«Orain ofentsibara jokatu beharra dago»


2021eko uztailaren 28an
A.N.C.ko Eleonor Nanhiyle-rekin, Bilbon eta Afrikaz
«Orain ofentsibara jokatu beharra dago»
Eleonor Kanhiyle A.N.C. African National Congress-eko militantea Euskadira etorri zaigu, Hegoafrikako herriak inoiz baino beharrezkoagoa duen solidaritatea euskaldunoi ere galdetzera. ARGIAk ere entrebista egin nahi izan dio. Elkartasunaren hariak pazientziaz elkar lotzen dira.
Eleonor-ek Bilbon hartu gaitu, bera dagoen hotelean. Jazkera erraza du, pertsonalitate polita. Eskuak sekuritatez mogitzen ditu. Agradablea da, barre egiteko laguna. Baina hori gero ageri da, entrebista denboran serio mintzo bait da, hango egoeraren larritasunak irribarrerako apenas lekurik uzten duelako.
Bi orduz izanak gara berarekin. Galde-erantzunak, txit laburturik, honakoxe hauexrek.
ARGIA.–Zertan zaudete, orain, Hegoafrikan?
Eleonor.–Gobernuak emerjentzia estatua deklaratu du, eta Batasun Fronteko buruzagiak eta ANC-koak detenitu dituzte. Guk aurren-aurrena eskatzen duguna gure preso guztien askatzea du; Nelson Mandela eta beste guztiak kaleratu daitezen.
A.– Hori izango da zure kanpainiaren helburua...
E.–Bai noski. Hori eta hegoaldeko Afrikako gainontzeko estatuen situazioa ere bai: Hegoafrikak «fronte-lerro»ko estatuen mugetatik tropak etxeratu ditzala. Izan ere hango prozesuak bata bestearekin oso lotuta daude. Angola bakean utzi dezaten oso da inportantea, eta Namibiak independentzia iritsi dezan.
A.–Zuek borroka armatua egiten duzue ezta?
E.– Bai. Hegoafrikako herriak borroka armatua egiten du. Eskubide minimoen alde. «Pertsona batek, boto bat» eskubidearen alde.
A.–Hortaz zuen erreibindikapenak nahiko minimoak dira.
E.–Funtsean Freedom Charterean («Askatasunaren Agiri»an) biltzen diren erreibindikapenak ditugu.
Charter hori ANC-k sortu zen urte berean bereganatu zuen, 1912an. «Herriak gobernatuko du», "ez da arraza diferentzia politikorik izango", eta horrelako prinizipioak biltzen ditu agiriak.
A.– Zenbat txuri, zenbat beltz zarete zure herrian?
E.–Oraintxe badira lau milioi t'erdi txuri, boterean direnak, eta hogeitabi milioi beltz, bat ere eskubiderik ez dutenak. Inportantea da esatea, hogeitabi milioi horiek, populazioaren gehiengoa osatzen duten horiek, Hegoafrikako lurren %13an bizi direla, eta lur horiek Hegoafrikako alperrenak direla.
A.– Gogor izango da hango bizimodua.
E.–Bai, jende hori konzentrazio kanpotan bildurik dago, esate baterako... Haurretan, por ejenplo, jaiotako bost bakoitzetik bat hil egiten da. Eta gobernuak lurralde horietara kontseilari batzuk igorri ditu, talde armatu batzuk erabiltzen dituztenak, jendea kontrolatuta edukitzeko.
A–Borroka armatuaren zerara itzuliaz, noiztik egiten duzue?
E. - 1961etik, orduan errepresioa arras gogortu zen (urte hartan Shapervilleko triskantza burutu zuten arrazistek) eta ANC-k borroka armatuari ekin zion.
A.–Orain dela gutxi etapa berri bati ekin diozue, aditu dugunez.
E. Etapa berri bat? Bueno, gertatzen dena zera da, kalean, hiletetan, nonnahi, jendea akabutzen digutela, orduan orain arte interes ekonomikoak kolpatu ditugu, zentral nuklearrak, eta abar, orduan momentu bat iritsi da, non, bueno, esan dugu, honaino bale, hemendik aurrera geuk ere joko dugu bada, haiek ere zeratuko dira, eta hala da, batipat helburutzat poliziaren komisaldegiak eta gobernuak igorritako lehen esan ditudan kontseilari moduko horiek hartzen direlarik.
A.– Zer zarete, erakunde politiko-militar bat, edo...?
E.–Guk borroka armatua egiten dugu–bueno, nik ez dut inoiz ezer egin, baina guk borroka armatua egiten dugu. Orain, operazio militarretarako jende bat badago. Umkhonto we sizwe ( Nazioaren lantza, itzuli da hemen) izeneko taldean. ANC-ko partuide dira, baina horiek ekintzak egiten dituzte.
A.–Partidua erabat ilegala izango da noski.
E. Bai, bai, denak ilegalak.
A.– Partidu legalik al dago... beltzetan esan nahi dut?
E.– Bai, badago. United Democratic Front legala da, bertan bostehun baino gehiago erakunde bildu da. Funtsean ANC-ren puntu edo ardatz berdinekin funtzionatzen dute: «pertsona bat, boto bat» etab. Baina haiek berriak dira, 1 983an sortu bait ziren, eta legalak dira. Gugandik erabat aparte dira.
A.–Namibiako SWAPO-rekin zein hartu-emanak dituzue?
E.–Onak, hartu-eman onak.
A.–Batera ekintzarik egin al duzue?
E.–Ez zait iruditzen. Baseak eta guzti aparte ditugu. Etsai bat bera dugu, hori bai, horrek batzen gaitu.
A.–Hegoafrika barruan ere, etsai bat duzue, baina, bat eginda borrokatzen al duzue? Nazio taldeez, etabarrez hitz egizu zerbait.
E.– Hegoafrikako gobernuari diferentzietan sakontzea interesatzen zaio, eta guri berriz bat egitea, ahal dugun gauzetan. Bat baldin bagara etsaiari jotzen ahal diogu, zati eginda ezin genezake. Hori gobernuak badaki, eta beltzak bantustanetan sartuta edukitzen gaituzte, eta indioak eta mestizoak aparteko auzoetan edukitzen dituzte. Bantustanak beltz-nazioen arabera eginik daude. Zuluak bantustan batetan daude (Kwazulu), vendak beste batetan (Bophuthatswana-n), pondak beste batetan (Transkei-n), eta abar.
A.–Zu zein naziotakoa zara?
E.–Ni zulu naiz. Orduan zu nazio batetakoa baldin bazara ezin zaitezke beste nazio batetako beste bantustan batetara pasa, baimen berezi batekin ez bazoaz behintzat. Indio auzaren batetara pasatu nahi izanez gero berriz zeresanik ez. Orduan gure borrokaren helburuetarik bat horixe da, bantustan horiek desagertu daitezen. Orain esan daiteke egindako borrokagatik bantustanetako gobernuak erabat deuseztuta daudela, ez direla esistitzen.
A.– Datu horregatik, eta beste askorengatik, Hegoafrikan iraultza lehertzeko puntuan dagoela ematen du. Ze inpresio duzue?
E.–Bai. Orain ofentsibara jokatu behar du. Hor ikusten dituzue oraingo Tatcher-en erreakzioak–eta, lehen baino askoz ere dudatiagoa agertzen du, han Inglaterran horrelakoxe anbientea nabarmentzen du. (Eleonor Londresen bizi da bere alabatxoarekin). Bestalde nire etxekoek, han bizi direnek, esan didate: "Zu pare bat urtetan hemen zara". Horrek adierazten du anbientea.
A.– Eta arrazen zera horretaz, ANC-n, zer, denetarikoak al zaudete?
E.– Horixe... Nazio eta kolore, guztietakoak ditugu. Gure batzorde ejekutiboan, esate batera, 35etik, 30 beltzak ditugu, bat txuria, bi indio eta beste bi mestizo...
A.–Beste, gauza bat. Desmond Tutu-z zer iritzia duzu?
E.–Gizon hori kasu espezial bat du, esan nahi dizut, beste horrelakorik ez dago, zeren bera bezala dabiltzan edo ibili litezkeen besteak preso egoten bait dira. Baina bera, gotzaia, munduan ezaguna, ba hori, ibili dabil. Bestela. bera borroka armatuaren kontra azaltzen du, baina aldi berean ANC apoiatzen du.
A. - «Fronte-lerro»aren estatuekin dituzuen hartu-emanetaz galdegin nahi nizun.
E.–Horiekin denekin hartu-eman diplomatikoak ditugu. Tanzania-rekin, Lesotho-rekin, Botswana-rekin, datorren urtean ez-lerrotuen bilera nagusiaspatuko den Zimbabwe-rekin, Angola eta Mozanbike-rekin. Estatu lagunak gara, ulertzen?, antzeko problemak ditugu, desarroilo problemak, inperialismo problemak...
A.–Mozanbike-rekin ere ongi, Samora Machel-ek Botharekin firmatu zuen paktua eta gero? (Gogora dezagun, lehengo urteko martxoan sinatu zutela paktu hori, eta haren arabera Hegoafrikak Mozanbike-ko MNR-ko kontrairaultzaile presuntoie -presuntoak diogu, zeren armada bait zen ekintzak bururatzen zituena– laguntza moztuko zien, baldin eta Maputo-k African National Congress-i apoio guztia kentzen bazion. Horretan gelditu ziren, eta Mozanbike-k ANC «neutralizatzeko» hartu zituen neurriak Afrikako media progresistetan oso eztabaidatuak gertatu ziren).
E.–Mozanbike-n lehenago ANC-k bazituen etxe batzuk, jende liberatuarekin lanean. 1981ean Hegoafrikak etxe horiek bonbazkatu zituen, horietako batetan hil zuten izan ere nire senarra, ANC-koa bera ere. Gero presioak segitu zuen eta paktua etorri zen. ANC-ko militante gehienak Mozanbike-tik bota zituzten, sei ordezkari bakarrik gelditu ziren. Baina paktuaz hobeto Samora Machel-i galdetu beharko zenioke.
A.–Zenbat errefuxiatu zarete?
.E.– Denetara ez nuke jakingo esaten... Lehengoan irakurri nuenez. Zanbia-n bi mila edo hiru mila baziren, ez dakit bestetan, milaka asko gara, gero berriz anitzetan errefuxiatu politikoak eta lan beharrean aldegiten dutenak bereiztea ez da erraza izaten...
Horretan edo piska bat geroxeago utzi dugu Eleonor. Afaritara zihoan lagun batzurekin, eta gauza berriak ikusiko ditu, eta sudur inguruak katu-gisa zimurtzen dizkioten irribarreak bestek ikusiko ditu; ela bere herriko hil-ala-biziko gora-beherak beste batzuri kontatuko dizkie, hala behar duelako.
P.Sastre
15-17

GaiezPolitikaNazioarteaLurraldeakAfrika
PertsonaiazKANHIYLE1
EgileezSASTRE2Politika

Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude