Pat Bieter Walsh: ‘’Euskal pik-nik bat egiten dugu San Inazio egunean‘’


2021eko uztailaren 23an
Pat Bieter Walsh Familia irlandarra duen amerikar euskalduna
Familia irlandarra duen amerikar euskalduna
Pat Bieter Walsh: ''Euskal pik-nik bat egiten dugu San Inazio egunean''
Familia irlandarra duen amerikar bat egon da gure artean. Itsasoaren bestaldean astero ARGIA irakurtzen duen amerikar bat Pat Bieter Walsh, 55 urtetako tripa haundi–ondo jaten duenaren seinale–eta buru soila–energia mental gehiegi gastatzen duen lekuko–dugu solaskide. Ea bere experientziak animatzen gaituen gure hizkuntza ahalik eta maila altuenera eraman eta lortu dezagun.
ARGIA.– Zerk bultzatu zaitu oraingo honetan Hondarribiratzeko?
PAT BIETER.– Hasteko aitortu behar dizuet Hondarribia bezalako herririk gutxi daudela munduan zehar. Ni profesore naiz Boise State Unibertsitatean eta duela hiru urte hemengo Euskal Unibertsitatearekin nolabaiteko konsortzio bat egin genuen euskara eta euskal kulturura ezagutzeko asmoz.
A.–Atzo irakurri genuen egunkarian ameriker dantza talde bat ihardun zela Enparantza Nagusian. Ba al dauka horrek zerikusirik zuekin?
P.B.–Zerikusi baino zerikusiago, nere lau seme eta alaba «Boiseko Oinkarri» izeneko dantza-talde horretan aritzen bait dira. Ez nago ziur noiz izan zen, baina gutxi gora behera orain dela 25 urte Boisetik desplazatu ziren dantza zale batzuk Euskal Herriko dantzak aztertzeko asmoz. Liluraturik geratu ziren eta horren ondorioz sortu zen «Oinkarri» dantza-taldea Estatuetan, Idaho-n zehatzago izateko.
A.–Beno, Pat, zuk oso ondo hitz egiten duzu euskaraz, noiz hasi zinen bada, ikasten?
P.B.–Duela zorti urte Oinatin, Jon Oñatibiarekin. Aukera hau aprobetxatu nahiko nuke Oñatibiak nirekiko izan zuen jarrera goraipatzeko. Jatorra eta sendoa izateaz gain, oso aberatsa zen kulturari dagokionez. Berak euskarazko lehendabiziko txertoa ipini bait zidan. Bera, zer nahi zenuen zen, dantzaria, musikalaria, irakaslea...
A.– Nola sortu zitzaizun kemena edo gogoa Euskal Herriko Oinatira etortzeko?
P.B.– Historilaria nauzue. Nere emaztearen gurasoak bizkaitarrak ziren, bera Estatuetan jaio arren. Emaztearen ama-hizkuntza euskara da. Nik, bestaldetik, banuen zenbait liburu ingelesez idatzirik Euskal Herriko historioaz, abeltzantzaz , nekazaritzaz eta abarretaz, baina ez nuen ezagutzen idazten nuen herri horren hizkuntzaz deus ere. Asike, egun batean eta bat batean euskaraz hitz egin behar nuela erabaki nuen eta hasierako asmoa, sei aste pasatzearena, alegia, urte oso batez luzatu zen. Hain gustora ikasten ari nintzen...
A.–Aditua izango duzu "eske euskara oso zaila denaren" topikoa. Zer deritzozu?
P.B.–Ah, bai, bai. Zaila da. Hasieran nik lau hitz ikasten nituen eta hurrengo egunerako bi ahaztuta neuzkan. Dena den, gogoz, bihotzez hartzen baduzu ez dago gainditu ahal izango ez duzun zailtasunik. Ikuspuntu honetatik esan niezazueke euskara ez dela ingelesa edo alemanera edo beste edozein hizkuntza baino zailago edo errezagoa. Bakoitzaren motibapenaren indarrean datza euskara ikastearen arazoa. Berdin esan genezake bizitzaren gainontzeko arloetaz. Jakina, dohain berezirik baduzu, ba da, hainbat hobe.
A.–Zer nolako motibapena izan zenuen gure hizkuntza ikasteko?
P.B.–Lehen esan dizuedan bezala, bost seme-alaba dauzkat, gurasoen ohitura barik. Amerikar kulturaz ondo jantziak daude báina beren amaren familiaren aldetikako ohituretaz eta nere familiarenetaz bat ere ez. Orduan ikusi nuen guri, gurasoei zegokigun eginkizun bat zela gure familien herrien berri haiei ematea. Hori dela medio, Euskal Herriko gorputza eta arima bertatik ezagutzera iritsi nintzen ni lehendabizi eta gero familia osoa. Nere semerik zaharrenak, Kristobalek, euskara ikasteari ekin zion eta orain, mua!!–keinu bat egiten digu eskubiko behatz guztiak elkarturik ahora daramazkielarik– "perfect" hitz egiten du.
A.–Zer maiztasunaz itzultzen zarete Euskadira?
P.B.–Urtebete pasa ondoren, beste urte oso bat pasatzera etorri ginen eta geroztik urtean behin hurbiltzen gatzaizkio Euskadiri. Aurten, esate batetarako, Uztailaren hasieratik Irailak 15 bitartean egongo gara.
A.– Zutaz aparte, beste amerikar asko etortzen dira euskara ikastera?
P.B.–Hasiera hartan, San Lorenzon, Oinatiko Agustinosetan egitarau bat eraman genuen aurrera 70 bat amerikarrek. Gero beste toki bat aurkitu behar izan genuen Donostian eta Euskal Unibertsitatearekin batera egitarau bat ipini genuen. Handik aurrera horrela jarraitu dugu eta Boise, Las Vegas eta Reno-ko Unibertsitateek konsortzio bat izenpetu genuen Euskal Herrikoarekin. Aurten 35 ikasle azalduko dira Irailean. Lehendabizi Hondarribian egongo dira eta gero E. Unibertsitateak antolatutako ikastaroetan parte hartuko dute.
A.–Zergatik hiru Unibertsitate horiek?
P.B.– Arrazoi sinple batengatik. Boise State Unibertsitatean–Idaho-n kokaturik– eta University of Nevada-n (Las Vegas eta Reno-n kokatuta) euskaldun kopurua izugarri haundia delako, 1.000 bat gutxi gora behera.
A.–Nola finantziatzen zarete?
P.B.–Bakoitzak berea ordaintzen du. Badaude beka batzuk baina oso murritzak dira. Ideia pixkat eduki dezazuen, Euskadin urtebete pasatzea bost mila dolar kostatzen zaigu bataz beste.
A.–Irlandar sustraiak dituen amerikar batek senti, maitemin al dezake Euskal Herria?
P.B.– Ni igandero Arantzazura abiatzen nintzen meza entzutera. Joan nintzen lehendabiziko aldiz Oñatibiak «espiritual negro»-aren antzeko musika jo zuen, aldamenean zuen fraileek partitura haren letra aingeruek baino hobe kantatu zutelarik. Bueno! Ni negarrez. Erabat emozionaturik nengoen. Oso polita izan zen. Orduan nire euskararekiko gogoak indartu egin zizkidan kantu horrek eta nik ulertzen ez nituen hitzak ulertzera iritsiko nintzatekeen proposamen sendoa egin nion neure buruari. Horrela bada, Herri honen kultura eta historia bereganatu nituen. Horra hor Herri honekiko izan nuen lehendabiziko maitasunaren pizgarria.
A.–Nola hartu zintuzten Oinatiko biztanleek hasiera hartan?
P.B.–Hango jendeek, ez dakit nola esan, baina ziur nago pentsatuko zutela droga edo ekartzera etorria nintzela. Ez ziren bat ere nitaz fidatzen. Agurtu besterik ez zidaten egiten. Ni egunero tabernaratzen nintzen, musean aritzen zirenak ikustera. Egun batean hiru besterik ez zeudenez mahai batean ea jokatu nahi nuen itaundu zidaten. Baietz, noski. Hori bait zen aspalditik espero nuena. Geuk irabazi genien eta handik aurrera haiekin ihardun nintzen musean. Horrela jendearekiko harremanak estuagotzen hasi ziren.
A.–Idaho-tik nola ikusten da Euskadiko egoera politikoa?
P.B.–Ostikoka ari zaretela garbi dago. Egia da urte pila bat behar dela benetako demokrazia lortzeko. Guk, Estatuetan, ehun urte behar izan dugu hori erdiesteko. Azkenean urak baretuko dira zalantzarik gabe, baina poliki, aldiro eta apurka izango da.
A.–Euskal kutsua duen giroa bizi al daiteke Boisen?
P.B.–Euskal-toki bat dugu. Bertan dena euskaraz egiten da. Barruan Euskadi da, baina euskal Euskadi, eh! Dantza saioak antolatzen ditugu. «Deia», «Egin», eta «Argia» irakurtzen ditugu. Kanpoko jendeari begira ezer gutxi egiten dugu. Kanpoan ospatzen dugun gauza bakarra San Inazio eguna da. Horretarako euskal-piknik bat eratzen dugu paraje eder baten eta denak bilduta folklore ekintza ugari burutzen dugu.
A.–Ez genuen abadagune hau pasatzea nahi eta horregatik zuk euskera batuaz pentsatzen duzuna adieraz zeniezagun eskatuko genizuke.
P.B.– Beitu. Nik bizkaieraz hitz egiten dut, Oinatiko bizkaieraz hain zuzen. Ingeles hizkuntzarekin gertatu zena gertatuko da hemen. Ingelesez euskalki asko dago. Boston-a joaten bazara dialekto bat adituko duzu. New York-en beste hamaikaren bat eta horrela baina ingelesa estandar bat dugu eta hori da hain zuzen mass-medietan erabiltzen dena. Euskalkiak gorde eta mantendu egin behar dira baina elkarri ulertzeko euskara estandar edo batua erabili beharra dago. Pentsa ezazue gauza bat, lehen, orain dela urte pilo bat euskaldunak ez zirela jaiotzatiko lekuetatik mugitzen garraio eta premiarik ez bait zituzten. Gaur egun, berriz, kotxea dela eta edo hegazkina dela eta etengabeko harremanetan daude Lapurdikoak gipuzkoarrekin esate batetarako. Hori dela eta, bakoitzaren nortasuna agerian uzteko bere herriko hizkuntzaz hitz egingo du baina euskalki desberdinetako euskaldunek batuaz ikasi beharko lukete elkarri ulertzeko.
A.–Bukatzeko, Pat, bitxia den zerbait gertatu al zaizu inoiz Euskal Herrian?
P.B.–Oi, asko eta asko. Orain farre egiteko dena baina bere momentuan gorriak ikusteko adina eman zizkidan batetaz arituko natzaizue. Kontrol ugari ezartzen zuten garai haietako egun batean Bilbon kokaturik dagoen amerikar kontsuladotik nentorrela poliziak geldiarazi ninduen. Gaua zen eta ni bakar bakarrik. «Benga, salga afuera»–oihukatu zidaten– «Beno, beno. Pero yo no hablo erderaz» esan nien. Haiek orduan: «erderaz, qué es erderaz?» Eta nik: «barkatu, barkatu» –espontaneoki atera zitzaidan–haiek gero eta moskeatuago: «barkatu? qué es barkatu? Deja tonterias y saca documentación» exijitu zidaten– Orduan nere pasaportea ikusita: Ah amerikano! pasa, pasa!– exklamatu zuten.
UREDERRA
16-17



GaiezGizarteaBesteak
PertsonaiazBIETER1
EgileezUREDERRA1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude