Hitza hain errez erabiltzen dutenekin ez da aise elkarrizketa baten egitea: hasi eta buruan daukaten haria segitzen dute, eta mikroa eskuan duenak ezin moztu hari hori. Hona, halere, ihes joan zaigun elkarrizketaren zati garrantzitsuenak. Aho sabaian gostu arraro bat gelditzen zaigu, baina beharbada besterik ez genezakeen egin. Nork daki?
Piarres Xarriton, zure burua aurkezten diguzu laburki?
Sortua naiz duela aspaldi, 1921eko urriaren 19an Hazparne Ehulateian, erran nahi baita Lapurdin. Aita benafartarra, amikuztarra: Oraarrekoa, eta ama aldiz Ehulateikoa, Zabaltzagarai, lapurtarra. Gure etxean laborantzan ari ziren, ez hain aspaldian zeren eta gure aitatxi zena ehulea baitzen, gero lihoa galdu zelarik hemen gaindi, lanik ez zen ehuleentzat eta haren anaiak joan ziren Ameriketarat, bera itzaingoan hasten zelarik. Bazterretik laborantza puxkat, ez bait zen eremu handirik gure etxean. Aita «portian» lanean arizan da, lehen erraiten zen bezala...
Beraz laborari seme zara, eskolatua halere. Non izan zara eskolan, hazparnen ala Uztaritzen?
Lehenik Hazparneko parropiako eskolan ibili naiz, haur gehienak han bait ziren erabiltzen, gobernuko eskolan ez bait zen nehor kasik. Eta gure etxekoak alderdi horretakoak bait ziren (xuriak). Gero kolejioan. Latina eta grekoa ikasi nituen eta bi urteren buruan, beste Hazpandar multzo batekin joan nintzen Uztaritzeko seminariora. Han aurkitu genuen heltzean berean Lafitte, beste askok bezala, eta beste askoren artetik. Egia erran Uztaritzeko oroitzapena hobeagoa izan zen Hazparnekoa baino. Hazparnen gutti ginen, eta buruzagiaren teoria zen behar zela lardera eta disziplina, eta ni ez bait nintzen disziplinatu horietarik beti gaztigatua nintzen. Uztaritzen biziki uros nintzen...
Orduan piztu zitzaizun delako euskalduntasun hura?
Bai... Uztaritzen nire euskalduntasuna finkatu zitzaidan. Hazparnen nintzelarik ezagutu nituen hegoaldeko gazte batzu Auritzetik etorriak. Han Errepublika zen, eta haiek ekartzen zizkiguten liburu batzu euskaraz: Xabiertxo, Euskal Herriko historia.... Eta bestalde norbait izana zen (berrogei urtez Baionako bikario nagusi) amaren osabat bat Diharce izenekoak bazuen liburutegi eder bat eginik: han, baziren Urkijok publikatu liburu asko. Hamar bat urte nituelarik, hura hil zelarik, liburu horiek nire eskutara etorri ziren, salbu euskaltzale zenbaitek, haien artean Lafittek, beren saskietara eraman zituztenak. Halere aski izan zen niri pozoinaren emaiteko. Ttipitik banuen beraz, hamar-hamaika urtetik, ene euskalizaletasuna... Gero Ustaritzera heldu ginelarik (1936) eta Espainiako gerlaren hotsak heldu zirelarik Uztaritzeraino, guk euskaldunen alderdi xume hori hartu genuen, baina arras gutti ginen... Bestaldeko gerla bukatu orduko hemengo gerla hasi zen (1939) eta seminario handira pasatu ginen...
Garai horietan idazteari lotu zinen?
Bai, ukan nuen xantza seminario handian nintzelarik, badakizu seminarioko eskolak ez zirela badaezpada dorpeak, bortitzak eta denbora frango bagenuen. Hain zuzen Baionako biblioteka aski aberatsa bait zen euskaldun liburuen aldetik, han sartu nintzen liburuzain bezala. Hor irakurtu nituen Dubarrart zenaren obrak, Oihenarten «Noticie utrique basconie» eta Garatek Napoleoni igorri memoria «Fenizia berraiz»... Orduan historiaren gostua sortu zitzaidan. Gero Erromara bidali nindutelarik teologia ikastera, bide beretik arizan ginen, biak Etxegarai orain kardinala denarekin... Oroit naiz 1947an Miarritzen egin bait zen munduko euskalarien biltzar handi bat Etxegaraik egin zuela lan on bat euskal misionestek munduan konplitzen zuten lanaz, gero galdu zena. Kongreso horretan ezagutu genuen Mirande... Erroman ere finkatzen ginen mugaz bi aldekoak, igande arratsaldeetan dutia hartuz Olarra familiaren etxean bilduz. Gure euskalduntasuna lantzen genuen... Orduan prezeski (1947) bi liburu ttipi atera nituen: bati Lafittek eman zion aintzin solasa, Xabier Gasteiz izenordeaz firmatu nuena, eta bestea zen "Euskal Herriko erlijioneraren historia ttipia"...
Aintzina aldizkarian ere aritzen zinen...
Bai, ordu haietan arizen ginen "Aintzina"ri buruz lanean. Ez zen errez alemanen denboran idaztea eta aldizkari baten sortzea. Horren ideia Legassek eta Iratzederrek ukan zuten, baina biei zerbait traba gertatu zitzaien: Iratzeder bat-batean komentuan sartu zen, eta Marc Legassek bere emaztegaia Katarina de la Sota y Mc Mahin atxeman zuen Miarritzeko «Etxeperdia» liburutegian bazebilelarik. Azkenean Lafitteren eskuetara etorri zen, eta honek ez bait zuen alemanak hor zireno deusik idatzi nahi, kantu zaharrak argitaratu zituen hiru azken zenbakietan...
Herria sortu berrian idazten zenuen garai hartan?
Lafitterekin «Herria» hasi bait zen (l944eko urrian) izkiriatzen nituen nazioarteko politikako suietak «Le Monde» frantses egunkariaren irakurleetarik bait nintzen, hartan hartzen nituen ideiak. "Federalixta" sinatzen nuen... Pentsatzen nuen Europa berria sortuko zela, Schuman eta M.R.P. eta Errecart, bestalde badakizu hemen apezak izugarri eskuindarrak ziren, Euskal Herrian gehianak. Oroit naiz eliz-buruzagi batek apez-irakasle bat lorian sartu zuen ez bait zuen bere botza lehen kusi zuen Errecarteri eman, zeren eta Errecart «gorria» bait zen, sozialista errea...
Azken hamar urte hauetan ikerle bezala bizi izan zara?
Bai, azken zortzi urte hauetan lan egin dut UZEIrentzat, beste tesis bat idatzi dut Broussainen paper zaharretaz, eta Jean Etxepare medikuaren lanak bildu. Gainera Euskaltzaindiaren Iparraldeko ordezkaria naiz eta Zorroagan filosofia irakasten dut... Horrela bizi izan naiz orain artino, sobera miseriarik sufritu gabe Jainkoari esker, bestalde haur bat ukaitearekin poz handia dugu... Orohar bizitza uros bat daramat.
Ikerle eta pixkar euskal kultur mugimenduaren obserbatzaile?
Obserbatzaile... Egia erran horretan bada horrelako ihes egite bat gaurko munduari, eta gogoratzen naiz Diez frantses espezialistak Platon filosofoaz dioena: «ororen buru Platon da ekintza-nahi trabatua!», halako frustrazio bat, baina traba hori... Nago pentsaketan ez ote naizenez iragan denboretara ihesi joaten nire xedeak mundu honetan aplikatu, praktikatu nahiko nukeen politika bat, ez bait dut behin ere xantzarik ukan politikaz, ez bait dut diplomaziarik aski ukan heltzeko deusetara, bon, erran nezake hori dela nire gaurkotasunari ihes egite horren arrazoina. Horretakoz izugarri gustatzen naiz XIX. edo XVIII. mendeko idazle zaharrekin. Ez dakit ez ote naizen beldur edo herabe batekin egoten gaurko munduari begira... Ororen buru nire bokazionea ez ote den irakasle pedagogo izatea... Egia erran ez naiz behin ere literaturzale izan. Irakurri behar zirenak irakurri ditut, Mauriac etabar... Hau gehiago bere ideia politikoengatik ere...
Eta euskaldun literatura?
Gaurko literatura, ikusten dut agertzen direla ainitz liburu, eta normal zait, geroak erranen du zein diren horietarik baliagarri izanen direnak. Bat edo beste aterako dira: «Ehun metro» haietarik omen da, Atxaga edo Mikel Lasa ere... Egia erran gaurko nobela egileetan, Lertxundi. Onaindia. Garate, ez dut bihi bat irakurri, biziki errezak behar dira niretzat...
Zer bilatzen duzu literaturan?
Ahalaz, nik, norbuitek zerbait izkribatzen duelarik nahi dut erraiten duena erran dezala norbaitek konprenitzekotan. Nik izugarrizko lana dut izkribatzen, orrialde baten idazteko egun osoa behar dut, artikuluen idazteko ere ez naiz batere on: horretarako izkribatzen dudanean nire pentsamendua komunikatzeko idazten dut, zerbaiten erraiten. Horretan dut atsegina erantzuna erdiesten dudalarik irakurgaiaren amuaren puntan. Nire burua ehiztari edo arrantzari ikusten dut, ez batere ameslari... Ez naiz poeta ere... Poetak maite ditut (Iratzeder, Erdozainzy) eta miresten ditut... Behari nago... Horretakoz miresten dut hainbeste Etxepare bat, ohartua eta bere inguruko gauzei ohartzen zelakoan. Nahi nuke izan nihaurk ere, ez xoratua. baina gizan ohartua... Hara... (irriz).
Euskaltzaindian sartze hori zer da zuretzat: lan luze baten saria edo lan luze baten hasera?
Ez dakit halere... Bi gauza erranen dizkizut (eta bi direnean ardura hiru dira) alde batetik atseginekin hartu dut hori, orain adinera heldua bait naiz atsegin mota horien estimatzeko, gero ez dakit zer lan eginen dudan Euskaltzaindian eta bururatzeko oroz gainetik, hogeitalauetarik bat izanen naizela, eta ez dut nire baitatik gauza handirik iraultzen ahalko...
Irauli nahi halere...
(Irri:) Ez dut erraiten egin behar direla ere, ezetz, ezetz... Nahiz, edo guk erdi-Oraartarrek erraiten dugun bezala "udalen euntsi" nahi baldin badugu udalen hartzea ez den gauza txarra, eta Euskaltzaindian ere baden zerbait udalatzeko...
Gero hazia baldin bada ereiteko...
Bai... bai...
Zure projektu hurbilak?
Etxepare medikuaren lanen bildumaren segida liburutan egina daukat, gero, Hazparneko XIX. mendeko bertsolarien testuak bilduak ditut argitara emateko: Mendiague, Bordaxuritarrenak, Katxo... Horiek oro gure historiaren lekuko bezala... Azkue eta Broussainen korrespondentzia... Hara, horiek dira planak...
Mertzi biziki...
Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]
Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]
Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.
Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]
Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]
Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]