Xipri Arbelbide: «Nork idazten du euskaraz abertzale izan gabe?»


2021eko uztailaren 28an
Xipri Arbelbiderekin bere lanaz eta euskaraz
Konzeptuak berezi eta argitu nahian,solas atsegin bat
Xipri Arbelbide: «Nork idazten du euskaraz abertzale izan gabe?»
Baionako liburu festakari entzun hitz horiek harritu gaituzte. Nola pertsona batzuek ez duten onhartzen, edo behintzat berezten euskaldun izatea eta idazle izatea. Konzeptuak ezin berezi horretarik datorke euskal idazleen mito bastarta. Joan gara Xipri Arbelbide apezarekin solastatzera, gaiaz gehiago jakin nahian...
ARGIA.– Galdera tipikoa: nor zara?
XIPRI ARBELBIDE.– 1934eko abenduaren 17an sortua naiz Heletan... Eskoletan toki askotan ibilia naiz, batxilergoa, teologia eta etnologia ikasten... Ttiki ttikitik seminarioan sartu naiz, ez Uztaritzen baina Beandonnen, Tarnos inguruko misionesten seminarioan. Ez dut beraz Lafitte ezagutu, ez naiz batere hemengo modelo horretan formatua...
A.– Eta gero zer pasatu da?
X.A.– Urte bat Algerian iragan dut gerla egiten, eta hamabi urte Afrikan. Misionesta nintzen: Bandonnen erakasle egon ondoan Cote d'lvoirera igorri ninduten. Gure kongregazioneakCote D'lvoire edo Dahomeyra bidaltzen gintuzten...
A. -Zergatik misionesta zinen?
~X.~ - Ez dakit...Ttipi ttipitik apez egingo nuen, baina misianest ez dakit nondik jin zitzaidan ideia hori... Afrikatik itzultzerakoan Pariseko Institut Prátique des Hautes Etudes delakoan urte batez etnologia ikasi nuen...
A.– Eta idazten noiz hasi zinen?
X.A. Afrikan hasi nintzen. Lagun batekin hango erran zaharrak bildu nituen, bilduma bat egin, roneoturik atera genuen, eta segidan arrakasta gaitza ukan zuen. Hango editore batek, gero argitaratzea proposatu zidan...
A.–Euskeraz?
X.A.–Ez, frantsesez idatzi nuen... euskaraz lehena "Irri solas" izan zen. Lehen liburua izkiriatu dut, historio horiek errezak zirelakoan leitzeko, etzela intelektual izaitearen beharrik,horrela egin nuen lehena.. Huts bat betetzeko, apezen mezako liburuetaz aparte, ez baitzen deus errezik irakurtzeko... Oraino ere ez da asko, salbu Daniel Landarten hori...
A.–Liburuek euskeraz errezak izan behar dute ala?
X.A.–Ainitzek ez dute irakurtzen, liburuak zailegi direlakoan, gisa horretako liburuak errezak emanez geroz eta irakurle xumeen gustukoak eginez geroz uste nuen irakurriko zituztela... Nere liburua asko saldu da: liburutegi gehienetan banatu dut, eta euskaraz ikasten ari direnek ere eskatzen didate...
A.– Literaturan erreztasuna bakarrik bilatzen duzu?
X.A.– Ez ... baina behar hori bete behar zen. Bigarrena egin dut nere esperintzien berri, nere tripako minen berri emateko... Hirugarrena Garaziko herrien historiari buruzkoa ere iduritzen zait jende frangok leituko dutela... Egiten dut ez saltzeko, baina euskaraz irakurgaiak izan ditezen. Nahi ukan banu frantsesez idatziko nuen, turistek erosiko zuten Garazi inguruan edertasunak non ziren jakiteko, baina...
A.– Euskaldun iparraldeko idazle tipikoa zara orduan, eta fikzioa?
X.A.–Eni ez zait iduritzen sekulan fikziorik eginen dudanik:.. biziak berak badu bere aberastasuna eta horren kondatzia balio zait, gaurko eta atzoko gauzak kondatzea inportanta zait...
A.– Lekuko pribilegiatu bat zara?
X.A.Bai nahi baduzu... nik ez dut irakurriaren arabera idazten, baina entzunaren eta ikusiaren arabera...
A.–Halere zure idatziek apez kutsua dakarte...
X.A. Uste duzu? Dena dela ez naiz entseatzen ene apeztasunaren pasa araztera, abertzaletasuna aldiz bai, abertzale naiz...
A. - Mintzaldi denboran erran duzu "nehork ez zuela idazten euskaraz abertzale izan gabe" ez da egia kasu orotan...
X.A. Neretzat segurrik garbi dago. Mintzaldian nion euskarak problemarik ez balu ez nuela netoiz libururik idatziko... Abertzale bilakatu naiz Baudonnen, ikasleetan hiruetarik bat euskaldunak ginelarik, la bascourtaille deitzen ginduzten... Gero Nantesen berdin gutaz trufatzen ziren eta hango bibliotekan Espainiako gerla zibilari buruzko bi liburu leitu nituen. Orduan Espainiako abertzaleetaz ohartu nintzen... Orroitzen naiz Nantesen eskolako mahainean "Gora Euskadi" zizelkaturik ganibetaz, prefet de disipline,delakoak orduko ehun libera paga arazi zidala, punitzeko...
A.–"Enbata"koekin harremanik ba zinuen?
X.A.– "Enbata" baino lehenago Txillardegi ezagutu nuen Baionako «Le Porche» liburutegian, harremanetan sartu ginen, soldado ginelarik elgarri idazten genuen, nik Algeriatik ( 1956ean). Etzen oraino abertzalerik, Charriton bai, ezagutzen nuen ere. «Enbata»koak geroxeagokoak dira... Eta ez ginen orain bezala kurutzatzen, ez zen autorik, ez zen telefonorik...
A.–Euskaraz idaztea kontzientzi hartze horretarik datorkizu?
X.A.–Bai... Nantesen nintzelarik oroitzen naiz superiorari gutuñak irekirik eman behar genituela. Orduan amari erran nakon ez nakola arraposturik eginen ez bazautan euskaraz idazten... Ama berrogei ta zazpi urtetan euskeraz idazten hasi zen semearen bortxaz... Euskaraz irakurtzen hasi nintzen Belgikan nintzelarik: astebehin «Jesus krixtoren imitazioa» leitu behar genuen, eta nik nola bat nuen euskaraz, orduan nere hizkuntzan irakurtzen nuen, eta frantsez bertsioarekin korrespondentziak eginez nere hiztegia aberasten saiatzen nintzen...
A.– Azken galdera bat: proiektuak?
X.A.– Lehen liburua egin nuelarik, ideia frango banuen, baina ez nuen bihi bat bururaino eraman... Proiektuak baditut asko, zer nahi baina idazteko denbora behar da: ez dut hainbeste denborarik orain!
Itxaro BORDA
35

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakARBELBIDE1
PertsonaiazARBELBIDE1
EgileezBORDA1Kultura

Azkenak
EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


ANE LABAKA MAYOZ:
“Ama izatean bizitako zurrunbiloari hitzak jartzen saiatu naiz”

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


Eguneraketa berriak daude