Manuel Maria Poeta Galegoa Bilbon: Oroimina Da Bidea


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Manuel Maria Poeta Galegoa Bilbon: Oroimina Da Bidea
Idazle ahaldun eta oparoa da Manuel Maria: hogeita hamar poesi liburu, zenbait narrazio, antzerki eta saiakera, Literaturaren arlo denak urratu ditu, eta sona haundia lortu dute honen lan batzuk: "Barriga Verde" antzerkiaren liburuak 3 edizio izan ditu, 15.000 ale saldu dira, eta agortuta dago orain.
Arestirekiko Erlazioa
Behin Aresti ezagutu zuelarik, euskaldunen eta galegoen arteko ezinikusiaz bere kezka agertu zion, eta hori gainditzen saiatuko zirela egin zuten promesa lagun biek: hiru soneto idatzi zituen Arestik horren grinaz, eta «cantiga» estiloko bertso batzu Manuel Mariak, eta Barakaldon Santiago egunean (Galiziaren Aberri Egunean) argitaratu zituzten. Azken abendu honetan, berriz, Arestiri omenaldia egin zion Barakaldoko «Rosalia de Castro» elkarteak, eta horrexek ekarri zuen berriro Manuel Maria Euskal Herrira.
Galiziar Poesiaren Bilakaera
Poesiaz mintzatzea maite du, eta galiziar poesiaren bilakaera horrela ikusten du berak:
Rosalia de Castro aurkitzen da galiziar poesia modernoaren iturburuan. Berarengan aurki daitezke mende honetako poesia lerratzen duten hiru ildo nagusiak: poesia abertzalea, poesia hiritarra deituko nukeena, eta poesia paisajistikoa.
Lehena, poesia abertzalea, Galiziaren defentsa bizi-bizia egiten duena, sarritan Espainiari edo Gaztelari kontrajarria, Rosaliarengan aurkitzen dugu, gero-Pondal poetarengan; bide horretan lerratzen dira gero Cabanillas bat, eta oraintsu Dario Xuan Cabana.
Poesia hiritarra deituan, Celso Emilio Ferreiro dugu adierazgarriena.
Oraintsuago, «Poemas pra construir unha patria», 1977koan, hizkuntzaren apurketa burutzen ahalegindu nintzen. «Os poemas labarada estrecida», 1980.ekoan,eta ondorengo liburuetan, nostalgiara eta oroiminera itzultzen den poesia lantzen dut.
Hirugarren lerro nagusia poesia paisajistikoarena da; ikaragarrizko indarra du paisaiak galiziar poesian: pertsona eta lurra bat egiten dira; sarritan sujerentzia ilunen bidez azaltzen da lurmina. Rosaliak hasi eta Pondal, Noriega, Novaneira bezalako poetek jarraitzen dute bide hau. Azken honen liburu bat, "Os Eidos", 1955ekoa, oso adierazgarria da zentzu honetan.
A.–Zuk zeuk ere ibilbide luzea egin duzu poesian, eta estilo desberdinak landu. Nola azalduko zenuke zure orainarteko lan poetikoa?
M.M.–Nire lehen poesi liburuak «Escola da Tebra» (Ilunpeko Eskola) deituaren barruan kokatu izan dira, poesia existentziaistaren ildoan. Geroago, 1957an. "Documentos persoais" liburua errealismoaren barruan kokatu izan dute kritikoek, ni sailkapen horrekin konforme ez nagoen arren; hizkuntza burokratikoaren parodia egiten nuen liburu honetan, hizkuntza hori gure egitura propioen gainetik, eta gu horren mende aurkitzen garela adierazi nahian.
A.–Esan ohi da lirismoaren berreskuratze hori dela azken poesia galegoaren ezaugarria. Nola ikusten duzu Galiziako poesia berria, ze talde ari da sortzen une honetan?
M.M.–Luzaro hitzegin beharko genuke galiziar poesiaren eboluzioaz, baina azken urteotakoa laburtzeko, esango nuke, 1975.eanVigon sortutako «Rompente» taldeak egin duela saio interesgarria: surrealismoa, idazkera automatikoa, eta 20. hamarkadako abangoardiak berreskuratu nahian hasi ziren, batez ere Vigoko lunpen-giroa poesiara eraman nahirik. Talde horretako batzuk rocka ere erabili dute asmo horren barruan...
Urte beretik aurrera, poesi lehiaketa inportanteak ematen dira Galizian, eta sari horien inguruan eman dira ezagutzera zenbait poeta gazte. Belaunaldi berria bide dator poesiara. Lirismoaren berreskuratzea ezaugarritzat duena. Agian poesia paisajistikoa deitu dugunaren jarraipena ere ematen du.
Nire ustez, talderik inportanteena. La Coruñakoa litzateke: Seoane, Xulio Bexar, Fernan Belo, Pilar Pallares, Cesareo Sanchez, Manolo Rivas.. dira izen batzuk; talde homogeneoa. Iiburu kolektiboak ere argitaratzen dituena, adibidez. "De amor e desamor" obra...
Vigon beste talde bat dago (Victor Baqueiro, Vilanova...), baina sakabanatuago aurkitzen dira.
A.–Bada beste arazo bat, Literaturarekin zerikusi haundia duena, galiziera idatziaren arau desberdinena. Ze arazo duzue gaur horretan?
M.M.–Hiru arau desberdin daukagu galizieraz idazteko: Akademia Galegoarena, ASPG Elkartarena, eta AGAL taldearena, «berrintegrazionismoa» edo «lusismoa» deitu izan dena.
Lehena da Xuntak babesten duena, eta beraz ofiziala, baina jakin behar duzue Akademia Galegoa ez dela Hizkuntz Akademia, Kultur erakundea baizik, eta bertan ez dago idazle galego inportanterik. Bigarrena, aldiz, galizierazko irakasleek bultzatua du, eta zenbait idazlek berea egiten duena. Eta hirugarrena, AGAL taldekoa edo «berrintegrazionismoa», portugesarekin hurbilketa proposatzen duena, zenbait ikasle, irakasle eta idazlek ere onartzen duena.
Pentsa ezazu galizieraz dugun astekari bakarrena, «A nosa terra», askatasuna ematen zaiola idazle bakoitzari arau batzuk edo besteak erabiltzeko. Baina horregatik hain zuzen, Xuntak ez dio subentziorik ematen.
Abagune zabalagoaren zain gelditzen dira beste erantzun asko, hemen laburtu ezin direnak. Jarraitu du bere bidea Manuel Mariak, eta bere azken poema-liburua utzi dizu esku artean
"Crucei o Gran Bilbao ou Gran Babel
coa lembranza viva coma brasa
dunha maxica verba inextingible
de Gabriel Aresti Segurola...".
"O camiño é unha nostalxa" liburuan, noizbait Bilbotik iragan zen arrastoa irakurri duzu poema batetan, eta berton izandako adiskidetasun baten froga. Beste poemen tituluetan–Caracas, Bretaña, Cataluña, Suiza–diaspora baten arrastoak, eta nostalgia bat - Lisboa–, galegoentzat beti erreferentzia den ziutatearen izena.

Karmelo LANDA
36-37

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakMARIA1
PertsonaiazMARIA1
EgileezLANDA3Kultura

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude