Irakaskuntzari pultsoa hartuz


2021eko uztailaren 23an
Luis Otañorekin elkarrizketan.
Ereduak, erreforma, irakaskuntz sistemaz Luis Otano-rekin
Irakaskuntzari pultsoa hartuz
Ikasturtearen hasieran beti izan dira ugari istiluak, Administrazioaren operatibitate-eza urtero frogatu beharra balego bezala; aurtengoan ere ez dira falta izan: Bilboko Euskal Gobernuaren egoitza aurrean irakasle multzo handi bat bilduta aurkitzen dugu iraileko lehen egun hauetan, Irakaskuntzan arazoek pilpilean dirautela baieztatuz. Arazo hauetaz mintzatzera hurbildu gara ADARRA pedagogi erakundearen arduraduna den Luis Otano-rengana; iruñear hau, Bilbon maisu duela 17 urte, pedagogi-mugida guztietan aspalditik ezaguna, etorri berria da Lizarratik, bertan aste betez egin baitira Euskal Herriko Pedagogi Ihardunaldiak.
Bederatzigarrenez egin dira Ihardunaldiok aurten, antolaketan ADARRAz gain beste zenbait erakundek hartzen du parte: Bizkaiko Ikastolen Elkartea (BIE), Gipuzkoako Ikastoletako langileen Elkartea (GILE), GORDAILU eta Bergarako Psiko-Pedagogi Zentroa.
Nolanahi ere, azken urteetan murriztu egin da partaideen kopurua: aurten 850 inguru izan badira, duela bost urte Donostian 2.500 bildu ziren; igaz Lizarran bertan, 1.000 inguru Murrizketa honen arrazoiez zuzendu diogu Luis Otanori lehen galdera:
Luis Otano.–Kezkagarria da hori, ez berez zenbakien ardura dugulako, baizik eta horrek agian demandaren aldaketa bat adierazten duelako; lehen urte hauetan jendea biltzen zen sendotasun ideolojikoa bilatuz, eta orain ordea, demanda «profesionala» da gehiago, nolabait esateko.
ARGIA.– Ze ikastaro eskaini da aurten, eta zeintzuk izan dira jorraituenak?
L.O.– Hirurogeitahamar ikastaro eskeini dira, eta agian euskalduntzeari lotuak merezi izan dute arretarik handiena, batez ere euskarazko irakaskuntzari begira; baita tailerrak... Ikastaroen gai nagusia Irakaskuntzaren Erreformarena edo Berrikuntzarena izan da; agiri bat ere zabaldu da horretaz: OHOren Goi Maila, Batxilerra eta C.A.R. deituak (Centro de Apoyo y Recursos). Interes handia nabaritu da baita teknolojia berrien inguruan bideoaren eta ordenagailuen erabilera irakaskuntzan.
A.–Beste herrialde batzuetan eginiko Ihardunaldietan, Katalunian esaterako, bertako gobernuen esku-hartzea nabaritu izan da azken urteotan, eta neurri horretan profesionalizazina gehitu baina kritika gutxitu egin da. Gertatu al da hemen ere halakorik?
L.O.-Gure kasua oso bestelakoa izan da; Katalunian, esaterako, frankismoaren aurretik historia bat zegoen Ihardunaldiekin, eta orain Generalitateak hori jarraitu nahi du. Hemen ez dago halakorik. Hemen, esaterako, Gasteizko Gobernuak subentzio labur bat baino ez digu eman, Madrilgo Ministeritzak berak proposatzen duena baino laburragoa.
A.–Baina duela bost urte gertatu zen Gobernuaren aldetik hurbilketa bat, Donostisko Ihardunaldietara Etxenike eta joan zirenean...
L.O.–Bai, baina erantzun hain gogorra aurkitu zuten partaideen aldetik, noizbait izandako hurbilketa ideiak erabat lurrundu zirela orduan bertan... Ordutik aurrera ez dugu Lakuan elkarrizketarik ere lortu.
A.– Zuek Irakaskuntz sistemari egiten diozuten kritika ze puntutan oinarritzen da?
L.O.– Ihardunaldietan, Erreforma-prozesu berari eta Euskalduntzeprozesuari egin diogu kritikarik gogorrena. Horrez gain, ikastolen eta eskolen bikoizketa ere izan da kritika-puntu bat.
A.– Euskalduntze-prozesuaz, zer esan behar duzue?
L.O.–Lehenengo eta behin, kritika guk Administrazio guztietara zabaltzen dugu puntu honetan: bai Iparraldekoa, baita Nafarroa edo Vascongadetakoa. Kritika puntuak ezagunak dira: helburu argitako planifikazioaren beharra; Irakaslegoaren euskalduntzea; eta hizkuntzaren irakaskuntzarako diseinu frogatu eta neurtuaren beharra. Orain arte, A, B eta D ereduetan oinarritu da, baina guk ez ditugu onartzen. Horren ordez, pedagogian oinarritutako diseinu experimentatua behar da, proposamen guztiak aztertuz, eta orainartekoaren emaitzak neurtuz.
Gure kritika honek, antza denez, izan du eraginik, ze hasieran Euskal Gobernuak berak oso zehatz markatzen zituen ereduak, orain ordea erreferentzi soilak direla dio. Guk geuk ere, egia esan, ez dugu eredu alternatibo argirik, nahiz eta oraingoaren akatsak nabaritu.
A.–Eta ikastela-eskolen bereizketaz, eta EIKE projektuaz, zer uste duzue?
O.L.–Ihardunaldietan bertan asko eztabaidatu zen puntu hau; bertan hartutako akordioan hauxe esaten da Euskal Komunitate Autonomoaren barnean eta euskal eskolaren eredu eskolarra mugatzera doazen honetan, EEPAren mugimenduari atxikitzen gatzaizkio, ikastolak sare publiko bakar batetan integra daitezela esijitzen dugularik». Beraz, sare publiko bakar bat nahi dugu, ikastolak eskoletan inntegratuz, hori bai, duten esperientzia eta baldintza onuragarri guztiak gordeaz.
A.–Ihardunaldietan aztertu duzue PSOEren jokaera Madrilgo Gobernuan dagoenetik?
L.O.–Aztertu da, batez ere Nafarroan eta euskalduntzeaz dituen jarrerak kritikatuz: nafarrak bildur dira puntu honetan, Euskararen lege berri horretan zer egingo ote duten, agian Nafarroa eskualdeetan zatikatu...
Irakaskuntza pribatuaz, uste dugu LODEk irakaskuntza publikoaren eta pribatuaren arteko gatazkan, gauzak bere horretan utzi dituela, irakaskuntza pribatuaren alde, baldintza txiki batzu jarrita. Azkenean, UCDk berak ere egin ez zuena, PSOEk finantziaketa hori eskaini dio irakaskuntza pribatuari, eta horrek irakaskuntza publikoa pobretu egingo du.
Nire ustez, PSOEk statu quo onartu egin du; ez ditu helburuak argi esaten, baina produkzio-sistemaren beharretara makurtzen da. Horretan argiagoa da Euskal Gobernua: bertako Hezkuntza Kontseilariordeak, iazko azaroan UPV/EHUn emandako hitzaldian, zera zioen: "Produzioa da gaur egun bizitza kolektiboan lehen mailan agertzen den alorra, eta beraz, Hezkuntz Sistemak ez du merkatu-ikerketarik egiten ez duen enpresa bat bailitzan funtzionatu behar; produkzio-sistemaren beharrei eta ezaugarriei erantzuten saiatu behar da". PSOEk hain argi esan gabe ere, orientabide berbera dauka. Kuriosoa da, pedagogi-mugimendu berrien terminologia maiz erabiltzen duela, baina esanahia aldatuz.
PSOEk egin zuen saio bat pedagogi-mugimenduak bereganatzeko, baina hauek oso kritiko agertu zirenean, urrundu egin zen, eta gaur egun FETE-UGT da nagusi PSOEren Hezkuntz politikan.
A.–Administrazioaren aldetik joso duzue zuen kritiken erantzunik?
L.O.–Ez, ez zaigu erantzunik ematen. Edonola ere, uste dugu kontsultatuak izateko eskubidea dugula, eta eskubide hori baliaztatu beharko genuke. Base-mugimendua izan nahi dugu, eta jendeak dioena Administrazio aurrean ezagutzera eman.
A.–Ze projektu duzue eskuartean?
L.O.–Hiru gai dauzkagu tratatzeko: euskalduntzea, eta bereziki eredu berriak aztertzea; eskolak eskaini behar duen integrazioa; eta hirugarrenez, Irakaskuntzaren Erreformaren kritika. Euskalduntzearena lehen azaldu dizuet; integrazioaz, ideia hauxe da: eskolak hizkuntza mailan eta giza mailan integratzailea izan behar du, marjinatuak integratu... Integratze-lan hau zaila da, ze eskolak ez du izan behar dagoen egitura sozialaren laguntzaile.
Ikasturte berria hasten den unean, dotorren Udarako Ihardanaldiak buruan dituzte ADARRAkoek, eta Lizarran egingo direnetaz guin, akaso Bizkalan ere zerbait egiteko asmoa agertzen digu Luis Otanok despediden.
Antton AZKARGORTA Karmelo LANDA
26-27

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkasketa plEskola mapa
PertsonaiazOTANO1
EgileezAZKARGORTA1Gizartea
EgileezLANDA3Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude