"Botere zibila da GAL geldierazi dezakeen bakarra"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Christiane Fandorekin elkarrizketan.
Christiane Fando, euskal errefuxiatuen abokatua
"Botere zibila da GAL geldierazi dezakeen bakarra"
ARGIA.– Lasa eta Zabalaren desagerpen eta hilketarekin GAL lehenengo aldiz ezagutarazi zen. Ordutik hona gertatua ikusiz, zein da zure eritzia?
CHRISTIANNE FANDO.–Argi ikusten dut GAL Barallón Vasco-Españolen herederoak direla, BVE aurreko hari zorigaitzezko bi ezaugarri berri gaineratu dizkiolarik: alde batetatik, askoz hilketa ugariagoak egin ditu GALek, bi urte eta pikotan hamarka pertsona hil dituztelarik; eta bestaldetik, oso luze doala, asko ari dela aguantatzen. Bestalde, politikoki argi ikusten dut ere GAL espainiar Gobernuaren instrumentua dela. Madrilgo Gobernuak Euskadiko prolema politikoa ertepresioz konpontzeko asmoa hartu zuen eta hori egiteko ez daude 36 bide, bi baizik: of'entsiba diplomatikoa eta GAL martxan jarri.
A.– Espainiar Gobernua aipatu duzu. Gobernu frantsesari behaturik, zein izan da honen jarrera?
CH.F.– Gobernu frantsesak onartu egin du jokua. Oraindik ere, GALi buruzko kondenaren zain gaude, Gobernu frantsesak ez bait ditu inoiz GALen atentatuak kondenatu ere egin. Hortik hasi beharra dago. Bestetik, nik esango nuke nahiz izanez gero frantses Gobernuak GAL geldieraz zezakeela. Kontutan hartu behar da Frantzian sozialistak boterera iritsi zenean BVE desagertu egin zela, eta hemengo politiko sozialista batzuk esan ziguten haiek izan zirela hori hala izan zedin baldintzak jarri zituztenak. Beraz, frantses Gobernuak orduan (espainolarekin negoziatuz eta) BVE isileraztea erdietsi bazuen, eta oraingoan ez badu gauza bera GALekin egiten, nahi ez duelako da, borondute politikoa falta zaiolako... azken finean, Gobernu espainolarekin ados dagoelako ematen dio bere konplizitatea.
A.–Hiritar frantsesak hiltzea ere ez al zaie axola?
CH.F.–Asko hiltzen ez diren bitartean ez. Garai batetan frantses hatzu hil ziren GALen atentatuetan. zirkulu abertzaletatik guztiz aparte zeudenak gainera, eta horrek pixka bat urduri ipini zituen sozialista frantsesak. Joxe ministroak Madrilera egindako bidaia arazo hori konpontzearren izan zela suposatzen dut, eta egia da geroztik hil dituzten guztiak errefuxiatuak izan direla Beraz, frantsesak lasai daude.
A.– GAL desagertzeko bidean ipintzearren, zein paper bete dezakete epaiek eta justiziaren ekinak?
CH.F.– Orain arte ezin izan da Auzitegiáren bidez ezer egin. Guztiak libre edo kasik libre irten dira.
Datorren udaberrian judizio alde horretatik interesgarri batzu izango ditugu, hilketetan parte hartzea aitortu duten GALkideak ditugulako, eta ikusiko dugu zer gertatzen den. Halere, hortik ezin da ezer espero. Kontutan hartu behar bait da GALekoak mertzenarioak direla. hiltzen duten errefuxiatu bakoitzagatik hainbeste kobratzen dute eta kitto. Alde horretatik. Gobernu espaiñolak dirua duen bitartean GALek betiko iraun dezake. Neuk GAL isil dadin ikusten dudan bide bakarra botere zibilaren indarra da. Pixka bat berriki "Greenpeace"ren barkuarekin gertatu dena, eskandalo publikoa eraginez gero botere zibilak erreakzionatu behar izatea da GALen arazoari ikusten diodan irtenbide bakarra. Ez bada negoziaketa politiko nagusiago baten bidez Hego Euskadin bakea lorten delako, noski. Azken aukera hau kenduta, botere zibila da GAL geldierazi dezakeen bakarra. botere politiko zibila da GALen atzean daudenen izen-abizenak eman ditzakeen bakarra, baina horretarako presioneak jaso beharko ditu. berez ez ditu emango.
13,14

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaErrefuxiatu
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakParapolizialakGAL
PertsonaiazFANDO1

Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude