Jose Carlos Tamaio, Nepaletik Pategoniara Hormetan Gora


2021eko uztailaren 23an
Jose Carlos Tamaio, Nepaletik Pategoniara Hormetan Gora
Makalu Menditik etorri berria dugun Jose Carlos Tamaio elkarrizketatu dugu oraingoan. Nepalek ariman uzten duen hondarra agerian irtetzen zaio bilbotar mendizale honi.
Heldu eta hilabetera beste abentura batetan sartu zaigu helaere, Nepalen utzitako egun zoragarriak Patagonian aurkitu nahisan edo.
ARGIA.– Nola baloratzen duzu Makalura egindako azken saiakera hori?
Jose Carlos Tamaio.–Ni ez nintzen igo kanpo basera baino eta handik osasun arazoak zirela medio jeitsi behar izan nuen. Nire kidea, ostera, tontorreraino heldu zen; eta merezi izan zuen arrakasta bai egin zituen ahaleginengatik, bai eraman duen mendizale trajektoriagatik, beti gorenera heltzen zena izanik. Aspalditik ezagutzen genituen italiar batzurekin elkartu behar izan zuen eta ederto irten zitzaien, zorionez.
A.–Nolatan ez zinen zu ere igo?
J.C.– Hasiera hasieratik arazoak izan genituen Iberiarekin. Espedizio arin eta merketxoa izanik beti geratzen dira gauzak airean eta zoriaren esku. Katmandura heldu ginen eskupoltsak eta 20 kilotako motxilekin, oinarrizkoena bertan generamalarik. Gainerako guztia, abioiaren erruz. astebete beranduago heldu zitzaigun eta nik gelditu egin behar izan nuen haren zain. Heldu zenean porteadore pare bat hartu eta hurbilpen martxa egin genuen. Hau, oinez, 15 egunetan egiten da eta Himalayako bigarrena da luzeeran. Bidean ez dago hotelik, tabernarik, eta horrelakorik, beraz etxe partikularretan eta handik zegoena jan behar izan nuen (arroza, pikanteak...). Mendian euria egiten zuen eten gabe eta euritakoaz gain treeking erropa arrunta neraman. Kanpo basera txarto heldu nintzen, nire ustez, arineketan igotzeagatik, arinegi, janariagatik, erosotasun minimo ezagatik (erropak aldatu ezinik ibili nintzen)... Oina zauriturik, handiturik, heldu nintzen basera, galtzerdiak urratuta.
5.350 metrotan utopikoa da medikatzea eta ni nengoen egoeran ezinezkoa zenez tontorrera saiakerarik egin gabe 800 bat metro jeistea erabaki nuen. Altura honetan antibiotikoak hartu nituen baina alferrik. Zauria osatzen ez zela ikusirik nire lagunari oztopo gehiagorik ez jartzea erabaki nuen eta Katmandura itzuli nintzen bakarrik.
Bera tontorrera heldu zen hirugarren saiakeran, nahiko arin eta desesperaturik... monzoiondoko hau arras berezia izan delako. Oso gogorra. hotz eta haizetsua. Azken saiakera hartan kasik 11 ordu eman zuten eskalatzen. Jeistean guztiek oinetan konjelazio puntuak zeuzkatela konturatu ziren. Jadanik osaturik daude haragi ustela urratu eta apur bat zaindu ondoren.
A.–Eta zer kontatzen diguzu berehala Patagoniara egingo duzun espedizioaz?
J.C.T.–Aspaldiko projektoa nuen. Azken bi urte hauetako lagunekin egingo dut. Bost izango gara: Jose Luis Bedia, Alberto Posada, Jose Zuazua, Patxo Dávila eta bostok. Oraingo mendi hauek bajuagoak izan arren zailagoak dira. Hego Amerikako Patagonian dauden Fitz Roy (3.441 m.) eta Cerro Torre (3.128) igotzeko asmoa daukagu, «Cabo de Hornos» delakotik 200 bat kilometrotara ipar aldetik. Arras txikiak izanda ere oso haizetsuak dira eta klimatologiak arazo handiak sortzen ditu. Mendizale asko joan da eta oso gutxik lortzen du tontorra faktore hau dela medio, nahiz eta, eguraldi onaz, bi edo hiru egunetan erreza izan gailurra lortzea. Eskalada bera ere ez da bat ere erreza. Arrokan zehar egin behar da eta beraz tresna asko beharko dugu eta bitarteko teknikoak funtsezkoak izango dira. Zati elurtuak eta arroka hutsezkoak dituzte. Beraz arazo teknikoak eta lurraldearen latitudea:dira oztopo nagusiak.
A.–Zein bide egiteko asmoa daukazue?
J.C.T. - "Fitz Roy" mendian "Supercanaleta" deritzona, bost aldiz; egina, eta "Cerro Torre" delakoan "Via Maestri", gaur egun lau bat aldiz egina. Azken mendi honetara zazpi aldiz baino ez dela igo aipatzekoa da, lehenengoz 1958an.
A.–Eta nola konpontzen zarete espedizioa finanziatzeko?
J.C.T.–Guk Bizkaia, Euskadi eta Espainiako Federazioaren subentzioetara jotzen dugu, eta honen bidez gastuen zati bat betetzen dugu. Makaluren kasuan guk geuk ipini genuen dirutza osoa, azken mementuko projektua izan zelako. Guk bagenekien, edo espero genuen, behinik behin, igotzea lortuz gero subentzioren bat jasoko genukeela eta horren arabera kredito bat eskatu genuen.
Oraingoan ere eskatu egin dugu, gertatzen dena da urtarrilean irtengo garenez bueltan kobratuko dugula. Bakoitzeko 230.000 bat pezeta ipini beharko dugu eta oraingoz gure poltsikotik ordainduko dugu dena. Gero ikusiko da %ko 30, 40, 50 ala zenbatekoa betetzen dugu.
A.–Eta espedizio hau noizko?
J.C.T.–Alberto eta Jose Luis Bedia dagoeneko irten dira Buenos Airesera, hilabete bat Akonkaguan emateko, hegoaldeko bide arrunta egin nahian. Besteok urtarrilaren 20an edo 23an joango gara Patagoniarantz haiekin elkartzeko. Itzulia martxoaren azken egunetan egingo dugulakoan gaude gauzak behar bezala irtetzen bazaizkigu.
A. IZARZELAIA.
28, 29

GaiezGizarteaBidaiak
PertsonaiazTAMAIO1
EgileezIZARZELAIA1Gizartea

Azkenak
Mediterraneoko espezie gehienak desagerrarazi zituen fenomeno geologiko batek duela 5,5 milioi urte

Orain dela 5,5 milioi urte inguru, mugimendu teknokikoek Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa banatu zituzten. Horrekin batera, gatz-biltegi erraldoi bat sortu zen Mediterraneoaren azpian.


Ulertu nahi nuke…

Jakin nahi nuke nola bozkatu duten ene herriko bizilagunek azken hauteskundeetan. Jakin nahi nuke norekin hartzen dudan goizeko kafea herriko ostatuetan. Ulertu nahi nuke zergatik izan diren emaitza horiek Iparraldean.


Sei mediku txanda daude betetzeke Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan irailerako

Astelehen arratsalde eta gauean ez zen medikurik egon Laudioko Etengabeko Arreta Gunean. Irailean ere ez da bermatuta egongo mediku baten presentzia egunero Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan, gabezia aurreko hilabeteetan bezain nabarmena izango ez den arren.


Erromatar kartzela Korinton

Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu  aztarnategietan.

Berriki, ordea,  Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]


Noiz hasi ginen kantatzen?

Geissenkloesterle (Alemania), dela 42.000 urte. Danubio ibaiaren arroko kobazuloan bizi zirenek txirula bat egin zuten hegazti hezurrak eta mamut bolia erabiliz. Garai bertsuan, Esloveniako Divje Babe kobazuloko biztanleek ere txirula bat egin zuten hartz baten femurra baliatuz... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


“Orain arte alarde baztertzaileak okupatuak zituen espazioak partekatzen hasi beharko dira”

Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]


Harrera bizkorreko gelak etorri berrientzat

Eroriko askoren artean badira lorpenak ere. 35 urte inguruko ama gazte batek galdetzen zidan aurreko batean nola arraio lortzen zuten beraien eskolan etxean euskara jaso ez zuten ikaskideek etxetik euskaldunak ziren neska-mutikoek bezain ongi ikastea eta hitz egitea euskaraz... [+]


Medailez gain, bideozaintza eta gentrifikazioa ere utzi dizkiete paristarrei olinpiar jokoek

Olinpiar Jokoek eta Paralinpiarrek dakarten "festa" gutxietsi gabe, kostu sozial, ekologiko eta ekonomiko izugarria eragin dutela dioten ahotsak ere badira, entzun nahi izanez gero. Horretan dabiltza Frantziako Legebiltzarretik, LFI Frantzia Intsumisoa alderdiko... [+]


2024-09-04 | Mati Iturralde
Uda baten kronika

Udaldian, erretiratuok ez ohi dugu opor goserik, eta patxadaz aztertu ahal ditugu gure inguruko gorabeherak. Hori dela-eta, gai batzuek harriduraz harrapatu naute, eta honako hauek dira.

Espainia. Eurokopak eta Olinpiar Jokoek uda osoa bete dute. Aldez aurretik, esan behar... [+]


Ibaiak

Mugak Zabalduz karabanarekin, Bosnia Herzegovinako Bihac hirian, Nihad Suljic aktibistak Drina ibaia Balkanetako hilobi handiena dela azaldu zigun. Ahantzi ez daitezen, topatzen diren hilotzak identifikatzeaz eta ehorzketa emateaz arduratzen da, merezi duten duintasuna aitortu... [+]


Zaharrak berri

Dagoeneko ez dakit bero olatuek burmuina kolpatuta gauden, betiko hipokrisia den edo logika sistemiko hutsa den, baina dakigunaren, esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko arrakalak, kezkaz haratago, harridura ere sortzen dit, batez ere uda giroan. Albisteak, ikerketak,... [+]


Eguneraketa berriak daude