«Maskarada»: profesional batzuren poza eta negarra


2021eko uztailaren 23an
Maskaradakoekin «Gastibeltzaren karabinak» obrari buruz
«Gastibeltzaren karabinak» obrarekin adinarora heldu dira
«Maskarada»: profesional batzuren poza eta negarra
Benetan pozgarria. «Maskarada»koen azken antzerki lana ikustea gozamena da. Literatur textua ondo egokituta dago, eskenografia primerakoa da, jantziak eta girotasuna oso zainduta, eta interpretazioa izugarri hobetu dute azken urtetik hona. Aurrerapausu erraldoia eman dute Maskaradakoek, baina Gobernuaren mekanismoek ez dute neurri bereko erantzukizunik eman.
Orain, obrari irteera emateko, heuren aldetik «bilatu behar dute bizitza», sortutako zuloa estali nahi badute. Guzti horretaz luze mintzatu zaizkigu.
Arratsalde osoz entsaiu orokorra zeukatenez, hurrengo goizerako utzi behar izan dugu elkarrizketa. Biharamunean, goizetik eta kafe baten aurrean, Marc Legasse-ren "Gastibeltzaren karabinak" obraren nondik norakoa azaldu digute.
Estrenaldia Lekeition egin zuten abuztuaren 14an, eta ordutik hona jo eta kean dabiltza obra hobetzen, eguneroko entsaiuaz. Astearte honetan berriro errepresentatu dute. Gasteizko jaialdian.
Obra honek suposatu dituen zailtasunei buruz galdegin diegu.
MASKARADA.–Lehenengo kontua textua egokitzea izan zen. Gidoia Santi Gurrutxagak eta biok egin genuen–Karlos Paneda dugu solaskide, orain bi urte hasita, eta gero, Lekeition egin genuen konzentrazio batetan, dramatizazioa eta elkarrizketak burutu genituen. Azaldu zen lehen zailtasuna obraren kutsu poetikoa izan zen. Hizkuntza poetikoa mantendu nahi izan genuen, baina bide batez ulerterraza egin, publiko helduak, eta askotan ez oso ondo alfabetatuak ulertzeko moduan. Bestalde pertsonaia piloa deskribatzen da, eta gero horietariko asko desagertu egiten dira, besterik gabe. Horietarik batzu kendu egin ditugu. Beste zailtasun bat zera izan zen, obra leku diferente askotan kokatu egiten dela. Hasieran esaterako, munduan zehar egiten den ibilaldia agertzen da, eta guzti hori problematikoa zen. Azkenean zortzi eskenetan garatu dugu obra osoa.
ARGIA.–Obra honek zailtasun guzti horiek aurkezten bazituen, zergatik aukeratu zenuten hau eta ez beste edozein?
M. - «Gastibeltzaren karabinak» Maskaradaren proiektu zaharra zen, aspaldidanik egiteko gosoa zeneukan, gure linean bete betean sartu egiten delako. Orain arte ez dugu ez aktore nahikorik ez mediorik ezta posibilitaterik eduki, baina hau da benetan betidanik guk egin nahi izan duguna. Dario Fo-ren «Pistolaren begi zuri beltzak», honelako bat egiteko kapaz ginen ikusteko izan zen. Hura ondo irten zenez, hau egiten saiatu gara.
Bitartean beharrezkoa zena egin dugu, kale antzerkia, umeentzakoa, etab. baina gurea helduentzako antzerkia egitea da.
A.- Eta zehazki, zergatik Marc Legasse-ren hau?
M.– Hasteko, autore komertziala behar genuen, jadanik ezaguna dena, eta horregatik hartu genuen Dario Fo. Dena den euskaraz egin behar zen, nahiz eta komertziala izan. Gastibeltzaren karabinaren kasuan, asko gustatzen zaigulako hartu dugu, eta hemengo gertaera bat kontatzen delako, gaur egungo historiarekin zerikusi handia daukana. Euskaraz izateaz gain, zerbait esaten du, mezua dauka, hemengoa da
Bestalde, jakin nahi genuen momentuon hemen, hau bezalako obrentzat lekurik dagoen ala ez.
A. Orduan, obra honek zuentzak adinaroa suposatuz gain, publikoarentzat ere adinaroa izan daitekeela pentsatzen duzue.
M. Zentzu batetan bai. Beste obrarekin Gasteizera joan behar izan genuen batetan, euskaraz zela eta inor ez zela egongo pentsatu genuen, eta gero a tope egon zen, bete beterik. Eta normalean honela izan da. Denetara 80 ekitaldi bete genituen, eta hori erdarazko batentzat asko bada, pentsatu euskarazkoentzat zer den, arrakasta osoa. Hala ere, ezin esan euskarazkoak erdarazkoekin parekatu daudenik. Euskaraz egindako batek laguntza handiagoa behar du. Ikuslego potentziala askoz ere txikiagoa da, eta administrazioak lagundu behar du lokal alokairuetan, etab...
A. - Orduan Administrazioaren laguntza ezinbestekotzat jotzen duzue?
M.- Begira orain gertatzen ari dena, azken urteotan. Taldeak eramateko eta ekitaldiak antolatzeko ardura gobernuak hartu du, eta orduan bakarrik bere zirkuito ofizialak muntatzen ditu. Bitartean, iniziatiba pribatuaz ekitaldiren bat muntatu nahi duen euskaltegi edo kultur taldeak ez du diru nahikorik, eta administraziotik ere ez du laguntzarik jasotzen, beraren zirkuitoa jadanik muntatuta duelako. Prozesu hau gure kalterako doa, ez bagara zirkuitoan sartzen, eta jarri dituzten balditzetan, gu ez gara sartuko, beste batzu bezalaxe.
A.–Zeintzu dira zirkuito horretan ez sartzeko arrazoiak?
M.– Arrazoi batzu daude, eta behar bada dena esatea luzeegia litzateke. Lehenengo eta behin, gure oraingo muntaia oso garestia da, kilo batzutako zuloa sortuta dugu, eta guzti hori bete beharra dago. Gobernuak egiten duena zera da, berak lokala alokatzen du, propaganda antolatzen du, eta gero salmentak eskasak badira, 80.000 pezeta lortu arte bete. Beraz, talde batek diru pila ateratzen badu takillan, dena berarentzat, eta gutxi ateratzen badu, 80.000 atera arte gobernuak betetzen du. Honekin guk dirua galtzen dugu. Karabinen muntaia oso kostosoa da. Denetara hamahiru pertsona gara, bederatzi eskenan, eta dekoratuak, jantziak eta abar garestiak izan dira. Gure cachet-a 180.000 pezetatakoa da, eta gobernuaren 80.000 pza. baino ez genuke hartuko. Bestalde hori baino gehiago ateratzea bakarrik da posible sarrera garesti jartzen, eta hori ez da irtenbidea.
A.– Beste arrazoi batzu ba daudela aipatu duzue.
M.–Bai, azken urte honetan administrailoaren aldetik antzerkiarekiko jarrera negatiboagoa igarri dugu. Kargudun batek zera esan zigun, berari antzerkia ez zaiola gustatzen, eta lehen heltzen ginen instantzietaraino orain ez dugu heltzerik.
Hemengo talde guztientzat dagoen presupostua, Katalunian talde bakar bati ematen zaio. Urtean hogei milioi baino ematen ez dutenez, benetako buru-hausteak eduki behar dituzte guztien artean banatzeko. Kalderilla da. Gobernuari interesatzen zaiona zera da, bere buruari propaganda emango dion zerbait antolatzea, kasu honetan zirkuitoa. Gainera, muntaia horretan sartuta gobernuaren morroi sentituko ginateke, zentzu guztietan, talde babestua eta Alderdikoak bagina bezalaxe.
A.– Eta zuek, zirkuitotik kanpo gelditzen zaretela, zer irtenbide daukazue?
M.– Oraingoz daukagun premia mantentzea da, zeren dugun zuloaz errazena bait da enbargatuak izatea. Gu herrietan eta bestetan ekitaldiak lortzen ahaleginduko gara, baina cachet horrekin guztiz zaila da. Ez da erraza diru hori ordain dezakeen talde edo antolatzailerik aurkitzea, atzean administrazioaren laguntza ez badago.
Hala ere ez gaude damututa. Guretzat momentu horretan oso inportantea zen sartu garen mobidan sartzea. Bestela antzerki mundu honetan urtetan egon gintezke beti gauza bera egiten, gainbizitzeko eta aurrera egiteko helburu bakarraz. Kale antzerkia eta umeentzako antzerkia egiten egongo ginen urtetan, eta horixe da talde eta pertsona batzu erretzeko modu errazena.
Salto kualitatibo hau eman behar genuen, azken batetan gauza bera bait da taldea uztea ez-gustoko gauzak egiteagatik edo dena enbargatu egin digutelako. Honela behintzat aurrera ateratzeko asmoa dugu. Beste irtenbiderik ez geneukan. Egoera bortxatu nahi izan dugu gauzak nondik ateratzen diren ikusteko.
Gure aldetik -esateko gauza gehiagorik- ez dago. Maskarada-koak utzi ditugunean, «Gastibeltzaren karabinak» obrarekin esperantza azaldu digute, baina prebisioa ere bai. Dagoeneko ba daude kale antzerki eta ume antzerki berriak prestatzen, eta lehen bezala jaialdi eta euskararen aldeko ekitaldietan parte hartuto dute, bizi behar delako, baina aspaldikoaren proiektua banaturik dago, eta edonon antzezteko prest. Egin duten esfortzua begi bistan dago. Inon espezialistarik ez da izan behar horretaz konturatzeko. Orain ikuslegoak dauka hitza.
Laura MINTEGI
36-37

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakMASKARADA
EgileezMINTEGI1Kultura

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude