"New York prosa mundua da; han ez dut poesiarik idiatzi"


2021eko uztailaren 23an
Iñaki Zabaletarekin elkarrizketan.
Iñaki Zabaletak «110 street-eko geltokia» argitaratu berri du
"New York prosa mundua da; han ez dut poesiarik idiatzi"
Hiruzpalau urte Amerikako Estatu Batuetan pasa ondoren, Euskal Herrira itzuli da Iñaki Zabaleta. Aldi berean, «Susa» sailean bere lehen nobela argitaratu du, aurretik beste bi poema liburu argitaratuak zituelarik. Nobelari buruz mintzatzearren geratu ginen berarekin.
ARGIA.- «110 Street-eko geltokia» nobela bat da, baina zein odutakoa? Piskologikoa edo?
INAKI ZABALETA.– Ez, ez, ez da psikologikoa, nazarriozkoa baizik, sinple-sinplea. Nolabait esateko, kamara-aurrean ikusten duzun nobela bat da. Ez dago bigarren mailako esanahi ezkuturik, ez dago Barthes-en edo Semiotikaren bidetik joan daitekeen azpiko esanahirik. Klaro eta klaroki bi istorio dira, nobelak lehen mailako irakurketa baino ez du. Nire asmoa behintzat narrazio-liburua egitea zen, filme baten ikuspegitik bezala, pentsatua zegoen idazten hasi nintzen urte hartan, 1983.an.
A.– Zeintzu dira nobelan agertzen diren bi istorio horiek?
I.Z.–Lehen istorioa Joseba-rena da. New York-en bizi den euskal mutil batena, han bizi da eta bere eguneroko gertakizunak ageri dira. Beste batetatik Angie dago, oso neska amerikar tipikoa, unibertsitatean egon da, publizitate-ikasketak egin ditu, puzblizitate-munduan lanegiten du, eta bere bizitza darama ere lanean-eta Manhattan-en ere. Angie-ren inguruan bigarren istorioa muntatzen da, eta nobela aurrera doa poliki-poliki bi istorioak tartekatuz. Eta, noizbait, nolabait, biok elkarrekin topo egiten dute (nire ustez hemen dago nobelaren gauzarik ederrena). Nola egiten duten topo? Jean Genet idazlearen aipu bat hitzez hitz erabiliaz elkar ezagutzerako bidea hartzen dute biek. Kosta egin zitzaidan nola egin zezaketen topo bi horiek asmatzea, alde batetatik bitxia edo pólita izango zen modua baina bestetik ere modu nobelistiko batetan sineskor gerta zitekeena. Bitxitasuna eta logikotasuna elkartzea. beraz, Jean Geneten aipu horren bidez lortu nuen. Bi pertsonak topo egiten dutenetik bi istorioek ere nolabait bat egiten dute eta nobelan zehar nahastuz doaz azkenera arte.
A.– Zein girotan mugitzen den ikusita, nobela hau jenero beltzaren barruan koka liteke?
I.Z.– Nik ez nuke jenero beltzean kokatuko. Lehenik niri ez zait asko gustatzen hola kalifikatzea, eta bestetik kontatzen diren istorioak han. New York-en oso errazki gerta daitezkeen bi istorio direlako. Beraz hango mundua ezagutuz niretzat normala den gauza bat hemengo ikuspuntu batetatik begiratuz gero beltz samarra ikustea litekeena da. Badaude ere nobela beltzaren konnotazio batzu baina ez da espreski beltza egindako nobela, nik behintzat ez nuke horrela definituko. Sinpleki narrazio bat dela esango nuke. besterik gabe.
A.– Nobelaren hasieran «Daily News» egunkaritik hartutako zita bat ageri da: «East Harlem-en bada esaera: Ghettoan bizi den edonork erralki daki bizirik irauten». Zer esanahi dauka horrek'
I.Z. Oroitzen naiz duela hi urte egunkari horretan kolumna bat argitaratu zela eta hortik atera nuen. Idazle batek hori zioen, hain zuzen ere: bizimodu gogorra da ghettoetan, baina ghettoak ez dira ulertu behar hemengo ikuspegitik begiratuta: ghettoan jendea lasai bizi da, gustora bizi da haien artean, hura beren mundua dute. Egia da ghettoak pobreziazko tokiak direla, eta pobreziarekin loturik doaz arraza-kontuak eta. Anglosajoiak ez dira Harlem-en bizi, Heasl Harlem-en hispanoak bizi dira eta beste Harlem-en beltzak. Horregatik dio aipu horrek ghettuan bizi den edonork errealki dakiela bizitzen. Aipu hori hasiera-hasieran Jartzeak ere bere arrazoina dauka. nobelaren bukaeran probatzen bait da nobelako protagonistak benetan bizirik irauten ikasi zuen ala ez.
A.–Hemendik ikusita ghettoei buruz daukagun imajina agian apur bat deformatua dago, ezta?
I.Z.- Bai. eta hasierako aipu hori apropos jarri nuen. New York-eko ghettoak ezagutu egin hehar dira: Oso xarmantak dira: etxe hondatuak, jendea miserian, pobrezian bizi dena... baina halere Oso jende jatorra aurkitzen duzu, oso jende maitagarria eta xarmanta. Jendea han kalean bizi da. bere irratiarekin eta bere garagardoa esku tan dantzan eta dantzan. Gertatzen da Estatu Batuetan eta Yew Yorken bertan bestela dagoen anpulotasun eta aberastasun haundi hura ikusi ondoren ghettoak ikusten badituzu azalean milabaiteko kontraesana dagoela ematen du. Baina miseria aberastasunaren aldamenean ikusteak suposatzen duen kontraesan horretaz gain, ghettoaren barruan sartuz gero guztiz maitagarria bihurtzen zaizu, eta ni East Harlemen bizi izan nintzenez gero lagun haundiak ditut han, eta oso jende jatorrak dira. Guzti horien espresioa nobelan bertan ageri den Gregory izan daiteke, pertsonaia beltza, mundu guzti horren maitagarritasuna adierazten duen tipoa, eta nolabait ere euskaldunari laguna egiten zaiona.
A.- Badirudi zure pertsonaren eta zure historia pertsonalaren islada ugariak ageri direla nobelan.
I.Z.–Bai. hori hala da. Dena dela, inondik ere ezin daiteke esan nobela autobiograifikoa denik. Nobelan ageri den Josebak ez du zerikusirik nire pertsonarekin. eta bere historia ez da nirea. Bera arrazoin politikoengatik errefuxiatutako gaztea da. etabar... agian badago nolabaiteko projekzioa, pertsonaien karakterizazioan esate batera. baina urrutitik ere ez da heltzen autobiografikoa izatera.
A.– Poema-liburu pare bat idatzi ondoren lehen prosa-lana hauxe dela kontutan hartuta, zelan moldatu zinen hasiera batetan?
I.Z.–Alde aurretik nik ipuinak idazten dituen. istorio laburrak kasik betidanik idatzi izan ditut. Baina nobela bat idaztearen aurrean lehenengo alegiz jarri nintzenean zorionez New Yorken nengoen. eta hiri hartan egoteaz aparte kazetaritzan sakontzen eta telebista-ikasketak egiten. Guzti horrek izugarri lagundu nindiuen eta zorte haundia izan zela iruditzen zait. Nire ikuspegia guztiz desberdina zen Euskal Herrian ala han egonda, globaltasun batetatik begiratzen asko lagundu ninduen egoera berri hark, gauzak beste modu batetan planteiatu edo analizatzeko garaian.
A.-Teknika aldetik ere bai?
I.Z.– Aipatutako guzti horrek mesede haundia egin zidan nobela honen estruktura asmatzerakoan. Izan ere, telebistako ikasketak egiten ari nintzenez gidoiak egin behar izaten nituen pratika bezala eta aldioro geure burua edukatu genuen nolabait kamararen ikuspuntutik gauzak pasatzen. Noski. fikzioz edo irudimenez berdin egin dezakezu estruktura bat, istorio bat, baina gero istoriaren egitura pentsatzean ere filme-erritmoa eman nahi nion eta lagungarri egin zitzaizkidan ikasketa horiek.
Hauxe izan zen liburu honetan jarraitu nuen prozesua: lehendabizi gai zentral batzu bilatu nituen, zutabe zentralak. Nola komunika zezaketen elkarrekin zutabe horiek! Eta horien inguruan estruktura sortzen hasi nintzen poliki-poliki. kronologikoki edo logikoki eta linealki eramanez... Noski. aldaketa batzu ere sortzen zitzaizkidan irtenbideak zenbaitetan ez zitzaizkidalako logikoegiak iruditzen. Baina orkorki behintzat, estruktura osoa prestatu nuen. Ondoren idazten hasi nintzen. eta idatzi idaztean konpontzen nituen prolema horiek.
Hitz bitan esanda. Laguntza haundia eman zidan han egoteak, ikasketa horiexek egiten aritzeak, eta gero idatzi baino lehen estruktura osoa egina izateak.
A.–Poesiagintzan lehenagotik iharduteak ekarri al dizu laguntzarik prosan trebatzearren? Prolemarik aurkitu al duzu'
I.Z.– Hizkuntza poetikoak lagundu egin nau nobela hau idazteko garaian. Lagundu egin nau deskripzioaren unitate minimoa bilatzen eta hori laburki esaten. Nolabait. Horacioren ustetan poesiaren muina laburtasun horretan eta kondentsatze horretan baldin badago. Iaburtzen saiatze hori prosa eraman nahi izan dut nobela honetan, prosan idatzi ere baina kontzeptua edo bihotza duen hitza bilatuz: hitz gutxitan adierazi esan behar duzuna, baina hitz gutxi horiek izan daitezen egiaz esan edo deskribatu nahi duzuna. Horretan lagundu egin nau hizkuntza poetikoak, piska bat orokortasunean hartuta. estilo aldetik.
Gero ere. Lagundu egin nau deskripzioak egiteko garaian modu berri bat saiatzen. «Hautsa loditu egin da» esan dezakezu. hitzak ohizko zentzu denotatibotik atereaz beste zentzu konnotatiboago batez erabiliz. Horrek ekartzen du esanahi bera adierazteko izugarrizko deskripzio barrokoetan erori behar ez izatea. Ez dut esaten lortu dudanik. baina horixe izan da nire asmoa estiloari dagokionez: enroilatu gabe sentimendu hori eta dentsitate hori adierazi. Niretzat horretan eredua Pabio Antoñana erdal idazlea da. Horrek deskripziotan lortzen duen dentsitatea nirerzat harrigarria da. Bere urrezko araua beti izan da "laburki adierazi eta indarrez", eta horretarako ere hitzen arteko kontraste hori behar duzu. Nik kasu haundia egin diot honi.
A.- Iadanik bukatzeko, zeintzu dira zure asmoak literaturari dagokionez?
I.Z.– Etengabe aritzen naiz idazten, eta momentu honetan ere narrazio labur bat bukatu berri dut. baita nobela batetarako eskema pentsatzen hasi ere. Gertatzen da nobela baten eskema burutzeko asko eta asko ausnartu behar dudula, eta horretan ari naiz. Ameriketan hartutako zenbait gai idazten ari naiz eta beste batzu idatzita dauzkat. Horiekin ipuin liburua osatzeko asmoa daukat. Poemarik azken aldian ez dut idatzi. New York-ekoa niretzat prosa mundua da, ez poesia mundua. Han ez dut poesiarik idatzi. Orain idatziko dut poesiarik, hangoaren ausnarketa gisa. Horiek dira nire asmoak.
J.L.
36-37

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakABALETA4
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazABALETA4

Azkenak
Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


Talgo erosteko eskaintza kenduko du Ganz MaVag talde hungariarrak

Ganz MaVag-ek adierazi du ez diola uko egiten etorkizunean tren-enpresa erosteko beste eskaintza bat egiteari. Talde hungariarraren ekintzari esker, Talgok eskaintza berriak entzun ditzake.


2024-08-30 | ARGIA
Polio txertaketa igandean hasiko da Gazan

Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


2024-08-30 | Axier Lopez
Espainiar eta britainiar kolonialismoaren arrastoak ezabatzen hasi da Trinidad eta Tobago

Karibeko bi irletan kolonialismoaren loriarako dauden monumentu, iker eta izendapenak ezbaian jartzen hasi dira herritarrak eta gobernua. Lehen pausua eman dute agintariek eta erabaki dute herrialdearen armarritik Cristobal Colonen lehen espedizioaren hiru karabelak kentzea.


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra egingo da Iruñean

Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]


2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Eguneraketa berriak daude