Bekereke Eco-taz mintzo


2021eko uztailaren 23an
Bakereke antzerki taldearekin
Antzerki poetikoaren oihartzuna
Bekereke Eco-taz mintzo
1980. urtean sortutako talde honen lehen barneko obrak hunkitu eta harritu egin gaituela aitortu behar dugu, ez bait genuen uste halako gauzarik egiten zenik Euskadin: antzerki esperimentala eta gainera bikaina. Bekereke aski ezaguna dugu bere kale antzezpenetan, sei egin bait ditu gaurdaino: "Lorratzean" (1981), "Ganorabako" (1981), "La boda, el coleccionista de monstruos..." (1982), "Zarataka" eta "Fábula de la sirena y los borrachos" (1983), "Al fondo a la derecha" (1984), eta azkena "Eco" (1985).
Urte hauetan antzezpenetaz gain ikastaroak ere eratu eta eman dituzte Gasteizen bertako jandearentzat. Ecotaz, bere lanaz, ikuspuntuetaz eta abar hitz egiteko beroiengana jo dugu, eta Elena Armengod dugu erantzule ondorengo elkarrizketan.
ARGIA.- Elkarrizketa hau hasteko nik galtetuko nizueke Bekereke taldean eman den aldaketaz, zer dela eta otu zaizue Eco bezalako lana egitea, zuen lehen barnerako antsezpena, orain arte Bekerekeren lana beti kalekoa izan baita?
BEKEREKE.– Guk aldaketa sakon bat edukitzea planteiatu genuen bai antzezle mailan, zein taldekoan, oso erraza bait zitzaigun ordurarte egiten genuena. Ongi zeritzagun zegoela egindakoa, atsegin zitzaigun ezezaguna den zerbait antolatzea, eta abentura itzela izan da, bai profesionalki eta artistikoki zein ekonomikoki. Arrisku gorrian jarri gara ez bakarrik proposamen eszeniko desberdin bategatik, eskatu duen inbertsio ekonomiko handiagaitik ere. Erakuskizun honekin antzokia eta kalea konpaginatu nahi izan ditugu, Eco oso urrats garrantzitsua gertatu da, baina honek ez du esan nahi kale antzerkia lagako dugunik, inolaz ere. Kalea oso interesgarria da baina mugatua era berean, bada zenbait gai ezin duzuna sakonki aztertu, edo behar lukeen zehaztasunaz agian. Kalean dena da zabalago, estrobertituago, eta gauza xeheagoak eta zuzenagoak egin behar dituzu. Barnean ordea, kalean ikutu ezin dituzun gauzatxoetan oinarri zintezke. Guretzat aukera ez da gauza bat ala bestea egitea, biak egiteko gogoa daukagu, nahiz eta kalea beti izan den gure oinarria.
A.–Kaleko lanak beti eramaten du ikuslearekiko eragite lan zuzena, eta bertan dagoenaren parte hartzea esketzen du hola edo hala. Barneko lanean hori nolabait bigarren maila batetara zokoratzen da, ezta?
B.– Hori ez da beti horrela, zerorrek barne lanean zernolako bideak jartzen dituzunaren arauera doa. Guk kalean ikuslearekiko lan ugari egina dugu, eta oraingoan zerbait desberdina nahi genuen, ikuslearekin askoz urrunagotik lan eginda. Ez dugu zuzenki harremana landu, guztiz alderantzizkoa. Guretzat proposamen berri hau oso interesgarri zen, zeren orain arte genekiena ikusleari aurpegira begiratu eta bere erantzunekin jolastea erosua zen guretzat. Kalean ikuskizuna osoki prestatua egon arren, beti daukazu aukera pertsona baten begirada, irria edo komentarioa erabiltzeko. Eco-n ordea, ikusten dagoena jesarrita dago eta guk ez dakigu ezertxo berataz antzerkia hasten denetik bukatu arte.
A.– Antzezle eta ikuslearen arteko urruntasun hori oso nabaria da Eco-n. Nolabait beirazko horma imaginarioa dagoela dirudi, bazoaz eta bleust, hortxe amaitzen da eskenatokia eta hemen hasten dira besaulkiak eta lagunak. Zuen antzezpena oso hotza eta gogorra iruditzen zait, inolako atsegin gabea, kontzezio bakoa...
B.–Ez da kasualitatez horrela, halakoa nahi genuen, zirikatze modu bat da. Nire eritziz, guretzat askoz errazagoa da barre egin araztea eta estrobertituak izatea egiten ari garenari ekitea baino, non bortizkeri izkutua, eta eguneroko bizitzan topa dezakezun indarra agerian dakuskezun. Hori auzoekin aszentsore barne zaudenean ere nabari dezakezu, ulertzen duzu? Beste modu bat da kaleko errealitatea erakusteko, hiri bizitza eta egunerokoa era berean, behin eta berriz atzematen duzun lagun arteko inkomunikazioa. Egunero lanera joaterakoan aurkitzen duzu jendea, zure ordu berean ateratzen da behin eta berriz, baina hala ere ez duzu kide hori aurpegira begiratzen ere. Sentsazio hori da isladatu nahi duguna, baina ez da batere erosoa ikuslearentzat hori baitatzea, ikuskizun honek asko eskatzen du antzezleengandik, presentzia eskeniko indartsua eskatzen du, baina ikusleari ere asko eskatzen zaio: hori ikusi nahi duzula onartzea. Barre egitera zoazenean laster onartzen duzu, baina gainean denok daukagun kaka gogoratzen dizutenean ez zaigu horrenbeste laket.
A.–Dena den ez nago ziur ikuslea horretaz jabetzen den, konturatzen den aurrean daukana izpilu bat dela eta ikusten ari dena denon ustelkeria dela. Ene ustez eta beste zenbaitentzat ere ikuslea guztiz txikitua geratzen da, ez daki oso ondo zertan den antzerkia, eta lehenengo dagien galdera da: arraioa! zer gertatzen ari da hemen?
B.– Hori gauza guztiz bitxia da. Begira, japoniar talde bat, Lindsay Kemp edo antzeko talde bat datorrenean onartzen zaio imajinak besterik ez erakustea eta historioa ez ulertzea ere, hemengo taldea bazara ordea badirudi betiko gauza tradizionalak egin behar dituzula, eta hori arrisku bizia da. Gu kanpora goazenean antzeztera jendea liluraturik geratzen da, ea hori ote den Euskadin egiten ari den antzerkia galdezka... arraioa! zer modernoa! Bilbon egiten baduzu, ba jendeak ez duenez sekula halakorik ikusi ba eskandalizatzen da amini bat. Kanpokoa izanik jendeak errezago onartzen zaitu, zentzugabekoa da, baina hala da.
Antzerki lengoaia askoz atzeratuagoa dago margolaritza, musika, eskulturgintza edo komikia baino. Margolaritzan zuk ikus dezakezu lauki abstrakto bat eta ez duzu behar lana osoki ulertu, eiteen edertasunaz edo gogortasunean gera zintezke.
Antzerkian ordea dena ulertu beharrean gaude, denetaz definizioa lortu nahiean, eta hori nire ustez hezkuntza edo kultura arazoa da. Nire eritziz beharrezkoa da antzerki tradizionala egotea, baina gu adorez bete gara dramaturgia zehazki narratiboa ez den antzerkia aurkezteko. Ez dugu dena narratu egiten, irudi poetikoagoa ematen da, aditzera ematen dugu eta zuk asmatu behar duzu kondakizuna zeure gogo egoera ta zeure esperientzien arauera. Hori da olerkigintza, eta antzerkia ere poetikoa izan daiteke, bortizkeria barneratuz ala ez. Guk lengoaia hori defendatzen dugu, eta honekin ez dut esan nahi hemendik aurrera antzeztuko dugun guztia honelakoa izango denik, beste gauza batzu antzezten libertitu nahi bait dugu.
A.– Antzezpen hau flashetan oinarritzen da, Rash bat hemen eta beste bat hor, sinbolismoz josita dago. Ardoz beteriko pitxer berak balio du eskuak garbitzeko, edateko, eskenatekitik jautika joateko eta abar. Garrantzi handia ematen zaio gizon-andre harremanari, eta izate sexual berari baina ahalik eta zentzu erasokerrenean...
B.– Ikuskizunaren funtsezko gaia hori da. Pertsona inguru urbano batetan ez da gauza den moduzkoa izateko, bere harremana erasoaren bitartez eramaten da. Komunikazioa eta frustrazioa, besteengana heldu beharra eta iristeko ezintasuna, gizon-andre harreman zapuztuak Maiz kanpoan bilatzen dira laguntzak, baina zerau ez bazaude ondo ez duzu piperrik ere lortuko. Hori da protagonistak egiten duena. Historioan maitasun harreman bi du, bata emakume finko batekin, eta bestea noizbeinkakoarekin, eta ez dio batere funtzionatzen, bera ez bait dago ondo. Guzti hori da. Lagun askok ikusten du baina harrigarriena da bakoitzak bere historioa ikusten duela isladaturik. Jendeak gauza desberdinak ikusi ohi ditu dena den, batzuk gauza hipererreligiosoak ere.. Behin batetan emakume daniar batek kritika bat egin zigun bertan antzeztu genuenean eta interesgarria iruditzen zait. Berak zinoenez ezin daiteke kritikarik egin ikusitakoa norberaren esperientzia bizia dela aitortu aurretik. Bere ustez ikuskizun honek zeure historia propioaren esperientzia bizitzera behartzen zaitu. Arazoa eroaten uztean eta bizitzean datza.
A.– Zuen antzerkia linea esperimental batetatik abiatzen da, inolako ohizko kontzesio estetiko barik, nolabait Grotowskiren antzerki pobrearen basoan murgilduz...
B.–Bai, modu batetan bai, baina jende eta teknika poloniarrak ere erabili ditugu, aktorearen neutraltasuna dei genezaken zentzu horretan. Lan handia egin dugu, ez keinurik, ez antzerkiko imentzio tipikorik, antzezleek planta garbitasun osoan dihardute. Ez gara saiatzen inongo sentsaziorik erakusten, emozioak berez sortzen dira. Ikerketa lanaren ondoren sortu dira eskenak eta momentuak, baina antzezle bakoitzaren intentsitateaz. Ez dugu nahi izan itxura hau edo beste ematea, egoera errealetan oinarriturik datza lana, nolabait esan genezake antzezleak ez duela errepresentatzen, bere bizia erakusten baizik.
A.–Entzuna dut Bekereke taldekoak baserri batetan bizi zaretela elkarrekin, eta nolabaiteko harremana duzuela zuen artean eta abar. Uste dut hau ere nahiko isladatzen dela lehen esan duzun horretan, antzezlea ez dagoela eskenatokian gauza bat azaltzen bere bizia isladatzen baizik...
B.– Antzezleak daukan guztia ipinizen du. Musikagileak ere halako zerbait esan zigun, obra horrela zela geu ere horrelakoak ginelako. Lanean gizon eta emakumeen artean harremanak ulertzeko moduak azaltzen dira, eta bizitzaren gordintasun osoz botatzen da.
A.–Dena den bizitzari beti ipintzen zaizkio plastikozko loreak irenskorrago bilakatzeko, ez?
B.–Bai, ikuskizun hau nahiko zaila da irensteko, egia da. Ikuslegoaren erantzuna izugarria da, jendeak indar handiz erantzuten du, zaila da inor geratzea indiferente espektakulu honetan. Hainbat jendek aipatu digu antzokitik irten zenean ez zitzaiola gustatu gure lana, baina hurrengo egunean gustatzen hasi zitzaiola. Ikusten zaudela defentsiban zara hor gertatzen denaren aurrean, biharamunean hasten zara horko irudien edertasuna atzematen. Irudiak biszeralak dira, eta erasotzen dute eta horregaitik defendatzen zara. Kanpoan esan digute lanak maila europearra daukala, baina bertako indarraz.
A.– Zuek gehiago antzezten duzue Euskal Herritik kanpo hemen baino...
B.– Ikuskizun hau bai. Aurten Germania, Suedia, Norbegia eta Dinamarkan, bertan izandako antzerki jaialdi garrantzitsuenetan hartu dugu parte. Proposamenak ditugu Polonia, Ingalaterra eta Holandara eramateko ikuskizuna. Hilabete barru Italiara joango gara.
Euskadin ez da behar beste bultzatzen antzerkia ez taldeak; azpiegitura arazo larria daukagu.
A.– Ze asmo daukazue etorkizunari begira?
B.–Urtarrilan kale ikuskizun berria prestatzen hasiko gara. Bestalde interesaturik gaude atzerriko lagunak ekartzen ikasteari ekiteko. Antzerkian garrantzitsua da ikerketa eta antzerki lengoaia berriak sortzea. Kanpoko jende honek gero Gasteizen ikastaroak ematen ditu ikasi nahi dutenentzat.
A.- Pentsatu duzue inoiz zuen antzerkia euskaraz egitea?
B.–Sarritan, eta bada jendea ikasten ari dena, baina kanpoan denbora luze pasata aurretik ikasitakoa galdu egiten da. Ni behintzat ez nago ados antzerkia euskaraz egitearekin euskara ez badakizu, soil soilik zirkuito komertzialean sartzeko. Lotsak hilko nintzateke antzerki lan bat egingo banu euskaraz eta gero euskaldun bat etorritakoan ez banio erantzuten jakingo. Niretzat antzerkia euskaraz egitea ametsa da, baina lortu behar dugu.
Iñaki GOITIOLTZA
36-37

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakBEKEREKE
EgileezGOITIOLTZA1Kultura

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude