«Gobernadorea Euskadiren izena munduan zehar zabaltzearen beldur da»


2021eko uztailaren 23an
Teresa Ortega eta Julen Idarretar, Munduko Txapelketan aritu ziren sanbo burrukalariak mintzo
«Gobernadorea Euskadiren izena munduan zehar zabaltzearen beldur da»
Ez genekien sinistu ala ez Gipuzkoako gobernadore den Julian Elorriagak Munduko Sanbo Txapelketa galerazi zuela entzun genuenean. Hasieran barre egin bagenuen ere, gero gobernadoreak hartutako neurriaren adierazgarritasunak ikaraturik utzi gintuen. Hurrengo egunean, txapelketa jadanik bukatua zela, bidali zituzten poliziek polideportiboa hats hutsik aurkitu zutela eta Euskadik medaila batzu irabazi zituela irakurri genuenean, nahikoa barre algara eta bozkario izan genuen berriz ere. Horrexegatik, interesgarritzat jo genuen guzti horretaz mintzalditxo bat edukitzea eta horretarako jo genuen Teresa Ortega eta Julen Idarretarengana.
ARGIA.–Hitz egin dezagun pittin bat sanboaren gainean.
SANBOLARIAK.–Sobietar Batasunean sortutako burruka kirola dugu sanboa; kontutan hartu behar da han 20 bat burruka mota desberdin dituztela, burruka folkloriko guzti hauen artetik bilketa bat egin zen, eta gero reglamentoa ezarri. Alkarren kontra burrukatzeko kirol bat behar zuten, 20 diferentek ez zieten balio. Horrela sortu zen duela 40 urte. Esan behar dugu judoarekin zerikusi handia duela, judoan egiten diren teknika guztiak, estrangulazioak ezik erabil daitezke sanboan, parekotasun handia dago. Bereizkuntza handiena reglamentoa da. Herrialde askotan judo egiten dutenek sanbo egiten dute, eta Euskal Herrian gauza bera gertatzen da. Sanboa judoa baino traketsagoa da, postura makurtuagoa, teknika gutxiago. Rusian judoka guztiek sanbo egiten dute, Mongolian ere ekipo bera da judo eta sanboan. Gu ere judokak gara, horregatik atera gara sanbo txapelketan «irakurlea konturatuko da entrebistan zehar sanboa eta judoa nahasi egiten direla, eta agian gehiago hitz egiten da judoaren gainean sanboarenean baino, baina Euskal Herriaren kasurako gauza bera da».
A.–Nola daude sanboa eta judoa Euskal Herrian eta Espainian?
S.–Judoan euskal federakuntzarik ez dago, espainiarrean gaude; Gipuzkoak badu berea, eta Euskal Herrikoa ere sortzen ari da, baina ez du balio internazionalik izango. Sanboan badugu euskal federakuntza, bada Bizkaian ere eta Gipuzkoan eratzen ari da.
A.– Judoaren mailan nola dago kontua?
S.–Euskadi bigarren geratzen da Madrilen atzetik, katalanei beti irabazi izan diegu.
A.–Bueno, badirudi hainbeste domina irabazita, Espainiako onenak behar zenuketela, ez al duzue esan Madrileko federazioa aurretik genuela?
S.–Eta hala da, izan ere. Euskal Herrian bagara multzo bat nahiko onak, baina gero ez dago segidarik, erdi mailakoak falta ditugu, gutxi gara gainera, 3000 judo karneta Euskal Herrian, eta gehienak haurrak. Madrilen asko dira ondo dabiltzanak, eta hemen gutxi batzu, haurren maila ere askozaz ere altuagoa da Madrilen hemen baino. Helduen mailan oso gutxi gara, 10 bat, eta ez dugu pesadorik semipesadorik ez daukagulako, hemen pisu gehiena duena ni naiz (Julen ari da hizketan) eta berez ni semimedioa naiz, gu jotzen gaituztenekin ezin aritzea kaltegarria da, ezezagunekin burrukatzea oso inportantea da.
A.– Eta nesken artekoa nola doa orain?
S.–Judoan oso gutxi gara, eta baita sanboan ere noski. Judoan, hiru bat izango gara ongi xamar gabiltzanak Euskal Herrian. Bilboko bat, Mari Carmen Solana izenekoa, gero bada beste bat Jone izenekoa, etorkizun handia daukana eta neu. Mundialean euskal nesken izena nahikoa aditu zen. baina beste herrialdeek neskarik ekarri ez zutelako gertatu zen hori, jakitekoa baita ekialdeko herrialdeek ez dietela neskei halako kiroletan parte hartzen uzten. Nesken arteko konpetentzia txikiagoa izan da, gizonezkoetan hamar herrialde, eta emakumeetan Frantzia, Suiza, Italia eta Euskadi soilik. Japonen neskak ez dira onak judoan, orain utzi bait diete parte hartzen, Rusian ere izkutuan ibili dira orain arte emakume judokak, horregatik dira mendebaldeko emakumeak onenak judoan. Ia ia ez zuten munduko txapelketatzat hartu nahi, ez zioten halako kategoria onartu nahi.
A.–Ez da beraz ekialdekoen kirola bakarrik sanboa.
S.-- Ez. baziren amerikarrak ere, sanboa gainera burruka diferenteen nahasketa da, eta baditu mendebaldeko burruken ezaugarriak ere. Lehen ba omen zen Euskal Herrian ere burruka mota bat, guk entzun dugunez azkenikan hor Erronkari aldean egiten zena, orain galdua dago zeharo. Badugu asmorik horri buruz zerbait ikertzeko, beste burrukak jakinez, ez litzateke zaila hori berpizten jakinaren gainean zer jazkera zen, nondik heltzen zioten alkarri e.a. Iruñean ba omen dira argazki batzu eta egunen batean ikusi beharko dugu zer dagoen hor.
A.–Eta dirua aitatzekotan?
S.–Sosik ere ez, erabat amateurra da judoa. Hara, nik txapelketa askotan hartu dut parte: Munduko txapelketa bi, Europako hiru txapelketa eta Mediterraneoko jokoetan. Oraindik ez didate pezta bakarra ordaindu. Guretzako saria mundua ezagutzea eta dominak dira, baina irabazten badugu edo ez badugu berdin berdin, ez digute inoiz ordaindu. Bestalde, kanpokoak profesionalizatuak daude, guk hemen egunero bi orduz entrenatu arren haiengandik oso urrun gaude. Berak esnatu, medikuak idatzitako gosaria korrika egitera entrenadore fisiko batekin, ondoren pesak, gero dute sofrologia saioa, arratsaldean lurreko judo teknika japones batekin, berandugo hankak, eta iluntzean sei tipo dauzkate izugarrizko prestakuntza dutenak entrenatzeko, eta jakina, guk hemen gu baino hoberik ez dugu entrenatzeko, eta berek bai, horrek asko esan nahi du, berek aurrera egiten dute egunero, eta gu kanpora ateratzen garenean hobetzen gara bakarrik, ez bait dugu gure mailakorik serio entrenatzeko. Guk aldiz elkarren kontra entrenatu behar, gure pisukoak ez direnekin, eta horrela erraz lesionatu gaitezke, ni neu orain lesionaturik aurkitzen naiz Jonen kontra entrenatzeagatik. (hau Teresak esaten zigun).
A.–Frantziaz mintzatu zarete. Nola ikusten duzue kontua Ipar Euskal Herrian?
S.–Deus ez, etortzen dira hemengo txapelketetara, baina egia esan maila hobea dago Madril batean Iparraldean baino. Frantzian dena dela judoa oso ongi antolatua dago.
A.–Pentsatu al duzue inoiz inori diru-laguntzarik eskatzea Japoiera ikastera joateko?
S.–Nik hori buruan dut, orain diputazioak eman nahi omen du. Baldintzak betetzen ditugu, munduko edo Europako txapelketaren batean domina lortzea zen baldintza eta hori betetzen dugu hirurok, orain beka horren zain gaude, beka ematekotan kanpora aterako ginateke ikastera, auskalo emango diguten.
A.–Utz dezagun hori alde batera eta sar gaitezen bide filosofikoagoetan. Hainbat jendek dio, judoak, sanboak eta arte martzial horiek beste izakera bat ematen diotela pertsonari, ezberdina egiten dutela, autekontrol gehiago ematen diotela. Zer diozue zuek.
S.– Nik uste dut agresibidadea kendu egiten dizula. Gure helburua dena dela gero eta hobeak izatea da, aipatu duzun filosofia eta relijio kontu horri ez zaio segitzen hemen, guretzat kirol bat da, gure bizitzan garrantzia du ordu pila sartu ditugulako, zentzu horretan ez gaitu behartzen ezertara.
Denekin bezala, gauza bat serio hartzen baduzu, errespetoa hartzen diozu, baina ez da gehiago.
A.– Ea bada zer esan dezakezuen txapelketaren gainean?
S.–Gobernadorearena?
A.–Bai, eta batez ere jakin nahi genuke Europatik etorri ziren guztiek zer pentsatu zuten gorabehera horiek ikusitakoan.
S.–Kanpotik etorri ziren sanbolariak ez ziren enteratu arazo haiez. Delegatuak bai, horiek enteratu ziren izandako istiluez. Burrukatzera etorri zirenek uste zuten bi egunetan jokatuko zela txapelketa, eta azkenean egun batean bukatu zen dena. Berek noski ondoren jakin zuten.
Bestalde, istiluaren gainean, badakizue munduko federakuntzak aspaldi eman zuela baimena txapelketa hemen egiteko, badakizue ere Euskal Herriko sanbo federakuntza mundukoan sarturik dagoela eta Gernikako estatuteak kirol kontuan autonomia ematen digu guztiz, berak hor sartzea faszistada izan zen. Bildurra dute Euskadiren izena munduan zabaltzea, lege beraren arabera gainera, gobernadorea «Julen» izan beharrean «Julian» izango litzateke, txapelketa batean Euskadik ofizialki parte hartu ezin baldin badu, berak ere ezin du ofizialki Julen izena eduki, itxuraz euskalduna gure gobernadorea bai, izen eta guzti, baina gero ekintzez erakutsi du nolakoa den, neri izugarrizko errabia eman zidan, galerazi zeinek eta "Julen" izeneko batek.
A.–Hemengo federatiboek zer egin zuten?
S.–Haiei bost axola, berek burrukatzeko esan zuten, ez zutela inolako beldurrik. Labaien alkatea ere etorri zen, eta «benga aurrera» esan zuen. Alkateak, Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak aurrera egiteko esan ziguten. Egun hartan delegatuak bildu ziren eta gauean bukatzea erabaki zuten. Nik uste dut hori ez dela sekula santa historian gertatu munduko txapelketa gobernadore batek debekatzea ez da inon gertatzen, Cuvas eta horiek ez dakit zer egin zuten, baina berek badakite estatutoa irakurtzen. Hala ere, ezin dute ebitatu, Euskadi Londresa eta joan da jokatzera, munduko jokutan eskuhartu dugu, baita Benezuelan eta horren aurka ezin dute ezer egin. Saiatu dira hemen izan denean izorratzen, eta izorratu azken momentuan gainera. Esan balute lehendik.... herrialde guztietako burrukalariak hemen zeudenean debekatu egin zuten, baina hala ere gaizki atera zitzaien. Nik politika aldetik oso asmo txarrak ikusi ditut; gu, guztiaren jakinaren gainean baikinen, urduri jarri ginen, ni adibidez puntu bategatik geratu nintzen finalera iritsi gabe, neri beñepehin kalte handia egin zidan nahasketa gaitz hark «Julen ari zaigu hizketan, laugarren geratu zena, dominatik puntu batera».
A.–Hitz egingo al dugu bukatzeko Espainiako judo federazioaz?
S.–Hara, nik ez dut uste federaziorik esistitzen denik ere, judoa oso komertzializatua dago Espainian, eskolak badaude, baina dirua ateratzeko, jendeak ateratzen du gerriko beltza eta bost axola nolako maila duen, jendeak bere izena komertzializatu egiten du, federazioa baino, judo saltzaileen gremioa dela esan liteke, Europako judo mailak ez die axola, berek jende asko nahi dute gimnasioan, berdin zaie haurren kalidadea eta kirol heziketa, haurrak aurrera ateratzeko mugitu egin behar dira eta kanpora eraman burrukatzera, eta horrek dirua eskatzen du.
GUS I. CAMINO
Teresa Ortega, munduko txapelketa, gimnasioan, daukan lesioa sendatu zain
Arras ohiturik gaude Europako judo medaien dantza hasten denean Idarretaren izena entzun zuten.
23-25

GaiezKirolaBesteak
EgileezGUS1Kirola
EgileezCAMINO2Kirola

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude