"GAUR EGUN OSTATUAN EZIN BERTSOTAN HASI"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Mariano Ostolaiz bertsolariarekin hizketan "Oroipen-kutxa" liburua kaleratu duelako
Mariano Ostolaiz, prosa ere egiten ikasi duen bertsolaria
"GAUR EGUN OSTATUAN EZIN BERTSOTAN HASI"
Ez da denbora asko, hemengo aldizkari batek, mende ero honek edadeko jendearengan sortutako seguridaderik eza eta itxaropenerako motibo faltaren gainean hitz egiten zuela. Lesakako baserritar zaharren adibidea ematen zuen: hainbeste denboran zehar beren gurasoek gordetako balore, sinismen, hizkuntza eta bizimodua, hogei urte exkaxetan errotik aldaturik eta erreka jota ikusten zituzten.
Mariano Ostalaiz oiartzuarrak ere, antzeko prozesua mamitzen ikusi du, ez hain etsita baina. Gipuzkoako kabi horretan, oraindik ere bere gustoko gauza asko egiten segitu bait dezake. Orain, egungo bizimolde berriek ikaratzen ez duten gizon honek, bizi guztian falta izan duen astia eskuratzeko hilabete huts geratzen zaionean, esperantzaz begiratzen du altzinera: baratzean aritzeko ordu franko izango ditu, bertsojartzeko ere aski beta, eta baita agian ere maizago idazteko.
Esan dezagun bidebatez, Mariano Ostolaizek «Oroipen-kutxa» izeneko liburua berriki kaleratu duela Auspoa liburutegian. Hara bere etxean arratsalde ezin eztiago batean berarekin izandako elkarrizketa.
ARGIA.–Aizu Mariano, aita Zabalak badu urtero Oiartzungo bertsolariren bati liburua argitaratzeko ohitura ezta?
MARIANO OSTOLAIZ.–Bai hala da, hemen urtero bertso astea izaten dugu, eta hartatik sortu zen, berak hala agindu zuen eta aurtengoa nerea izan da aurretik ere. Lexoti, Manterola eta Salatierriarenak atera dira.
A. - (Marianok orain idutzi duena ez da bertso liburua, prosazkoa baino, baina zehaztasun horiek geroko utziko ditugu). Liburu hau ikustean, gu gehien harritu gintuena, baserritar batek halako batean prosazko liburua idatzi zuela ikustea izan zen, hau ez da arras normala, nolatan bururatu zitzaizan Intiako zerbait egitea?
M. O.–Izan behar zuen prosa eta bertso liburua, hasi behar nuen prosa egiten nere burua ezagutzen nuenetik, komunio, morroi, gerra denborak e.a. baina handiegia atera zitzaidan eta dena bat prosa atera da, eta hurrengoa bertso liburua izango da. Prestatuta dago.
A.-Zer asmoz idatzi zenuen zuk liburu hau, nori zuzendurik?
M.O.-Gaur Oiartzunen kontu hauen berri dakitenak asko dira, baina ondotik datozenek jakin dezaten idatzi nuen nik liburua: baserriko tresnak. Lanak e.a. gogoan edukitzeko.
A.–Goazen pixkana. Gerrateko oroitzapenak esaterako, zuk kritikarik egin gabe kontatzen dituzu, inori kargu hartu gabe.
M.O.–Hala da, bestela neregatik kritika egingo zuten, hau halako politikaren aldekoa duk edo holakoarena, ni neutraletik joan nintzen. Lehen alkarrekin zebiltzanak gero haserretu egiten dira eta, bide zuzenetik joatea errazagoa izaten da.
A.–Kristau kontuak aitatzen dituzunean ere, ez diozu inori kargu hartzen, katea eten duenarekin ere gerra kontiltan bezala jokatzen duzu.
M.O. Inori, zergatik ez zara mezetara joaten esatea neretzako ez da, halako gauzetan ez da gogor egiterik, norberaren borondatea da. Nik egin nuen lehengo ohiturak nola diren: gaur elizan denak edade berdintsukoak izaten gara: Xenpelarrek ere esaten zuen beldur dira eliza erori eta azpian harrapatuko dituen.
A.–Zenbat denbora eraman dizu liburua idazteak, pentsatzeak eta?
M.O.–Lexotik atera zuenean hasi nintzen eta lehengo urtean geldi eman nion. Salaberriarena egin behar zela ta, azkenean berriz, korrika ibili ginen, badakizu, lanera joan behar eta behin utziz gero kosta egiten da berriz hastea. Larunbata arratsaldean edo igandean egin behar zenuen, idatzi ta gero orraztu ta beti izaten dira kontuak, luze jotzen du, guk nola estudio asko ez dugun, beti falta gehiago egiten dugu idazten, bertsotan gutxiago baina idazten gehiago. Gero badakizu, eskolarik ez, eta batuan jarri, ez jarri, h dela ta ez dela... H ez bait da inoiz euskalduna izan, gu zaharrak gara ikasten hasteko, ikastolatik datozenak eta, horientzat errazago, hala ere asko kostako zaie horiei batua sartzea, erdara ere asko sartzen da ta, nere edadekoek eta denok erdara asko, asko sartzen dugu.
A.-Maiz aitazten duzu liburuan denboren aldakuntza, zuk akaso ez baina zu baino zahartxeago direnek nabarituko zuten halako etena.
M.O.-Lehengo denborak nolakoak ziren badakizu, jendea mezetara erruz, herrian inportantienak, alkatea, apaiza eta maisua, eta gaur berriz guzti hura galdu da, orain ez dakizu alkatea mezetara doan ere, sotanak ere urritu egin dira, emakumeak ostatuan sartu ere egiten dira, pauso bat emateko ere makal. Errenteriara joateko lehen oinez, orain kotxea dela, berebila edo nola esaten diozue, motoa dela: dantza egiten bazenuen kastigua, emakume bati zurmilloa (txonkatila) ikusteko hegoaizea beharko zuen, orain berriz kaletan ikusten dira txakurrak bezala, urtero urtero kontesatzera txartel hila. Garai batean zaharrak hil arte etxean egoten ziren, ta gaur berriz ospitalera eramaten dituzte eta han hiltzen dira umeak eginda ere, zer du izena horrek, guarderia edo hara bidaltzen dituzte. Libertadea bai ona da baina gehiegi ere ez.
A.–Zu orain Pasaian zaude su artean Luzuriagan lanean. Kolpe handia izan zen zuretzat morrontza utzi eta hara lanera joan beharra?
M.O.-Neretzako ez, harrobian nintzen, ta harrobia ere ez zen lantegi ederra. Baserrian, jakina, gutxi irabazten zen, ta lan asko ta, utzi egin nuen, baserria nola nerea ez zen ba utzi. Han pixka bat, kaiola txoria sartzea bezala da. Latza bait zen, goizeko seietatik seietara, orain badira zortzi urte zortzi ordu lan egiten ditugula. Gero ere, su tartean ibili bahrra ta, zenbait aldiz erre, salda peligrosoa izaten da beti ta, lagunak hilak ditut. Hemendik aurrera gutxi falta da, ea ba ateratzen garen handik.
A.- Gaurko giro honetan zer irakurri eta ikusten duzu, zer da gustatzen zaizuna?
M.O.- Nik. Arantzazutik etortzen dena. Zeruko Argiarena, gero bertso liburu asko daukat, astia dudanean ba, atzo egon ginen "Hitz eta pitz" horri begira eta gero ere idatzi soziedadean lagunen artean bertso giroan, inoiz afari bat egin eta, gero joaten bagara kinto bazkariren batera, badakizu, orain ostatuan bertsotan ezin egin, soziedadea behar.
A.- Noiztik heldu zaizu bertsoak jartzeko ohitura?
M.O.- Nik gaztetatik dut ohitura hori, ia hamabost urtetatik, batzu galduak ditut, orain bilatzen ari naiz, baina zaila da dagoeneko, gero soldado joan nintzen eta handik aurrera beti, urtero jaietako errebistan ateratzen dira.
A.- Beraz aterako duzun hurrengo liburuan bertso zaharrak ere izango dira?
M.O.- Bilatzen baditut izango dira soldado egondakoak eta geroztik jarritakoak, denbora asko da ari naizela eta zaharrak ere izango dira, aurten ere hamalau edo bialdu ditut errebistarako, beti segitzen dut bertso idazten, ta neretzako gainera xamurrena bertsoa da, hori baino xamurragoa (atera duen prosazko liburua señalatzen digu Marianok).
A.- Eta gehiago ez al duzu idatzi?
M.O.- Bai bada, gehiago jarri behar ditu, uholdeenak, haiek jarriak dira, lehengo jelateenak hasiak dira baina bukatu ez, bertsoa segituan jartzen dut nik: denak ez dira onak izango baina. Krisisa dela ta, hemen behi plakuak direla ta, Suizan berriz gizenak eta, bertsua nik erraz idazten dut.
A.-Eguraldiak ba al du inolako zereginik zuretzat idazterako orduan?
M.O.-Hori gorputz aldartea nola dagoen, errazena errazena, bezperan parranda eginda hurrengo egunean, humorea nola dagoen eta, gero ere aspertu ezkero utzi ta, berriz hurrengo egunean hasi.
A.- Baratzean eta arituko zara noski?
M.O.-Bai, egunean bi ordu edo, beti eduki dugu ta, ostatuan trukean, bertso fasta dela. Orain ere gazteek konkurtso egin dute baina, lastima da, batzutan h jartzen bada, bertsoa gero neurtzeko gaizki, musika aldatu egin behar, hasiera hasieratik h balu bai baina, h gabe boteei h erantsi eta gero neurtzeko komeriak. Xenpelarren bertsoei ere h jarri eta musikarekin ezin moldatu. Xenpelarrek ez zuen h-rekin bertsorik jarri, hori lehengoa zikintzea da, beste musika luzeagoa behar du horrek, hitza luzatu egiten baitu, ni konforme naiz noski bertsolari gazteekin, hasieratik h-kin badator, orduan bai. Hemen Oiartzunen atera da ba Lopez, kanpeon de Gipuzkoa. Baldan, oso bertso polita duena, horri laguntzen badiote ba, orain ikusten da bertsotarako gogo gehiago eskolan eta, gu bertsolari ikasi gabeak gara, berezkoak, bertsolariak ondo egiteko hizketan ikasi behar du. Amuriza bat, eskola handikoa, kultura ikaragarria, ta hark bai, denei eramaten die, garai batean Basarri eta Uztapiderekin gertatzen zena. Bertsolari on asko dago, baina, kultura, batek gai bat jartzen badu, Otan dela edo, hortarako kultura behar da, aterako dira ikastoletatik bai. Garai batean lotsagabekeria besterik ez zen, kritika batak besteari jendeak barre egiteko, baina gaur gai asko jartzen dituzte ta haietan segido erantzun behar, orain heldu dira bertso oso politak.
A.-Zeure burua plaza-gizon ikusten al duzu?
M.O.-Ez, nerbioso jartzen naiz. Konkurtostan, Tolosan, Donostian, Perlan, Lasarten beste bitan. Lexoti aurrenik eta gero ni, baina lanera joan behar eta hartan gelditu zen, gero utzi, gaizki esateko beldurrez ta, lasaitasun gutxi halakotan, izan naiz bai baina gutzi.
GUS eta I. CAMINO
25-27


GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaOSTOLAIZ1
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakOSTOLAIZ1
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazOSTOLAIZ1
EgileezGUS1Kultura
EgileezCAMINO2Kultura

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude