J.A.Loidi: "Liburu gehiago idatzi eta irakurtzen da gaur egun"


2021eko uztailaren 23an
Jose Antonio Loidiri elkarrizketa.
Irungo Euskal Jaien kronika argitaratu du "Amabost egun Urgain'en"en idazleak
J.A.Loidi: "Liburu gehiago idatzi eta irakurtzen da gaur egun"
Irungo euskal jai zahar eta berrien kronika argitaratu berria duela eta, Irungo bere botikara joan ginen bere bila. Kontu asko zituen aitatzeko, gazte garaikoak, euskal nobelei dagozkienak, Irun herriari dagozkionak...
ARGIA.–Hamalka bider irakurriak gara euskal literaturazko manual guztietan, Jose Antonio Loidi Bizkarrondok 55. urtean argitaratu zuela euskarazko aurreneko polizi nobela. Nola bururatu zitzaizun hori egitea?
J.A. LOIDI.–Hara, ni sortzez euskalduna naiz, gure etxean noski euskara egiten zen, erdara ez nuen zazpi urteak arte ikasi, eskolan jakina. Hogeitamar urtetan edo, konturatu nintzen erdaraz banekiela idazten eta irakurtzen, baina ez nere hizkuntzan. Zer egin nuen? Eskuratu ahal izan nituen gramatika eta euskarazko liburu guztiak bildu eta ikasten hasi. Gure etxean bazen liburutegi ona, baina gerra garaian dena kendu ziguten. Behin idazten ohitu eta ikasita, itzultzen hasi nintzen. Nobela itzultzen nuen, hartarako grina baineukan. Baina itzulpena oso zaila egiten zitzaidan, "botines da nácar" eta antzekoak ez nekien nola itzuli.
A.–Eta jatorriz euskalduna idazten hasi zinen.
J.A.L.–Halaxe da bai. Baina ez nuen gauza zaila nahi, konturatu nintzen Españian garai hartan gehien irakurtzen zena nobela zela eta honen barruan polizi nobela. Bi aldiz pentsatu gabe idatzi egin nuen, modu errazean, gauza atsegin bat egin nahi nuen. Eta halakoa atera zen, gaur egingo banu ez nuke halakoa egingo. Gustatuko litzaidake gainera batuz agertzea, ikastola batzutan "irakurkera testutzat" darabiltera jakin baitut.
A.-Katalanera ere itzuli omen zen.
J.A.L.-Bai, katalanera, itzuli zuten, baina ez ziguten baimenik eman argitaratzeko, pentsa ezazu, euskarazko gauza bat itzuli, zein hizkuntzetara eta katalanera, ezta pentsatu ere halakorik. Azkenean jatorriz katalanezkoa balitz bezala argitaratu zuten, liburuan, noski, euskarazkoa zela ipinita. 5000 ale saldu omen ziren, eta ahitu egin zen, nik, dena dela ez nuen xoxik ere jaso, agindu bai, baina badakizu nolakoak diren katalanak. Frantsesera ere itzuli zen, baina ez zen argitaratu, gaztelaniaz ere gauza bera. Euskarazkoaren zazpigarren argitarapena edo kaleratzekotan direla uste dut.
A.-Arrakasta haundia beraz?
J.A.L.-Bai. Kontutan hartu urte hartan bi nobela besterik ez zirela atera, nerea eta Jon Etxaideren "Joanak Joan", giro hartan ezer gutxi zegoen euskaraz irakurtzeko eta jendeak irakurri egin zituen. Honi dagokiola, nik badut zalantza bat: literaturazko historia batzutan gerra aurreko euskal idazleetan azkena jartzen naute, eta beste batzutan gerra ondoko belaunaldi horretako aurrena omen naiz. Gu badakizu, "generación de las catacumbas" deritzan horretakoak gara.
A.-30 urte dira "Amabost egun Urgain'en" kaleratu zela, geroztik hamaika nobela kaleratu dira, baina zurerik ez.
J.A.L.–Ez, ez dut beste nobelarik idatzi, irakurri bai franko. Bestelako lanetan ari izan naiz. Badakizu ni ogibidez botikario naizela, eta gaia ere gustokoa dut, makina artikulu idatzia nago arlo honetan, sari ugari ere badut Gipuzkoako kolejioak emana, Madrilgoak ere bai, duela 100 urte herria zirtzilatu zuen koleraren gainean ere zerbait egina nago. Literatur arloan, baditut kontu batzu Egan-en argitaratuak, Irungo Bidasoa-n ere, hain zuzen ere, nere nobela hemen argitaratu zuten puskaka garai batean, Oarso aldizkarian ere behin baino gehiagotan idatzi izan dut, historia kontutan ere bada nik egindakorik, orain argitaratuko den kuaderno batean, Irun herriaren izena dela ta.
A.-Nola ikusi duzu geroztik euskal munduan sortu den literatur ugalketa?
J.A.L.–Zalantzarik gabe, aurrera egin dugu, askoz liburu gehiago idazten eta irakurtzen baita. Literaturaz asko dakitenak ere badira tartean; testua literaturaren aldetik askoz gehiago lantzen dutenak, kontaera aberasten dakitenak. Gaien aldetik ere, aberastu egin gara, lehengo kontu zaharrei egungo beste gaiak nagusitu zaizkie. Dena den, badira berrikerietara jo dutenak ere, inork ulertzen ez dituzten hitzak sartuz irakurkera zaildu egiten dutenak; lehen garbizaleek egiten zutenaren antzera, baita erdalkeria gehiegi sartzen dutenak. Eta hemen kokatu behar lirateke ere, narrazio traketsak maite dituzten nahaspilazaleak. Askotan pertsonaje batekin hasten dira, gero beste batean beste batekin jarraitzen dira, ordurarteko leku eta izen guztiak ez dira gehiago ageri, pertsonaje berriak sartzen dituzte nolanahi, azken batean nahaspila sortzen da, ni gainera ofizioz botikario izaki, gauzak mikroskopioz ikustea maite duten horietakoa nauzue, eta narrazio horietan hariari estuki jarraitzen saiatzen naizen arren, zaila egiten da irakurtzeko, eta hori kaltegarri gertatzen da irakurtzen duenarentzat, ez bururik ez hankarik ez duten nobelak apalean geratzen dira hautsak hartuta, ezin baititu inork irakurri.
A.–Zu zeu gainera Euskaltzaindiakoa zara eta nobela txapelketa askotako epai-mahaiean egoten zara.
J.A.L.–Bai, epai-mahaiean makina bider egon naiz, behin falanjistek antolatutako euskal entsaioen epaile izatea tokatu zitzaidan gainera. Hemen Irunen egiten den sariketa horretan urtero egoten naiz, aurreneko bi urteetan ez beste. Nobela eta saiakera epaile gertatu naiz. Iruñeako Xalbador sarian ere izana naiz. Lan nekeza izaten da hori, nahiko lan baitago nobela guztiak irakurtzen, saiakeran adibidez, 1300 folio irakurri behar izan nituen iaz. Gertatu ohi da hainbat aldiz saria nori eman jakin gabe geratzea. Batzutan bost nobela oso on daudelako, bestetan hiru nobelen artean saria ez batak ez bestek merezi ez duelako. Batean erabaki egin behar noski, baina bestetan saria hutsik utzi behar.
A.–Orain atera den Irungo euskal-jaien kronika hori nola bideratu da?
J.A.L.–Udaletxeak dirua omen zuen horretarako, eta ni hasi nintzen egiten.
A.–Zein bide urratu dituzu zu jaio gabea zinen garaiari buruzko kronika egiteko?
J.A.L.–Orduko artxiboak arakatu ditut, bai bait ziren hemengo udalean bi karpeta informazioz oso osorik, horiek antolatu eta pixkana pixkana bilduma egin dut. Beste aldetik, badira garai haietako aldizkariak ere, euskaljaien gainean idatzi zutenak. Duela bost urtetako euskaljaien kronika egiteko ez da noski arazorik bat ere izan.
A.–Saltsa askotako burruntzalia zara beraz.
J.A.L.–Tekla asko ukitu ditudala esango nuke bai. Orain adibidez, 10 laguneko taldea bildu gara Irunen historia kontuak eta zeratzeko, boletin antzeko bat atera dugu gainera.
A.–Ez zuen beraz Lekuona zaharrak gezurrik esaten Irun idazle herria dela zioenean.
J.A.L.–Egia hutsa da bai, baina har ezazu kontutan idazle erdaldunen herria dela. Arras erdaldundutako herria da Irun, aspaldikoa du hau Irunek. Gauza jakina da Eibar, Beasain, Zumarraga, Errenteria eta beste herri askok ere kanpotar franko jaso dutela azken hogei urtetan, baina han kanpotar horiek bertakotzeko asmotan daude, herri horietan laketzen dira, Irungoak berriz joan etorrian dabiltzanak dira, izanen dira gaur sei bat mila enplegatu, Renfeko langile, karabinero, guardiazibil eta polizia armatuen artean, horiek postu hobea eskuratu eta hemendik hanka egiteko desiatzen daude, eta haien ordezkoak etorriko dira berriz ere hiru urte hemen pasatzeko, ez dira bertakotuko. Haiek hemendik alde egiterakoan beste hainbeste gertatuko zaie hurrengo txandakoei. Honek izugarri erdalduntzen du herria. Bada noski bertako jende euskalduna, ezin ahaztu dezakegu herriko ikastoletan bi mila neska-mutil ari direla ikasten. Hau aipatzearekin batera, gogora datorkit Franco hil baino askoz lehenago ikastolak sortzen hasi zirenean nola bildu ginen talde bat haurrekin lanean hasteko. Garai haietan komentuan biltzen ziren haurrak, haiek bait ziren gure gordeleku. Irungo kaleak poliziaz josita zeuden eta ikastolatik irteteko banaka banaka joan behar zuten haurrek, ezin ziren taldeka atera, pentsa poliziek halako haur taldea ikusita zer usteko zuten.
A.–Eta, hemendik aurrera zer?
J.A.L.–Kontatu dizuedan bezala, botika kontuetan sartuta nabil, dexente gauza idazten ditut kontu hauei buruz, erdaraz nahiz euskaraz. Nobela sariketetan ere gertatzen zait agian zortzi nobela irakurri behar izatea, edota saiakera dela, halako aldizkarian historia arloko gai horri ukitu ttiki bat eman behar zaiola e.a.
Eta besterik gabe, halaxe utzi genuen Jose Antonio Loidi: bera botikara bidean eta gu erredaziora.
Agus Iñaki Camino
28-29

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLOIDI2
GaiezKulturaLiteraturaBesteak
PertsonaiazLOIDI2
EgileezAGUS1Kultura
EgileezCAMINO1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude