"Errepresio ilegalak aginte zatia eskatzen du"


2021eko uztailaren 23an
Txema Monterorekin elkarrizketan.
Txema Montero, HBko abokatua
"Errepresio ilegalak aginte zatia eskatzen du"
Santi Brouarden kasua bere eskuetan eramateak egin dio izena Estatu osoan Txema Monterori, eta agian baita HBren legeztatzeari buruzko istiluek ere. Bilbon izan diren hiru bilkura haunditan izan da partaide, negoziaketari buruz antolatu zenekoan, munduko legedi antiterroristak aztertu zituen hartan eta joan den udaberrian autodeterminazioari buruzkoan. Hiru gaiez galdetu nahi genion.
ARGIA.- "Zer geratzen da Konstituziotik" neukan elkarrizketa honen izenburutzat pentsatua, eta hau da planteiatu nahi nizun lehen kuestioa: Estatuaren aparatoek gogortzeko, inpermeabilizatzeko, errepresioa gehitzeko, erakusten duten joera hori ea berezkoa den, krisi ekonomiko, sozial eta politikoak eragina, ala beste batzuek uste duten bezala borroka armatuak eragin duen joera hori.
Txema Montero.–Bi elementu horien interrelazio bat da nire ustez. Mugimendu historiko eta sozialak aztertu dituen edonor konturatzen da krisi ekonomiko batek Mendebal Europakoa bezalako gizarte masifikatu eta post-industrial batean sistemaren gogortzea eragiten duela. Baina ez dira gainegiturak bakarrik gogortzen, baizik eta baita sistemaren zati diren gizarte estratoak ere.
Horrela Mendebal Europan eritzi publikoaren kontserbadoretze progresibo bat igertzen dugu. EIorren adibiderik ez da falta: arrazismo formak hasi dira azaltzen7 sistemak erabiltzen duen hizkera erabiliz "eskuinera", bozkatzen duten botoen ugaritzea... Historian begiratzen baduzu, Europan fazismoaren garaia hor duzu: krisi ekonomikoak krisi soziala erakarri zuen, eta ez ahaztu Alemanian botoen bidez iritsi zirela agintera.
Gaur egun interesgarri iruditzen zait azpimarratzea momentu honetan gizarte aldaketa indarrik haundiena erakusten duten bi mogimenduek sustrai bera dutela, fundamentalismo erlijiosoa: fundamentalismo txiita Islamari dagokionez, Irandik hasi eta Libanon barna Ipar Afrikaraino, eta beste aldetik Reaganzaleen «gehiengo moral» deitzen dena.
Krisi sakon honen aurrean kontserbadoretze prozeso bat ematen da beraz, eta Estatuaren aparatoek hartzen dute deia. Pentsatu behar da Estatua kontserbadoreago egiten dela bere autoritatea egoera berezi batean mantendu behar duelako, baina aldi berean etorkizunaren beldur diren giza talde zabalei ere erantzuten diete. Estratifikazio sozialari dagokionez, fenomeno burgestxiki bat da: galtzeko zerbait duten horiek autoritatea eta ordena eskatzen dute.
Hori egituretan: koiunturari begira, borroka armatuak horrekin zerikusirik ba al du? Batetik denuntzia paper bat du: Euskal Herriko ekonomi eta balio krisiaren sustraian borroka armatua dagoela esaten denean, hospitalarena adibide polita da; hospitalak beteak badaude ez da medikuen erruz, gaitza dela medio baizik. Aztertu behar da ea zer gertatzen den gizarte batean baldin badago jendea ideia baten alde hiltzeko eta hila izateko prest eta beste asko tsaloak jotzeko prest.
Gaitza salatzen du borroka armatuak eta bestetik ordena eskatzen duten elementuak justifikatzen ditu. Ezin bait da ordenik eskatu lehenago desorden maila bat bederen ez badago ez badago.
A.–Aparatoen gogortzea hor dago, borroka armatua hor dago, eta abokatuak hemen zaudete. ZEN planaren inguruan esaten da abokatuak subertsioaren estrategiaren barruan zaudetela. Ez zaituzte kontsideratzen, beraz, defentsa eskubidea erabiltzen duen profesional bat (sistemaren egitura judizialaren barruan) eta subertsiboen artean kokatzen zaituzte. Zein da sistemaz kanpoko jendea defenditzen duzuen abokatuen egoera?
T.M.–Bere burua demokratikotzat daukan sistema baten zaindari gara abokatuak. Ez dago demokraziarik legeak ezagutzen dituen beste-batek defendi dezan eskubidea herritarrari aitortzen ez dionik, eta ez bere talde interesak bakarrik defenditu, baizik baita bere interes indibidualak ere.
Interes horien defentsan abokatua sistemaren bazterrera kokatzen bada, elementu disidente moduan, edo baita intsurjente moduan ere, zerratzen saiatzen da sistema. Bestalde, gizarteak bere interesen defendatzaile gisa ikusten duen norbait sistemak baztertzen duenean gizarteak arbuiatu egiten du. Preso politikoen abokatuen kontrako prozesoek, edozein sistematan, akusatu-abokatuaren aldeko sinpatia bat agertzen dute eta sistemaren kontrako antipatia. Croissant-en kasua ikusi besterik ez dago.
Dena dela, askatasunak babesten dituela aldarrikatzen duen sistema bat noiz iristen da eritzi publikoaren aurrean antidemokratiko geratzeraino abokatu bat arbuiatu duelako? Prozeso politikoetan.
Sistema politiko espainolaren jokabideak Latinoameriketakoak gogoratzen dizkit. Hango estatu batzuetan 30. hamarkadako konstituzioak ere badira, baina gero maila apalagoko legeek mugatzen dituzte. Colombiakoa oso adibide esanguratsua da: aitortu gabeko gerra bat dago han, gerrillak indartsuak dira, eta eskubide konstituzionalak ez dira aitortzen. 1978ko konstituzio espainiarra, era berean, aurrerapen bat da frankismoaren garaien ondoan askatasun indibidualei dagokienean, ez talde eskubideetan, gutxienez euskaldunon autodeterminazio eskubideari dagokionez, eta hala ere konstituzio hori lege apalagoek mozten dute: Haboas Corpos, Ley de Asistencia al detenido, eta abar.
A.–Errepresina josaten dugunan aldetik esan daiteke konberjentzia zuzena dagoela zanpatzen geituzten «Fuerzas de Seguridad del Estado» direlakoen, GALen estiloko erakundeen eta Gobernu Zibilen estiloko erakundeen artean. Baratta-k ematen du horren esplikazio bat: Estatuaren erakundeen arteko kolaborazioa independentzia taktiko haundi batekin.
T.M.–Egia da, poliziaren beso errepresibo legala iristen ez den lekuraino «barbouze»en eskuak heltzen dira, baso komunikante moduan jokatzen dute. Polizia autonomo edo paraleloak ez dira, askotan agintetik sinetserazi nahi zaigun bezala, erakunde inkontrolatu batzuk: aitzitik, Estatuaren beraren izaera baldintzatzen dute. Adibiderik garbiena Italian ikusi da, ezker muturreko gerrilak, Brigada Gorriak eta abar, erreprimitu direnean hainbeste indartu dira erakunde bereziak, zerbitzu sekretuak-eta, non estatu kolpe bat intentatzera iritsi bait ziren. Argentinan bezala, kolpe militarra suertatu zenean.
Errepresio legalak eta ilegalak baso komunikante moduan jokatzen dute. Eta errepresio ilegala jeneralizatzen denean Estatuaren izakera bera kutsatzen du eta normaltasunez agertu nahi izaten du. Costa Gravas-ek hain egoki hartu zuen "Z"ren kasua kezkagarriagoa iruditzen zait, esate baterako: Tesalonikan zerbitzu sekretuek diputatu hura hiltzean egin zuten ekintza "anomalo" hura ondoren koronelek emango zuten kolpearen antizipo bat izan zen, errejimen berriko gizon indartsua, Papadopoulos koronela, EXA zerbitzu sekretuctako burua, beren lan zikinak permititu zituen Konstantino erregea botatzeraino iritsiz.
Azken kasu horrekin hemen Santi Brouardekin gertatu denera hurbiltzen gara. Horretan aparato parapolizialek eskua sartu dutela pentsatu behar da, batere arazorik gabe funtzionatzen dutelarik, GALen ekintzek erakusten duten bezala. Beldur naiz guzti honek Estatu barruko indar hori sendotzea suposatuko ote duen, intsurjentzia armatu bat zanpatzearen aitzakiaz gero Estatuaren behar izatera iritsiko ote den azkenean berari bere izaeran itsatsiz, errejimen konstituzionalean de fakto aginte batzuen egoera finkatuz.
A.–Berriz sendatu ahal izateko dinamika hori geratu beharra edukiko du Estatuak, aparato horiei aurre eman...
T.M.-Garbi dagoena da bere burua demokratikotzat duen Estatu batentzako paradoxa bat dela holako tresnak lanean edukitzea, eta Estatuaren aparatoen arteko tentsio horretan indar hori hartu dutenek azkenean aginte kuota bat esijitzen dutela, ez dira konformatzen besteren agindura ihardutera, berek gidatu nahi dute prozeso politikoa.
Hori hola beti izan bada, areago gaur egun, informazioaren gainean eraikitako gizarte honetan. Informazioaren gainean eraikitako gizarte honetan. Informazioa edukitzeko ahalmena duenak aginte kotak eskuratzen ditu. Mundu osoan gertatzen da hori, Estatu Frantsesean "rainbow Warrior"ekin ikusi den bezala, eta ezaguna da Estatu Batuetan bezala Britaina Haundian zerbitzu sekretuek ze indar duten presio talde direlarik.
Baina hori kultuta politiko, industri garapen edo erenta ekonomiko haundiko gizarteek irentsi badezakete, erabat jasangaitz bihurtzen dira kultura politiko edo maila ekonomiko apala duten estatuetan, Portugalen, Estatu Espainolean, Grezian eta Turkian. Errepresioa hainbeste errezten dioten aparato horien mende ze neurritaraino jarri daitekeen estatu bat Hegoameriketan ikui da, Argentinan bide nabar.
A.-Estatuaren haunditzea ikusirik, zein da fiskal, juez eta beste funtzionarien pentsamoldea? Audiencia Nacionalean jarraitzen dute euskaldunak pilaka pasatzen, gerra ezkutuaren bi adibide horietan aldiz ezin dute deus inbestigatu...
T.M.-Kuriosoa da Estatu Espainolean gertatzen ari dena. Adibide bat. Magistratu espainiarrak bi elkartetan daude bilduak: bata "Asociación Profesional de Magistratura" delakoa, oso kontserbadorea eta magistratuen %80 biltzen dituena, eskuin gogorrekoak. Eta "Jueces para la Democracia" taldeak elkartzen ditu gainerantzekoak, bien artekoa jadanik residuala delarik. Bigarren talde honetakoek egindako azken bilkuran Euskal Herrian ez dauden juez guztiak ados zeuden Audiencia Nacionala mantentzearen alde, hemengo juezak borroka armatuaren inguruko arazoak sekula normalitate barruan epaitzeko egoeran egongo ez omen direlako. Eta hemen dauden juezak ziren eskatzen zutenak Audiencia Nacionala desegin egin behar dela, eta berek epaitu behar zituztela "terrorismoa" deitzen denaren gorabeherak, auzitegi arruntetan.
Baina gauzak alderantziz doaz, posible da heldu den urtean poliziek herritarrei erarriteko tratu txarren arazoak bertako auzitegiei kendu eta Audiencia Nacionalera-eramatea. Zer ari ida gertatzen? Hernen dauden juez gehienak ez dira euskaldunak baina «justizia» egiten den baldintzekin harremanetan konturatzen dira arazoaren jatorria zein den, eta tratamentu errepresibo batek, justizia eszepzional bat mantentzea tartean dela, prolemal zorroztea bestik ez dutela egiten.
A.- Beste gai batera pasatuz, kuriosoa da alde batetik autodeterminazioaren elkarko kongreso bat ospatu dela, zu parte hartzaile zinela, eta bitartean Estatua holako edozein irtenbideri isten ari zaio, fEstatutoa gera moztera iritsiz. Dema dela, bilkura horietan aportazio teoriko interesgarri asko izan al da?
T.M.–Ikuspegi praktikoari dagokionez, ongi erabaki edo erabakitzen ari diren autodeterminazio arazoei buruz, oso aportazio interesgarriak izan dira. Beste ikuspegi batetik, argi eta garbi geratu da 1978ko konstituzio espainiarrarekin ezinezkoa dela Estatu Espainoleko nazionlitateen autodeterminazioa. Eta Konstituzio horretan garantizatzen bada tratu internazionaletako eskubideak garantizatzen direla (herrien autodeterminazio eskubidea ere bai, beraz) gero Konstituzio beraren desarroiloan bazterturik geratzen da.
Zentzu horretan interesgarria izan da kongresoa: jende ezberdin guzti hori biltzea eta gainera Euskadin izatea, autodeterminazio eskubide global hori gure kasuan zehazten delako. Ondorioak? Aportazio guzti horiekin arazoaren ezagutza zehatzago bateruntz aurrera egin dugu. Zenbat aldiz entzun dugu eskubide hori, KAS alternatibaren puntuetan ere hor dugu, eta zer esan zezakeenaz edo praktikara eramatearen arazoen ezagutza zehatzegirik gabe.
Beste aldetik ezker hausturazalea programa politiko bat itxuratuz goaz alternatibaren puntuen garapenean. Puntuak zehaztearen lan horrek berdin izan behar luke jarraipena amnistia, Autonomi Estatoa edo berreuskalduntzea, adibidez, aipatzean.
A.–Baina kongreseak koogreso dira, eta ponentzisk paper idatziak. Etorkizunean zer?
T.M.–Begira, konbentzitua nago gaur egun Madrilgo agintearen eta Euskadiko indarren artean gaur bizi dugun «impasse» hau bakarrik hautsi daiteke arazoa internazionalizatzen badugu. Autodeterminazio eskubidearen praktikan jartzeak azken finean begirale internazional batzuk beharko ditu, behar bezala betetzen diren gauzak ala ez ikustek, eta horregatik da preziso internazionalizatzea prolema, nazioarteko eritzi publikora iristea gure egoera, baita estatuetara ere.
Eta berek ere ahaleginak egin ditzatela Euskadin irtenbide politiko negoziatu bat eman dadin. Arazo politikoak irtenbide politikoa behar du, inola ez errepresiboa, eta horren mamian dago gure kasuan autodeterminazio eskubidea. Ikuspegi horretatik, egin den kongresoa teoria aldetik urrats inportantea izan da, eta aldi berean katapulta lana egin dezake gure egoea nazioarte mailan ezaguna egiteko eta gobernu espainolari presio egin diezaiten.
A.–Negoziaketa posibilitateez ari da mundu guztia, eta hauteskundeak ere azaltzen dira urrudik. Noruntz doazkigu gauak?
T.M.–Egoera hain aldagarrian prebisioak egitea ez da samurra, baina gehinek ados dirudite gauza batean: hurrengo hauteskundeetan PSOEk irabaziko duela berriro. Eta beste puska baterako ere sozialistak edukitzea ez dirudi soluziobideren batentzako egoerarik gozoena.
Baina Euskal Herriko herritarren artean nazka sentsazio bat ere bada. Desgaste gerra bat da hau, eta holako gerra batean galtzeko gehiago dauka zerbait galdu dezakeenak, eta ezer galdu ezin duenak baino. Noizbait norbaitek egin behrko du razionalitate saio bat gobernu zentralaren aldetik, kostuen minimizazio bat, horretarako errepresio armatuaren kanpo dagoen negoziaketa marko batean pentsatzen hasiz.
Noiz? Esan dezagun ekonomian erdi epea bost urtekoa dela, eta hurrengo hauteskundeean sozialistak irabazle ateratzen badira beste premisa batzuetatik euskal arazoari ekiteko auera izanen dute. Orain arte, dena dela,bide errepresiboak ikusi ditugu soilik, eta kalkulatzen dut hurrengo hilabeteetan ere hortik joko dutela.
Izan ere, alde batetik, alde batetik daude bide errepresiboak agortu gabe daudela uste dutenak. Hor dituzu Cassinelloren deklarazioak eta bera da interbentzio politiko-militarraren estrategetako bat; beste metodo batzuk erabiltzeko tentaldia duela aitortzen du, eta espero izatekoa da ondorengo hilabeteetan horren adibideak ikustea.
Beste aldetik, negoziatu nahi duenak indar posizio bat ziurtatu nahi du negoziaketaren ordurako. Churchill-en adibidea ezaguna da: Reich-aren errendizioa planteiatzen zen garai berean ematen zuen Hamburg eta Dresde bonbaztatzeko agindua.
Epe laburrera, beraz, errepresioaren gogortzea espero izatea ez da astakeria. Gero? Garbi dirudi Ezker Abertzalea sendotu egingo dela hauteskundetan, eta gobernu sozialistak hurrengo lau urteei programa ezberdin batekin ekin beharko die, eta irtenbide errepresiboak kale egin duela erakutsita.
Eta prozesoaren bukaeran galdera bat: zergatik hain kostu latza gure Herriarentzako, hain bidezkoa den eskubide bat lortzeko? Historiak emango duen epaian ez da errudun Euskal Herria aterako, administrazio eta gobernu espainolak baino.
Edorta JIMENEZ
11-14

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
GaiezPolitikaEuskal HerrNegoziazioa
PertsonaiazMONTERO1
EgileezJIMENEZ2Politika

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude