Triatlon, gizonaren azken muga ote?


2021eko uztailaren 27an
Eduardo Norekin elkarrizketan
Eduardo No-rekin kirol berri honetaz
Triatlon, gizonaren azken muga ote?
Betidanik herri desberdinen ezaugarri izan dira herri kirolak; mendetan zehar lurralde konkretu batetako herritarrak munduan ezagutzera eman dira beren kirolak direla medio. Badira ehunka kirol mota, milaka kirol aldakin. Kirola non eta nola sortu zeneko eztabaida larriak eman izan dira historian zehar eta oraindik badiraute. Zalantzarik ez dago, gizona bere gainbizitzearen indarrak bultzata hasi zela korrika,igerian, saltoka nahiz jaurtiketak eginez.
Kirolek izan duten garapena amaiezina ote den ere galdetuko du zenbaitek: egia esan zail gertatzen da gizonak mugitzeko dituen ahalmenen artean berririk topatzea; honek ez du ordea kirol berrien sortzea ezabatzen. Horixe bait da, Eduardo No. Bilbotar gazteak harira dakarguna: kirol berri baten sortzea: Triatlona.
ARGIA.–Zer da triatlona eta noiz eta nola sortu zen?
EDUARDO NO.– Hitzak berak dioen bezalaxe hiru kirol ezberdinek osatzen duten kirol agerpen berria da, alegia korrika, igeria eta bizikleta.
Bere sorrera duela hamar urte inguru kokatzen da Pazifikoko Hawai uhartean. Dirudienez jadanik zahartuak zeuden profesional eta eliteko kirolari izandako hiru pertsona bildu ziren batetan eztabaida gorria piztu zen pertsonaren garapen osakorrarako kirol egokiena zein zenari buruz. Bata igerilari izana zen, bestea fondoko korrikalaria eta hirugarrena txirrindularia, eta noski bakoitzak berera jotzen zuen. Azkenean gora-behera zenbaiten ondoren, egokiena hiru kirolak egitea litzatekela atera zuten ondoriotzat. Eta hortxe duzue Triatlona.
A.–Nola hasi ziren kirol berri hau ezagutarazten?
E.N.– Dakizuenez amerikarrek guztia bapatean eta kolpez egiten dutenez, emeki emeki eta progresiboki egin ordez, berehala nazional maila hartu zuen «lron Man» edo burdinezko gizona deritzan proba sortu zuten. Proba honetan 4 km. ziren igeri egin beharrezkoak, 180 km. bizikletaz eta maratoi bat ondoren, guztia jarraian eta geldialdirik gabe. Urte gutxiren buruan jende mordoa hasi zen aipatutako probarako prestatzen eta egun, izen-ematea 5.000 pertsonara mugatzen dute, bestalde kontrolaezinezko jendetza gertatuko bait litzateke.
A.–Beraz, amerikarren asmakizun den honek, izan al du oihartzunik gainentzeko kontinenteetan?
E.N.–Bai, horixe. Ez dugu ahaztu behar, Europak izan duela betidanik kirol zaletasun eta tradizio handiena, bai kirolzale mailan, bai kirol ikus-entzule mailan, beraz europarrak haren berri jakin bezain laster antzeko Probak egiten hasi ziren eta azken bi urteotan Munduko Txapelketak Nizan ospatu dira, egokiago ikusten bait zen amerikar dirudun zenbait Europara etortzea, europarjendetza mordo bat hara joatea baino.
A.–Jakin dugu aurtengo Munduko Txapelketetan izan zarela, konta iezaguzu piska bat zer den hori?
E.N.–Beno, argitu beharra dago ez naizela partaide bezala joan, nire nahia hori izan arren. Beste euskaldun biren laguntzaile bezala baizik eta nola edo hala kazetari bezala sartu nintzen. Esperientzia izugarria da, kristoren antolamendua. Frantzian bertan eta beste zenbait herrialdetan kasik beste edozein kirol mota bezain ezaguna da triatlona. Egunkarietan, aldizkarietan, irratian eta telebistan notizia da, triatlon deritzan aldizkari bat baino gehiago ere argitaratzen da han hemenka, entrenamenduak, eskaintzen dituen posibilitateak, proba ezberdinak e.a., aipatuz. Jendea benetan prestatzen da horretarako, argi erakusten digu 900 partaidetatik, 3 km. igerian, 120 bizikletaz eta 32 km. korrika egin ondoren, ia 600-ek bukatzeak. Denbora hoberena 5 ordu 52' izan zen eta guztiak 9 orduren barnean sartu ziren. Sinetsezina gertatzen da sarritan.
A.– Aipatu duzunez, proben kilometroak ez dira berdinak Hawai-eko Iron Man-en eta Nizako Munduko txapelketetan.
E.N.–Bai, ongi diozu. Oraindik ez dira neurriei buruzko akordio batetara heldu eta ez dirudi helduko direnik ere, izan ere oso erlatiboa da batzurentzat eta besterentzat distantzia egokiena zein den erabakitzea, amerikarrek beti gehiagora jotzen dute; pentsa ezazu Hawaikoa baino gehiago izan nahiean Kalifornian, Iron Man-en bikoitza den beste proba berri bat sortu da, hau da 8 km. igerian, 360 km. bizikletaz eta 84 km. korrika. Halere neurriena oso sinbolikoa da, badira 3 kirolak barne izanik ordu bete baizik ez dirauten probak ere.
A.–Honelako distantziez aritzea ez ote da astakeria, desgizakorra eta noski kaltegarria osasunarentzat? Ez al du kirolak bere berea duen osasuntsu izatearen helburua galtzen?
E.N.–Argi dago edonor ez dela gai honelako aktibitate bat egiteko eta beldur naiz ez ote den garaipen instintu huts eta soil batetan amaituko, baina hori nire ustez gertatzekotan Ameriketan gertatuko da eta ez hemen. Gainera, jadanik badira zenbait mediku, ikerlan eta fisiologo kirol hirukoitz hau egokientzat jo dutenak, ez aipatzen ari garen mailetan noski.
A.– Triatlona konpetizio arlora mugatuz, ez al da motz gelditzen afizio handi batekiko?
E.N.– Tira, ni konpetizio arloaz aritu banaiz, gaurregun eta izan duen sorreraren eraginez, kirola berari indar handiena eman diona delako izan da. Halere ez da ez horretara mugatzen. Honela oraindik orain artifizial samarra badirudi ere, bada zenbait jende triatlona egiten duela diona, hau da, adibidez, astean bi aldiz igeri egitera joan, bizikletan bueltaska bat ematera beste bitan eta korri piska bat egitera beste bitan. Eta ezin ukatuko du inork hori kaltegarria izan daitekeenik bakoitzak bere posibilitateen neurrian eginez gero. Gainera edozein adinetan egin daiteke, bai zahartzaroan ere.
A.– Espainian eta Euskal Herri mailan egiten al da honelako probarik?
E.N.–Espainia mailan Guadalajaran bada honelako proba bat, duela urte dexente hasia. Dakidanez estatu mailan bakarra da eta Irailean ospatzen da.
Euskal Herriari dagokionez ofizialki ez dago triatlon probarik, hegoaldean, baina bada ekintza bitxi bat: Hernanin urteoro eta Hawai-ko triatlonaren sorreraren aurretik, San Juan egunez «kirolari osoa» izenez ezagutzen den proba bat ospatzen da, bertan bizikletaz herriaren inguruan itzuli batzuk ematen dituzte, ondoren korrika bide berdina egiten dute eta tarteka Urumea ibaia pasa eta herriko enparantzan 50 km.-ko zaku batzuk jaso behar izaten dira. Proba osoak ez du ordubete edo orduterdi baizik irauten. baina nork ukatuko du hori triatlon bat ez denik?
Proba honek zer pentsatua ematen du eta benetan Hawai-ko proba gorena dena ere zalantzan jartzen du. Bestalde, Baionan ere ospatzen da uda haseran honelako proba bat, Frantziá osoan arras ezaguna, hau. Aurten 200 baino atleta gehiagok hartu genuen parte eta Espainiarrak deitzen gintuztenon artean guztiak euskaldunak ginen. Bilbotar zenbait, eta gipuzkoarren artean Hernanikoa azken urteotan bi aldiz irabazi duen Angel Ortiz tolosarra.
Orain arteko emaitzak ikusirik, bada zenbait jende honelako probak antolatzeko asmoz dabilena, horien artean badirudi Ondarru izan daitekeela hurrengo triatlonaren eskenatoki.
A.–Eduardo No, afizionatu mailan bi urtetan txirrindulari izandakoa dugu; igerian ere ez da txantxetan aritu eta estatu mailan emaitza onak lortu izan ditu Bizkaiaren izenean. Eta geldirik ezin egonean azken aldian Maratoiak eta Kross zenbait korritzen ere aritua da. Ez da ez oinarri txarra triatlonlari izateko. Edu, azken galdera bat, zer esango zenioke zure hitz hauek irakurri ondoren triatlon egiten hasi nahi duen norbaiti?
E.N.– Gogo eta motibazio bizia izanez gero ez dela hain zaila kirol berri hau ezagutzea eta dastatzea, eta noski eskaintzen dituen atseginak suposatzen dituen sakrifizioak baino handiagoak direla. Aipatu, nahitaezkoa dela entrenamendu egoki eta zuzen bat jarraitzea norberaren posibilitateen arabera eta horretarako zuzenena dakien norbaitekin harremanetan jartzea dela. Eta hortik aurrera, animo eta jarrai, ongi hartua izango zara gure artean.
A.- Eduardo, INEFen (Instituto Nacional de Educación Física) ikasketak egiten ari da, Madrilgo fakultateko 4. kurtsoan.
Eskerrikasko Edu, eta ez inoiz etsi eutsi baizik!
Amala ELOSEGI
24-25

GaiezKirolaBesteak
PertsonaiazNO1
EgileezELOSEGI3Kirola

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude