A.E.K. antidiglosia bidean


2021eko uztailaren 23an
Alberto Gabika eta Josu Zabalorekin AEKren Mintegiari buruz
A.E.K. antidiglosia bidean
Urriaren 25ean hasi eta hiru egunez AEKren "Mintegia" ospatuko da. Batzarre Orokor horretan hitzegingo denari buruz eta han aurkeztuko den "Metodo Antidiglosiko" berriari buruz Alberto Gabikarekin aritu gara. Horrezaz gain ba da beste gai bat, orain artean ahaztua egon dena baina gero eta garrantzi handiagoa hartzen an dena: alfabetatzea. Didaktika taldeko Josu Zabalo ekarri dugu horretaz hitzegiteko.
Alberto Gabika: «Herria da irakaskuntzaren ardatz, helburu eta protagonista»
ARGIA.– Noiz egingo da mintegi hori?
ALBERTO GABIKA.–Programa orrian ikus dezakezunez, urriak 25, 26, 27an izango da. Ordutegia eta prozedura erabakita daude eta dagoenerako, eztabaidatzen hasita gaude.
A.– Zein da mintegiaren garrantzia?
A.G.–Hiru puntutan labur daiteke garrantzi hori. Bat, AEKren historian lehenengoa zortzi txosten aurkeztu ditugula eztabaidarako. Bigarrenik, eskualdez eskualdez eztabaidan gabiltzala. Hirugarrenik, mintegian hirurehun lagunetik gora parte hartuko duela, zentroko bat, gutxienez, joango bait da.
A.– Zeri buruzko txostenak dira aurkeztutakook
A.G.–AEKren balantzea, Instituzioekiko harremanetaz, urte honetarako taktikaz eta baita zenbait arazo pedagogiko eta didaktikori buruz ere.
A.– Zertan dira txostenen arteko aldeak?
A.G.– Zer hartzen den ardaztzat, horrexek baldintzatuko du irakaskuntza mota. Batzuren ustez irakaskuntza antidiglosikora jo behar dugu AEKn.
A.–Azaldu dazekezu zein den irakaskuntza horren gakoa?
A.G. Aldatu egin behar dugula kultura trasmisioaren kontzeptoa. Gaur egun. nahiz eta Unibertsitatean arlo honi dagokionean pertsona aurreratuak egon, instituzioek cgiten dutena zera da, gizabanakoari ezagupen batzuk eman, hartzeak berak ekarpenik izan barik; gero hor daude harrapariak emandako kultura horren emaitzak jaso eta sisteman integratzeko.
A.–Ba ote da egoera hori aldatzerik? Zelan?
A.G.-- Adatu egin behar dela eta aldatu egin datekeela ikusten dugu: honela izango litzateke, kultura hartzen duen guztiak, edozein ikaslek. zerbait hartzen duenak aportatu egin behar duela, ez militantea delako, ez, ikasteko bidea horixe delako baino. Ikasteko zer egin behar da? Herrian ekintzak egin euskaraz, edozein motatakoak.
Helburu horren alde kalea, irrati libreak, prentsa eta herrian diren beste tresnak erabiliko dira. Kanpoan zerbait egiten dugu eta egindako hori ondo ulertzeko hizkuntza menperatu beharra izango hortixek etorriko da ikastean aurreratu beharra, burutu duten ekintza ulertzeko behar dutena lantzea, ondo programatuta, jakina.
A.–Esandakoen adibideren bat ipini dezakezu, ulergarriagoa egitearren?
A.G.–Suposatzen badugu ekintza bat izango dela, oso sentziloa, postalak egitea, bada, lortuko dugu bimila postal ateratzea egun berean. Zer irakatsiko dugu? Postalak egiten eta postalak egiteko ze teknika erabili, ze materiale prestatu behar da, ze funtzio bete behar dira? Azkenan postala egin dutela irtengo litzateke. Postala eskolan geratzen bada, euskara ikasten ari dira, baina postal horrek ez dauka intzidentzirik gizartean; postal bakarra izan behar da eta bidaltzeko erredaktatu egin behar da eta irratira eraman eta bertan irakurri: ikusten duzunez katea lortuko genuke.
Euskal Herria berreuskalduntzeko militanteak behar dira, borondatea behar da, guzti hori behar da, bai, baina bitartean irakaskuntzaren beraren berezko indarra galtzen ari gara. Indar horretaz ere baliatzen jakin behar dugu.
ARGIA.–Material berri hau burutzeko lan handia izan duzue ezta?
JOSU ZABALO. Beno, bai. Lan handia izan da. Joan den kurtsoaren hasieratik Gabika, Naberan eta Kepa Bengoa irakasleen gidaliburua egiten hasi ziren. Gidaliburu horretan sarrera, - kulturgintza, hizkuntz ariketak, funtzioak, teknika batzu eta gramatika aldetik zenbait egitura agertzen dira. Gero, abendu aldera, Gaizka eta biok sartu ginen lan horretan. Batez ere, ikasleen liburua egiteko; materiala bilatzeko, moldatzeko eta teknika berri batzu sartzeko ere.
A.–Danok dakigunez, Euskal Herrian egoera diglosiko bat dago. Zuek material hau sortzerakoan, egoera hau kontutan izan duzue?
J.Z. Ba, bai. oso kontutan gainera, zeren material honi sistema antidiglosiko deitzen zaio. Kontutan eduki behar dugu Euskal Herrian diglosia dagoela eta horren kontra ekiteko alfabetatze material hau sortu da.
A.–Zuretzat euskalduntze eta alfabetatze prozesuen artean ba al dago desberdintasunik? Eta egotekotan, zeintzu lirateke?
J.Z.–Nik alde bi aipatuko nituzke. Bata, ikaslegoa diferentea dela. Euskalduntze prozesura datorrena erdalduna da eta alfabetatzekora datorrenak berriz euskara erabiltzen du, baina etxekoa edo, herrikoia eta idazten eta irakurtzen ez dakiena. Hori izango litzateke diferentzia bat, eta prozesu bakoitzerako orain arte dagoen enfokea, bestea. Alfabetatzerako jendea idazten eta irakurtzen ikastera dator, eta hortarako irakurgaiak, ariketak eta moldaltzen dira. Erdaldunak ostera ez du ulertzen, ez daki hitzegiten, ez eta idazten eta irakurtzen ere. Lau trebetasun horiek kontutan harturik klaseak moldatzen dira.
A.– Zuk aipatu duzun prozesuan, euskalduntzean batez ere, erabiltzen den materiala «hormirudia» da..Nork ez ditu jadanik ezagutzen zorioneko "hormirudiak"? Zuek lan hau egitean hildo horretatik jarraitzea pentsatu zenuten?
J.Z. Nik esango nuke hildo bera jarraitzen dugula, baina alfabetatzean dagoen diferentzia, herrian intzidentzia bat lortzea da. Uste dut hori izan dela helburu nagusia: bide hori hartuta intzidentzia lortzea. Horretarako klaseak eta programaketak eratu dira.
A.– Zein esperientzia hartu duzue oinarritzat? Egoera berdineko beste herriena jaso duzue?
A.G. Euskalduntzerako eta hormirudiak burutzeko, Europako esperientzia aztertu dugu batez ere. Europan erabiltzen diren metodoak eta sistemak ezagutu genituen. Zenbait liburu irakurri ondoren «hormirudiak» eta inguruko materiala egin zen. Alfabetatzeari buruz ez dagoela beste esperientziarik uste dut, nik ez dut ezagutzen behintzat.
A.–Zuek uste duzue metodo berria izanez arrakasta edo erantzun ona izango duzuela?
A.G. Arrakasta ederra espero dugu eta ez dut esaten esateagatik. Kurtso hasieran bazegoen irakaslearen gidaliburua eta ikaslearen lehenengo unitatea. Hori praktikara eraman zen Gernika aldean eta bai irakasleen bai ikasleen eritziz oso positiboa izan zen. Gero gertatu zen, bigarren unitatea ez zegoela eginda eta beste metodo tradizionaletara itzuli beharrean aurkitu ziren. Nabari-nabarian ikusi zen metodo tradizionalaren eta orain proposatzen denaren artean dagoen diferentzia. Askoz hobea eta positiboagoa da orain proposatzen dena. Geuk ere pixka bat aztertu ondoren hainbat euskaldun zahar AEK-ra hurbilduko dela uste dugu. Premiazko den Euskal Herriaren alfabetatze hori lor dadin.
28-29


GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKIrakasleak
PertsonaiazGABIKA2

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude