Zarama: Gaua Askatasunez Apurtzen


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zarama taldearen azken diskoa kaleratu da
Beren Iraupen Luzeko Bigarren Diskoa Kalean Dago
Zarama: Gaua Askatasunez Apurtzen
Orain dela gutti ager berria da merkatuan Zarama taldearen bigarren diskoa. "Gauza apurtu arte" izenekoa. Santurtziko gazte hauen plastikoan 13 (edo 11 Robertoren ustez) kanta ageri dira, rock and roll urbanoa, eguneroko pasarteaz josia. Roberto Moso abeslaria eta kanten egilea dugu ke eta garagardoen artean solaskide.
Zarama.– Hala bota lehen galdera, zer da rock radikal baskoa?
A–Ez ez ez, Kia! Hori ez da lehen galdera gero ere egongo da astia topikoetarako. Zuen lehen diskoan kanta bi ziren ezagunenak "Zaramaren erdian" eta "Gasteizko gaua". Orain bigarren diskoan berriz "Gaua apurtu arte" agertzen zaigu. Zer nolako sinbolismoa dauka zuretzat edo Zaramarentzat gauak horrenbesteko garrantzia emateko?
A.– Nik nabaritu dut gure kantetan behin baino gehiago agertu dela, baina ez dakit ze sinbolismo edukiko duen, honelako gauzak kanpotik ikusi behar dira. Dena den gauza but esango dizut, gaua eguna baino gehiago gustatzen zait. Ikuspuntu pertsonal batetatik ikusita egunez lan egiten dugu, eta gauaz dibertu egiten gara.
A.–Zaramaren ekitaldietan gauza bitxia gertatzen da jendeak oso ondo pasatzea taldea entzuten eta era berean entzundako hitzak aski gogorrak izatea...
Z.- Zuk esaten baduzu... Moeta guztietako eritziak entzun ditut horretaz. Bigarren L.P.a lehenengoa baino libertituagoa da nire ustez, hode grabatua dago eta konponketak ere oso arinak dira.
A.–Zuen lehen plastikoa nolabait garaje soinua zeukan diska bat zen oso gaizki grabatua, oraingoan berriz askoz soin garbiagoa ateratzen da...
Z.–Lehen diskoarekin produkzio bat egiten saiatu ginen, produktore batekin lan egiten, eta ez bakarrik ondo grabatzeko nortasuna bilatzeko ere. Dena den ez genuen lortu ze aukeratutako produktorea –Anjel Altolagirre– ez zen aproposena, eta egin ziguna kriston txapuza izan zen. L.P. hau zuzenean egiten dugunetik hurbilago dago, baina lehenengoa egiteko diru gehiago sartu genuen.
A.–Disko hau Discos Suicidas-ekin grabatu duzue, lehenengoa bezala. Zergaitik grabatzen duzue halako disketxe txiki batetan eta ez handiago batekin? Ez duzu uste hori mugatze bat dela neurri batetan?
Z.– Disko hau grabatzeko hitz egiten egon ginen bai Elkarrekin eta bai Soinuarekin, baina bi problema daude: bata urrun daudela, eta gauza guztiak egiteko bai azala bai bidaiak bai dena hobe da Algortan dagoen disketxea. Beste aldetik ezin dugu ahaztu kaka bat ginenean Discos Suicidas-ek grabatu zuela "Nahiko" kanta, eta gugan konfidantza jarri zuela.
A.–Non egin duzue grabaketa?
Z.- Bordelen egin genuen . Bertako estudioak nahi du Euskadiko taldeengana hurbiltzea eta horregaitik ez da hain garestia. Bertako jendea oso rokero eta jatorra da. Eta ederto konpondu dugu elkarrekin. Soinu aldetik musika biziz gustatzen zaie, eta hori nabaritzen da. Diska hau aste batetan grabatu dugu, eta hori recorda da. Jotakiek. esate baterako, estudio berean grabatu zuen eta hiru aste egon ziren musikoak bertan. Ez dut gonbaratu nahi, baina adibide bat emateko izan da.
A.–Zuen diskoetan gai batzu nahiko errepikatzen dira: Ezkerraldea, Bilboko agobioa, errepresioa, sexoa, indibiduoaren askatasuna...
Z.- Begira, guk ez dugu panfletarioak izan nahi nahiz eta batzutan hori garen. Nik egiten ditut hitzak. eta sentitzen dudana jartzen dut. eta kitto! Guk ez dugu begiratzen egiten ditugun hitzak kontsumigarriak diren ala ez. Disko honetako letra guztiak nireak dira bi kenduta. Oianone Jon Miranderen poema bat da, eta Txunta Txunta Santurtziko beste mutil batena. Gure kantuak gehiago dira entzunak Bilbo inguruan beste leku batzutan baino, eta hori identifikazio sikologikoa dagoelako da, edo izan daiteke. Gipuzkoan badaude punk mugida batzu, baina entzuna dut urrezko hondartzak asko gustatzen zaizkiela. Hala ere Donostia usteltzen doa, ez da orain urte batzu izan zena. Donostian agertu da Speed bezalako talde bat, eta hori oso gauza berria da..
A.– Disko honetan baduzue kanta bat. Euskadi fikzioa, niri barregura galanta ematen didana...
Z.- Jatorkeriaren kontrako kanta bat da. Ni potroetaraino nago jatorretaz zentzu honetan. Uste dut jatorra naizela, baina ez noa jatorrez jantzita bizitzatik. Jende askok ez daki euskara baino gere militatzen duen jendea da, eta moeta guztietako txorakeriak soportatu behar dituzu. Santurtzin hori asko gertatzen da, eta horregaitik egin nuen. Jende hori zaldiaren kontra, gayen kontra eta euskararen alde ageri dira, baina ez dakite euskara, eta bere bizitzan sekula ez dute ikusi ez gay bat ez jonki bat ez ezer. Ez dute bizi Euskadiko benetako problematika, kalean dagoena..
A.-Zuek txistu, tanbolina, kaiku eta txapelaren tradizioarekin apurtzekotan zabiltzate ala?
Z.- Ez zait inportatzen hori apurtzea ala ez, kontestuak desberdintzen ditu gauzak. Kaiku bat dantza talde batetan ban ondo, baina kaikua euskaldunen sinboloa bezala...txorrakeria besterik ez da. Neuk ere orain urte batzu kaikua eraman nuen...Esan behar dizut potrotaraino nagoeta halako sinboloetaz eta gabonetaz ere.
A.- Zenbat batzokitatik deitu zaituztete kantaldiak egiteko?
Z.- Oraindik batetik ere ez. Ez dut uste sekula izango garenik batzokizaleen faboritoak.
A.–Lehen hitz egiten genuen kaleaz. Kalea esatea gauza asko esatea eta ezer ez esatea da. Zer da kalea zuretzat?
Z.- Kalea da telebista aurrean ez dagoen bizitza. Telebista kontrol sistima da, eta jende askok ez du holakorik igertzen, mundua telebistatik ikustea mundua ez ikustea da. Telebista beharrezkoa da, tresna bat besterik ez da, baina egunero ordu bat baino gehiago gehiegi da. McLuhan-ek zioen bezala, medioa da mezua. Telebista aurrean jartzea pasiboa izatea da, eta kalean ez egotea da.
A.–Hasieran txantxetan ibili zara rock radical baskoa zela eta... Zer da hori?
Z.- Soinuak asmatu zuen sigitua da. Euskal Herrian talde askok gizarteaz eta poliziaren kontra kantatzen dute, eta modu batzutan hori modu antisozial batetan adierazten dute, baina beste gauza bat da benetako erradikaltasuna bilatzea. Radikala izatea ez da gehiegi izatea. Italiara bazoaz ikusiko duzu zer nolakoa den Partido Radikalea, eta gainera eskuineko radikalak ere izan gaitezke. Ezkertiarrak ala eskuinekoak gara, eta horretan bai, izan gaitezke eskerreko radikalak ala eskuineko rakikalak.
Rock Radical Vasco etiketarekin Soiñuak nahi zuena Estatura irtetea zen eta neurri batetan lortu egin du. Gaur egun Barricada eta La Polla izen inportanteak dira. Estatu mailan eta pizkanaka pizkanaka Kortatu ere.
A.–Zure ustez maila horretan euskara oztopo handi bat gerta liteke Euskaditik irteteko?
Z Oztopo huts eta nabarmena da. Hertzainak talde oso ono izan arren ez da sekula irtengo Estatura, haiek saiatu diren arren. Guk sekula ez dugu jo ez Madrilen ez Bartzelonan. Gabinete Caligari datorrenean Bilbora kobratzen du, eta gu ordea izan behar gara talde arradikalak eta kriston petxada hartu behar dohainik jotzeko? Ba pasatzen, joder! Guk hemen sarritan jo dugu por la cara, baina haiekin enroilatzeko? Ez dut ezer Madrrilen kontra, gu hara ere joango ginateke, baina kontratua tarteko.
A.– Zergatik kantatzen du Zaramak euskaraz, halako oztopoak ikusita eta euskara hain gutti egiten den Bilbo honetan?
Z Euskararen aldekoak garelako. Ezin dugu esan hemen ez dela erderarik egiten (hori salatzen dugu Euzkadi fikzioan), baina gaur egun euskarari eutsi egin behar diogu egunen batetan denok elebidunak izateko, edo posible balitz elehiruduna edo laudunak. Ni erdielehiruduna naiz ingelesa pizka bat bait dakit.
Iñaki GOITIOLTZA
34-35

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakARAMA
EgileezGOITIOLTZA1Kultura

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude