JAIZKIBEL PRODUKTORAK ANIMAZIO ZINEMARAKO OINARRIAK JARRIAK DITU


2021eko uztailaren 23an
Juanba Berasategirekin elkarrizketan.
« Kalabaza tripontzia» aurkeztuko du Donostiako Zinemaldian
JAIZKIBEL PRODUKTORAK ANIMAZIO ZINEMARAKO OINARRIAK JARRIAK DITU
Euskal Herrian, lehenengo aldiz, animaziorako produzio zentro bat badago. Entidade hanadikoa geinera. Lan talde tekniko osatu eta prestatu batekin. Aurtengo zinameldian kalitate haundiko «Kalabaza tripontzia» filme lazemetrada aurkeztuko dute. Lan hau aurkezteko eta orain ireki berri duten lokal berriak sortzen duten aukera berritaz hitzegiteko Juanba Berasategi ekarri dugu mikrofono aurrara. Bera izan bait da azkeneko urteatan setatsu, gorputz-anima proiektu hau aurrera ateratzen jarri dituena.
Ekipo tekniko honetako partaide batzuk badaramatzate lau urte lan honetan prestatzen. «Kalabaza tripontzia» pelikula honekin prestatu dira maila handi batean. «Duela bi urte t'erdi hasi ginen pelikula honekin. Ia iurte bete pasa genuen ekipoa osatzen eta hori moldutzen. Ezer ez zegoen aurretik eta ezaren aurrean hori sortu genuen. Orain ekipoko batzuk badauzkate Madrilera joateko ofertak, fitxaje garrantzitsuak eskainiak. Saiatu behar gara ekipoa mantentzen. Horren aronera egongo da-eta hurrengo pelikularen kalitate eta prezioa. Berriz beste ekipo bat egiten hastea... izugarrizko galera litzake euskal zinemarentzat».
A.–Orain ikusi beharko dena, ea Euskadiko merketuak ematen duen animazio filmeak egiteko...
J.B.– Animazioaren arazoak ihes egiten du euskal merkatutik. Euskal merkatuak ez du ematen ez marrazki-bizidunak egiteko, ez eta ere imajin realak dituen filme bat egiteko. Pentsatzen hasi beharra dago ea ze merkatu posibilitate dituen. Garbi dago Telebistaren merkatuan erraz saltzen direla marrazki-bizidunak. Marrazki bizidun asko kontsumitzen da telebista mailan. Badago merkatu bat. ETB esaterako, guk egindako marrazki bizidunak baino kalitate dexente txikiagoa dutenak erosten ari da kanpoan. Horretarako antolatzen diren feriatan egon eta saltzeko egiturak sortuz gero sal daiteke. Imajin reala baino askoz ere errazago.
Test bat egin beharra dago. Ea zein den merkatuaren alternatiba, ea zein den erabili beharreko presupostua... eta etorkizuneko proiektuak egokitu gure beharretara. Lan handia da. Kolaboraziorik ez baldin badago instituzio eta telebisten aldetik alperrik da. Ezin du produtora batek bakarrik horrelako saleroste egitura bat sortu.
A.–Saleroste egitura horrek esan nahi du feria guztitan sartzea...
J.B.-...eta ETBren bitartez beste telebistetan ere sartzea. Hau da, gauza ez da ETBn sartzea bakarrik, baizik eta honek eskaintzak egitea beste telebistei.
A.–Eta nola dabil ETB honetan?
J.B.–Badirudi urrian Cannes-era joango dela antena-eskubideak erositako pelikulekin eta stand bat antolatzekoak dira Telebista gailego eta katalanarekin batera.
A.–ETBk erosi al ditu «Kalabaza Tripontzia»ren antena-eskubideak?
J.B.–Bai, erosi ditu. Ehuneko hogeitabost batean, eta ehuneko hogeitabost horrekin ETBk jasoko du kanpora saldutako kopuru osoaren ehuneko hogeitabosta, nahiz beraiek edo guk egin operazio hori. Estatu espainolerako berak dauzka esklusiba eskubide guztiak.
A.–Diru horretaz aparte, eta hemen jendeak lan egin duen moduaz aparte, beste laguntzarik ere izan duzue.
J.B.–Bai, Gipuzkoako foru aldunditik %25, eta Madrildik ehuneko berrogeia jaso dugu.
A.–Zeren izenean azkeneko hau?
J.B.– Madrilgo ministerioan laguntza-erizpide batzuk daude. Erizpide horien arauera baloraketa bat egiten da. Taula horren arauera badakik haurrentzako filmeak gehiago puntuatzen direla. Gure kasuan, haurrentzako izatea, animazioa izatea, errealizadore berria izatea... puntuagarri suertatu zaizkigu.
A.–Bainan aurrerantzean non finkatu daitezke horrelako proiektuak?
J.B.–Lehendabiziko pelikula egin ondoren, ekipo bat eduki eta gero kontutan hartu behar da zinean lan egitearena. Industria horretatik dirua atera beharra dago. Guk kalkulo eta estudio bat egin dugu marrazki-bizidunei dagokien heinean. Zeintzuk liratekeen distribuitu nahi luketen distribuidorak, ze baldintzatan distribuituko luketen... Warner-ek esaterako, multinazional bat duk, ez dik ezer ematen hasiera batetan. Hartuko dik pelikula distribuitzeko baina arriskua dago pelikula kajoi batetan gordeta gelditzeko eta pelikula estranjeroak distribuitzeko. Espainiako merkatua beteta dago Walt Disney-ren sei pelikularekin. Kontratuak bost urterako egiten dira, baina nola publikoa ere bost urtetik behin aldatzen doan... betirako dira sei-zazpi pelikula horiek.
Horren aurrean telebistaren zirkuitua dago. Hemen kontsumo esajeratua ematen da.
Guk telebistan pentsatuz egin dugu pelikula, gero zineman ere distribuitu ahal izango dela pentsatuz. Telebistakoa luzeagoa da eta zinemarako laburtu eta borobildu daiteke. Bainaerrekurtso ekonomiko bezala telebistan pentsatu dugu beti.
Zine komertzialetan apenas errekuperatuko duk pelikularen kostoaren erdia. Telebistan badago osoa errekuperatzea. Biak erabilita irabaziak eta dena atera daitezke. Baina hemen ez dago oraindik telebista-zirkuitorako salerosketa egiturarik.
A.–Halaz ere hemen aurkezten diren presupuestoak kanpokoak baino askosaz ere txikiagoak dira. Hori, zergatik?
J.B.–Arrazoi soil batengatik. Gure egitura askoz ere merkeagoa da. Gure langileek gutxiago kobratzen dute. Hemen bidea irekitzeko gogoa dago. Madrilen azken esperientziak Japonera bidaliz eta egin dituzte. Ekipoak desegin egin dira, eta orain egin nahi duten hori egiteko zerotik hasi behar dute ia berriz. Erre samarra ere egongo duk han jendea...
A.–Eta hemen hori ez dedin gerta, nola?
J.B.–Aurten 13 kapitulotako serie bat egitekoak gara telebistarako. «Eresoinka»k produzituko du eta bi parte izango ditu haur-programa honek: imajin realeko parte bat. eta animaziozko beste bat.
Orain daukadan kezkarik nagusiena transizio garai hau pasatzea da. Aurrenengo luzemetraia egitearen ondoko transizioa. Lehenengoa egiteak suposatzen du badakizula egin daitekeela, badakizu ze arazo dauden. Hurrengo arazoa da, eta orain ze?
Orain bilatu nahi duguna da ekipoa mantendu ahal izateko adina lana. Produzio honen emaitzak jasotzen hasi bitartean behintzat.
A.– Teknikoki hemen egin duzue guztia, ezta?
J.B.–Hemen egiterik dagoen guztia,bai noski. Errebelatu eta Madrilgo laboratorioetan egin beharra zegok.
A. - «Kalabaza tripontzia» Donostiako Zinemaldian ikusteko aukera izango dugu orain. Gero noiz ikusi ahal izango da?
J.B.–Distribuidoreak uste du momenturik egokiena Gabonetakoa dela.
A.–Ze distribuidora daukazue?
J.B.-"Araba Films". Distribuidora txiki bat gehiago mugitzen duk eta seguruena handi batek baino hobeto kolokatzen dizkik pelikulak. Gero gainera beste arazo bat ere badago, distribuidora handiak, hemengo zuzendari eta produtoreek diotenez, ez omen daude prest euskarazko pelikulak distribuitzeko. Beraiek diotenez ez omen du dirurik ematen. Eta hori ez da oraingoz frogatu, ze inoiz euskarazko bertsiorik eman izan denean beti izan da aldamenean, zine hobeago eta handiago batetan, erdarazkoa.
Guk saio bat egingo dugu pelikula honekin. Gipuzkoan euskara hutsez distribuituko dugu hasieran.
A.–Euskaraz eta subtitulorik gabe?
J.B.–Ikusiko dugu nola gelditzen diren subtituloak, baina aurrenengo pasada euskara hutsez egiteko asmoa dugu. Bizkaiko zona batzutan ere bai. Gero ikusiko dugu.
A.– Pelikula honetaz aparte animazio-zerbitzu hau beste lan batzutara zabaltzea ere pentsatzen duzue ezta?
J.B.–Bai, bai. Lehengo urtean egin genuen publizitate pittin bat, eta Ornis films eta Ikusager produktoreri ere egin genien lan batzuk. Eta bide horretatik segi beharra dago. Animazio zerbitzu bat izatea lortu behar da. Taller baten modura. Guk gure produzioak egingo ditugu. baina edozein produtore edo zuzendarik jakin behar du guk egiten ditugula gauza hauek eta hemen daukala horretarako taller bat. Publizitatea ere egin beharra dugu.
Datorren urtean beste saio batzuk egiten hasiko gara seguruenik. Panpinen animazioa esaterako. Animazioaren arloko alternatiba guztiak probatu nahi ditugu.
Eta horrela bukatzen dugu Juanba Berasategirekin edukitako elkarrizketa. Urte luzeetako asmo, ilusio eta itxaropenak froga bikaina utzi dute –Kalabaza tripontzia–filmean, Baina ez da horretan bukatzen Juanbaren lan grina. Orain desafio berriak ditu aurrean. Urteetako lan hau haizeak eramana ez dedin gerta. Kalitate haundiko lanak egiteko ahalmena frogatu ondoren animazio-serbitzua finkatu eta sendotu, irtenbide guztietara gogor apustu eginez.
L. BASTIDA
27-29

GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
GaiezKulturainemaAnimazioa
PertsonaiazBERASATEGI1
EgileezBASTIDA1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude