berriz ere galtzea etorri daitekeela edo normalizea. Azkenengo berriek diotenez, atzokoak hain zuzen ere, Euskal Herrian bigarrenak garela diote. Hau da, entzulegoz TVEren bigarren katea gainditu dugula. Eta egunaren ordu batzutan, haurrentzat egiten diren saioetan, erabat gaindituta dagoela, ez bigarren katea bakarrik, bai eta lehenengoa ere.
GALDERA: Dena dela hilabete hauetan kritika asko jaso dizkik ETBk. Erdara gehiago sartzearena. «Kaixo 86» programari buruzkoak... bazirudik euskaldun jendea minduta sentitzen dela ETBrekin. Erakarri den edo erakarri nahi den ikuslego hori ez ote duk beste bat!
ERANTZUNA: Beste ikusleg- bat...? Guk nahi genikek euskal telebista euskal ikuslegoaren telebista izatea. Zer gertatzen da. Batetik, halako edo honelako programa bat egitean halako edo honelako ikuslego ba izan genezake, baina beste halako edo honelako ikuslego bat erabat baztertuta daukagu edo euskal telebistan ez du sinisten, edo baztertuta daukagu euskal telebistatik.
"Kaixo"ren arrotz izatea...ez dut uste inor beldurtu behar duenik. "Kaixo"ra jende arrotza etortzeak. "La Trinca" etortzeak zertarako beldurtu behar du euskal entzulegoa irratian edo eguneroko bizitzan, edozein jaialditan "La Trinca" edo "Mocedades" entzutera ohituta. baldin bagaude? Orduan euskal telebistan hori ikustea zer da, txarra? Neri ez zait iruditzen hori txarra denik. Behar bada esango da non ziren euskaldun artistak eta kantariak. Bueno, euskaldun artistak eta euskaldun kantariak ez daude guk nahi genukeen bezain gure eskura ere. Hau da, euskal telebista telebista bat da eta Euskal Herriko kantariek, lojika osoz, beren aukera egiten dutela, eta askotan ez dutela etorri nahi beren programak erabat erretzera euskal telebistara. Uste dut errespetu osoa merezi dutela. Guretzat polita izango litzateke egunero, edo aldiero, Euskal Herriko kantariak euskal telebistan jartzea. Edo Euskal Herriko kantarien bideo-klipak jartzea. Nik ez nuke onartuko ETBn Euskal Herriko kantarien bideo-klipak bakarrik jartzea. Iruditzen zait bizitzaren edozein ordenetan normala dela kanpoan daudenek ere Euskal Herrian sarrera izatea. Orain, zoritxarrez alderantziz gertatzen dela. Kanpoko asko ematen dugula eta barrukorik ez dugula ematen... ba bueno, hori herri honen problema da, eta hori ez da euskal telebistaren akatsa bakarrik. Herri honetan hori gertatzen da. La Trinca edo beste edozeinen bideo-klip bat erosi dezakegu. Benito Lertxundi edo Mikel Laboarenik ez. Ez dago. Euskal Telebistak hasi behar du horiek produzitzen. Euskal Telebistak ez du gaur egun inolako gaitasunik, inolako trebeziarik honelako produzio batetan hasteko. Baina Euskal Herrian ere ez. Hemen ez dago bideo etxe bat horiek sortu eta komerzializatuko dituenik. Sortuko balituzte eta salgai jarriko balituzte, orduan bai diskutitu genezakela. Orduan bai kritika gogor bat egitea legokela. Baina bitartean dena euskal telebistari eskatzea ez dut uste inola ere normala denik.
GALDERA: Gorordok esan berri dik aurten lortu behar zela ikuslegoaren %20-30 bat euskal telebistarentzat. Telebista pribatuak eta satelite bitartekoak zetozela eta horren aurrean ikuslego tinko bat lortu behar zela. ETB laugarren kanala izanik, hirugarren kate elebidun bat martxan jartzeko egonda oraindik, lehen aipatzen zen Amatiñoren asmoa zela bi kateak martxan dagoen honetan batzea. Zertan daude asmo horiek?
ERANTZUNA: Euskaldun denak euskal telebistara erakartzea litzateke ideala. Euskaraz dakiten eta ikasi nahi duten guztiak harrapatzea. Gaur egun hori gertatzen ote da? Zoritxarrez ez. Gereñok gonbidatuta «Euskadunen atarian» izan ginen zuzendari nagusia eta biok. Han norbaitek esan zian «Euskal Telebista euskaraz eta kitto!». Ojala! Hori posible balitz, horretara. Zoritxarrez ordea, ARGIA edo Euskadi Irratia kenduz gero ez dago «euskaraz eta kitto» egiten duenik. Zergatik ez duten egiten? Hori da galdera.
Hirurogeita hamar lagun ziren han. Euskaragatik motibatuak. Galdetu genien egun zehatz batetan. «La Clave» eta «Un, dos, tres» zegoen egun batean. ETBn luzemetraia bat zelarik, ea zenbaitek ikusi zuten ETB. Bostek besterik ez zuten jaso besoa. Non da euskaldun horien jatortasuna?
Neri oso ondo iruditzen zait euskal telebistari esijitzea. Baina ez euskal telebistari bakarrik. Medio guztiei esijitu behar zaie. Gupidarik gabe gainera. Baina norberak bere aldetik ere jarri egin behar du. Emailearen ahaleginak ez du ezer balio hartzailearen aldetik ahaleginik ez baldin badago.
GALDERA: Ez da batere erraza ikuslegoa TVEtik euskal telebistara erakartzea.
ERANTZUNA: Ez da batere erraza eta kontu egin ETBk askoz ere baliabide urriagoak dituela TVEk baino. TVEko profesionalak balia askoz ere hobeto prestatuta daude, medio bideak hobeagoak dituzte, presupostu askoz ere handiagoak dituzte... Spotetan ere askoz ere gehiago kobratzen dute. Dudarik gabe, joko zail batetan gaude, baina garbi dago joko zail hau Euskal Herriaren joko zaila dela. ETB ez dela norbaitzuk lurretan montatu duten etxe polit bat. Euskal Telebista Euskal Herriko egoera guztiaren ispilua da. Gure burruka zaila baldin bada, zaila da Euskal Herriaren burruka zaila delako.
GALDERA: Spotak aipatu dituk. ETBn ematen den publizitateak beti gogorarazten dik euskarak ez duela balio publizitatea egiteko. Erdaraz egiten duk.
ERANTZUNA: Hori da, itxura denez. errentabilitate hobea duelako. Guri planteatuko balitzaigu, euskal telebistak zer nahi du.. . publizitatea euskaraz eman ala erdaraz? Noski, guk euskaraz emango genuke. Orain, bezeroak esaten Badu, ez, nik espainolez eman nahi dut. Orduan zer egin behar dugu, eman ala ez eman? Hori da gure arazoa. Publizitatea erdaraz ematen ari baldin bagara ez da guk egin dugun aukera bat. Ez luke zentzurik guk hori aukeratzea.
GALDERA: Aukeratzea zegok ez ematea...
ERANTZUNA: Klaro... Gero, behin baino gehiagotan esan izan digute, "zuek medio publiko bat zarete, zuek dena ordainduta daukazue, zuek ez daukazue diruaren kezkarik". Hori faltsua da. Diruaren kezka badaukagu. Presupostu publiko bat badago, baina presupostu publiko hori noiz arte?
GALDERA: Mozteko arriskurik badago?
ERANTZUNA: Behar bada bai. 1986.erako presupostua igotzea eskatu genuen eta testigu izan zineten zer gertatu zen. PSOEk presupostua jeistea eskatu zuen... Eta botoetan irabazten duten egunean zer?
GALDERA: Orduan autofinantziamendu batetara jo nahiko duzue?
ERANTZUNA: Badirudi joera hori dagoela eta hirugarren kanalaren arazoa planteatu denean horretarako planteatzen dela, hau da, hirugarren kanala elebiduna, elebiduna beraz erdalduna; erdalduna hobeto autofinantziatuko litzateke eta horrek estali beharko luke laugarren kanalaren zuloa ere.
GALDERA: Ari al dira horretarako bideak urratzen?
ERANTZUNA: Hori bidean dago. Hirugarren kanalaren arazoa hor dago. Baina noiz izango den? Azkenengo urte t'erdi honetan nik uste hori erabat isilduta dagoela. Zergatik legokeen isilduta? Noski, lehentasunak daudelako eta Euskal Herrian beharbada premia handiagoko gauzak badaudelako. Noiz etorriko den? Ez dakit. Neri behintzat ez dit inork gauza garbirik esan. Gero bestea, hirugarren kanal elebidunak jendea laugarren euskaldunera erakarriko lukela? Optimistegia iruditzen zait. Beldur naiz laugarrengoaren ikuslego euskalduna ez ote litzatekeen beste hirugarren horretara pasako.
GALDERA: Gutxienez gauza bat lortuko litzateke ikuspegi abertzale batetik TVEri ahalik eta ikuslego kopururik handiena kentzea...
ERANTZUNA: Bai, teorian bai...
GALDERA: Momentu honetan ETB egiten saiatzen dena: subtituluak jarriaz, «Teleberri» eta zenbait gauza erdaraz emanez...
ERANTZUNA: Berez inoiz egin izan dena, Inglaterrako futbola ETBn euskaraz eman eta Eusko Irratiz erdaraz, hain zuzen asmo horrekin eginda dago. Edo inoiz egingo dena pelikularen bat edo besterekin, ETBn euskaraz ematen ari delarik Eusko Irratiz erdaraz ematea asmo horrekin izango da. Asmo horrekin eta esperimentazio bezala, ea joera horrek balio duen ala ez.
Nik garbi daukadana da ezerk ez lidakeela poz handiagorik emango ETBn egunero 16 orduz euskaraz egin eta Euskal Herriko ikuslegoaren ehuneko 50-60 ETBrekin edukitzeak baino. Baina zoritxarrez herri honetako errealitatea beste bat da. Eta herri honetan garbi dagoena da militantzia asko galdu dela eta asko galtzen ari dela. Eta jende asko errazera jotzen ari dela. Jende askok euskararen aitzakia, aurkezleen ez-trebezia aipatzen du. Eta hain zuzen, trebeziaren eza hartzailearena da askotan. Edo nekatu nahi eza, edo beste kanalaren ohituran segitzea.
GALDERA: Aurten iaz baino 300 ordu gehiago eman behar omen dituzue.
ERANTZUNA: Gauzak orain doazen moduan baldin badoaz 300 ordu baino gehiago izango dira urtean. Berez beste planteamendu bat ere badago. ETBn, gauden langilegoarekin lana egiteko, ordu gehiegi egiten ari gara. Katalanak esaterako, datorren hiletik 16 ordu kentzera doaz. ETB ere momentu horretara iritsita dago agian, gure giza-ahalmenak erabat gaindituta dauzkagulako. Uste dut hori serio pentsatzekoa dela. Egite aldera egitea baino uste dut egokiago dela kalitate pittin batekin eta duintasun pittin batekin lan egitea.
Egiten ari garen orduak kontatzen hasiz gero, urtean 300 baino gehiago dira euskaraz gehitzen direnak. Zertan dauden? Lehen egiten ez zen hainbat kirol emanaldi, Meza hasiko da hurrengo hiletik aurrera igandetan, periodikuren batek asmatutako «ikastola»... Tolak ideia emango du, baina euskaraz izango da egiten denean. Bideo musikalari buruz beste ordubete bat astean, eta zoritxarrez kanpoko bideo-klip asko ekarri beharko dugu, baina aurkezleek eta euskaraz egingo dute. -Bideo-klipak ingelesek, frantsesez edo espainolez izango diren... hori ez da gure betekizuna. Guk gure jendea euskaraz jarriko dugu. Euskarazko klase batzu. Egunean zehar bost minututako saio batzuk errepikatu eta gero astean behin orduerdiko saio bat egin. Urtarrilean hasi nahi genuen baina badirudi uda bitartean zain egon beharko dugula. "Berbetan" ere hor dago. Jende bila nabil berriro hasteko...
GALDERA: Barne produzioa gelditu da baztertuta.
ERANTZUNA: Barne produzioan lehenean gaude. Lehengo urtean egiten genituen gauza berak egiten gaude. Oraingoz ez da ezer ere kendu... bueno, «Zerotik Zetara» kendu zen, baina udazkenean berriro hasteko beste planteamendu bat eskatuta dago. Lehen ez zuen funtzionatu. Gisa hartako programa bat egiteko nik uste medioekin egin betar dela.
Gainontzean Miramon bukatu zain gaude beste gauzak egiteko. Atzo izan nintzen lehenengo aldiz eta behar bezala bukatuta egon bitartean hilabete batzuk joango dira. Bitartean, lurretan informatiboetako medioak erabiltzen ari gara barne produzioa egiteko. Edo San Migelen gimnasio bat egokitu eta han emanaldiak egiten:
GALDERA: Bukatzeko. Telebista pribatuek zer nolako mina egingo diote ETBri?
ERANTZUNA: Telebista pribatua datorrenerako uste dut gure txokoa eginda edukiko dugula. Bestela oso gaizki ibiliko gara. Telebista pribatua ez da irrati pribatua edo librea bezain erraza. Hor dago Ondarruko TBO Hori fenomeno bat da, ez dut uste maila horretako telebistak asko ugalduko direnik. Pribatuak nik uste kanpotik etorriko direla. Euskal Herriko telebisio pribaturik ez dela -izango oraingoz. Ez zait iruditzen... Euskal Herriko telebisio euskaldun pribaturik izango denik...
CALDERA: ...euskaldunik ez baina Euskal Herrian egindakoak... ba omen daude proiektuak...
ERANTZUNA: Bai, bai. Proiektuak, proiektuak ez dira batere zailak, gero proiektu horiek mamitzea beste arazo bat izango da eta,denbora izango da testigu ea hori horrela den ala ez. Garbi dagoena da euskaldunik ez dela izango. Norbaitek subentzionatzen ez duen euskal telebistarik ez da sortu oraindik, eta ez da sortuko.
GALDERA: Besterik?
ERANTZUNA: Bakar bakarrik esatea, hainbat gauza irakurtzen dugu egunkarietan, inoiz onartuko ez dudana dela euskal telebistari kritika egitea erdaraz, euskal telebistak gazteleraz egiten duelako. Hori egiten duena desautorizaturik dago niretzat. Ez zait i ruditzen jokabide jatorra denik.
Iñaki URIA
27-31
GaiezKomunikabidTelebistaETBuzendariak
PertsonaiazIRIONDO2
EgileezURIA3Komunikabid