"Gotzalen azken gutuna orain arteko txarrena da"


2021eko uztailaren 23an
Jesus Lezaunekin elkarrizketan.
Jesus Lezaun, apaiz nafartar abertzale bat
"Gotzalen azken gutuna orain arteko txarrena da"
Hirurogei urteetatik urruti ez dabil Jesus Lezaun. Gaur sozialisten artean buru diren Arbeloa eta Urralbururen irakasle izana, Iruñeko seminarioaren zuzendari izana da, eta gaur egun Teologiako katedraren jabe. Baina apaiz euskaldun aurrerazaleen taldetik genuen ezaguna.
ARGIA.–Zure izenez sinaturik gutun bat irakurri genuen, Komunitate Autonomoko apezpikuen azken dokumentuaz burutazio batzuk egiten zituena.
Jesus Lezaun.–Hasteko esan beharra dagoena zera da, batere landu gabeko eta oso gaizki idatzitako dokumentua dela, orain arte gai honi buruz atera dituzten guztietan txarrena. Setienek berak ere ez omen zuen, antza denez, sinatu nahi. Lehenengo asmoa Irailaren bukaerarako edo Urriaren hasierarako kaleratzea omen zen baina aurreratzean ez dute sobrare ondo aztertzeko betarik izan. Aurreratze honen arrazoiak ez dakigu prezeski zeintzu izan daitezkeen baina susmatzen dugu Eusko Jaurlaritzak Iraila aldera hasiko duen kontzientziatze kanpaina horrekin zerikusirik baduela; elkarren parean joango balira lotura hori garbiegia geratzeko arriskua legoke eta.
Bestalde, eduki eskas horretaz gain azpimarratu beharrekoa da baita idatzi honetan aukera politiko konkretu baten aldeko posizionatze garbia dagoela. Hau argi eta garbi EAJ-PNV alderdia da. eta idatziaren bultzaile nagusia Uriarte dirudi dela, Bilboko Gotzaia. Goitik behera PNVzalea da Uriarte, kontuak kontu, Setienek nazionalistatik gutxi duen bezala.
A.–Baina gotzai baten idatzi bat ezin da automatikoki baztertu, politikan gutxi gorabehera hola pentsatzen duelako.
J.L.–Eduki aldetik. hor egin dena ez dago inolaz egiterik. Zokoratu nahi dutena zokoratu ahal izateko beraien analisi politiko batetik abiatzen dira gogoko dituzten ondorioak ateratzeko. Jokabide hori ez da batere zuzena, eta gainera beraiek ez dira inor analisi politiko bat egiteko, eta egitekotan ere, ondo egin dezatela.
Zein izan da egin duten analisia? Estatutoaren onarpena eta hori da idatzi honen beste erruetako bat. Gotzaiek, gotzai bezala egin ez dezaketena zera da, aukera bakartzat Estatutoa eskaini eta herria horri atxiki erazi. Honek pentsa erazten du beren helburua ez dela ETA kondenatzea izan, hori egina zeukaten jadanik, baizik eta honen inguruko sinpatizante, lagun eta abar gaitzestea.
Dokumentu honek pastoraletik ez dauka zipitzik ere eta bere xedea guztiz politikoa da. Erlijio kutsurik ez dauka inondik eta egiten duten gauza bakarra gatazkaren alderdi bat gogorki kondenatzea da. Zer nolako pakea da bada hauek bilatzen dutena? Parte bat menperatuz lortzen den pakea, hori planteamentu erlijiosoa al da?. Eta era askotako jendea dago, apaizen munduaz ari naiz, independiente nahiz PNVzaleak dokumentu honi buruzko eritzi oso kaskarra duena.
A.–Dena den, harrigarri samarra gertatzen da gotzai euskaldun batzuk alderdi oso konkretu batek ekingo dion bake-kanpaina batetan sartuta agertzea.
J.L.-Bueno, bake-kanpaina batetan sartzeko oinarri batzuk finkatu beharko lirateke, eta orduan bai, baina ezarri diren zimentuak ez dira bake-zimentuak, baizik eta posizionatze politiko batetarako baseak, alderdi baten baztertzea soilik bultzatzen dutenak.
Badirudi beraiek ere ez daudela batere zihur egiten dutenaz, hasteko hiruretako batek ez zuen izenpetu nahi éta badaude xehetasun esanguratsuagoak ere. Dokumentua ez da bestetan adina zabaldua izan, eskuratu nahi duenak bertara joan behar du jasotzera... Honek esan nahi du beraiek ere ez daudela egin dutenarekin batere zihur, bai bait dakite aurrera eraman dutena aukera politiko konkretu bat dela eta hori ez dela bakerako bidea.
A.–Nafarroako apezpikuak ez du idatzi honetan parterik hartu. Zergatik?
J.L.–Hori izan da beste gauza harrigarrietako bat, baina oraindik ez daukagu horren esplikaziorik. Dena den badakigu Bikario Jeneralak kontsultaren bat egin zuela apaiz nafartarren artean, kontsulta informal samarra, era honetako agiri bat ateratzeari buruz, artean edukietan sartu gabe, eta ideolojikoki modu askotako lagunez osaturiko talde honek uko egin ziola.
Dokumentua atera zen eta gotzai nafartarrak ez zuen sinatu. Zergatik?. Ez dakit zergatik eta gainera uste dut ez daukala esplikaziorik. Ez dut uste Nafarroako gatzaia agiriarekin bat ez datorrelako denik ez sinatze hori, aurrez tartean ibili bait zen. Arrazoia bestelakoa izango zen, azken finean betikoa, hau da, ez diezaiotela leporatu hemengo arazoetan sartzen dela, etab. Dena den, hori traizio bat dela iruditzen zait, berdin berdinak direnean hango eta hemengo arazoak.
Honekin ezer ez konpontzeaz gain problema areagotu besterik ez dute egiten, jasaten ari garen egoera gaizkituz. Ondo asko dakite beraiek arazo hori dela garrantzitsuenekoa Euskal Herrian eta beren aldetik ez badute eman behar luketen laguntza luzatzen, beraiek gertatzen dira errudunik nagusienak.
A.–Laster gogora eraziko dirute garai zailetan bere ahotsa entzun erari duela Elizak.
J.L.–Begira, Eliza da Euskal Herriko egoeraren kulpanterik handienetako bat. Franco-ren garaian nork onartu zuen eliz barrutien banaketa geografiko inposatu hura Gasteiz eta Bilbo Burgos-i lotuaz eta Donostia Iruñeari eta hau Jaca-ri?, eta zergatik ez du orain egoera hura alda erazteko indarrik egiten?
Gutxien gutxienez Euskal Herriaren kontzeptua onartu behar lukete, orain ez dago artxidiozesi bat mantentzeko problemarik, Huescakoa, Errioxakoa, Komunitate Autonomoko Gipuzkoakoa eta Iruñekoa, Bizkaia eta Araba aparte diren bitartean. Hola egotea posible bada, zergatik Hegoaldeko lauak batean biltzea? Baina beroiek dira lurralde hori lortu ahal izateko eman ez dutenak.
A.–Gogoan dugu, bai atxidiosiarena egina zegoela esa dela eta ari da Eliza atzeraka?
J.L.–Eliza betidanik ibili da boterearen inguruan, eta agiri horretan azaltzen den etika eta agintearenak dira. Gernikako estatutoa, ez dute aipatu ere egiten Amejoramentua, erdiespen historikoa omen da eta leialtasun handiz onartu beharrekoa. Politika bat ez ezik agintearen etika ezartzen dute, ez etika ebanjelikoa, itxura demokratiko eta legala duen ordena bat ezarria dago eta hori omen daf ultzatu behar dena.
Nondik atera dezakete ezin dela esan Estatutoa eta Amejoramentua ez bakarrik ez direla bidea baizik eta jende askorentzat Euskal Herriaren arazoen konponketari betirako atea istea direla? Zergatik behartu behar dute sinistuna? Ezarritako joko-erregelek konpondu beharko luketela egoera esaten dute.
Baina asko badaude konbentzituak justu joko-erregela horiek direla tranpa saduzeorik haundiena, era sasi-demokratiko batean Euskal Herriaren zatikatzea legalizatzea delako... orduan zer? Ez al dago beste jarrera ezberdinik hartzeko posibilitate etikorik? Nondik behartu dezakete, dokumentu horretan egiten duten bezala, jarrera batera?
A.–Dena den Franquismoaren bukaera aldera, kanpotik begiratuta behintzat bazirudien, Añoveros-en kasua zela eta beste, Elizak bere iarrera autonomoa hartzen zuela eta...
J.L.–Bai baina beraiek ere aginte bezala harrapatzen zituen neurrian.Bizkaian batez ere, Añoverosekin eta baita Zirardarekin ere Elizak jasan zituen istiluak... Ez dut esan nahi bere alderdi onak izango ez zituztenik, baina oso gauza bitxiak egon ziren, oso gogor posizionatu ziren Elizaren aginteari zegozkionetan, Bikario Jenerala zen Jose Anjel Ubietaren arazoan esaterako.
Bien bitartean Bizkaiko apaiz asko kartzelan zeuden eta hauen alde ez zuten sekula ipurdia busti, areago oraindik, leku erlijiosoetako gose grebak edota entzerronak zirela eta (bata gotzaitegian bertan egin zela gogoratu) askok eta askok urtetako kartzela jasan behar izan zuten Zamoran.
Eliza gainera beti oso maltzurra izan da, maltzurra edo suerte handikoa edo Jainkoaren laguntza duena, baina badanka beti sektoreren bat gero historian zehar esan ahal izateko «orduan ere bazegoela zerbait». Orain ere dokumentu honen aurrean aurka jartzen garenon kontura gauza bera esan ahal izango dute, «Elizan nork bere posizionamentua dauka baina aginteak aginte bezala egiten du».
A.–Elizaren joko horrek ez dauka, bada, aldatzeko itxura haundirik.
J.L.–Ez, ez, eta honen arrazoia zera da, Eliza Historian zehar botere bat, izan bada, ez hemen bakarrik, mundu osoan, dudarik gabe agintearen politika eta etika jokatuko du, kontzietziko karga eta erren txikiren batzuekin tarteka, baina beti agintearen funtzioa beteaz.
A.–Nolanahi ere, eta zure historia piska bat jorratuz, zerorri Seminarioko Zuzendari izan zara, eta pentsatzen dut une batez dena aldatuko zelako ilusioa izan duzuela.
J.L.-Bueno nik hor bi alderdi bereziko nituzke, bata instituzionala da eta bestea, berriz, sinismenarena etab. Ilusioa eta itxaropena eduki dugula eta aldaketa instituzional horien alde lana egin dugula egia da, eta oraingo Aita Santu honekin ikusten dugu atzera gehiago goazela aurrera baino. Orain, aldatu aldatuko dela, nik zalantza handia daukat eta hau lehen esan dizudan arrazoiarengatik, Eliza aginte bat delako.
Dena den botere horren azpian arazo erlijiosoa dago, sinistun batzuk, ebanjelio bat, eta hor jende anitz dago sinismen horrekiko zintzo jokatzen duena, eta hortxe dago, egoera ez eroso horretan, askotan oso zaila gertatzen dena, baina hor dago eta nire iritziz beti egongo da kristauen mundu horretan jende multzo handi bat paper hori jokatzeko gauza izango dena.
A.–Europa mailan ikusten al duzu beste era bateko Elizaren bat?
J.L.–Historikoki eta berriki gainera egon dira gauza onak oso, Eliza holandarra eta horrela, baina han ere kontrolatua izan da. Ahaztu behar ez dena ordea zera da, Elizaren aginteak indar handia eta metodo ugari eta denbora duela gauzak aldatzen joateko. Karguak izendatzean kontu handiz ibiltzen badira eta Gotzaitegiak aldatzen badituzte, Holandan egiten ari diren bezala, oso denbora gutxian lor dezakete Vatikano-aren politika askoz leialago jarraituko duen jerarkia bat.
Prentsan argitaratua da oraintsu Vatikano-aren politika zein den, eta han esaten zenez asmoa ez da Kontzilio bat egitearearena, beren ustetan jokabide arriskutsuak eta irekiagoak baimentzen dituen Vatikano II.aren erabakiak eraldatzearren, baizik eta gauzak beren bidea eraman dezaten utzi, izendapen berriak kontrolatuz. Honela urte gutxiren buruan, hamar bat ez, gehiago, jarraitzaile zintzoak izango dituzte munduan zehar, Elizaren historia guztia bideratuko dutenak, eta hori da egiten ari direna.
A.–Meste elkarrizketa batean gogoratzen naiz nola Balentxirekin hitz egiten honek esaten zigun esperantza piska bat Hirugarren Munduko Elizan ikusten zuela. Baina esparru hori ere nahiko lotua egongo da.
J.L.–Bai bai, saiatu behintzat saiatu dira. Dena den fededun batek beti pentsatzen duena zera da, ez dutela dena lotzerik izango eta beti egongo dela hori zalantzan jarriko duen jendea. Baina Elizaz erakunde bezala jabetu eta irauli eraztea hori beste kontu bat da eta gainera ez da batere errealista orain horretaz ihardutea.
Bakar-bakarrik, eta hau neure artekoa da, ni sinistuna naiz, apaiza eta hala izaten jarraituko dut gainera. ez didate kenduko uste dudana pentsatzeko posibilitatea eta askatasuna, eta dudarik gabe onartu behar ez dudana ez onartzeko aukera. Ni bezala jende asko dago munduan eta ez derrigorrez apaiz jendea, eta oinarrizko arazoak planteatzen diren egoerak dauden neurrian era honetako jarrerak azaleratzen dira, Hego Ameriketan gertatzen den bezala. Aginteak, berriz, betiko, papera jokatzen jarraituko du eta hori badakigu.
A.–Azken urte hauetako traiektoria ikusita, Euskadikoa behintzat baina agian Mendebaldeko Europan ere eman da, Eliza aurrerazale baten loraldiaren ondoren jende asko atera egin da apaizetatik eta beste askok sinistun izateari ere uko egin diote. Nola bizi izan du hori apaiz izaten jarraitzen duen batek.
J.L.–Bueno, hori denok bizi izan dugun prozesu mingarri bat izan da. Elizaren egiturak ez dira jende hori onartzeko gauza izan eta azkenean hanka egin dute eta ondorio penagarria izan bada ere hala da, baina ez dit horrek aparteko kezka eta ezinegona sortzen. Kristautasunaren arazoa ez da kuantitatiboa, bestelakoa da eta nork daki kristautasunaren muina beste talde batzuk ere gordetzen duten, beren buruari kristau izena ematen ez diotenak agian.
Zentzu horretan ba... mina ematen dit eta zaila dela ere ikusten dut diozun apaizen arazo hori. Ni konbentzitua nago gaur egun apaiz izatearen papera egituratuá dagoen bezala ulertzea ez dela batere onargarria, eta hau alderdi teologiko eta bibliko batetik begiratuta diot, baina aldatu ere ez duzu aldatuko, bapateko iraulketak ezinezkoak gertatzen dira.
Hala ere pentsatzen dut kopuru aldetik Eliza ugaltzeko posibilitateak badandela, izan ere beti egongo da sektoreren bat kleroaren zabaltze hori defendatuko duena interes konkretu batzuen zerbitzuan. Baina ez nau aztoratzen ez apaiz gutxi egoteak ez eta lehengo kopurura irits daitekeela pentsatzeak ere. Arazoa sakonago dago, historikoa da eta horregatik erasoaldi eta ekaitz guztiak nork bere erara eta momentuko egoerak agintzen duen moduan jasaten ditu, baina ni behintzat ez naute istilu horiek kezkatzen.
A.–Eta Euskadira itzuliaz, nola ikusten duzu egungo egoera hemen?
J.L.–Badago neri mina ematen didan gauza bat eta esan ere esango dut. Gotzaien dokumentu hau hain sonatua izan zen eta 309 apaiz euskaldunek sinatu zuten dokumentu haren 25. urteurrena ospatzen zeneko garai beretsuan kaleratua izan da. Orduan izan zen mugimendu bat eta gainera oso bitxia da ez agiri haren edukia bakarrik baizik eta bere traiektoria.
Idatzi hura kaleratu zenean Elizak ez zuen onartu, areago, baztertu egin zuen eta publikoki baztertu ere eta gainera noiz eta Zirardaren obispo-kontsagrazioan, gaur egun Euskal Herriko gotzaietako bat den horrenean. Antoniutti Nuntzioa izan zen gaur hogeitabost urte Gasteizen agiri haren gaitzespena egin zuena ofizialki eta bortizki. Egun dokumentu hura sinatu ez zuten batzuek, beste bide batzutatik zebiltzalako, oso ona zela aldarrikatzen ari dira eta ia-ia ospatu ere egin dute.
Hura hito bat izan zen, hor dago, baina orduko apaizgoa gutxi gehiago PNVk zeraman politikarekin identifikatzen zen, partidu hori agintera iritsi den neurrian aginte-politika bat jokatzen du eta gauzak horrela apaizgo hura ere bertan nahastu, diluitu da. Ez dira mantendu, bada, beren posizionatze historiko hark eman behar zuen linea aurrerazale horretan. Nere iritzian dokumentu berri honen aurka atera direnak ez dira hain zuzen ere apaizgo historiko haren jarraitzaileak, baizik eta hortxe suelto geratzen garen batzuk, eta hau mingarri samarra gertatzen da.
A.–Nola aldutzen diren gauzak, ezta?
J.L.–Begira, kristautasuna? eliza, apaizak agintera inguratzen diren neurrian jai dago, akabo itxaropen kristaua eta askatasuntzalea. Gehiago matizatu beharko litzateke baina non daude apaiz historiko haiek eta zertan ari dira jokatzen?. Nola eman daiteke ontzat, horiek ematen duten bezala Euskal Herriaren egungo instituzionaltzea, zatikatzea besterik ez dakarguna?. Nafarroa Amejoramentuarekin, Erreferenduma ere egin ez delarik, onartua izan ez zen Konstituzio batean oinarritutako Estatutoarekin, eta nola esango digute Gotzaiek erakundetza hori ontzat eman behar dela? Badakit zer esango duten, mogimendu politiko zehatz bati lotuak gaudela, eta ez da egia. Mogimendu batzuen helburuak onartzen ditugu, eman den instituzionalizatze bat arbuiatuz, gezurrezkoa eta tranposoa delako. Baina metodologia zehatz batekin ez gara identifikatzen. Ni, adibidez, instituzioetan parte hartzearen aldekoa naiz, eta zuk esango didazu nola izan naitekeen HBren ordezkari bat... Hortik dabilen apaiz asko bai dela PNVkoa, eta hor ari dira sekulako juizioak egiten.
Iñaki ZUBIONDO

"Garai bateko apaizmen mugimendua PNVren politikarekin zegoen identifikatua. Hau agintera iritsitakoan bertan dikuitu da guziura".
Lezaunen usterako Eliza da Euskal Herriko egoeraren kulpanterik handienetako bat.
11-14

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazLEZAUN1
EgileezUBIONDO1Gizartea

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Larunbatean hiru bahitu askatuko dituela baieztatu du azkenean Hamasek

Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]


AEBek eta Errusiak diote Ukrainako gerra amaitzeko negoziazioei heltzeko prest direla

Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]


2025-02-13 | Axier Lopez
Balea eta izurde sarraskiaren aurkako boikota

Faroe uharteetan, Ipar Atlantikoko artxipelago bat, Danimarkaren kontrolpean, urtero ehunka zetazeo hiltzen dituzte –normalean milatik gora–. Batzuek "tradizioa" deitzen diote, hainbat mendetako antzinatasuna duelako. Baina odolez gorritutako hondartzan... [+]


2025-02-13 | Gedar
Errusiako gasa Europara itzuli da, TurkStream bidetik

Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


Roberto Valencia, kazetaria El Salvadorren:
“Bukele diktadorea da, baina milaka pertsonaren bizimodua askoz hobea da egun duela hiru urte baino”

Euskal Herrian jaiotako kazetari salvadortar gisa aurkezten du bere burua Roberto Valenciak (Gasteiz, 1976). Salvadortarra da, bizitza erdia daramalako han eta hango ajeak eta hizkera hartuta dituelako: gaztelerazko elkarrizketan El Salvadorko hitzak sartzen ditu barra-barra... [+]


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


Eguneraketa berriak daude