K. Lzagirre: "Idazten Zekien Kultur Ministro Bakarrra Izan Da"


2021eko uztailaren 27an
Telesforo De Monzonen Idazlan Guztiak Argitarat "Jaizkibel"Ek
K. Lzagirre: "Idazten Zekien Kultur Ministro Bakarrra Izan Da"
Telesforo de Monzon, azken urteatan Euskal Herriak eman duen pertsona interesanteenetako bat izan dela gutxik eztabaidatuko dute gaur egun Euskal Herrian. Denon historia esplikatzeko elementu paregabeaz gainera, XX gizaldiko gure herriaren lekuko aparta izan dugu. Gure herriaren bizia barne barnetik bizi izan eta egiten ere salatu zena, Koldo Izagirre, bere idazlan guztien bilduma egin duenak esaten digun bezala, "sekula baino Jelkideago" hil zen arte. Abertzale bere barne sustrai sakonenean, abertzaletasunaren bi belaunaldi desberdinen zubi izatea lortu zuena ezagutzea, behar beharrezkoa zaio abertzaleari eta gure herriaren azken urte hauotako katramilak ulertu nahi dituen edonori.
Lan mardula Koldo Izagirre euskal idazleak oraingo honetan hartu eta burutu berri duena. Orain dela bi urte hasi eta gaur arte Monzonen bizitzan murgildu eta bere idatzi, mitin, poema eta antzerki guztiak bildu dizkigu Koldok. Eta lan guztia osatzen duten sei tomoetatik lehenengo hirurak imprentak bukatzear dituenean, eta dagoeneko eskaintza zabaltzen hasia denean, beregana jo dugu, ARGIAren irakurleak lan eskerga honen berri izan dezan.
ARGIA.– Nola okurritu zitzaizun Monzon-en lanen bilduma hau ateratzea?
Koldo Izagirre.–Bestetako galdera bat egingo nuke nik. Nolatan ez da orain arte Monzonen lanen bilduma argitaratu? Baina noski, galdera hori beste zenbaiti egin beharko litzaioke.
A.–Beti ere garrantzizkoago delarik gizon-politikoa gizon-artistikoa baino?
K.I.–Frase bezala esan daiteke «Es uno de los pocos ministros de cultura que he conocido que sepa escribir». Praktikamentean herri honetan idazlen jakin izan duen kultur ministro bakarra. Leizaola kultur ministroa izan zen, eta ez daki idazlen, ez euskaraz eta ez erdaraz. Telesforok, hitzegiteaz gain idazten ere bazekien.
A.–Noiz izan zen kultur ministro?
K.I.–Exilioan izan zen eta izugarrizko lana desarroilatu zuen Euskaltzaleen Biltzarrean eta bertsolariak antolatzen bestaldean... Oso lan inportantea egin zuen. Hor hasi zen "Alderdi"n euskaraz idazten, antzerki lanak egiten, poemak... Nik uste dut bokazioz ere kultura gizona zela. Noizpait esan izan duela uste dut beretzat politika sakrifizio bat bezala zela, berari idaztea eta gehiago gustatzen zitzaizkiola baina... Hori lojikoa da. Kultura gizona ez zen gerora egin. Ez zen eskapismo bat izan; ez eta gutxiagorik ere. Bera Bergaran politika publikoan azaldu zenean zinegotzi bezala, ardura handia izan zuen eskolarekin Eskola primariako batzordekoa zen. Bergarako eskoletan euskara sartzeko plan bat ere aurkeztu zuen. Beti oso kezkatua izan da bai euskaraz eta bai hezkuntzaz. Bere bokazioa aberria da. Bere bizitza osoa eskaini du. Dena egon da Euskal Herriaren ideal horren funtzioan.
A.– Nolabait jelkidismo eta etismoaren arteko zubia?
K.I. Bai. Eta gainera bere iturburuak ukatu gabe. Berak beti katolikoa dela esango du baina oso gizon tolerantea... Bai bere bizitzan. bai bere obran eboluzio handi bat ikusten da. Bai eta hizkuntzan ere. Euskara batua sortu zenez geroztik euskara batuan idatzi du. Oso euskara batua elegantean gainera. Azkenengo gerra karlistan hemendik ihes egindako liberalekin gertatzen zen bezala, Iturriaga eta beste zenbaitekin gipuzkera aberastu bat erabiltzen zuten, bestaldean ibilitako jiroak eta sartuaz... Monzonek ere berdin. Bergara inguruko bizkaitar kutsu hori eta gainera bestaldekoa jaso zuen bere euskarak. Bere euskara Euskal Herriaren sintesis bat zen.
A.–Zer da jaso duzuena liburuan?
K.I.–Hitzak eta idatziak. Publikatutako guztia. Ineditoren bat ere izango da.
Bizitza publikoan nola agertzen den ikusi dugu: aurrena zinegotzi bezala. gero Gipuzko Buru Batzarrean, gero parlamentari, tarte horretan, 1931-36 mitinetan, eta gainera mitinetan euskaraz oso gogor egin zuen bakarrenetakoa... Beste gauza bat ere probokatu zuen: prentsa nazionalistan bere diskurtso asko eta asko euskaraz agertzea. Oso oso gauza interesgarria da. Euskararentzako terreno bat irabazi zuen, zeren eta "El día"n eta "Euzkadi"n, bazegoen "Euskal orria" euskararen txokoa. Gaur bezala. Lan handia egin zuen hor.
Ameriketan idatziko du lehendabiziko poema liburua. Gero hemen bigarrena 1947.ean eta gero hasten da "Alderdi"n erregularki idazten 1961.a arte. Eta gero "Enbata"n. Gero "Anai artea" sortzen du etabar. "Enbata"n 75-77a bitartean. Tarte horretan, 61 tik 75a bitartean teatroa idazten du. "Enbata" utzi eta 77tik aurrera "Egin"en.
A.–Gauza hauek denak irakurri eta jarraitu ondoren... nola esplikatzen da bere eboluzioa?
K.I.– Bitalismoagatik eta printzipioengatik. Beste batzuk beste esplikazio batzuk ere eman dituzte: «oportunista» etabar; baina bueno, oportunista bezala aukera gehiago zeuzkan bere partiduaren barruan.
Eboluzioarena... desenkantoa: desenkantoa PNVrekin. Eta gero belaunaldi berriekin konektatu egin zuela. Errefuxiatuekin... Nik uste Euskal Herriaren dinamikak harrapatu duen pertsona bat izan dela. Resistente bat zen.
Hiru oinarri agertzen dira gerra aurrean ere, eta gero hil aurretik egin zuen bere artikulu horretan ere «Hiru oinarri» izenekoan, Euskara, Soberania eta Berdintasuna euskaldun eta etorkinen artean. Integración nacional, Soberania y Euskara, Euskadiren hiru oinarriak.
Askotan, erdeinuz poeta bat zela. Insultatzea ausartu ez baina insulto bezala "Era un poeta", "Un poeta de la política", "Un utópico de la política». Politika utopikoari tokirik uzten ez bazaio...
Nik uste inguruak asko onfluentziatutako gizona dela. Ez dut uste hegan bizi zenik. Poeta baino prosalaria da. Prosan maisu da. Poesian, Ameriketatik idatzitako poemak, Euskadira sekula itzuliko ez dela uste duenean, eta Euskadi bera sekula santan ez dela berriro izanen uste duenean... edozein poema idatz zezakeen.
A.–Idazkera aldetik edo, egiten zituen analisien sakontasunagatik?
K.I.–Bai. Eta gainera euskara aberatsa eta prosa elegantea zeuzkan. Bera bezalakoa, elegantea. Eta bazekien anekdota xume bati halako gai nagusi bat sor erazten. Maisu bat artikulismoan.
A.– Bere bizitzan momentu garrantzitsu eta ezberdinak ere badaude...
K.I.–Guretzat, bila ibili garenontzat, gerra aurreko garaia oso interesgarria izan da. Garai hori ezagutu ez genuenontzat oso aberasgarria da.
A.–Momentu polemiko batzuk badauzka. Bere bizitzari buruz hitzegiten denean, gaztetako bere monarkiko izate hura...
K.I.–Bai, baina berak ere esaten du monarkikoek beraiek bultza zutela nazionalismorantz. Irteerarik ez eta Euskal Herriaren eskubideen dejazioa... Euskararekin abertzaletu zen eta horretara bultzatu zuten. Gero PNVk bultzatuko zuen ezker abertzalera, baina inoiz ere jelkidismoa utzi gabe.
Parlamentarismoa, frente popularra, gerra antifaszista bat, gerra mundial bat beraiek ere tartean harrapatu dituelarik, zuzenean edo bestela, 40 urteko exilioa...
Gizon honestoa zen. Eta nik uste bere garaikoek ez zeukaten gauza bat zuela: ez zen kalkuladore hotz bat. Biziagoa zen. Horregatik esaten zituen egia handiagoak. Ez zen partido gizona. Noizbait, gaztetan, Euskadi dela euskaldunon aberria ikasi zuen, eta sinistu egin zuen, ezeptizismorik gabe. Eta hil ere, sekulan baino jelkideago hil zen. Gazte bizi eta gazte hil zen Monzon.
L.BASTIDA
20-22

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakHistoria li
PertsonaiazIZAGIRRE1
PertsonaiazMONZON1
EgileezBASTIDA1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude