Seber Calleja gazte literaturaz arduratuta


2021eko uztailaren 27an
Seger Callejarekin elkarrizketan.
Azken «Lizardi Saria» hirukote batentzat
Seber Calleja gazte literaturaz arduratuta
Aspaldiko gogoa Seber Callejarekin hitz egiteko nuena. Kostatu egin zait beraren paraderoaz jakitea.Lortutakoan, hala ere, ez dit inolako oztoporik jarri elkarrizketa hau burutzeko. Orain dela zenbait urte «Aldekoa» saria eskuratu zuen. Astero egiten ditu gazteentzako liburuen kritikak «Deia» egunkarian. Berriki «Lizardi» saria eskuratu du, X.Monasterio eta J.M. Muñoz marrazkilariarekin batera egindako «dadoa» ipuinaren bidez.
ARGIA.–Zein da zure lanbidea?
SEBER. - «Lengua y literatura" irakaslea nabil Barakaldoko institutoan. Erreferentzi puntu garrantzitsua da hori. Azken hamar urteotan nabil irakaskuntzan sartuta, hasteran, pribatuan, ia mundu guztia bezala, eta egun, publikoan. Hasieratik saiatu naiz zubia eraikitzen, testuetatik ateraz asignaturako gaiak. saiatu egin naiz umeek gaurko testuak ezagut ditzaten, hemeretzigarren mendean geratu diren derrigorrezko programatik, urrunduz, saiatze horrek umetan irakurri barik nuen haur literatura irakurtzera eraman ninduelarik. Nire lana dela eta etengabeko, kontaktua izaten dut umeekin.
A.–Zelan hasi zinen idazten?
S.–Nerabe aroan denok egin izan ditugun kakatxo poetikoak egitan hasi nintzen, laster "Zurgai" aldizkariarekin harremanetan sartzeko. Lehen esperientzia hau aberasgarria gertatu zitzaidan ni ez nintzela poesiarako jaioa erakutsi zidalarik, hizkuntza eskuartean erabiltzeko beta eman bait zidan.
A.– Eta noiz eman zenuen saltoa, poesiagintzatik prosarako jauzi hori?
S. 198182. ikasturtean Donostian bizi izan behar nuelarik oso bakarrik sentitzen nuenez neure burua, errelatoak idazteari ekin nioan eta, batez ere, irakurtzeari, ezen ni gaztaroan oso liburu gutxi irakurria bait naiz, hots denbora galdua berrekuratzen hasi nintzen, umetan «Hazañas Bélicas» eta «Miortadelo» besterik ez bait dut irakurri.
A.– Zer dela eta zuen guia «Aldecoa» saria lortu zuen ipuinak?
S. Luzea da kontatzen. Ez naiz sionista, Palestinar herriaren eskubideen aldekoa naiz, baina begira zer gertatu zen, tesis egiteko gairen baten bila nenbilelarik hizkuntzalarien kongresu batetan izan nintzen. gaia Setardia zelarik; horrez gahi beste gauza bitxia gertatu zitzaidan, anginak izan eta medikuek juduen artean oso hedatuta dagoen gaitz bat nuela izan zidaten. Akuilatu egin ninduen horrek judeei buruzko informazioa biltzera, ez jakintsua izateko jakinguraz, gai literarioerromantiko legez hartuta baino. Liburu piloa irakurri nuenez, momentu batetan dena ipuin batetan sartu eta lehiaketara bidali nuen, garaile atera nintzelarik.
A.– Hasierako asmoa material hori erabiliz nobela bat burutzea izan zen lehen asmoa, ezta?
S.- Bai eta burutu egin dut nobela hori, iaz hain zuzen ere. Aurki argitaratuko dit "Fontanela"k. Ehun eta hogei folio besterik ez dira. Ez dudanez idazle monografikoa izan nahi, amaitutzat ematen dut sefardien gaia nire literaturgintzan.
A.-Zer eritzi duzu lietratur lehiaketetaz? Zer ekarpen izan dute sariek zure kasuan?
B.- Aldekoa saria pasaportea izan da niretzat: bestea, baita,. Saria aurkezpen txartel modukoa da, zenbait ate zabaldu dit, saria dela eta ezagutu nuen Jorge Aranguren, adibidez; lagunak izan eta literaturaz hitz egiten genuen elkarrekin,egindako gauzak elkarri erakusten eta. Sariak "pudorea" apurtzea suposatu zuen eta baita aurrera egiteko asmoa sendoagotzea ere.
A.–Noiz hasi zinen haur literaturarekin?
B.– Beste gaisotasun bat agertzen da hemen ere. Eztarria operatu eta hiru hilabetez egon nintzen berbarik egin barik.Garai haietan erabakitzen dut berreskuratu egin behar dudala galdutako denbora, aurrerago esan dizudanez nik ez bait dut haur edo gazte literaturarik irakurri txikitan. 'Gazeta'n gehigarri kultural antzekia batetan orrialde bat neukala eta arduratzen hasi nintzen umeentzako liburuetaz. Hogeita lau urtetik «Pinotxo»ren mendeurrena zetorrela eta liburu hori berori izan zen irakurri dudan lehena, gaztetxoen arlo honetan. Harrez gero, klasikoa eta denetarikoa irakurri ditut.
A.– Eta kritiko zereginetan sartu ziren...
B.–Izugarrizko desinformazioa dago literatur mota honetaz, bai gurasoen artean eta bai irakasleen artean ere, sarritan azken hauek libururen bat gomendatzen dutenean (Sender adibidez) besterik ezagutzen ez dutelako ere izaten da eta. Nahiz eta egokia eritzi nire orrialdeari, betegarritzat sartzen zuten "Hoja del Lunes"en.
Geroago. "Deia"ko zuzendariak berak sujeritu zidan bertara joatea. Ez dut komentatu egin nahi zein den gure zeregina halako lekuetan. betegarri hutsa bait gara. Lan horrek irakurtzera behartu ninduen, lau urtetan zehar, etengabe.
A.–Zein da egungo euskal literaturen egoera, haur eta gazte literaturen eremuetan! Zeintzu dohain eta akais nabarmenenak?
S.- Halako egun batetan "Cuadernos de Pedagogía" delako aldizkariak bertako gazte literaturaz lantxo bat eskatu zidan, lau egunetan eta lau foliotan, literatura horren panoramika egin nezan, nahiz eta ez nintzela pertsonarik egokiena adierazi eta hiru edo lau gauzatxo irakurrita banengoen ere. Kontua zera da, artikulo haren ostean konturatu egin nintzela umeentzako liburuei dagokien guztia egin gabe dagoena. Hala ere badagoela merkaturik ikusten nuen -Erein, Elkar, e.a.- eta baita itzulpenak ere bere lekua zeukala, klasikoak eta itzultzen ari bait ziren. Euskaltegira itzuli nintzen, bada, euskara ikasteari jarraitzeko, aurrerago ibilia bait nintzen. Bestalde, Jon Kortazarrek nik idatzitakoaren zati bat irakurrita euki eta arduratu egin zen, itzulpenaren bidez. "Erein"en atera zedin. Nire gauza batetn oinarritua atera zen, horretara, "Izu, haginik ez zuen marrazoa". Zera ikusi nuen, ez zela inor eskandalizatu liburu horrekin, funtzionatu egin zezakeela liburuak. Ikastola eta eskola elebidun publikoen arazoa ausnartzen hasi nintzen, elkarrizketak egiten "Pamiela" eta "Elkar" entzat, e.a. Zer ikusi nuen orduan? Eskari haundi baten aurrean eskeintza oso pobrea zegoela eta badagoela egile goiztiarren fenomenoa. Zergatik ematen dira egileok? (Marikarmen Alkorta, Ane Albisu, e.a.) Francois Seganen kasuan bezala zera adierazten dute kasuok, hain gauza eskas dagoela egiten den guztia baliagarria dela. Egile modura nire hizkuntza gaztelera bada ere, Euskadin bizi naizenez, euskal gazte literaturan sartzea posibletzat jotzen hasi nintzen, horretarako nire ustez "balidoa" den bidea badelarik, itzulpenarena alegia. Institutoko lagun baten bidez harremanetan sartu nintzen "Elkar"ekin eta idatzita nue zenbait gauza argitaratzeko ahalbidea ikusi nuen. Heurek aurkeztu zidaten Xabier Monasterio, bilbotarra berau. Sail berri baten idea nuen, laster kaleratuko dena bera, elkarrekin lanean hasi ginenean. Mutil hori, Xabier, ez da itzulpen hutsetan gertatzen, neurekin lan egiten du, elkarrekin itzultzen dugu testua, horretara neuk ere ikasi egiten dudalarik, nire obraren bidez ikasi ere. Oso ondo pasatu nuen.
A.–Zelan sortu zen "Lizardi" sariketarena?
B. Baneukan berarekin maiteminduta nagoen ipuin bat, "Dado", eta hogei egun falta zirelarik epea amaitzeko, presionatu egin nuen Xabier itzultzen hasi gintezen, egunero hiru orduz lan eginez azkenean lortu egin genuen sasriketan sartzea. Bien bitartean lagun batek irudiak egiten zituen, hitutok aurkezten genituen geure buruak sariketara, irudigileak, itzultzaileak eta hirurok. Saria hiruron artean zatitu dugu.
E. JIMENEZ
32-33

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakCALLEJA2
GaiezKulturaLiteraturaSariakLizardi
PertsonaiazCALLEJA2
EgileezJIMENEZ3Kultura

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude