«Uste baino muntaia handiagoa izan da Nekrassev»


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Teatropolitanekin elkarrizketan.
Teatropolitan, profesionaltasunaren bidea urratu nahian
«Uste baino muntaia handiagoa izan da Nekrassev»
Jean Paul Sartreren "Nekrassov" komedia estrenatu berri dute Teatropolitan taldekoek. Donostiako Euskal Jaien barruan bntoli tutako emanaldiak Principe antzokian jokatu ziren. Lau milioi t'erdiko muntaia eta lagun mordoa obra aurrera ateratzeko asmotan, antzerkia bizimodu duten hauek bizibide ere izan dezaten. Estrenoa baino pittin bat lehenago hitzegin genuen beraiekin
ARGIA.–Zer da Teatropolitan?
TEATROPOLITAN.–Teatropolitan bi antzerki talde dira izen horren azpian. «Sargori» izeneko taldeak subentzio bat jaso zuen iaz obra hau egiteko baina ez dute izan egiterik orain arte. "Bederez l"eko jendea kontratatzeko asmoa zeukaten aktore modura. Guk bilerak egin eta produzioen sartzea erabaki genuen. Bi taldeen elkarketa izan duk Teatropolitan.
A.–Nahiko muntaia haundia Nekrassov-ena...
T.– Guk uste baino haundiagoa azkenerako, batez ere eskenografia aldetik. Hasiera batetan beste asmo bat zegoen, askoz ere sinpleagoa. Baina obra berez da konplikatua eta eskatzen du muntaia handiago bat.
A.–Nekrassov egiteko bakarrik elkartu zarete Teatropolitan-en...
T.–Bai, printzipioz bai. Guretzat esperientzia modura da. Oraindik ez dugu baloraziorik egin, prueba bat da. Funtzionatuko balu eta bi parteak gustora bageunde ekingo genioke agian beste zerbaiti.
A.–Zenbat lagun zabiltzate muntala honetan?
T.–Aktore bezala bederatzi. Produzioan hiru lagun. Zuzendariak bi, eskenara eramatea bien artean egin dute: dramaturgia lana Manuel Lillo-k egin du eta espazioarena eta Jorge Vera-k. Argiak eta eramaten dituena... Eta azkenengo egun hauetan beste bost bat sei lagun izan ditugu eskenografia prestatzeko laguntzen.
A.–Diratan ere nahiko presupostu handiarekin atera zarete...
T.–Lau milioi terdiko presupostua. Bi kilo subentzioetan eta beste bi terdiak kreditotan.
A.–Gero diru hori berreskuratzen juateko...
T.– Bai, noski... aktuazio mordo bat beharko dugu. Hor zirkuitoarekin daukagu problema. Hain cachet bajua pagatzen dutelarik konpentsatzen diguna aktuazio pilo bat egitea da. Baina horrek eragozpenak ditu gero. Asko hartu... bai, baina muntaia honekin ezin gara toki guzitare joan, ezin gara toki askotan sartu. Ikusiko da.
A.–Nekrassev Sartreren komedia bat da.
T.–Berak idatzitako komedia bakarra. Obra 1955. urte inguruan girotua dago. Gerra hotza, bi blokeak... PC frantsesari pakearen alde ez zuela ezer egiten arpegiratzen zioten. Hori zela eta idatzi zuen Sartrek. Gero prentsaren munduari egindako satira bat bezala ere gelditu da. Espiak, botere harremanak, prentsa... Orain gainera Alemaniako espien mugida honekin...
A.–Aktualago bihurtzen dela obra...
T.– Nere iritziz bai. Gero ikusi beharra dago publikoaren kezkekin konektatzen duen. Azaltzen den gaia aktuala dq, ikusi egin behar jendeari interesatzen zaion. Nik uste komedia moduan egonda askoz irensgarriagoa dela. Gai honek ez dakit funtzionatuko lukeen klabe dramatiko batetan.
A.–Obraren euskeratzca nola joan da?
T.– Itzulpena Xabier Olarrak egin du. Dramaturgia erdaraz landu behar zuen Manuel Lillok eta aurrenengo hamabost egunetan erdaraz bakarrik egin genuen. Horren gainean joan duk gero euskarazkoa sartzen. Hilabetez bietara egin eta azken hilabete terdian euskaraz bakarrik. Estrenoan pentsatuz batez ere.
Gero funtzioa bi hizkuntzetan emango dugu.
A.– Euskeraz ala erdaraz joateak zer suposatzen du?
T.–Guk portzentai handiagoak eskatu ditugu euskaraz eta beraiei ere interesatzen zaie. Ze ez dago gaur egun «Maskarada»rena kenduta beste espektakulorik. Horrek ekarriko digu askoz ere funtzio gehiago izatera euskaraz, ze beraiek ez daukate euskaraz espektakulorik eskaintzen duen talderik kontratatu ahal izateko, ipinitako maila hipotetiko batetan...
A.–Zer da hori? Zer da ipiniteko maila hipotetiko hori?
T.–Profesionalak eta amateurrak bereiztea. Ba ote dagoen euskal obrarik zirkuitatu daitekeena Euskadi osoan.
A.–Noren zirkuitoa da hori? Diputazioarena'
T.–Ez, Jaurlaritzarena...
A.–Beraz, Jaurlaritzak zirkuito bat antolatu du eta esijentzia maila bat jarri du...
T.– Bai, hori nolabait beraiekin egindako kontratu bat da. Guk hasieran pentsatzen genuen erdiak eta erdiak izango genituela, baina ba dirudi euskaraz emanaldi gehiago izango ditugula beste espektakulorik ez daukatelako kontrataturik.
A.–Orduan zer gertatzen da, Euskal Herrian dagoen antzerki talde pilo horiek ez dituztela kontratatu nahi?
T.–Batzuk ez dira zirkuitoan sartuko. Beraiek diotenez esperientzia mailakatua Izango da, Lehendabizi bost talde eta herri kopuru bat, Handik hiru hilabetetara talde gehiago eta herri gehiago, Horrela osatuko da zirkuitoa,
A.–Zein izan da zuen arazorik larriena Nekrasso, montatzeko?
T.–Uste diat udan montatua izatea. Jende guztia oporretan dagoelarik ezin da ezer egin. Abuztuan, zerbait behar genuen dendara joan eta denda itxita, Horrela ibili gara,
A.- Hilabete egin zenuten Bartzelonan obra prestatzen...
T.– Bai, hilabete pasa genuen Bartzelonan baina lana ez genuen han egin, Ez genuen denbora behar bezala aprobetxatu, Han ez geneukan ez infraegiturik ez dirurik, Donostiarako uzten genituen gauza asko. Hango eguraldiarekin gainera,.. Uztailan lan egin behar izetea 30tik gora denean... Suspenditu eta dena egin behar izan genituen ensaio batzuk egiten zuen beroa zela eta.
A.- Zuek profesionaltasunaren bidea hautatu duzue edo bultzatzen duzue edo hor zabiltzate. Zer suposatzen du profesionaltasunak hemengo antzerkigintzan?
T.–Guri gaur egun suposatzen digu gauza asko horretara sakrifikatzea. Jende bat zure antzerki horren pendiente eduki nahi baduzu denbora guztian horrek dirua eskatzen dizu. Tipo bat fijo nahi baduzu argiak edo sonidoa eramateko, eta nahi baduzu, "Hi bihar hara joan behar diagu" eta hara joan,,. horrek dirua balio du, Horrek garestitu egiten du cachet-a, Eta gaur egungo antolatzaileek ulertzen ez duten cachet bat gelditzen da horrelako kondizioetan lan egin ahal izateko. Orduan zer gertatzen zaigu? Oso leku gutxitan pagatu ditzatekela 150.000 pezeta antzerki obra bat egiteko
A.–Hori al da toki batetara joategatik esketzen duzuena?
T,–Horixe da gutxigorabehera, Guk ez dugu oraindik kalkulorik egin norabaitera ateratzea zenbat kostatzen zaigun, Baina horren inguruan ibiliko da, «Maskarada» ere prezio horietan dabil,
A.–Hemen zabiltzaten aktore eta gainontzekoak honetatik bizi zarete, ez?
T,–Orain arte ez. Beste gauza batzutan ere ibili behar izan diagu. Baina hemendik aurrera hori eskatuko digu, hemendik bizitzea. Guk jarri dugun epea hiru hilabetetakoa da, Estrenatu eta Abendua bitartean ea ateratzen den historia hau. Gu a tope sartu gaituk horretan, «Gure Herria»ren esperientzia baliogarria izan zaigu alde horretatik, Orduan ere asmo berberak geneuzkan baina ez genituen gauzak behar bezala neurtu, Orduko akatsak orain konpondu beharko ditugu hiru hilabete hauetan; bestela,,.
Iñaki URIA
36-37

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakTEATROPOLIT
EgileezURIA3Kultura

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude